Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2712

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 12koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (160/2011-B prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.

Adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (160/2011-B prozedura laburtua) Isidro Julián Rubio, Víctor Santibañez Sarachaga eta Ignacio Juan Torre Alonso jaunek jarri dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2011ko martxoaren 10eko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bitartez, Betearazpen Eskalako Komisarioen kategorian 20 plaza betetzeko hautaketa-prozeduran hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatzen dira Hautaketa-prozedurarako deialdia Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez egin zen (irailaren 3ko EHAA, 170. zk.).

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du argitara eman dadila, ediktu bidez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela, horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenak epatzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, 160/2011-B prozedura laburtuan; eta, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin dezaten.

Arkauti, 2015eko ekainaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala