Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2702

1013/2015 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2014ko irailaren 1ean emandako 467/2014 Epaiaren betearazpena argitaratzeko dena. María Sonia Serrano Espada andreari dagokiona, Erizaintzako Laguntzaileen kategoriakoa, (2008ko EPE).

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2014ko irailaren 1eko 467/2014 Epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4240/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizaintzako laguntzaileen, Osasun Mentaleko erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak). Hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenean onartu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 996/2009ko Ebazpenaren bidez, Erizaintzako laguntzaileen gainditutakoen zerrenda onartzen da, eta María Sonia Serrano Espada andreak oposizio-fasean 99,0000 puntu lortu zituen.

Ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 645/2010 Ebazpenean, txanda irekian esleitzen direnen destinoak onartzen dira, Erizaintzako laguntzaileen kategorian, María Sonia Serrano Espada andrea azaltzen da, 143,5500 puntu dauzka eta destinorik lortu gabe.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 230/2011 Ebazpenaren bidez, erizaintzako laguntzaile kategoriako txanda irekian, behin betiko izangaiak eta esleipena onartzen da (EHAAko 50. zenbakia, 2011-03-14koa), eta María Sonia Serrano Espada andrea azaltzen da 139,5500 punturekin eta destinorik lortu gabe.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 230/2011 Ebazpenaren aurka María Sonia Serrano Espada andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, ondoren administrazioarekiko auzibidea hasi zen (334/2011 laburtua).

Prozedura judizial horri lehen auzialdian amaiera eman zion epaiak (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. Epaitegiaren 2012ko martxoaren 5ekoak), eta ezetsi egin zen jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

Ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak, 2014ko irailaren 1ean baietsi egin zuen jarritako apelazio-errekurtsioa, eta apelatutako epaia ezeztatu egin zuen.

Hirugarrena.– Erabaki judiziala betearazteko izapideei ekin zaiela-eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak urriaren 28ko 276/2014 Ebazpena eman du.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

EAEko Auzitegi Nagusiak 2014ko irailaren 1ean hartutako Erabaki judizialaren ondorioz, Giza Baliabideetako zuzendariak urriaren 28an 276/2014 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bitartez, bada, María Sonia Serrano Espada andreari Erizaintzako Laguntzaile kategoriako prozesuan aitortzen zaizkio 13,7500 puntu, formakuntza atalean. Horrenbestez, 143,5500 puntu eskuratu ditu, guztira. Hortaz, destinoa aukeratzeko eskubidea aitortu zaio, 2008ko Enplegu Eskaintza Publikoaren testuinguruan.

Horiek guztiak horrela, dagozkion izapideak egin eta gero, eta aurkeztutako alegazioak deialdiko oinarrien arabera berrikusita, zera erabaki da: 276/2014 Ebazpenak ezarritakoa berrestea, eta era berean María Sonia Serrano Espada andreari destino bat esleitzea ESI Donostialdean (Donostiako Unibertsitate Ospitalea), txanda librean eta Erizaintzako Laguntzaile kategorian.

Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzean interesatuei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EAEko Auzitegi Nagusiaren 2014ko irailaren 1eko erabaki judiziala bete dadin agintzea, María Sonia Serrano Espada andreari dagokionez, 2008ko Enplegu Eskaintza Publikoaren baitan.

Bigarrena.– Epaia izapide hauen bitartez gauzatzea.

1) María Sonia Serrano Espada andreari 13,7500 puntu aitortu zaizkio formakuntza atalean, Erizaintzako Laguntzaileen hautaketa prozesuan, 2008ko EPEaren barnean. Horrenbestez, 143,5500 puntu eskuratu ditu, guztira.

2) María Sonia Serrano Espada andreari destino bat esleitzea ESI Donostialdean (Donostiako Unibertsitate Ospitalea), ezarritako prozeduraren arabera, Erizaintzako Laguntzaile kategoriako txanda irekian.

3) María Sonia Serrano Espada andrea pertsonal estatutario finko izendatzea, Erizaintzako Laguntzaile kategorian, ESI Donostialdean (Donostiako Unibertsitate Ospitalea).

4) María Sonia Serrano Espada andreak hilabeteko epea izango du destinoaz jabetzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalen kasuan; eta dokumentu mota bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenei dagokienez (Europar Batasuneko Itunaren edo Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera)..

– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela baztertuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo adierazpena.

Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, jakinarazten da lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzeko eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko da lanean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, María Sonia Serrano Espada andreari jakinaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari komunikatzea.

Bosgarrena.– Epaitza betetzeko izapideetan sor daitezen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala