Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2713

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 8koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzen duena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 22ko EHAA, 12. zk.), Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.

Barrualde-Galdakaoko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordearen osaera aldatzeko eskaera aurkeztu da. Hori dela eta, zenbait xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz –zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren 11. artikuluan; eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Itziar Palacios Zabalza andrea –Farmazian lizentziaduna– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kidea, kargutik kentzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 8a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala