Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2723

IRAGARKIA, Busturian (Bizkaia) Madariaga dorretxea barrutik berritzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena. (02/2015 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 02/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Busturian (Bizkaia) Madariaga dorretxea barrutik berritzeko obrak.

b) Loteka zatitzea eta kopurua: ez da loteka zatitu.

c) Burutzeko lekua: Busturia (Bizkaia).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabeko negoziatua.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita hiru mila eta laurogeita hamaika euro eta berrogeita lau zentimo (183.091,44) gehi BEZari dagozkion hogeita hemezortzi mila laurehun eta berrogeita bederatzi euro eta hogei zentimo (38.449,20). Beraz, guztira, berrehun eta hogeita bat mila bostehun eta berrogei euro eta hirurogeita lau zentimo (221.540,64).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko maiatzaren 20a.

b) Esleipenduna: Empresa constructora Urbelan, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta berrogeita hamabost mila seiehun eta hogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabi zentimo (155.627,72), gehi BEZari dagozkion hogeita hamabi mila seiehun eta laurogeita bat euro eta laurogeita bi zentimo (32.681,82); beraz, guztira, ehun eta laurogeita zortzi mila hirurehun eta bederatzi euro eta berrogeita hamalau zentimo (188.309,54).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2015eko ekainaren 5a.

b) Kontratista: Empresa constructora Urbelan, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala