Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2015eko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2701

71/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak–, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

7. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

Azaroaren 22ko 905/2013 Errege Dekretuak Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak zehazten ditu. Dekretu horrek ordeztu egiten du apirilaren 7ko 542/1995 Errege Dekretua, Ortoprotesikako goi-mailako teknikariaren titulua arautzen zuena.

Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluak 2. atalean xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 22ko 905/2013 Errege Dekretuaren babesean.

Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko maiatzaren 19an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

1.– Dekretu honek Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.

2.– Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

3.– Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE PROFILA

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

● Izena: Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak.

● Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

● Iraupena: 2.000 ordu.

● Lanbide-arloa: Osasuna.

● Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.

● Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da ortesiak, protesiak, ortoprotesiak eta laguntza-produktuak diseinatu, egin eta egokitzea, indarreko legeetan produktuon araudian ezarritakoarekin bat, aintzat hartuta bakoitzaren preskripzio ofiziala eta erabiltzailearen azterketa fisikoa eta psikosoziala, bai eta produktuon segimendua eta mantentzea egitea eta establezimendu ortoprotesikoak antolatu eta kudeatzea ere.

2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

a) Ortesiak, kanpoko protesiak eta laguntza-produktuak diseinatzea, osasun-produktuak arautzen dituen urriaren 16ko 1591/2009 Errege Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera, erabiltzailearen ezaugarri anatomofuntzionaletara, psikologikoetara eta sozialetara egokituta eta medikuaren aginduei jarraituta.

b) Tresneria eta materialak prestatzea, jarraibide teknikoetan eta mantentze-planetan ezarritakoaren arabera.

c) Produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak egitea indarrean dagoen araudian jasotako ezaugarriak eta prestazioak bermatuta, pazienteen segurtasuna eta osasuna arriskuan ez jartzeko. Horrela, kontuan hartuko dira materialen toxikotasuna eta biobateragarritasuna, neurri- eta ergonomia-ezaugarrien ondoriozko arriskuak murriztea eta araudian ezarritako gainerako funtsezko betekizunak, bai eta onura/arrisku erlazioa ere, lan-prozedura normalizatuak aplikatuta eta tresnak, lanabesak eta erremintak trebetasunez erabilita.

d) Tratamendu ortoprotesikoa aplikatuko zaion segmentua aztertzea eta segmentu horren ezaugarri anatomikoak, biomekanikoak eta patologikoak baloratzea.

e) Produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak egokitzea, erabiltzaileek dituzten beharren balorazioaren eta urriaren 16ko 1591/2009 Errege Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritako lege-betekizunen arabera.

f) Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen elementuak egiaztatzea, egon daitezkeen akatsak aurkitzeko eta akats horiek zuzentzeko neurriak identifikatzeko, eta indarrean dagoen araudian xedatutako kontrako gorabeherak jaso eta ebaluatzeko prozedurak aplikatzea.

g) Erabiltzaileari, senideei eta zaintzaileei eta bestelako profesionalei informazioa eta prestakuntza ematea produktuak daramatzan etiketei eta jarraibideei buruz, bai eta produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen erabilerari eta mantentzeari buruz ere.

h) Ortesiak, protesiak, ortoprotesiak eta laguntza-produktuak aldizka egiaztatu eta berrikustea, bai eta horiek behar bezala erabiltzen direla ere, erabiltzailearen eta preskripzio-emailearen satisfazioa lortzeko eta agintariei kontrako gorabeherak jakinarazteko prozedurei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko. Osasunerako arriskurik egonez gero, beharrezko neurri zuzentzaileak hartuko dira, eta, edozein kasutan, osasun-agintariek zehaztutako neurriak.

i) Establezimendu ortoprotesikoak ematen dituen zerbitzuak planifikatzea, eta, horretarako, administrazioko eta kontrol ekonomikoko eragiketei dagokien kudeatze-lana egitea edo gainbegiratzea.

j) Establezimenduan sortzen den administrazio- eta osasun-arloko dokumentazioa kudeatzea, erabiltzaileen beharrei erantzun ahal izateko; produktuen inguruko adostasuna egiaztatzea eta trazabilitatea mantentzea; eta beharrezko prozedurak kudeatzea, neurrira eginiko osasun-produktuen fabrikatzaile gisa funtzionatzeko lizentzia lortzeko, neurrira eginiko osasun-produktuen fabrikatzaileei jarduera-lizentziak emateko irizpideak ezartzen dituen maiatzaren 10eko 437/2002 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta osasun-produktuak saltzeko eta egokitzeko establezimendua izateko baimena lortzeko; eta merkaturatzearen eta produktuen arduradunen erregistroak egitea, 1591/2009 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

k) Materialak, tresneria eta lanabesak erosteko, biltegiratzeko eta berritzeko kudeatze-lana egitea, erabiltzaileen beharrei erantzun ahal izateko eta indarrean dagoen araudian ezarritakoa betetzeko.

l) Egindako produktuen kostua kalkulatzea, produktuaren amaierako prezioa lortzeko.

m) Laguntza psikologikoa ematea erabiltzaileei, euren ezaugarri psikosozialetarako egokiak diren laguntza- eta komunikazio-teknikak ezarriz.

n) Zerbitzua ematerakoan jardutea, protokolo hauei jarraituta: norbera babesteko protokoloak, arriskuei aurrea hartzea, segurtasuna eta kalitatea.

ñ) Iraungitako produktuak eta hondakinak hautatzea, deuseztatzeko, indarrean dagoen ingurumen- eta osasun-araudiaren arabera.

o) Laneko egoera berrietara egokitzea, eta, horretarako, lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak egunean izatea, prestakuntza eta dauden baliabideak bizialdi osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

p) Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen-eremuan, eta sormena, berrikuntza eta hobetzeko gogoa erabiliz norberaren eta lantaldearen zereginetan.

q) Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea eta baliabideen erabilera efizientea ziurtatzea, haien garapena gainbegiratuz, harreman onak izanez, lidergoa hartuz, eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko aterabideak proposatuz.

r) Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

s) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, eta, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat.

t) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-kudeaketako prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.

u) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea, erantzukizun sozialez jokatuta.

v) Lanbide-jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, oinarrizko bizi-euskarriarekin lotutakoak barruan hartuta, gizarte-erantzukizunarekin, osasun-prozesuetan eta genero-protokoloetan printzipio etikoak aplikatuta, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuta.

3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

– Osatutako lanbide-kualifikazioa:

Ortoprotesikoa. SAN128_3. (1087/2005 Errege Dekretua, irailaren 16koa. Horren bidez lanbide-kualifikazio berriak ezarri eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean sartzen dira eta haiei dagozkien prestakuntza-moduluak Lanbide Heziketako Moduluen Katalogoan sartzen dira eta, orobat, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak ezarritakoen arteko lanbide-kualifikazio jakin batzuk eguneratzen dira), hurrengo konpetentzia-atal hauek biltzen dituena:

UC0395_3: establezimendu ortoprotesiko bat kudeatzea, eta prozesu orokorrak eta osasun-kontroleko sistemak antolatzea.

UC0396_3: tratamendu ortoprotesikoa aplikatuko zaion segmentuaren ezaugarri anatomikoak, biomekanikoak eta patologikoak aztertzea, eta produktua paziente edo erabiltzailearen beharretara egokitzea, preskripzioarekin bat.

UC0397_3: produktu ortoprotesikoen oinarrizko piezak fabrikatzea, materialak tratatu, mekanizatu eta lotzeko hainbat teknika aplikatuta, egituraren aldetik produktu egokiak lortze aldera.

UC0398_3: ortesiak proiektatu, egin eta egokitzea.

UC0399_3: kanpoko protesiak proiektatu, egin eta egokitzea.

UC0400_3: eguneroko bizitzako laguntza teknikoak proiektatu, egin eta egokitzea.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

1.– Titulu hau lortzen duten pertsonek hurrengo sektoreetan jarduten dute:

a) Sektore sozio-sanitarioan, ortopedia teknikoaren azpisektorean, produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak banan-banan egokitzeko edo neurrira fabrikatzeko zerbitzua duten establezimenduetako teknikari edo arduradun tekniko gisa.

b) Industria-sektorean, fabrikazio-teknikari gisa lan egin dezake, arduradun teknikoaren gidaritzapean, osasun-produktuak (produktu ortoprotesikoak zein laguntza-produktuak) seriean fabrikatzeko enpresetan. Era berean, osasun-produktutzat hartzen ez diren laguntza-produktuak seriean fabrikatzeko enpresetako teknikari gisa.

c) Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-erakundeetan diziplina anitzeko taldeetako kide moduan, edo osasun-zentro nahiz -erakunde publiko eta pribatuetako osasun-langile ez-fakultatibo gisa, bai eta zentro eta erakunde sozio-sanitarioetan ere.

d) Era berean, neurrirako produktu ortoprotesikoen fabrikatzaile gisa jardun ahalko du, autonomo moduan edo enpresa bat sortuta, eta baldin eta dagokion baimena lortzen badu, maiatzaren 10eko 437/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, zeinaren bidez neurrira egindako produktu sanitarioen fabrikatzaileei jarduera-lizentziak emateko irizpideak ezartzen baitira.

2.– Profesional horrek, bere lanbide-jardueran erabilitako osasun-produktuak diseinatu, fabrikatu, egokitu eta saltzeari dagokienez, urriaren 16ko 1591/2009 Errege Dekretuan ezarritakoari men egingo dio, zeinaren bidez osasun-produktuak arautzen baitira.

3.– Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

Ortoprotesien goi-mailako teknikaria.

Ortopedia-teknikaria.

Laguntza-produktuetako teknikaria.

Ingurunearen egokitzapeneko eta irisgarritasuneko teknikaria.

Produktu ortoprotesikoak egokitzeko edo banatzeko establezimenduetako arduradun teknikoa.

Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen serieko fabrikazioko teknikaria.

Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen neurrirako fabrikazioko arduradun teknikoa.

Ospitaleko ortopedia-tailerreko arduradun teknikoa.

Bisitaria/sustatzailea edo osasun-bisitari/-sustatzailea.

Sektoreko produktuen eta zerbitzuen aholkularia.

III. KAPITULUA
HEZIKETA ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Medikua-preskripzio ortoprotesikoen dokumentuak eta osasun-produktuei aplikagarria zaien araudia ezagutzea eta beren edukia interpretatzea, ortesiak, kanpoko protesiak eta laguntza-produktuak definitu, diseinatu eta egokitzeko.

b) Parametro antropometrikoak aukeratzea, eta beren balioak kuantifikatzea, produktu ortoprotesikoak definitu eta diseinatzeko.

c) Produktuaren fabrikazio eta egokitzapenean esku hartzen duten aldagaiak identifikatzea, eta ortesi, kanpoko protesi eta laguntza-produktuen diseinuarekin lotzea, legerian ezarritako baldintzen arabera egin eta egokitzeko, pazienteen osasuna eta segurtasuna arriskuan ez jartzeko moduan.

d) Informatika-programen ezaugarriak ezagutzea, eta ortesiak, kanpoko protesiak eta laguntza-produktuak diseinatu eta fabrikatzeko dituzten aplikazioekin lotzea.

e) Materialak eta ekipoak aukeratzea, erabiliko diren prozesua aztertuta eta kontuan hartuta osasun-produktuei buruzko araudia, argibide teknikoak eta mantentze-planak betez prestatzeko helburuarekin.

f) Produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak egiteko prozesua aztertzea kalitatea kudeatzeko sistema baten arabera, horiek egiteko ekipoak, tresnak eta erremintak identifikatu eta manipulatuta eta kontuan hartuta arrisku pertsonalak, erabilitako materialek eragindako toxikotasuna prebenitzeko protokoloa eta gerta daitezkeen ingurumen-arriskuak, indarreko legeria aplikatuta.

g) Miaketa-teknikak eta -tresnak aukeratzea, eremu anatomikoaren ezaugarri fisiko eta funtzionalekin lotuta, tratamendu ortoprotesikoa aplikatuko den segmentua aztertzeko.

h) Erabiltzailearen ezaugarri anatomiko, biomekaniko eta patologikoak zein diren jakitea, miaketa eta proben emaitzak aztertzearen bidez, produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak egokitzeko.

i) Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen ezaugarriak aztertzea, eta beren funtzioekin eta eragiten dituzten arriskuekin lotzea, erabiltzaileak eta bere senide zein zaindariek segurtasun osoz erabiltzen ikas dezaten, barne hartuta kontserbatu eta mantentzeko argibideak.

j) Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen osagaietan egin beharreko hasierako egiaztapenak identifikatzea, funtzionatzen dutela ebaluatuta, horiek egiaztatu eta trazabilitatea mantentzeko, indarreko araudian ezarritakoarekin bat.

k) Kabineteko mantentze-plana ezaugarritzea, eta establezimenduko ekipoak eta makineria baldintza ezin hobeetan kontserbatzeko argibide teknikoak aztertzea, indarreko osasun- eta ingurumen-araudia aplikatuta.

l) Ortesi, protesi, ortoprotesi eta laguntza-produktuetan anomaliak identifikatzea, aldian-aldian emaitza terapeutikoak berrikusteko, beren egoera, funtzionaltasuna eta hautemandako desbideraketak aztertuta, bai eta beharrezko zuzenketa-neurriak gauzatzea eta aurkako gertakariak jaso, ebaluatu eta jakinaraztea ere, indarreko legeriarekin bat.

m) Ortopedia teknikoko establezimendu baten dokumentazio administratiboa eta klinikoa antolatzea, informatika-programak eta beste sistema batzuk erabilita, erabiltzaileen fitxategiak kudeatzeko eta aldizka jardueraren txostenak sortzeko.

n) Izakinak biltegiratu, banatu eta kontrolatzeko prozesua ezaugarritzea, indarreko araudian eskatutako trazabilitatea eta dokumentazioa mantenduta, produktuaren etiketa eta hari erantsitako informazioa egiaztatuta, sailkapen-, hornikuntza- eta eskari-irizpideak aplikatuta eta eskatutako kontserbazio-baldintzak betez, establezimenduko produktu eta materialen antolaketa kontrolatzeko.

ñ) Kostuak aztertzea eta produktu ortoprotesikoak diseinatu, egokitu eta fabrikatzeko jarraitutako prozesuekin erlazionatzea, produktuon balioa kalkulatu eta amaierako prezioa lortzeko.

o) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

p) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea, laneko prozesuetan eta antolamenduan nahiz bizitza pertsonalean agertzen diren erronkei erantzuteko.

q) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea; hala, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egitea eta irtenbidea ematea.

r) Gidaritza-, motibazio-, gainbegiratze- eta komunikazio-teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lantaldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko eta baliabideen erabilera eraginkorra bermatzeko.

s) Komunikazio-teknika eta -estrategiak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, eta, hartara, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzea.

t) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, eta, hartara, ingurune seguruak bermatzea.

u) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

v) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, eta, hartara, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioestea eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratu eta hobetu ahal izatea.

w) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

x) Baldintza sozial eta lanekoak eta oinarrizko bizi-euskarriko teknikak arautzen dituen lege-esparrua kontuan harturik, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

y) Osasun-produktuen fabrikatzaile, banatzaile, saltzaile eta egokitzaile gisa bete behar duten osasun-araudia aztertzea, bai eta araudi horretan ezarritako produktuen betekizunak ere, barne hartuta dokumentazio teknikoa eta kalitatearekin lotutakoa eta ezarri beharreko adostasun-dokumentuak ere.

2.– Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

a) Jarduera ortoprotesikora aplikatutako industria-teknologia

b) Diseinu eta moldekatze anatomikoa

c) Ortesi aurrefabrikatuak egokitzea

d) Produktu ortesikoak neurrira egitea eta egokitzea

e) Kanpoko protesiak egitea eta egokitzea.

f) Laguntza-produktuak egokitzea

g) Oinarrizko biomekanika eta patologia

h) Laguntza psikosoziala

i) Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia

j) Ortoprotesien eta laguntza-produktuen proiektua

k) Ingeles teknikoa

l) Laneko prestakuntza eta orientabidea

m) Enpresa eta ekimen sortzailea

n) Lantokiko prestakuntza.

I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

Lanbide-heziketaren eskumena duen Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

5.– Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren xedapen gehigarrietatik hirugarrenean ezarritakoaren arabera.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

7. artikulua.– Irakasleak.

1.– Heziketa-ziklo hau osatzen duten lanbide-moduluak honako irakaskuntza-kidegoetako irakasleak emango dituzte: Bigarren Hezkuntzako katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, betiere Dekretu honen IV. eranskineko 1. paragrafoan ezarritako espezialitateen arabera.

2.– Aipatu irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Ondorio horietarako, aipatu titulazioen baliokideak –irakaskuntza-espezialitateen arabera– dekretu honen IV. eranskineko 2. paragrafoan jasotakoak dira.

3.– Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskineko 1. paragrafoan zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.

4.– Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.

5.– Gainera, lanbide-moduluaren barnean sartutako prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan ezagututako lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu beharko dute.

6.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

7.– Sailaren ardura izango da lanbide-moduluak ematen dituzten irakasleek zehaztutako eskakizunak bete ditzaten, bermatuz horrela irakaskuntza horien kalitatea.

IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK

8. artikulua.– Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna, batxilergoan ikasitako modalitateak eta ikasgaiak aintzat hartuta.

Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna izango dute batxilergoan Zientziak eta Teknologiak modalitatea ikasi dutenek.

9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta haiekiko lotura.

1.– Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

2.– Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketetara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

3.– Lanbide-heziketaren eskumena duen sailak zehaztuko du Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horrekin lotzen den graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotze-araubidea errazteko asmoz, dekretu honetan ezarritako irakasgaietan 120 ECTS kreditu esleitu dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabideko modulua edo Enpresa eta ekimen sortzaileko modulua gaindituak dituenak modulu horiek baliozkotuak izango ditu lege horren babespeko beste ziklo guztietan.

2.– Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

4.– Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

– Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

– Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da–.

5.– Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

6.– Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek egiaztatzeko– VI. eranskinean jasotzen dira.

11. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Lanbide-heziketaren eskumena duen sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakasgaiak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean, bai eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan ere.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

1.– Apirilaren 7ko 542/1995 Errege Dekretuak ezarritako Ortoprotesikako goi-mailako teknikariaren tituluak eta azaroaren 22ko 905/2013 Errege Dekretuak ezartzen duen Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren tituluak ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.

2.– Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako dekretu honetan xedatutako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA, MAIATZAREN 19KO 71/2015 DEKRETUARENA
LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA, MAIATZAREN 19KO 71/2015 DEKRETUARENA
LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

1. lanbide-modulua: Jarduera ortoprotesikora aplikatutako industria-teknologia

Kodea: 0325

Kurtsoa: 1

Iraupena: 132 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 10.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Saiakuntza mekanikoak eta neurketa-prozedurak egiten ditu, eta tresnak eta materialen propietate fisikoak erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Materialen estatika eta dinamikaren, elastikotasun eta erresistentziaren printzipioak deskribatu ditu.

b) Materialen saiakuntza mekanikoak definitu ditu.

c) Neurketa-sistemak eta kalibratze-prozedurak sailkatu eta aukeratu ditu.

d) Materialen esfortzua kalkulatu du.

e) Osaera eta indar- eta erresistentzia-sistemak grafikoki irudikatu ditu.

f) Egiaztatze-tresnak deskribatu ditu.

g) Zuzeneko eta konparazio bidezko neurketa-tresnak deskribatu ditu.

h) Metrologia-tresnak aplikazioaren arabera maneiatu ditu.

2.– Produktu ortoprotesikoak fabrikatu eta egokitzeko erabilitako materialak aukeratzen ditu, eta beren propietateak fabrikazio-prozesuan izandako portaerarekin eta pazienteari aplikatzeko moduarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ortoprotesietan erabilitako materialak sailkatu ditu, beren ezaugarri espezifikoen eta ehun biologikoekiko bateragarritasunaren arabera.

b) Materialen ezaugarri fisikokimikoak deskribatu ditu.

c) Hainbat egoera eta kanpoko baldintzatan materialek duten portaera deskribatu du.

d) Eskatzen dituen propietate egokiak arriskuan jarri gabe eta pazientearentzako segurtasun osoa bermatuta, produktua behar bezala fabrikatzeko aukera ematen duten materialak identifikatu ditu.

e) Ortoprotesietan erabiltzeko ezaugarri egokiak dituzten materialak deskribatu ditu, bai eta beharrezko propietate mekanikoak dituztenak eta pazienteentzat seguruak direnak ere.

f) Materialak konbinatzean gerta daitezkeen erreakzioak eta produktuaren bideragarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna arriskuan jar ditzaketen elkarrekintzak azaldu ditu.

g) Materialak tratatzeko prozesuak deskribatu ditu.

3.– Produktu ortoprotesikoak fabrikatu eta egokitzeko erremintak, makinak eta ekipoak erabiltzen ditu, eta beren ezaugarriak eta aplikazioak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Makinak, erremintak eta ekipoak sailkatu ditu, mekanizazio- eta lotura-tekniken arabera.

b) Makinako eta eskuzko mekanizazio- eta lotura-prozedurak bereizi ditu.

c) Makinak, erremintak eta ekipoak prest jarri ditu.

d) Lan-sistematika sekuentziatua egiteko ekipo, makina eta erreminta guztiak kokatu ditu.

e) Ekoizpen-baliabideen oinarrizko elementu eta parametroak definitu ditu.

f) Erremintak, makinak eta ekipoak manipulatu ditu, ezarritako laneko segurtasuneko arauen arabera.

4.– Ortesi eta protesi ortopedikoetan erabilitako sistema mekaniko eta elektriko-elektronikoak aukeratzen ditu, eta osagaiak eta gailuak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sistema mekaniko eta elektriko-elektronikoak sailkatu ditu.

b) Horien funtzio eta prestazioak definitu ditu.

c) Ekintza-mekanismoa bere osagaien ezaugarriekin erlazionatu du.

d) Osagaiak muntatu eta mihiztatzeko prozedura teknikoak deskribatu ditu.

e) Osagai elektriko eta elektronikoek ondo funtzionatzen dutela egiaztatu du.

f) Kontrol elektromekanikoko sistema arautu du, prozesuaren zehaztapen teknikoetan erregistratutako mugen barruan jarduteko.

5.– Mekanizazio-teknikak aplikatzen ditu produktu ortoprotesikoen fabrikazioan, eta ezarritako lan-protokoloa interpretatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-prozesuaren faseak definitu ditu, pieza eta produktu bakoitza egiteko ezarritako protokoloaren arabera.

b) Zulaketa-prozesua hainbat materialaren arabera azaldu du.

c) Materialaren arabera erabili behar diren mozte-abiadura eta barauts-diametroa zehaztu ditu.

d) Materialaren arabera erabili behar diren mozte-abiadura eta zerra-orria zehaztu ditu.

e) Eskuzko hariztaketan behar diren hagaxka eta barauts motak zehaztu ditu.

f) Hari motak deskribatu ditu, eta gailu ortoprotesikoetan dituzten erabilerekin lotzen ditu.

g) Makinako eta eskuzko mekanizazio-eragiketak egin ditu.

h) Piezaren amaierako akaberak erresistentzia mekanikoaren eta egituraren beharrak asetzen dituela egiaztatu du.

6.– Erabilitako materialak lotzen ditu produktu ortoprotesikoen fabrikazioan, eta ezarritako lan-protokoloa interpretatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lotura finko eta desmuntagarrien teknikak deskribatu ditu.

b) Lotura zurrun eta artikulatuen ezaugarriak bereizi ditu.

c) Lotura-guneak prestatu ditu.

d) Ekipoetako soldatze-parametroak material oinarrizko eta eranskinen arabera doitu ditu.

e) Soldadurak materialen eta loturari eskatutako ezaugarrien arabera egin ditu.

f) Erabilera- eta segurtasun-arauak aplikatu ditu lotura-tekniketan.

g) Piezaren amaierako akaberak erresistentzia mekanikoaren eta egituraren beharrak asetzen dituela egiaztatu du.

7.– Kalitate-kudeaketako sistema aplikatzen du neurrirako osasun-produktu ortoprotesikoak eta beren materialak fabrikatzeko, prestatzeko eta biltegiratzeko, beren ezaugarri espezifikoen arabera eta osasun-produktuei buruzko araudi espezifikoa kontuan hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktuak eta beren materialak fabrikatzeko, prestatzeko eta biltegiratzeko kalitate-kudeaketako sistemaren prozedurak definitu ditu.

b) Erabilitako produktuen eta materialen trazabilitatea egiaztatu du, ezaugarrien, fabrikatzailearen gomendioen eta aplikagarria den araudiaren arabera.

c) Materialak hornitzeko eta ateratzeko sistema egindako plangintzaren arabera definitu du, eta ordezte-beharrak gainbegiratu ditu.

d) Stock ezin hobe eta segurtasunekoak kalkulatu ditu, eta eskaintzaren baldintzak eta zereginen sekuentziazioa aztertu du.

e) Materialen kokapena eta markatzea definitu ditu, eta laneko arriskuen prebentzioko araudia aplikatu du eta beren erabilgarritasuna, kokalekua zehazteko erraztasuna eta espazioaren aprobetxamendua aztertu ditu.

f) Stockak kontrolatzeko prozedura zehaztu du, dokumentazioa kudeatuta eta garatuta eta aldian-aldian inbentarioa eginda.

g) Indarreko araudian ezarritakoaren arabera egindako produktu ortoprotesikoak kontserbatu eta biltegiratzeko metodoa egiaztatu du, eta kontuan hartu ditu erabilitako produktuen ezaugarri eta izaeraren ondoriozko kutsatze-arriskuak, horien propietateak eta hartu beharreko neurriak.

h) Dokumentazio tekniko, osasuneko eta kalitatearekin lotutakoaren artxiboa ezarri du.

B) Edukiak:

1.– Saiakuntza mekanikoak eta neurketa-prozedurak egitea.

Neurketa- eta kalibratze-sistemak erabiltzea.

Produktu ortoprotesikoak fabrikatzeko kalkuluak egitea.

Fabrikazio-planoak interpretatzea.

Indar- eta erresistentzia-sistemen irudikapen grafikoa.

Saiakuntza mekanikoak egitea.

Produktuan puntu ahulak identifikatzea.

Hobekuntza-proposamenak formulatzea.

Estatika eta dinamikaren printzipioak. Materialen elastikotasuna eta erresistentzia.

Propietate mekanikoak zehazteko saiakuntza-teknikak. Trakzioa. Nekea. Konpresioa. Gogortasuna. Makurdura. Bihurdura. Beste batzuk.

Metrologia. Egiaztatzeko, zuzenean neurtzeko eta konparazio bidez neurtzeko sistemak eta tresnak. Kalibratze-prozedurak. Kalkulu-metodoak.

Lan-planoak. Indar- eta erresistentzia-sistemak grafikoki irudikatzeko sistemak.

Kalitate-sistemak produktu ortoprotesikoak fabrikatzeko prozesuetan. Kalitate-irizpideak.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Doitasunez lan egitea.

Laneko arauak errespetatzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa.

Ekimena gertakariak eta ezusteko egoerak ebaztean.

2.– Sektore ortoprotesikoan erabilitako materialak aukeratzea.

Sektore ortoprotesikoan erabilitako materialak sailkatzea.

Materialak eta beren ezaugarriak identifikatzea eta aukeratzea.

Materialen bateragarritasun biologikoa aztertzea.

Materialak tratatzeko teknikak aplikatzea.

Produktu ortoprotesikoetan erabilitako materialak. Sailkapen-sistemak. Propietate fisikokimikoak eta mekanikoak.

Materialen portaera. Materialen arteko bateragarritasuna. Ehun biologikoekin, zelulekin eta gorputzeko likidoekin bateragarriak diren materialak.

Aleazioak. Eraketa. Propietateak. Sailkapena.

Materialak tratatzeko prozesuak. Tratamendu termikoak eta termokimikoak (tenplaketa, iraoketa, suberaketa).

Sektorean erabilitako materialen ezaugarriak ezagutu eta errespetatzeko interesa.

Zintzotasuna material bakoitza maneiatzeko protokolo eta argibideak betetzean.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa.

Ekimena gertakariak eta ezusteko egoerak ebaztean.

3.– Produktu ortoprotesikoak fabrikatzeko erremintak, makinak eta ekipoak maneiatzea.

Fabrikazio-ekipoetan, osagaiak identifikatzea.

Makinak eta erremintak egiaztatzea eta prest jartzea.

Produktuak fabrikatzeko makinak, erremintak eta ekipoak erabiltzea.

Laneko arriskuak identifikatzea eta prebentzio- eta babes-sistemak aplikatzea.

Hondakinen kudeaketa.

Erremintak, makinak eta ekipoak, mekanizazio- eta lotura-tekniketan. Sailkapena. Ezaugarriak.

Kokatzeko eta erabiltzeko jarraibideak.

Mantentzeko eta prest jartzeko jarraibideak.

Laneko arriskuen prebentzioa. Arriskuen azterketari buruzko printzipioak eta segurtasun-arauak. Araudia. Prebentzio- eta babes-sistemak. Ingurumen-babeseko ekipoak. Seinaleztapena. Ingurumen-arriskuak. Hondakinak.

Laneko arriskuak kontrolatzeko segurtasun-araudia errespetatzea.

Ordena eta garbitasuna zaintzea makineria eta erremintak maneiatzean.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa.

Ekimena gertakariak eta ezusteko egoerak ebaztean.

4.– Sektore ortoprotesikoan, sistema mekanikoak eta elektriko elektronikoak aukeratzea.

Erabiliko den lan-sistema aukeratzea.

Muntatzeko prozesuak egitea.

Osagaiek funtzionatzen dutela egiaztatzea.

Kontrol elektromekanikoko sistemak doitzea.

Mugimendua transmititzeko mekanismoak.

Sistema elektromekanikoen motak.

Osagai mekanikoen ezaugarriak eta funtzioak. Sailkapena.

Osagai elektrikoen eta elektronikoen ezaugarriak eta funtzioak. Sailkapena.

Muntatzeko prozedura teknikoak.

Ordena eta antolaketa zaintzea lan egitean.

Zintzotasuna protokoloak jarraitzean.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa.

Ekimena gertakariak eta ezusteko egoerak ebaztean.

5.– Mekanizazio-teknikak aplikatzea.

Pieza ezberdinentzako lan-prozesuak sekuentziatzea.

Mekanizazio-teknikak aplikatzea.

Amaierako akabera egiaztatzea eta kalitate-kontrola egitea.

Magnitudeak bihurtzeko kalkuluak egitea.

Mekanizazio automatikoa eta eskuzkoa egiteko teknikak, adibidez, zerraketa, hariztaketa, fresaketa, karrakaketa, zulaketa eta ebaketa.

Akabera-teknikak. Amaierako produktuaren ezaugarriak. Kalitate-kontrola.

Laneko arriskuak prebenitzeko eta horietatik babesteko sistemak. Norberaren eta ingurumeneko segurtasunari buruzko araudia.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea lana antolatzean eta lan egitean.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa.

Ingurumena zaintzeko araudia errespetatzea.

6.– Materialak lotzea.

Egingo den lotura mota aukeratzea.

Materialak lotzeko teknikak aplikatzea.

Materialak prestatzeko teknikak aplikatzea.

Egindako produktuaren amaierako baldintzak egiaztatzea.

Laneko protokoloak interpretatzea.

Materialak lotzeko teknikak. Motak. Ezaugarriak eta baldintzak. Kalitate-kontrola.

Ekipoak. Osagaiak. Funtzionamendu-teknikak.

Lotura finkoen teknikak.

Lotura desmuntagarrien teknikak.

Material plastikoak eta erretxina-ijezketak lotzeko teknikak.

Arau guztiak errespetatzea, eskatutako segurtasun-baldintzak mantentzeko.

Ordena, zehaztasuna eta trebetasuna zaintzea lan egitean.

Ingurumena zaintzeko araudia errespetatzea.

7.– Kalitatearen kudeaketa fabrikazioan eta biltegiratzean.

Lan-dokumentuak interpretatzea, hala nola protokoloak, kalitatea kudeatzeko dokumentuak, araudiak eta beste.

Izakinak kudeatzeko teknikak aplikatzea (hornitzea, ordeztea, beste batzuk). Biltegiratze-espazioak antolatzea.

Piezak, erremintak eta makineria kontserbatzeko teknikak aplikatzea.

Osasun-produktuei buruzko araudia aplikatzea.

Kalitate-dokumentuak eta lan-prozedurak.

Material eta produktu ortoprotesikoen trazabilitatea.

Osasun-produktuei buruzko indarreko araudia.

Hornikuntza-sistemak. Stockak kudeatzea. Stock ezin hobeak eta segurtasunekoak. Materialak sailkatzeko sistemak. Biltegiratzeko espazioak eta antolaketa-teknikak.

Osasun-produktuei buruzko araudia.

Piezak, erremintak eta makineria kontserbatzeko prozedurak.

Zintzotasuna protokoloak jarraitzean.

Arau guztiak errespetatzea, eskatutako baldintzak mantentzeko.

Ingurumena zaintzeko araudia errespetatzea.

Ordena, zehaztasuna eta trebetasuna zaintzea lan egitean.

Erantzukizuna bere funtzioak betetzean.

2. lanbide-modulua: Diseinu eta moldekatze anatomikoa.

Kodea: 0326

Kurtsoa: 1

Iraupena: 132 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 10.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Preskripzioa interpretatzen du, eta eskatutako produktuarekin eta indarreko legeriarekin lotzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak preskribatu eta definitzeko orduan kontuan hartu beharreko arau legalak zehaztu ditu, osasun-produktu gisa duten erabilera bermatzeko eta erabiltzaile nahiz beste pertsona batzuei arriskurik ez sortzeko.

b) Produktu ortoprotesikoen eta laguntza-produktuen kodetze- eta identifikazio-prozesuaren sekuentzia logikoa aztertu du.

c) Osasun Sistema Nazionaleko prestazio ortoprotesikoaren zerbitzu-zorroa, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuena eta funtzionarioen mutualitateena kontuan hartu ditu.

d) Preskripzio ortoprotesikoaren eredu ofizial guztiak identifikatu ditu.

e) Produktuaren preskripzioan agertu behar duten garrantzizko datuak zehaztu ditu.

f) Diseinu eta preskripzioari lotutako dokumentazio teknikoa prestatzeko orduan bete beharreko baldintzak definitu ditu, indarreko araudia aztertuta.

2.– Ezagutzeko moduko bolumetriak dituzten objektuak grafikoki deskribatzen ditu, eta beren formaren osaeraren oinarrizko elementuak bereizten eta lerro eta planoen bidez irudikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Multzo anatomiko batean, erlazio geometrikoak eta proportzioaren ingurukoak definitu ditu.

b) Objektu sinpleen eskema analitikoak, zirriborroak eta apunte xehatuak egin ditu, marrazketa linealaren, marrazketa intonatuaren eta formaren irudikapenaren bidez.

c) Deskripzio-xedearekin, hiru dimentsioko formak irudikatu ditu, planoaren gaineko lerroaren bidez.

d) Marrazkia eraikitzeko prozesua deskribatu du: forma sinple eta egunerokoak ahokatzea, geometria- eta proportzio-erlazioak, eskortzoa eta perspektibak deformatzea, besteak beste.

e) Jarrera jakin batean zein mugitzen dauden giza irudien azterketa grafikoak egin ditu, aintzat hartuta gorputzeko atal edo elementuen arteko proportzio-erlazioak.

3.– Produktu ortoprotesikoak diseinatzen ditu, ordenagailuz lagundutako marrazketaren (OLM) teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) OLMko aplikazioen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) OLMko informatika-programa baten bidez planoak lortzeko behar diren ekipoak eta baliabideak definitu ditu.

c) Irudikapen grafikoaren ohiko teknikak OLMarekin lotu ditu, bakoitzaren abantailak, desabantailak eta aplikazioak zehaztuta.

d) Ordenagailuz lagundutako diseinuko ekipo baten bidez, bi eta hiru dimentsioko marrazkiak eta marrazki-aldaketak egin ditu, periferiko egokiak erabilita.

e) Fabrikazio-planoak egin ditu, produktua, bere osagaiak eta horien arteko erlazioak definitzeko behar diren elementu guztiak barne hartuta.

f) Desmuntatze-planoak egin ditu, fabrikazioko zehaztapen teknikoen arabera.

g) Lanen segurtasun-kopiak lortu eta gorde ditu.

4.– Teknika antropometrikoak aplikatzen ditu, eta ezaugarri anatomiko eta biomekaniko arrunt eta patologikoekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Paziente edo erabiltzailearentzako arreta- edo bisita-gelaren higiene- eta erosotasun-baldintzak deskribatu ditu.

b) Materialak eta neurketa-tresnak sailkatu ditu.

c) Materialak eta tresnak prest jarri ditu.

d) Patologia ortopedikoan azterketa funtzionala egiteko beharrezkoak diren neurri antropometrikoak hartzeko protokoloak zehaztu ditu.

e) Produktu ortoprotesikoen diseinuan beharrezkoak diren neurriak hartzeko erreferentziazko anatomia-puntuak identifikatu ditu.

f) Erreferentzia anatomikoetan, normaltasun-parametroak deskribatu ditu.

g) Bolumen eta luzera patologikoen proportzioa zehazteko teknikak erabili ditu.

h) Neurri antropometrikoak hartu ditu.

i) Datu antropometrikoak kalkulatu ditu, matematika-formulak aplikatuta.

j) Datuak lan-protokoloetan bete ditu, informatika-euskarriak erabilita.

k) Atzipen bolumetrikoko bi edo hiru dimentsioko eskanerrarekin neurtzeko sistemak erabili ditu.

5.– Molde anatomikoak hartzen ditu, eta materialak beren aplikazioekin eta erabiltzeko prozedurekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Materialak eta beren aplikazioak deskribatu ditu.

b) Molde negatiboa egiteko erreferentzia-puntuak eta ardatzak hartu ditu.

c) Prozedurak deskribatu ditu, materialaren eta eremu anatomikoaren arabera.

d) Eredu anatomikoa aukeratutako materialarekin bildu du, eta molde negatiboa lortu du, ostean betetzeko.

e) Ereduaren anatomiaren molde negatiboa amaitu eta kendu du, egitura aldatu gabe.

f) Desmoldekatzeko substantziak behar bezala erabili ditu, aplikazio motak eta aplikazio-denborak ezagututa.

6.– Eredu fisiko positiboa lortzen du, eta prozesuaren faseak deskribatzen eta fabrikazio-teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Solidotze-teknikak deskribatu ditu.

b) Solidotzean esku hartzen duten faktoreak zerrendatu ditu.

c) Moldea positibatzeko erabil daitezkeen produktuak ezagutu ditu.

d) Osagaiak proportzio egokitan nahastu ditu.

e) Betetze-prozesuaren denborak eta tenperaturak kontrolatu ditu.

f) Molde positiboaren gainean, artezketa-teknikak aplikatu ditu.

g) Lan-eremua garbi eta ordenatuta mantendu du.

h) Lan-argibideak interpretatu eta gauzatu ditu.

7.– Patroiak paperean egiten ditu, diseinu-teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Diseinu- eta fabrikazio-prozesuaren faseak deskribatu ditu, patroigintzako eskuzko prozedurak eta prozedura industrialak bereizita.

b) Doikuntzako eta konponketako puntuak eta eremuak definitu ditu.

c) Patroiak segmentatu ditu, eta aukeratutako materialaren gainean jarri ditu.

d) Patroiak egiteko egokiak diren teknikak aplikatu ditu.

e) Ekipoak eta makineria prest jarri eta maneiatu ditu.

f) Norbera babesteko neurriak deskribatu ditu, prozesu osoan zehar.

B) Edukiak:

1.– Preskripzioa interpretatzea.

Preskripzioak interpretatzea.

Katalogoak, araudiak eta erreferentziazko dokumentuak bilatzea eta interpretatzea.

Produktu ortoprotesikoak kodetzea eta ezagutzea.

Osasun-produktuei buruzko araudia aplikatzea, pazienteen segurtasun-bermeei eta produktuen prestazioak betetzeari dagokienez.

Ortopedia teknikoaren azpisektorera aplikatutako osasun-produktuei buruzko araudia.

Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-produktuen sailkapena eta terminologia (UNE-EN ISO 9999: 2012 araua).

Prestazio ortoprotesikoen katalogoak.

Produktu ortoprotesikoak eta laguntza-produktuak preskribatzeko sistemak. Lege-araudia. Datuak. Betetze-prozesua.

Zorroztasuna medikuaren preskripzioa interpretatzean.

Ezagutzak eguneratzeko interesa.

Zehaztasuna araudiak eta erreferentziazko dokumentuak maneiatzean eta interpretatzean.

2.– Ezagutzeko moduko bolumetriak dituzten objektuak grafikoki deskribatzea

Objektuak edo piezak grafikoki irudikatzea. Bozetoak, apunteak, eskemak egitea, hainbat tresna eta teknika erabilita.

Errealitatea marraztea edo berezko eran marraztea.

Giza irudiaren azterketa grafikoak egitea.

Errealitatea edo berezko eran marrazteko teknikak.

Hiru dimentsioko diseinua. Irudikatze-sistemen ikerketa.

Giza irudiaren irudikatzea eta aztertzea.

Bolumena ikertzea.

Fabrikazio-planoak.

Teknika berriak garatzeko interesa.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.

Txukuntasuna eta garbitasuna zaintzea egiturak diseinatu eta marraztean.

3.– Produktu ortoprotesikoen ordenagailuz lagundutako diseinua (OLD).

OLDko aplikazioak maneiatzea eta erabiltzea.

Marrazkiak eta marrazki-aldaketak egitea.

Fabrikatzeko eta desmuntatzeko planoak egitea.

Irudien segurtasun-kopiak egitea eta horiek gordetzea.

Ordenagailuz lagundutako diseinuko (OLD) informatika-programak. Sistema osatzen duten elementuak. Motak. Ezaugarriak. Funtzioak eta aukerak.

Ordenagailuz lagunduta produktuak diseinatzeko ekipoak eta bitartekoak.

Bi eta hiru dimentsiotako marrazketa teknikoaren aplikazioak. Marrazkiak aldatzeko teknikak.

Irudikapen-arauak ortoprotesiari lotutako dokumentazio teknikoan.

Segurtasun-arauak. Kopiatzeko eta gordetzeko teknikak.

Zehaztasunez lan egitea.

Aldaketa berrietara egokitzeko interesa.

Egindako lanaren segurtasunarekiko interesa.

4.– Teknika antropometrikoak aplikatzea.

Neurtuko den parametroa eta teknika identifikatzea.

Isolamendu- eta babes-elementuak aplikatzea.

Neurtzeko erabiliko diren ekipoak, tokia eta tresnak prest jartzea.

Neurriak hartzea, hiru dimentsioko eskanerraren bidez.

Datu antropometrikoak kalkulatzea.

Datuak betetzea eta erregistratzea dokumentuetan.

Neurriak hartzeko materialak eta tresnak. Sailkapena. Ezaugarriak.

Neurriak hartzeko espazioak eta instalazioak. Baldintzak.

Teknika antropometrikoak. Neurriak hartzeko protokoloak. Ezaugarri anatomikoak miatzea. Neurriak kalkulatzeko sistemak. Hiru dimentsioko eskanerraren bidez neurriak hartzeko teknikak.

Erreferentzia anatomikoen sistema. Normaltasun-parametroak.

Dokumentazioa. Betekizunak. Erregistro-sistemak.

Pertsonen ezaugarriak errespetatzea eta horietara egokitzea.

Zorroztasuna eta doitasuna balioak hartzean.

Laneko arriskuak saihesteko baldintzak mantentzeko interesa.

5.– Molde anatomikoak hartzea.

Moldeak lortzeko teknikak aplikatzea.

Teknika identifikatzea eta aukeratzea, eremuaren eta materialaren arabera.

Artezketa-teknikak aplikatzea.

Ereduak hartzeko sinbologia eta datuak identifikatzea.

Moldeak hartzeko teknikak. Erreferentzia-puntuak. Ardatzak. Molde negatibo eta positiboak.

Moldeak hartzeko materialak, tresnak eta ekipoak. Motak. Ezaugarriak. Indikazioak. Lan-mahaiak. Ainguraketa-piezak.

Eskaiola. Desmoldekatzeko substantziak. Erretxinak. Motak. Zuntz sintetikoak. Larruazala babesteko neurriak. Papera eta paper-ora. Poliuretano-aparra. Lanketa. Dentsitatea. Shore gogortasunak. Moldeak. Hutseko poltsak. Sedestazio-moldeak.

Artezketa-teknikak.

Errespetua eta zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

Norberaren higienea eta itxura zaintzeko interesa.

Garbitasuna eta ordena zaintzea lan egitean.

Erantzukizuna lan egitean.

6.– Eredu fisikoa lortzea.

Lan-argibideak interpretatzea.

Eredu fisikoak lortzeko teknikak aplikatzea.

Eredu positiboak egiteko eta artezteko teknikak aplikatzea.

Lortutako produktuaren ezaugarriak egiaztatzea.

Eredu fisikoak lortzeko teknikak. Solidotze-teknikak eta -faktoreak. Positibatzea. Arteztea.

Molde negatiboak. Molde positiboak. Osagaiak.

Zintzotasuna lan-protokoloak jarraitzean.

Garbitasuna eta ordena zaintzea lan egitean.

Erantzukizuna lan egitean.

7.– Patroiak paperean egitea.

Ekipoak eta erremintak prest jartzea eta maneiatzea.

Patroiak paperean egiteko teknikak aplikatzea.

Egindako produktuaren ezaugarriak eta baldintzak egiaztatzea.

Patroiak paperean egiteko teknikak. Eskuzko diseinua eta industriala. Patroigintzako teknikak. Babes-piezak zaintzea. Forratzea. Bigungarria jartzea. Itsastea. Jostea.

Tresneria eta erremintak. Prest jartzeko teknikak eta erabiltzeko teknikak.

Materialak. Larrua. Papera. Oihala.

Arriskuak eta babes-neurriak teknika horiek garatu bitartean.

Erantzukizunez lan egitea.

Egindako produktuaren kalitatearekiko interesa.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta horretarako baldintzak errespetatzea.

3. lanbide-modulua: Ortesi aurrefabrikatuak egokitzea

Kodea: 0327

Kurtsoa: 2

Iraupena: 120 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 6.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Produktu ortesiko aurrefabrikatua aukeratzen du, medikuaren preskripzioarekin lotuta, eta adostasun-dokumentazioa, produktuaren etiketa eta harekin datorren informazioa egiaztatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Seriean fabrikatutako edo erdilandutako ortesi baten ezaugarri orokorrak definitu ditu, indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatuta.

b) Medikuaren preskripzioan agertu behar duten garrantzizko datuak identifikatu ditu.

c) Etiketan ageri diren produktuaren ezaugarriak eta harekin datorren informazioa aztertu ditu.

d) Neurrira fabrikatutako ortesiei dagokienez, seriean fabrikatutako edo erdilandutako ortesiek dituzten abantailak eta desabantailak zerrendatu ditu, bai eta beren indikazioak ere, prestazio funtzionalei dagokienez.

e) Ortesi aurrefabrikatuak aukeratzeko orduan kontuan hartzen diren irizpideak deskribatu ditu.

f) Erabiltzaileari eta bere familiari jakinarazi behar zaizkien ortesiaren egokitzapen-prozesuaren faseak zehaztu ditu.

g) Ortesi motak, beren araudia eta nazioarteko sailkapena deskribatu ditu.

h) Administrazioetako zerbitzu-zorroetan barne hartutako ortesiak identifikatu ditu.

2.– Bizkarrezurreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzen ditu, eta produktua erabiltzailearen ezaugarri antropometriko eta funtzionalekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bizkarrezurreko ortesi motak, beren funtzioak eta ekintza-mekanismoa deskribatu ditu.

b) Ortesiak aukeratzeko orduan esku hartzen duten erabiltzailearen ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak aztertu ditu.

c) Produktuaren indikazio terapeutikoa haren medikuaren preskripzioarekin bat datorrela egiaztatu du.

d) Gorputzeko estatika eta dinamikaren faseetan, egokitzapen-arauak aplikatu ditu, bai eta funtzio estetikoarekin lotutakoak ere.

e) Ortesi egokitua egiaztatzeko prozesua deskribatu du, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

f) Ortesiaren erregistroa bete du, eta proban zehar behatutako gertakariak zehaztu ditu.

g) Ondoren zuzentzeko helburuarekin, aintzat hartu behar diren bigarren mailako efektuak eta arriskuak, bai eta produktuaren erabilerarekin lotutako infekzio-arriskuak ere, aurreikusi ditu.

h) Osasun-araudiarekin bat, ortesia maneiatu eta mantentzearen inguruan erabiltzaileak eta bere senide edo zaintzaileek jaso beharreko argibideak zehaztu ditu, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

i) Aukeratutako eta egokitutako ortesiarekin ados daudela adierazteko erabiltzaile eta preskripzio-emaileentzako dokumentua tipifikatu da.

3.– Goiko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzen ditu, eta produktua erabiltzailearen ezaugarri antropometriko eta funtzionalekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Goiko gorputz-adarreko ortesi motak, beren funtzioak eta ekintza-mekanismoa deskribatu ditu.

b) Ortesiak aukeratzeko orduan esku hartzen duten erabiltzailearen ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak aztertu ditu.

c) Produktuaren indikazio terapeutikoa preskripzioarekin bat datorrela egiaztatu du.

d) Gorputzeko estatika eta dinamikaren faseetan, egokitzapen-arauak aplikatu ditu, bai eta funtzio estetikoarekin lotutakoak ere.

e) Ortesi egokitua egiaztatzeko prozesua deskribatu du, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

f) Ortesiaren erregistroa bete du, eta proban zehar behatutako gertakariak zehaztu ditu.

g) Ondoren zuzentzeko helburuarekin, aintzat hartu behar diren bigarren mailako efektuak eta arriskuak, bai eta produktuaren erabilerarekin lotutako infekzio-arriskuak ere, aurreikusi ditu.

h) Osasun-araudiarekin bat, ortesia maneiatu eta mantentzearen inguruan erabiltzaileak eta bere senide edo zaintzaileek jaso beharreko argibideak zehaztu ditu, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

i) Aukeratutako eta egokitutako ortesiarekin ados daudela adierazteko erabiltzaile eta preskripzio-emaileentzako dokumentua tipifikatu da.

4.– Beheko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzen ditu, eta produktua erabiltzailearen ezaugarri antropometriko eta funtzionalekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Beheko gorputz-adarreko ortesi motak, beren funtzioak eta ekintza-mekanismoa deskribatu ditu.

b) Ortesiak aukeratzeko orduan esku hartzen duten erabiltzailearen ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak aztertu ditu.

c) Produktuaren indikazio terapeutikoa preskripzioarekin bat datorrela egiaztatu du.

d) Gorputzeko estatika eta dinamikaren faseetan, egokitzapen-arauak aplikatu ditu, bai eta funtzio estetikoarekin lotutakoak ere.

e) Ortesi egokitua egiaztatzeko prozesua deskribatu du, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

f) Ortesiaren erregistroa bete du, eta proban zehar behatutako gertakariak zehaztu ditu.

g) Ondoren zuzentzeko helburuarekin, aintzat hartu behar diren bigarren mailako efektuak eta arriskuak, bai eta produktuaren erabilerarekin lotutako infekzio-arriskuak ere, aurreikusi ditu.

h) Osasun-araudiarekin bat, ortesia maneiatu eta mantentzearen inguruan erabiltzaileak eta bere senide edo zaintzaileek jaso beharreko argibideak zehaztu ditu, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

i) Aukeratutako eta egokitutako ortesiarekin ados daudela adierazteko erabiltzaile eta preskripzio-emaileentzako dokumentua tipifikatu da.

5.– Ortesi podologiko aurrefabrikatuak egokitzen ditu, eta produktua erabiltzailearen ezaugarri antropometriko eta funtzionalekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ortesi podologikoen motak eta serieko oinetako ortopedikoen modalitateak deskribatu ditu.

b) Oinetakoetan egin daitezkeen aldaketak aztertu ditu.

c) Ortesiaren aukeraketa justifikatzen duten erabiltzailearen ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak aztertu ditu.

d) Produktuaren indikazio terapeutikoa haren medikuaren preskripzioarekin bat datorrela egiaztatu du.

e) Gorputzeko estatika eta dinamikaren faseetan, egokitzapen-arauak aplikatu ditu, bai eta funtzio estetikoarekin lotutakoak ere.

f) Ortesi egokitua egiaztatzeko prozesua deskribatu du, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

g) Ortesiaren erregistroa bete du, eta proban zehar behatutako gertakariak zehaztu ditu.

h) Ondoren zuzentzeko helburuarekin, aintzat hartu behar diren bigarren mailako efektuak eta arriskuak, bai eta produktuaren erabilerarekin lotutako infekzio-arriskuak ere, aurreikusi ditu.

i) Osasun-araudiarekin bat, ortesia edo oinetakoa maneiatu eta mantentzearen inguruan erabiltzaileak eta bere senide edo zaintzaileek jaso beharreko argibideak zehaztu ditu, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

j) Aukeratutako eta egokitutako ortesiarekin ados daudela adierazteko erabiltzaile eta preskripzio-emaileentzako dokumentua tipifikatu da.

B) Edukiak:

1.– Produktu ortesiko aurrefabrikatua aukeratzea.

Produktu ortesikoak sailkatzea.

Produktu ortesikoak aukeratzea.

Hainbat kasurekin lotutako informazioa bilatzea eta interpretatzea (araudiak, etiketak, medikuaren preskripzioak, argibideak, beste batzuk).

Ortesiak egokitzeko faseak identifikatzea.

Informazioa eta datuak prestatzea, paziente eta senideei helarazteko.

Ortesiak. Terminologia. Sailkapena. Seriean fabrikatutako ortesiak eta erdilandutakoak: ezaugarriak, abantailak, desabantailak eta indikazioak.

Aplikagarria den araudia: Europako eta Espainiako legeria. Produktuen inguruko adostasuna egiaztatzen duen dokumentazioa. Etiketatze-baldintzak eta erabiltzeko argibideak.

Nazioarteko sailkapena. Kontsiderazioak preskripzioaren eredu ofizialean. Administrazioetako zerbitzu-zorroa.

Ortesi erdilanduetan edo seriean fabrikatutakoetan erabilitako materialak.

Ortesien funtzioak eta ekintza-mekanismoa. Biomekanika aplikatua. Bigarren mailako efektuak.

Protesiak hautatzeko prozesua. Irizpideak.

Osasun-produktuen arrisku-sailkapenerako sistemak.

Erantzukizunez lan egitea.

Ezagutzak berritzeko interesa.

Zehaztasuna dokumentazioa maneiatu eta interpretatzean.

2.– Bizkarrezurreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzea.

Medikuaren preskripzioak interpretatzea.

Ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak identifikatzea.

Bizkarrezurreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea.

Erabiltzaileei helarazteko argibideak prestatzea.

Dagokion dokumentazioa betetzea.

Bizkarrezurreko ortesi aurrefabrikatuak. Terminologia. Sailkapenak. Funtzionamendua. Indikazio terapeutikoak. Biomekanika aplikatua.

Kontsiderazioak preskripzioaren eredu ofizialean.

Lepo eta bizkarrezurreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzeko teknikak eta irizpideak. Ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak.

Egokitzapen-arazoak eta irtenbide zuzentzaileak. Kausak. Bigarren mailako efektuak. Arriskuak. Bizkarrezurreko ortesi aurrefabrikatuak egokitu eta erabiltzearen ondoriozko infekzioak. Prebentzio-jarraibideak.

Lepo eta bizkarrezurreko ortesi aurrefabrikatuak egiaztatzeko teknikak.

Aztertzeko eta tratatzeko programak.

Erabiltzaileei informazioa emateko programak.

Zorroztasuna preskripzioa interpretatzean.

Zuzentasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Pertsona bakoitzaren baldintzetara egokitzeko interesa.

Erantzukizunez lan egitea.

Lan-baldintza pertsonal eta ingurumeneko seguruak mantentzeko eta errespetatzeko interesa.

3.– Goiko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzea.

Medikuaren preskripzioak interpretatzea.

Ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak identifikatzea.

Goiko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea.

Erabiltzaileei helarazteko argibideak prestatzea.

Dagokion dokumentazioa betetzea.

Goi gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak. Terminologia. Sailkapena. Funtzioak. Biomekanika aplikatua.

Goiko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzeko teknikak eta irizpideak.

Egokitzapen-arazoak eta irtenbide zuzentzaileak. Kausak. Bigarren mailako efektuak. Arriskuak. Goiko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitu eta erabiltzearen ondoriozko infekzioak. Prebentzio-jarraibideak.

Ortesi aurrefabrikatuak egiaztatzeko teknikak.

Aztertzeko eta tratatzeko programa orokorrak.

Erabiltzaileei informazioa emateko programak.

Zorroztasuna preskripzioa interpretatzean.

Zuzentasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Pertsona bakoitzaren baldintzetara egokitzeko interesa.

Erantzukizunez lan egitea.

Lan-baldintza pertsonal eta ingurumeneko seguruak mantentzeko eta errespetatzeko interesa.

4.– Beheko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzea.

Medikuaren preskripzioak interpretatzea.

Ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak identifikatzea.

Beheko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea.

Erabiltzaileei helarazteko argibideak prestatzea.

Dagokion dokumentazioa betetzea.

Beheko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak. Terminologia. Sailkapena. Funtzioak. Indikazioak. Biomekanika aplikatua.

Beheko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitzeko teknikak eta irizpideak.

Egokitzapen-arazoak eta irtenbide zuzentzaileak. Kausak. Bigarren mailako efektuak. Arriskuak. Beheko gorputz-adarreko ortesi aurrefabrikatuak egokitu eta erabiltzearen ondoriozko infekzioak. Prebentzio-jarraibideak.

Ortesi aurrefabrikatuak egiaztatzeko teknikak.

Egokitzapen txarraren ondorioz sortutako arazo fisikoak eta funtzionamenduarekin lotutakoak.

Aztertzeko eta tratatzeko programak.

Erabiltzaileei informazioa emateko programak.

Zorroztasuna preskripzioa interpretatzean.

Zuzentasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Pertsona bakoitzaren baldintzetara egokitzeko interesa.

Erantzukizunez lan egitea.

Lan-baldintza pertsonal eta ingurumeneko seguruak mantentzeko eta errespetatzeko interesa.

5.– Ortesi podologikoak egokitzea.

Medikuaren preskripzioak interpretatzea.

Ezaugarri antropometrikoak eta funtzionalak identifikatzea.

Ortesi podologikoak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea.

Erabiltzaileei helarazteko argibideak prestatzea.

Dagokion dokumentazioa betetzea.

Ortesi podologikoak. Biomekanika aplikatua.

Oinetakoen atalak. Oinetako ortopedikoen ezaugarriak eta motak. Neurrirako oinetakoak eta seriean egindakoak.

Oinetako ortopedikoak aldatzea. Deformazio handietarako oinetako ortopedikoak: motak eta funtzioak. Barne-zolak: osagaiak, motak eta funtzioak. Takoiaren barne-zolak: motak eta funtzioak. Silikonazko babesleak eta aposituak.

Ortesi podologiko aurrefabrikatuak edo erdilanduak egokitzeko teknikak eta irizpideak.

Egokitzapen-arazoak eta irtenbide zuzentzaileak. Kausak. Bigarren mailako efektuak. Arriskuak. Ortesi podologiko aurrefabrikatuak egokitu eta erabiltzearen ondoriozko infekzioak. Prebentzio-jarraibideak.

Ortesi aurrefabrikatuak eta oinetako ortopedikoak egiaztatzeko teknikak.

Aztertzeko eta tratatzeko programak.

Erabiltzaileei informazioa emateko programak.

Dokumentazioa. Medikuaren preskripzioak.

Zorroztasuna preskripzioa interpretatzean.

Zuzentasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Pertsona bakoitzaren baldintzetara egokitzeko interesa.

Erantzukizunez lan egitea.

Lan-baldintza pertsonal eta ingurumeneko seguruak mantentzeko eta errespetatzeko interesa.

4. lanbide-modulua: Produktu ortesikoak neurrira egitea eta egokitzea

Kodea: 0328

Kurtsoa: 1

Iraupena: 231 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 12.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Egin behar duen produktu ortesikoa aukeratzen du, eta medikuaren preskripzioa interpretatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Medikuaren preskripzioan agertu behar duten zehaztapen teknikoak zehaztu ditu.

b) Giza gorputzean, segmentu anatomikoak ordezkatzeko edo horien funtzioa berrezatzeko produktuen ekintza-mekanismoak deskribatu ditu.

c) Eredu fisiko guztiak sailkatu ditu, eta bakoitzaren indikazio terapeutikoekin lotu ditu.

d) Ortesiaren bidez tratatuko diren erabiltzailearen ezaugarri anatomofuntzionalak identifikatu ditu.

e) Ortesia aukeratzeko orduan esku hartzen duten irizpideak deskribatu ditu, eta medikuaren preskripzioa, erabiltzailearen ezaugarriak eta bere patologia aintzat hartu ditu.

f) Medikuaren preskripzioa aukeratutako ortesiaren ekintza-mekanikoarekin eta efektu terapeutikoarekin lotu du.

g) Agindutako ortesiak bete behar dituen arauen eta nazioarteko sailkapenen zehaztapen teknikoak definitu ditu.

h) Agindutako ortesiaren diseinua eta berau osatzen duten moduluak ezagutu ditu.

i) Diseinatutako fabrikazio-irtenbidea erabiltzailearen arazo funtzionalak eta biomekanikoak konpontzeko egokia den eta estetika zaintzen duen aztertu du.

j) Produktua egiteko neurriak hartzeko orduan esku hartzen duten parametro antropometrikoak eta funtzionalak deskribatu ditu.

2.– Produktu ortesikoak neurrira egiten ditu, kalitate-sistemarekin bat eta lan-prozedura normalizatuei jarraikiz, eta kontuan hartuta kutsatzaileek eta hondakinek langile eta pazienteei eragiten dizkieten arriskuak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalitateari buruzko eskuliburua landu du.

b) Piezak eta amaierako produktua egiteko lan-prozedura normalizatuak deskribatu ditu, bai eta arriskuak aztertu eta kudeatzeko prozedura eta segurtasun-baldintzen betetzearen eta amaitutako produktuaren prestazioen irismenaren amaierako ebaluazioa egiteko prozedura ere, pazienteen edo hirugarren pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan ez jartzeko moduan.

c) Ortesiak fabrikatzeko argibideen proposamena egin du, erabiltzailearen tipologiaren eta preskripzioko zehaztapen teknikoen arabera.

d) Patroiak egiteko erabilitako eredu fisikoak deskribatu ditu.

e) Erabili behar diren materialak egokitasunaren, kalitatearen, akaberen eta fidagarritasunaren arabera aztertu ditu.

f) Kantitate, material-nahasketa eta tamaina egokiak lortzeko behar diren kalkuluak zehaztu ditu.

g) Laneko aulkien gainean eredu fisikoa edo behin betiko diseinua finkatzeko eta prestatzeko prozedurak zehaztu eta aplikatu ditu.

h) Ortesiak fabrikatzeko ekipo eta tresnen doikuntza- eta kontrol-sistemak, jarduketa-parametroak, osagaiak eta funtzionamendua definitu ditu.

i) Eredu fisikoaren edo behin betiko diseinuaren gainean, materiala moldekatu, egokitu edo konformatu du, eta makinak eta erremintak maneiatu ditu.

j) Eredu fisikoaren edo behin betiko diseinuaren gainean, ortesia lortzeko materialen eta osagaien sekuentzia definitu eta aplikatu du.

k) Piezen, materialen eta amaierako produktuaren identifikazioa definitu du, fabrikatu bitartean horien trazabilitatea mantentzeko moduan.

3.– Ortesian mekanismo eta gailu elektriko eta elektronikoak egokitzen ditu, eta fabrikazio-prozedurak aztertu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ortesiak fabrikatzeko erabiltzen diren osagai eta gailu mekaniko eta elektriko-elektronikoen funtzioa, prestazioak, ekintza-mekanismoa eta ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Gailuak, osagaiak eta materialak sailkatu ditu, eta aukeratzeko irizpideak aplikatu ditu, egin behar den produktuaren arabera.

c) Ortesiaren sistema mekanikoak eta elektrikoak muntatu eta mihiztatzeko prozedura teknikoak erabili ditu, haren ezaugarri teknikoen arabera.

d) Mugikortasun- eta funtzionaltasun-maila diseinuan zehaztutako fabrikazio-zehaztapenekin bat datorrela egiaztatu du.

e) Ortesiaren esekidura-, ainguraketa- eta kontrol-bitartekoak aukeratzeko eta kokatzeko irizpideak definitu ditu.

f) Ortesiaren esekidura- edo egokitzapen-bitartekoak behin-behineko probako piezaren gainean kokatu ditu, erabiltzaileak horiek erraz baliatzeko moduan.

g) Ortesia maneiatu eta kontrolatzeko mekanismo elektroniko edo elektrikoak muntatu, egokitu edo txertatu ditu.

h) Esekidura- edo ahokatze-bitartekoen eta maneiatze- eta kontrol-mekanismoen kokalekuak erabiltzaileak horiek erraz baliatzeko aukera ematen duela egiaztatu du.

i) Lerrokatze-akats esanguratsuenak eta beren ondorio biomekanikoak identifikatu ditu.

4.– Egindako produktu ortesikoak probatzen ditu, eta kontrol-prozedurak aztertu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proben protokoloak eta prozedurak produktu ortesikoen arabera sailkatu ditu.

b) Gorputzeko estatika eta dinamikaren faseetan ortesiak bete beharreko baldintza tekniko zehatzak zerrendatu ditu, ondoren horiek egiaztatzeko.

c) Proba-protokoloa aukeratu du, kontuan hartuta ortesia, anatomia-kokapena eta egiaztatu behar diren elementuak.

d) Ortesiaren lerrokatze-osagaietan (barrak, artikulazioak, ahokatzea edo bestelakoak) hutsegiteak hautemateko eta horien luzera, altuera edo espazio-kokalekua zuzentzeko prozesua definitu du.

e) Enborreko ortesi baten modulua, eremua edo osagai bat ebakitzeko, egokitzeko eta aldatzeko zuzenketak deskribatu ditu.

f) Enborreko sistemen presioak identifikatzeko eta zuzentzeko prozedura aplikatu du.

g) Goiko zein beheko gorputz-adarreko sistemetan, presio eta kargen lerrokatzea, kokalekua eta transmisio-edo deskarga-funtzioak egiaztatzeko prozedura aplikatu du.

h) Ortesiaren proban behatutako gertakarien erregistroa protokoloetan deskribatu du.

5.– Ortesiaren akabera egiten du, eta proban/azterketan zehar behatutako gertakariak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zuzenketa-teknikak sailkatu ditu, proban zehar hautemandako gertakari moten arabera.

b) Ortesien piezak desmuntatzeko prozedura eta behin betiko lerrokatze-, ainguraketa-, finkatze- eta esekidura-sistemen muntaketa deskribatu ditu.

c) Xede ziren efektu mekanikoak ortesian egindako aldaketen bidez lortutako efektuekin erlazionatu ditu.

d) Ortesia egokitzeko teknikak eta irizpideak eta bere funtzionaltasuna definitu ditu, ezarritako araudiaren arabera.

e) Egokitzapenean egon daitezkeen zailtasunak eta irtenbide zuzentzaileak identifikatu ditu.

f) Ortesiaren osagaien akabera-prozesuak deskribatu ditu.

g) Plastiko edo material termokonformatuak errematatu eta leundu ditu, babes-piezak zaindu ditu eta ortesia estali eta amaiera estetikoa eman dio.

h) Ortesiaren behin betiko azterketaren prozedura deskribatu du.

i) Preskripzio-emailearen eta erabiltzailearen adostasun-dokumentuen betetzea euskarri egokian erregistratu du.

j) Amaitutako produktuak preskripzioaren helburuei erantzuten diela egiaztatu du.

k) Fabrikatutako produktuaren arriskuak aztertu ditu eta egiaztatu du arriskuak kudeatzeko beharrezko neurriak hartu direla, produktua segurua izateko eta esleitutako prestazioak betetzeko moduan; era berean, izan daitezkeen hondar-arriskuak behar bezala adierazten direla egiaztatu du.

l) Prozesuak dokumentatu ditu, eta amaitutako produktuaren inguruko dokumentazio teknikoa egin du.

m) Produktuekin lortutako esperientziaren segimendua egiteko, erreklamazioak kudeatzeko eta aurkako gertakariak jaso, ebaluatu eta jakinarazteko prozedurak ezarri ditu.

n) Arriskuen aurrean osasuna babesteko neurriak hartzeko eta osasun-agintariek hartutako neurriak betetzeko prozedurak ezarri ditu.

6.– Ortesiaren ezaugarrien eta behar dituen aldizkako azterketen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehazten du, aintzat hartuta ezarritako segimendu-programa.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ortesiaren erabilera, funtzio eta mantenu edo ordezkapenari buruzko informazio garrantzitsua eta produktuan txertatutako alarma-seinaleen aurreko jarduketa definitu ditu.

b) Erabiltzaileekiko tratuan, adeitasuna, errespetua eta diskrezioa balioetsi ditu, bai eta beren datuen konfidentzialtasuna mantentzeko beharra ere.

c) Erabiltzaileak jasotako informazioa ulertu duela egiaztatu du, eta produktuaren erabileraren inguruko zalantzak eta beldurrak argitu ditu.

d) Erabiltzaileak gauzatutako ortesia jartzeko prozedura deskribatu eta egiaztatu du.

e) Ortesia aztertzeko programak ezarri ditu, produktu motaren eta erabiltzailearen ezaugarrien arabera.

f) Ortesiaren aldizkako kontrolak egiteko beharraren inguruan erabiltzaileak jaso behar duen informazioa zehaztu du, eta azterketa-plana ortesi motaren arabera programatu du.

g) Osasun-araudiarekin bat, ortesia erabili eta mantentzearen inguruan erabiltzaileak jaso beharreko argibideak zehaztu ditu, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

h) Erabiltzaileari, bere senideei eta zaintzaileei helarazi beharreko informazioa modu argi, ordenatu, egituratu eta zehatzean osatu du.

B) Edukiak:

1.– Egin beharreko produktu ortesikoa aukeratzea.

Ortesietan ezaugarriak identifikatzea.

Ortesiak sailkatzea, ezaugarri eta indikazio terapeutikoen arabera.

Medikuen preskripzioak eta bestelako lan-argibideak interpretatzea.

Ortesiak aukeratzea.

Produktu ortesikoak. Nomenklatura ortesiko orokorra. Produktu ortesikoa definitzea. Helburua. Funtzioa. Ortesien ekintza-mekanismoa. Aplikazio terapeutikoa. Indikazioak. Bigarren mailako efektuak.

Ortesiak aukeratzeko sistemak. Irizpideak (preskripzioa, patologia, beste batzuk).

Erantzukizun profesionala egindako lanari dagokionez.

Zehaztasuna eta zintzotasuna produktuak fabrikatzeko argibideak jarraitzean.

2.– Produktu ortesikoak neurrira egitea.

Zehazpen teknikoak dituzten ortesien planoak interpretatzea.

Eredu fisikoak prestatzea eta ezartzea.

Lan-prozesua, materialak, erremintak eta ekipoak aukeratzea.

Produktu ortesikoak fabrikatzeko teknikak aplikatzea.

Ortesiak neurrira egiteko informatika-aplikazioak erabiltzea.

Produktu ortesikoa neurrira egiteko faseak.

Oinarrizko piezen patroiak.

Ekoizpen-teknikak. Bitartekoak eta materialak. Funtzionamendua, osagaiak, jarduteko prozedura. Ebazteko, zulatzeko, tolesteko eta konformatzeko teknikak eta tresnak. Hutseko teknikak. Berotze-labeak.

Ortesiak neurrira egiteko informatika-aplikazioak.

Oinarrizko piezak egiteko prozedura teknikoak. Aukeratzeko irizpideak. Termoplastikoen konformazioa (materialak, ekipoak, protokoloak). Hutseko teknikak. Mekanizazio-teknikak. Ijezketa-teknikak (materialak, ekipoak, protokoloak). Silikonak tratatzeko teknikak (materialak, ekipoak, protokoloak).

Kalitate-kontrola fabrikazio-prozesuan.

Lan egiteko metodo eta teknika berriak ezagutzeko eta maneiatzeko interesa.

Zehaztasuna eta zintzotasuna produktuak fabrikatzeko argibideak jarraitzean.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudiak errespetatzea.

3.– Ortesiaren mekanismoak edo gailuak akoplatzea.

Fabrikatu beharreko produktuaren arabera, muntatu behar diren gailuak eta mekanismoak aukeratzea.

Mekanismoak eta gailuak akoplatzeko teknikak aplikatzea.

Akatsak eta beren ondorioak identifikatzea.

Irtenbideak eta zuzenketak formulatzea eta egitea.

Gailu elektronikoak. Presioak bideratzeko, kontrolatzeko eta erregistratzeko mota ezberdinak. Osagaiak, funtzioak eta ezaugarriak. Aukeratzeko irizpideak. Kontrol-elementuak eta kokatze-prozedurak.

Gailu mekanikoak. Sailkapena. Osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Aukeratzeko irizpideak. Muntatzeko prozedurak. Kokatze-irizpideak.

Esekidura- eta ainguraketa-bitartekoak. Motak. Osagaiak. Funtzioak. Ezaugarri teknikoak. Kokatzeko eta aukeratzeko irizpideak.

Kontrol-mekanismoak. Motak, osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Kokatzeko eta aukeratzeko irizpideak.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.

Segurtasun-, higiene- eta kalitate-arauak errespetatzea.

Erantzukizun profesionala egindako lanari dagokionez.

4.– Produktu ortesikoak probatzea.

Proba-prozesua aukeratzea, produktuaren arabera.

Produktu ortesikoen probak egitea.

Probatutako produktuetan hutsegiteak hautematea.

Lerrokadurak eta hutsegiteak identifikatzea.

Lerrokadura-akatsen eta ondorio biomekanikoen arteko loturak identifikatzea.

Egin beharreko zuzenketak formulatzea.

Gertakarien erregistroa.

Oinarri eta printzipio biomekaniko aplikatuak. Funtzionaltasun-mailak. Mugikortasun- eta funtzionaltasun-mailak. Aldaketek estatikan, dinamikan eta funtzionaltasunean dituzten ondorioak.

Ortesiaren funtzionaltasuna. Hainbat faseren eskakizun teknikoak.

Lerrokadura eta proben prozedura teknikoak. Sailkapena. Balioztatu beharreko parametroak. Aukeratutako lerrokadura «kopiatzeko» ekipoak eta teknikak.

Protesiaren erabiltzailearen eta hura agindu duenaren adostasun-oniritziak. Kalitate-irizpideak, zehaztutako eredu, egokitzapen eta aldaketen arabera. Egokitutako ISO arauak. Gertakariak erregistratzeko sistemak.

Arazoen eta ezusteko egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

5.– Ortesien akabera egitea.

Ortesien akabera egiteko teknikak aplikatzea (leunketa, kromaketa, beste batzuk).

Protesiak eta ortesiak zaintzeko eta ontziratzeko teknikak aplikatzea.

Ortesien proben emaitzak interpretatzea.

Zailtasunak eta irtenbide zuzentzaileak identifikatzea.

Lortutako produktuaren ezaugarriak egiaztatzea.

Dagokion dokumentazioa betetzea.

Amaierako akabera-teknikak. Sailkapena. Indikazioak. Protesiak leuntzea, kromatzea, ebakitzea eta errematatzea. Itxura estetikoa. Ekipoak.

Babes-piezak eta ekipoak zaintzeko teknikak (estaltzea, bigungarria jartzea, itsastea eta jostea).

Ontziratzeko eta kontserbatzeko sistemak. Teknikak eta ekipoak. Aukeratzeko irizpideak.

Dokumentazioa. Araudia.

Zehaztasunez lan egitea.

Arazoen eta ezusteko egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna.

6.– Erabiltzaileari informazioa ematea.

Ezaugarri desberdinak dituzten erabiltzaileei helarazteko edukiak edo informazioa prestatzea.

Informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Ortesiekin lotutako informazioa. Hurrengoekin lotutako edukiak: ortesien funtzionamendu- eta maneiatze-arauak, mantentze-eragiketak, egokitzapen-ezaren kausak eta irtenbide zuzentzaileak, ortesi-egokitzapenaren balorazioa eta segimendu-planak eta aldizkako azterketak, besteak beste.

Dokumentazioa. Adostasun-dokumentuak. Araudiak.

Informazio-teknikak. Baliabideak.

Adeitasuna, errespetua eta diskrezioa pertsonekiko tratuan.

Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

Argitasuna eta zehaztasuna informazioa helaraztean.

5. lanbide-modulua: Kanpoko protesiak egitea eta egokitzea

Kodea: 0329

Kurtsoa: 2

Iraupena: 240 ordu

ECTS kredituetako baliokidetasuna: 12.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Kanpoko protesiak aukeratzen ditu, eta medikuaren preskripzioarekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Medikuaren preskripzioan agertu behar duten garrantzizko datuak identifikatu ditu.

b) Erabiltzailearen ezaugarri anatomofuntzionalak kanpoko protesiak egiteko ezarritako diseinuarekin lotu ditu.

c) Arauetan eta nazioarteko sailkapenetan barne hartutako protesi motak eta zehaztapen teknikoak definitu ditu.

d) Administrazioetako zerbitzu-zorroetan barne hartutako protesiak identifikatu ditu.

e) Horiek fabrikatzea eta egokitzea ahalbidetzen duten ezaugarri teknikoak deskribatu ditu.

f) Protesi bakoitzaren printzipio mekanikoak, bere ekintza-mekanismoa eta funtzioa azaldu ditu.

g) Protesi bakoitza egiteko erabil daitezkeen materialak eta elementuak deskribatu ditu.

h) Agindutako protesiaren baldintza estetikoetara eta eskakizun mekanikoetara, bai eta eskatutako ezaugarri funtzionaletara ere, hobekien egokitzen diren materialak eta elementuak zehaztu ditu.

i) Goiko nahiz beheko gorputz-adarreko protesien fabrikazio-prozesuak zehaztu ditu.

2.– Kanpoko protesiak neurrira egiten ditu, kalitate-sistemarekin bat eta lan-prozedura normalizatuei jarraikiz, eta kontuan hartzen ditu kutsatzaileek eta hondakinek langile eta pazienteei eragiten dizkieten arriskuak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalitateari buruzko eskuliburua landu du.

b) Piezak eta amaierako produktua egiteko lan-prozedura normalizatuak deskribatu ditu, bai eta arriskuak aztertu eta kudeatzeko prozedura eta segurtasun-baldintzen betetzearen eta amaitutako produktuaren prestazioen irismenaren amaierako ebaluazioa egiteko prozedura ere, pazienteen edo hirugarren pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan ez jartzeko moduan.

c) Laneko aulkien gainean eredu fisikoa edo behin betiko diseinua finkatzeko eta prestatzeko prozedurak deskribatu ditu.

d) Protesiaren oinarrizko piezak fabrikatzeko beharrezkoak diren ekipoak, materialak eta erremintak azaldu ditu.

e) Eredu fisikoaren edo behin betiko diseinuaren gainean, ortesiak lortzeko materialak eta moduluak aplikatzeko sekuentzia definitu du.

f) Protesi bat egiteko, erabiltzen diren materialen kantitate eta nahasketa zehatzak lortzeko egin beharreko kalkuluak deskribatu ditu.

g) Oinarrizko piezak lortzeko, eredu fisikoaren edo behin betiko diseinuaren gainean erabili beharreko materialak eta elementuak, aurrefabrikatuak zein neurrira egindakoak, mekanizatzeko, moldekatzeko, egokitzeko edo konformatzeko teknikak aztertu ditu.

h) Protesiaren oinarrizko piezak fabrikatzeko ekipoak, materialak, tresnak eta erremintak maneiatu ditu.

i) Piezen, materialen eta amaierako produktuaren identifikazioa definitu du, fabrikatu bitartean horien trazabilitatea mantentzeko moduan.

3.– Pieza mekanikoak eta mekanismo elektriko-elektronikoak muntatzen ditu, eta protesiak muntatzeko eta fabrikatzeko prozedura teknikoak aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Protesien fabrikazioan erabilitako osagaien eta gailu mekaniko edo elektriko-elektronikoen ezaugarriak azaldu ditu, bai eta horiek muntatzeko eta mihiztatzeko prozedura teknikoak ere.

b) Protesi zehatz bat osatzen duten gailu, osagai eta materialak aukeratzeko irizpideak zehaztu ditu, egin behar den protesiaren arabera.

c) Protesien sistema mekaniko eta elektriko-elektronikoak muntatu eta mihiztatzeko prozedura teknikoak aplikatu ditu.

d) Protesiaren esekidura-, ainguraketa- eta kontrol-bitartekoak kokatu ditu, eta kokapenak erabiltzaileari horiek erraz baliatzeko aukera ematen diela egiaztatu du.

e) Protesien fabrikaziora aplikatutako lerrokatze estetiko eta dinamikoaren printzipioak azaldu ditu, eta lerrokatze-akats ohikoenak beren ondorio biomekanikoekin lotu ditu.

f) Zuzenketa-teknikak zehaztu ditu, hautemandako gertakarien arabera.

4.– Protesien behin betiko akabera egiten du, eta proba- eta egokitzapen-prozedurak aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktu protesikoen proba-sistemak deskribatu ditu.

b) Proba-protokoloa aukeratu du, protesi motaren arabera, eta egiaztatu behar diren elementuekin erlazionatu du.

c) Erroreak hauteman ditu eta beharrezko zuzenketak identifikatu ditu.

d) Gorputzeko estatika eta dinamikaren faseetan protesi batek bete behar dituen eskakizun tekniko zehatzak azaldu ditu.

e) Protesien piezak desmuntatzeko prozedura, proban hautemandako gabeziak zuzentzekoak eta behin betiko lerrokatze-, ainguraketa-, finkatze- eta esekidura-sistemak muntatzekoak deskribatu ditu.

f) Dagokion protesiaren proban zehar egindako aldaketek dituzten ondorio mekanikoak azaldu ditu.

g) Protesiaren osagaiei akabera eta amaiera estetikoa emateko prozesuak zehaztu ditu.

h) Egokitzapen-prozedurak definitu ditu, eta biltegiratze eta garraioaren ondoriozko aldaketa posibleak kontuan hartzen ditu.

i) Fabrikatutako produktuaren arriskuak aztertu ditu eta egiaztatu du arriskuak kudeatzeko beharrezko neurriak hartu direla, produktua segurua izateko eta esleitutako prestazioak betetzeko moduan; era berean, izan daitezkeen hondar-arriskuak behar bezala adierazten direla egiaztatu du.

j) Prozesuak dokumentatu ditu, eta amaitutako produktuaren inguruko dokumentazio teknikoa egin du.

k) Produktuekin lortutako esperientziaren segimendua egiteko, erreklamazioak kudeatzeko eta aurkako gertakariak jaso, ebaluatu eta jakinarazteko prozedurak ezarri ditu.

l) Arriskuen aurrean osasuna babesteko neurriak hartzeko eta osasun-agintariek hartutako neurriak betetzeko prozedurak ezarri ditu.

5.– Protesiaren funtzionaltasuna egiaztatzen du, eta aldizka aztertzeko eta mantentzeko programak aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gorputzeko estatika eta dinamikaren faseetan, egokitzapen-arauak aplikatu ditu, eta alderdi estetikoa zaindu du.

b) Protesia behin betiko aztertzeko prozedurak deskribatu ditu, eta bere egokitzapena, funtzionaltasuna eta itxura estetikoa egiaztatu eta ebaluatu ditu, ezarritako araudiaren eta medikuaren preskripzioko zehaztapenen arabera.

c) Erabiltzaileari protesia behar bezala jartzeko eta erabiltzeko oinarrizko ezagutzak bereganatu eta ulertzea ahalbidetzen dioten indikazioak eta informazioa identifikatu ditu.

d) Erabiltzailearen adostasun idatzia lortzeko prozedura zehaztu du.

e) Egindako protesiaren inguruko medikuaren oniritzia lortzeko prozedura eta berau euskarri egokietan erregistratzeko teknika deskribatu ditu.

f) Protesi motaren arabera jarraitu beharreko programa edo aldizkako berrikuspenen plana sekuentziatu du, eta haren egoera eta funtzionaltasunaren arabera egin beharreko mantentze-eragiketak azaldu ditu.

g) Osasun-araudiarekin bat, protesiaren erabilera, funtzio, mantentze eta ordezkapenaren inguruko informazio garrantzitsua zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

B) Edukiak:

1.– Kanpoko protesiak aukeratzea.

Protesietan ezaugarriak identifikatzea.

Protesiak sailkatzea, ezaugarri eta indikazio terapeutikoen arabera.

Medikuen preskripzioak eta bestelako lan-argibideak interpretatzea.

Protesia aukeratzea.

Kanpoko protesiak. Nomenklatura protesiko orokorra. Nazioarteko sailkapenak. Protesi mota bakoitzaren mekanika egokitua. Funtzioak. Ekintza-mekanismoak. Bigarren mailako efektuak.

Kanpoko protesien katalogoa. Goiko gorputz-adarreko protesiak. Beheko gorputz-adarreko protesiak. Agenesientzako ortoprotesiak. Bularra. Aurpegikoak. Ahosabaia. Bestelakoak.

Kanpoko protesiak aukeratzeko sistemak. Irizpideak (preskripzioa, patologia, beste batzuk).

Erantzukizun profesionala egindako lanari dagokionez.

Zehaztasuna eta zintzotasuna produktuak fabrikatzeko argibideak jarraitzean.

2.– Protesien oinarrizko piezak egitea.

Zehazpen teknikoak dituzten protesien planoak interpretatzea.

Eredu fisikoak prestatzea eta ezartzea.

Lan-prozesua, materialak, erremintak eta ekipoak aukeratzea.

Produktu protesikoak fabrikatzeko teknikak aplikatzea.

Informatika-aplikazioak erabiltzea protesien diseinuan eta fabrikazioan.

Protesi-lantegiaren ezaugarriak. Zehaztapen teknikoak. Prototipoak. Eredu fisikoak prestatzea eta ezartzea. Ekipoak eta teknikak: funtzionamendua, osagaiak, ebazteko, zulatzeko, tolesteko eta konformatzeko tresnak.

Oinarrizko piezak lortzeko prozesuak. Aukeratzeko irizpideak. Termoplastikoak konformatzea. Hutseko teknikak. Mekanizazio-teknikak. Ijezketa-teknikak. Silikonak tratatzeko teknikak.

Protesiak diseinatzeko eta egiteko informatika-aplikazioak.

Kalitate-kontrola fabrikazio-prozesuan.

Lan egiteko metodo eta teknika berriak ezagutzeko eta maneiatzeko interesa.

Zehaztasuna eta zintzotasuna produktuak fabrikatzeko argibideak jarraitzean.

Arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak prebenitzeko araudiak errespetatzea.

3.– Pieza mekanikoak muntatzea eta mekanismo elektriko-elektronikoak.

Fabrikatu beharreko produktuaren arabera, muntatu behar diren gailuak eta mekanismoak aukeratzea.

Mekanismoak eta gailuak akoplatzeko teknikak aplikatzea.

Akatsak eta beren ondorioak identifikatzea.

Irtenbideak eta zuzenketak formulatzea eta egitea.

Gailu elektronikoak. Presioak bideratzeko, kontrolatzeko eta erregistratzeko mota ezberdinak. Osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Aukeratzeko irizpideak. Kontrol-elementuak eta kokatze-prozedurak.

Gailu mekanikoak. Motak, osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Aukeratzeko irizpideak. Muntatzeko prozedurak.

Esekidura- eta ainguraketa-bitartekoak. Motak, osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Kokatzeko eta aukeratzeko irizpideak.

Kontrol-mekanismoak. Motak, osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Kokatzeko eta aukeratzeko irizpideak.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea lan egitean.

Segurtasun-, higiene- eta kalitate-arauak errespetatzea.

Erantzukizun profesionala egindako lanari dagokionez.

4.– Protesien behin betiko akabera egitea.

Protesien akabera egiteko teknikak aplikatzea (leunketa, kromaketa, beste batzuk).

Protesiak zaintzeko, babesteko, ontziratzeko eta kontserbatzeko teknikak aplikatzea.

Proben emaitzak interpretatzea.

Zailtasunak eta irtenbide zuzentzaileak identifikatzea.

Lortutako produktuaren ezaugarriak egiaztatzea.

Produktu protesikoen proba- eta lerrokatze-prozesua. Oinarri eta printzipio biomekaniko aplikatuak. Funtzionaltasun-mailak. Mugikortasun- eta funtzionaltasun-mailak. Ondorioak estatikan, dinamikan eta funtzionaltasunean.

Amaierako akabera-prozesuak. Teknikak (leuntzea, kromatzea, ebakitzea eta errematatzea) eta ekipoak.

Babes-piezak zaintzeko prozesuak. Teknikak (estaltzea, bigungarria jartzea, itsastea eta jostea) eta ekipoak.

Ontziratzeko eta kontserbatzeko prozesuak. Teknikak eta tresneria. Aukeratzeko irizpideak.

Dokumentazioa. Araudia.

Zehaztasunez lan egitea.

Arazoen eta ezusteko egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna.

5.– Protesien funtzionaltasuna egiaztatzea.

Proba-prozesua aukeratzea, probatu beharreko produktuaren arabera.

Protesien probak egitea.

Hutsegiteak hautematea (egokitzapena, funtzionaltasuna, estetika) probatutako produktuetan.

Lerrokadurak eta hutsegiteak identifikatzea.

Lerrokadura-akatsen eta ondorio biomekanikoen arteko loturak identifikatzea.

Egin beharreko zuzenketak formulatzea.

Gertakarien erregistroa.

Erabiltzaileari helarazteko informazioa prestatzea.

Informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Protesia egiaztatzeko prozedurak. Egiaztapen estatikoa, dinamikoa eta funtzionala. Lerrokatzea. Funtzio terapeutikoa. Egokitzapena: teknikak eta irizpideak. Itxura estetikoa.

Mantentze-planak. Produktuaren egoera. Mantentze-eragiketak. Kalitate-kontrolak. Tartean diren parametroak.

Erabiltzaileari informazioa eta orientabidea ematearen inguruko edukiak eta teknikak, protesiaren alderdi hauek xede, besteak beste: ezaugarri teknikoak, funtzionamendu- eta maneiatze-arauak, hartu beharreko neurriak, egokitzapen-plana eta norberak protesia jartzeko arauak. Protesia erabili eta mantentzen trebatzeko teknikak.

Pazientearen eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritziak.

Dokumentazioa. Araudiak. Erabiltzaileen eta preskripzio-emaileen adostasun-oniritziak.

Arazoen eta ezusteko egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna.

Adeitasuna, errespetua eta diskrezioa pertsonekiko tratuan.

Doitasunez lan egitea.

6. lanbide-modulua: Laguntza-produktuak egokitzea

Kodea: 0330

Kurtsoa: 2

Iraupena: 140 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 10.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Laguntza-produktu mota aukeratzen du, preskripzioarekin eta erabiltzailearen behar funtzionalekin lotuta, eta adostasun-dokumentazioa, produktuaren etiketa eta harekin datorren informazioa egiaztatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laguntza-produktuen bidez artatu daitezkeen desgaitasunak sailkatu ditu.

b) Desgaitasunaren nazioarteko sailkapenaren kodetze-sistemak deskribatu ditu.

c) Laguntza-produktuaren preskripzioan, produktuari esleitutako prestazioak bermatzeko beharrezko zehaztasunak barne hartzen direla egiaztatu du.

d) Laguntza-produktuak ematen dituzten funtzioen arabera sailkatu ditu, nazioarteko araudi espezifikoarekin bat (UNE-EN ISO 9999:2012 Araua).

e) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den laguntza-produktua aukeratu du, eta arrisku-maila onargarria aztertu du, esleitutako prestazioaren arabera.

f) Laguntza-produktuek erabiltzailearen bizi-kalitatean eta irisgarritasunean duten eragina deskribatu du.

g) Adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea neurtzeko sistemak zehaztu ditu.

h) Adineko pertsonen eta desgaitasuna dutenen gizarte-arazoak deskribatu ditu.

i) Laguntza psikosozialaren formak aztertu ditu.

j) Erabiltzailea adeitasunez, errespetuz eta diskrezioz tratatzeko garrantzia balioetsi du, bai eta bere datuen konfidentzialtasuna mantentzeko beharra ere.

2.– Laguntza-produktuak egokitzeko behar diren produktuak egiten ditu, eta aukeratutako ekipoak eta erremintak justifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko aulkiaren gainean eredu fisikoa edo behin betiko diseinua finkatzeko eta prestatzeko prozedurak deskribatu ditu.

b) Laguntza-produktuak egiteko gailuak, osagaiak eta materialak aukeratu ditu.

c) Eredu fisikoaren edo behin betiko diseinuaren gainean, materialak aplikatzeko sekuentzia zehaztu du.

d) Osagai mekanikoak aukeratu eta mihiztatu ditu.

e) Laguntza-produktuaren esekidura-, finkatze- eta ainguraketa-bitartekoak kokatu eta ezarri ditu.

f) Maneiatze- eta kontrol-mekanismo elektriko-elektronikoak aukeratu eta ezarri ditu, eta erabiltzaileak horiek erraz baliatzeko kokatu ditu.

g) Egindako lanari eta helburuak betetzeari lotutako erantzukizunak ezarri ditu.

h) Lan-eremua garbi eta ordenatuta mantendu du.

i) Lan-argibideak interpretatu eta gauzatu ditu.

3.– Tratamendu mediko pertsonalizaturako laguntza-produktuak egokitzen ditu, eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tratamendu mediko pertsonalizaturako laguntza-produktuen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den produktua aukeratzeko irizpideak identifikatu ditu, eta indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatu ditu.

c) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak deskribatu ditu, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

d) Osasun-araudiarekin bat, laguntza-produktua erabiltzearen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

e) Erabiltzaileak informazioa bereganatzea eta laguntza-produktua behar bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduketa-protokoloak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortzeko eta horiek erregistratzeko prozedurak zehaztu ditu.

g) Aldizkako berrikuspenen plana definitu du, eta jarraitu beharreko mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

4.– Gaitasunak trebatu/ikasteko laguntza-produktuak egokitzen ditu, eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gaitasunak trebatu/ikasteko laguntza-produktuen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den produktua aukeratzeko irizpideak identifikatu ditu, eta indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatu ditu.

c) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak deskribatu ditu, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

d) Osasun-araudiarekin bat, laguntza-produktua erabiltzearen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

e) Erabiltzaileak informazioa bereganatzea eta laguntza-produktua behar bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduketa-protokoloak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortzeko eta horiek erregistratzeko prozedurak zehaztu ditu.

g) Aldizkako berrikuspenen plana definitu du, eta jarraitu beharreko mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

5.– Norbera zaindu eta babesteko laguntza-produktuak egokitzen ditu, eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Norbera zaindu eta babesteko laguntza-produktuen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den produktua aukeratzeko irizpideak identifikatu ditu, eta indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatu ditu.

c) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak deskribatu ditu, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

d) Osasun-araudiarekin bat, laguntza-produktua erabiltzearen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

e) Erabiltzaileak informazioa bereganatzea eta laguntza-produktua behar bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduketa-protokoloak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortzeko eta horiek erregistratzeko prozedurak zehaztu ditu.

g) Aldizkako berrikuspenen plana definitu du, eta jarraitu beharreko mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

6.– Norberaren mugikortasunerako laguntza-produktuak egokitzen ditu, eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Norberaren mugikortasunerako laguntza-produktuen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den produktua aukeratzeko irizpideak identifikatu ditu, eta indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatu ditu.

c) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak deskribatu ditu, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

d) Osasun-araudiarekin bat, laguntza-produktua erabiltzearen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

e) Erabiltzaileak informazioa bereganatzea eta laguntza-produktua behar bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduketa-protokoloak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortzeko eta horiek erregistratzeko prozedurak zehaztu ditu.

g) Aldizkako berrikuspenen plana definitu du, eta jarraitu beharreko mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

7.– Etxeko jardueretarako laguntza-produktuak egokitzen ditu, eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etxeko jardueretarako laguntza-produktuen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den produktua aukeratzeko irizpideak identifikatu ditu, eta indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatu ditu.

c) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak deskribatu ditu, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

d) Osasun-araudiarekin bat, laguntza-produktua erabiltzearen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

e) Erabiltzaileak informazioa bereganatzea eta laguntza-produktua behar bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduketa-protokoloak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortzeko eta horiek erregistratzeko prozedurak zehaztu ditu.

g) Aldizkako berrikuspenen plana definitu du, eta jarraitu beharreko mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

8.– Altzariak egokitzen eta etxebizitzak nahiz bestelako higiezinak moldatzen ditu, eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Altzarien ezaugarriak eta etxebizitza nahiz bestelako higiezinen moldaketa deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den produktua aukeratzeko irizpideak identifikatu ditu, eta indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatu ditu.

c) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak deskribatu ditu, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

d) Osasun-araudiarekin bat, laguntza-produktua erabiltzearen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

e) Erabiltzaileak informazioa bereganatzea eta laguntza-produktua behar bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduketa-protokoloak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortzeko eta horiek erregistratzeko prozedurak zehaztu ditu.

g) Aldizkako berrikuspenen plana definitu du, eta jarraitu beharreko mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

9.– Komunikatu eta informatzeko laguntza-produktuak egokitzen ditu, eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Komunikatu eta informatzeko laguntza-produktuen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den produktua aukeratzeko irizpideak identifikatu ditu, eta indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatu ditu.

c) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak deskribatu ditu, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

d) Osasun-araudiarekin bat, laguntza-produktua erabiltzearen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

e) Erabiltzaileak informazioa bereganatzea eta laguntza-produktua behar bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduketa-protokoloak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortzeko eta horiek erregistratzeko prozedurak zehaztu ditu.

g) Aldizkako berrikuspenen plana definitu du, eta jarraitu beharreko mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

10.– Objektuak eta gailuak manipulatzeko laguntza-produktuak egokitzen ditu, eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Objektuak eta gailuak manipulatzeko laguntza-produktuen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Erabiltzailearen beharretara hobekien egokitzen den produktua aukeratzeko irizpideak identifikatu ditu, eta indarreko legeria betetzen duela eta adostasuna erakusten duten dokumentuak edo ziurtagiriak egiaztatu ditu.

c) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak deskribatu ditu, eta egokitutako produktua segurua dela eta funtzionamendu-prestazioak betetzen dituela ziurtatu du.

d) Osasun-araudiarekin bat, laguntza-produktua erabiltzearen inguruan erabiltzaileari helarazi beharreko informazioa zehaztu du, eta, zehazki, produktuak izan ditzakeen hondar-arriskuen inguruko oharrak eman ditu.

e) Erabiltzaileak informazioa bereganatzea eta laguntza-produktua behar bezala erabiltzea ahalbidetzen duten jarduketa-protokoloak zehaztu ditu.

f) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortzeko eta horiek erregistratzeko prozedurak zehaztu ditu.

g) Aldizkako berrikuspenen plana definitu du, eta jarraitu beharreko mantentze-eragiketak zehaztu ditu.

B) Edukiak:

1.– Laguntza-produktu mota aukeratzea.

Laguntza-produktuen motak eta beren indikazioak identifikatzea.

Laguntza-produktuen bidez artatu daitezkeen desgaitasunak identifikatzea.

Egoera bakoitzean egokiena den laguntza-produktua aukeratzea.

Laguntza-produktuen medikuen preskripzioak interpretatzea.

Laguntza-produktuen eta desgaitasunen sailkapenak interpretatzea eta maneiatzea.

Baldintzak eta kodeak, preskripzioak eta lotutako bestelako dokumentuak interpretatzea eta erabiltzea.

Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena (2001, OME). Desgaitasunok dituzten pertsonen ezaugarriak.

Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-produktuen sailkapena eta terminologia. Sailkapena eta terminologia ISO arau espezifikoen arabera (adibidez, UNE-EN ISO 9999: 2012 Araua). Kodeak.

Laguntza-produktuak preskribatzea. Preskribatze-errezeten ereduak.

Laguntza-teknologiak eta bizi-kalitatea. Irisgarritasun unibertsalaren eta guztiontzako diseinuaren helburuak.

Bigarren mailako efektuak: arrisku onargarria, funtzionaltasunari dagokionez.

Aplikatu beharreko araudia. Europako, estatuko eta autonomia-erkidegoko legeria.

Produktuen inguruko adostasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Etiketatze-baldintzak eta erabiltzeko argibideak.

Zorroztasuna medikuaren preskripzioa interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

2.– Laguntza-produktuak egokitzeko behar diren produktuak egitea.

Preskripzioak eta lanerako argibideak interpretatzea.

Fabrikatu beharreko produktua, ekipoak, erremintak eta materialak aukeratzea.

Laguntza-produktuak fabrikatzeko teknikak aplikatzea.

Egindako produktuaren ezaugarriak egiaztatzea.

Laguntza-produktuak egiteko materialak. Motak. Osaera. Ezaugarriak. Propietateak.

Gailu elektriko-elektronikoak. Presioak bideratu, kontrolatzeko eta erregistratzeko mota ezberdinak. Osagaiak, funtzioak eta ezaugarriak. Aukeratzeko irizpideak. Kontrol-elementuak eta kokatze-prozedurak.

Esekidura-, finkatze- eta ainguraketa-bitartekoak. Motak, osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Kokatzeko eta aukeratzeko irizpideak. Muntatzea eta mihiztatzea.

Gailu mekanikoak. Motak, osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Aukeratzeko irizpideak. Muntatzea.

Kontrol-mekanismoak. Motak, osagaiak, funtzioak eta ezaugarri teknikoak. Kokatzeko eta aukeratzeko irizpideak.

Muntatzeko eta mihiztatzeko sistemak.

Amaierako akabera-sistemak.

Ontziratze-sistemak. Biltegiratzeko eta garraiatzeko prestatzea.

Aplikatu beharreko osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

3.– Tratamendu mediko pertsonalizaturako laguntza-produktuak egokitzea.

Laguntza-produktuen ezaugarri esanguratsuak identifikatzea, ondoren aukeratzeko.

Laguntza-produktuok egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea eta ebaluatzea.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Dokumentazioa eta kasuan kasuko erregistroak betetzea.

Tratamendu mediko pertsonalizaturako laguntza-produktuak. Sailkapen-mailak. Ezaugarriak. Indikazioak. Aukeratzeko eta egokitzeko irizpideak.

Tratamendu mediko pertsonalizaturako laguntza-produktuak egokitzeko teknikak.

Ebaluatzeko eta egiaztatzeko protokoloak. Aldizkako azterketen planak.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak, edukiak eta baliabideak.

Osasun-produktutzat hartzen diren laguntza-produktuen egokitzapenari eta horien betekizunei aplikagarria zaien osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

4.– Gaitasunak trebatu/ikasteko laguntza-produktuak egokitzea.

Laguntza-produktuen ezaugarri esanguratsuak identifikatzea, ondoren aukeratzeko.

Gaitasunak trebatu/ikasteko laguntza-produktuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea eta ebaluatzea.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Dokumentazioa eta kasuan kasuko erregistroak betetzea.

Gaitasunak trebatu/ikasteko laguntza-produktuak. Sailkapen-mailak. Ezaugarriak. Indikazioak. Aukeratzeko eta egokitzeko irizpideak.

Gaitasunak trebatu/ikasteko laguntza-produktuak egokitzeko teknikak.

Dokumentazioa.

Ebaluatzeko eta egiaztatzeko protokoloak. Aldizkako azterketen planak.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak, edukiak eta baliabideak.

Osasun-produktutzat hartzen diren laguntza-produktuen egokitzapenari eta horien betekizunei aplikagarria zaien osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

5.– Norbera zaindu eta babesteko laguntza-produktuak egokitzea.

Laguntza-produktuen ezaugarri esanguratsuak identifikatzea, ondoren aukeratzeko.

Norbera zaindu eta babesteko laguntza-produktuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea eta ebaluatzea.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Dokumentazioa eta kasuan kasuko erregistroak betetzea.

Norbera zaindu eta babesteko laguntza-produktuak. Sailkapen-mailak. Ezaugarriak. Indikazioak. Aukeratzeko eta egokitzeko irizpideak.

Egokitzeko teknikak.

Ebaluatzeko eta egiaztatzeko protokoloak. Aldizkako azterketen planak.

Dokumentazioa.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak, edukiak eta baliabideak.

Osasun-produktutzat hartzen diren laguntza-produktuen egokitzapenari eta horien betekizunei aplikagarria zaien osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

6.– Norberaren mugikortasunerako laguntza-produktuak egokitzea.

Laguntza-produktuen ezaugarri esanguratsuak identifikatzea, ondoren aukeratzeko.

Norberaren mugikortasunerako laguntza-produktuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea eta ebaluatzea.

Tartean dauden pertsonei helaraziko zaien informazioa prestatzea.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Dokumentazioa eta kasuan kasuko erregistroak betetzea.

Norberaren mugikortasunerako laguntza-produktuak. Sailkapen-mailak. Ezaugarriak. Indikazioak. Aukeratzeko eta egokitzeko irizpideak.

Egokitzeko teknikak. Dokumentazioa.

Ebaluatzeko eta egiaztatzeko protokoloak. Aldizkako azterketen planak.

Dokumentazioa.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak, edukiak eta baliabideak.

Osasun-produktutzat hartzen diren laguntza-produktuen egokitzapenari eta horien betekizunei aplikagarria zaien osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

7.– Etxeko jardueretarako laguntza-produktuak egokitzea.

Laguntza-produktuen ezaugarri esanguratsuak identifikatzea, ondoren aukeratzeko.

Etxeko jardueretarako laguntza-produktuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea eta ebaluatzea.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Dokumentazioa eta kasuan kasuko erregistroak betetzea.

Etxeko jardueretarako laguntza-produktuak. Sailkapen-mailak. Ezaugarriak. Indikazioak. Aukeratzeko eta egokitzeko irizpideak.

Egokitzeko teknikak.

Ebaluatzeko eta egiaztatzeko protokoloak. Aldizkako azterketen planak.

Dokumentazioa.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak, edukiak eta baliabideak.

Osasun-produktutzat hartzen diren laguntza-produktuen egokitzapenari eta horien betekizunei aplikagarria zaien osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

8.– Altzariak egokitzea eta etxebizitza eta bestelako higiezinetarako laguntzak.

Laguntza-produktuen ezaugarri esanguratsuak identifikatzea, ondoren aukeratzeko.

Etxeko jardueretarako laguntza-produktuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea eta ebaluatzea.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Dokumentazioa eta kasuan kasuko erregistroak betetzea.

Altzariak eta etxebizitza eta bestelako higiezinetarako laguntzak. Sailkapen-mailak. Ezaugarriak. Indikazioak. Aukeratzeko eta egokitzeko irizpideak.

Altzariak egokitzeko teknikak eta etxebizitza eta bestelako higiezinetarako laguntzak.

Ebaluatzeko eta egiaztatzeko protokoloak. Aldizkako azterketen planak.

Dokumentazioa.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak, edukiak eta baliabideak.

Osasun-produktutzat hartzen diren laguntza-produktuen egokitzapenari eta horien betekizunei aplikagarria zaien osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

9.– Komunikatzeko eta informatzeko laguntza-produktuak egokitzea.

Laguntza-produktuen ezaugarri esanguratsuak identifikatzea, ondoren aukeratzeko.

Komunikatzeko eta informatzeko laguntza-produktuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea eta ebaluatzea.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Dokumentazioa eta kasuan kasuko erregistroak betetzea.

Komunikatzeko eta informatzeko produktuak. Sailkapen-mailak. Ezaugarriak. Indikazioak. Aukeratzeko eta egokitzeko irizpideak.

Egokitzeko teknikak.

Ebaluatzeko eta egiaztatzeko protokoloak. Aldizkako azterketen planak.

Dokumentazioa.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak, edukiak eta baliabideak.

Osasun-produktutzat hartzen diren laguntza-produktuen egokitzapenari eta horien betekizunei aplikagarria zaien osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

10.– Objektuak eta gailuak manipulatzeko laguntza-produktuak egokitzea.

Laguntza-produktuen ezaugarri esanguratsuak identifikatzea, ondoren aukeratzeko.

Objektuak eta gailuak manipulatzeko laguntza-produktuak egokitzeko teknikak aplikatzea.

Egindako egokitzapena egiaztatzea eta ebaluatzea.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak aplikatzea.

Dokumentazioa eta kasuan kasuko erregistroak betetzea.

Objektuak eta gailuak manipulatzeko laguntza-produktuak. Sailkapen-mailak. Ezaugarriak. Indikazioak. Aukeratzeko eta egokitzeko irizpideak.

Objektuak eta gailuak manipulatzeko laguntza-produktuak egokitzeko teknikak.

Ebaluatzeko eta egiaztatzeko protokoloak. Aldizkako azterketen planak.

Dokumentazioa.

Tartean dauden pertsonei informazioa helarazteko teknikak, edukiak eta baliabideak.

Osasun-produktutzat hartzen diren laguntza-produktuen egokitzapenari eta horien betekizunei aplikagarria zaien osasun-araudia.

Zorroztasuna medikuen preskripzioak eta lan-argibideak interpretatzean.

Pertsonen beharretara egokitzeko interesa.

Adeitasuna eta errespetua pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa datuak erabiltzean.

Erantzukizuna esleitutako lana betetzean.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lan-baldintzak mantentzeko interesa, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak saihesteko.

7. lanbide-modulua: Biomekanika eta patologia aplikatuak

Kodea: 0331

Kurtsoa: 1

Iraupena: 198 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 12.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Egitura osteoartikularrak, muskularrak eta neurologikoak ezagutzen ditu, eta beren morfologia identifikatu eta ezaugarri anatomofisiologikoak definitzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lokomozio-aparatuaren eta nerbio-sistemaren enbrioi-garapena aztertu du.

b) Fisiologia hezur-ehunaren ezaugarri histologikoekin erlazionatu du.

c) Eskeleto-sisteman dauden erreferentziazko hezur-puntuak identifikatu ditu.

d) Hezurrak beren anatomia eta kokalekuaren arabera sailkatu ditu.

e) Artikulazioak beren osagaien eta funtzio, mugikortasun, egonkortasun eta malgutasunaren arabera sailkatu ditu.

f) Egitura artikularren fisiologia artikularra eta propietate biomekanikoak deskribatu ditu.

g) Nerbio-sistemaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak azaldu ditu.

h) Muskulu nagusiak sailkatu ditu, egitura, funtzio, kokaleku, inerbazio eta jardun duten artikulazioaren arabera.

i) Grabitateak eta kanpoko beste indar batzuek muskuluen ekintzan duten eragina definitu du.

j) Mugimendua erregulatu eta kontrolatzeko sistemak azaldu ditu.

k) Miaketa-protokoloetan aztertutako segmentu anatomikoak deskribatu ditu.

2.– Segmentu anatomikoen biomekanika aztertzen du, eta parametro klinikoak identifikatu eta tresneria espezifikoa erabiltzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Giza ibilera arrunt eta patologikoaren biomekanika-printzipioak definitu ditu.

b) Zinetika eta zinematika artikularrak definitu ditu.

c) Azterketa zinematikoak eta zinetikoak egiteko teknikak sailkatu ditu.

d) Aldaka, belaun eta orkatilaren ezaugarri biomekanikoak deskribatu ditu.

e) Enborraren parametro kliniko biomekanikoak definitu ditu.

f) Sorbalda, ukondo, eskumutur eta behatzen ezaugarri biomekanikoak aztertu ditu.

g) Jarrera estatikoaren eta dinamikoaren parametro klinikoak zehaztu ditu.

h) Balorazio funtzionalerako metodoak eta teknikak sailkatu ditu.

3.– Patologia ortopedikoa identifikatzen du, eta tratamendu ortoprotesikoekin lotzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Produktu ortoprotesikoa aukeratzeko behar diren anamnesiaren eta miaketa klinikoaren datuak deskribatu ditu.

b) Produktu ortoprotesikoekin tratatu daitekeen lokomozio-aparatuko patologia aztertu du.

c) Patologia ortopedikoa dagozkion tratamendu ortoprotesikoekin lotu du.

d) Tratamendu ortopedikoen ekintza-mekanismoa justifikatu du.

e) Gorputz-adarren alterazio anatomikoak eta funtzionalak eta dagozkien tratamenduak deskribatu ditu.

f) Bizkarrezurreko alterazioak eta egokiak diren produktu ortoprotesikoak definitu ditu.

g) Sindrome neurologikoak eta aukera terapeutikoak identifikatu ditu.

h) Malformazio-sindromeak edo agenesiak eta aukera terapeutikoak sailkatu ditu.

4.– Lokomozio-aparatuko patologia kirurgiko erradikala identifikatzen du, eta anputazioak eta desartikulazioak ezagutzen eta tratamendu ortoprotesikoekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Anputazio eta desartikulazioen patologia kirurgikoaren printzipioak deskribatu ditu.

b) Muinoi edo hondarreko gorputz-adarraren ezaugarriak definitu ditu.

c) Gaixotasun baskular periferikoak dituzten haurrei eta helduei anputazioa egiteko ebakuntza-teknikak identifikatu ditu.

d) Anputazioen indikazioak, motak eta funtzioa deskribatu ditu.

e) Desartikulazioa funtzio eta moten arabera sailkatu du.

f) Goiko eta beheko gorputz-adarreko anputazioak anputazio-mailaren arabera sailkatu ditu.

g) Anputazio-maila bakoitzaren ezaugarri anatomoklinikoak deskribatu ditu.

h) Anputazioak eta desartikulazioak tratamendu ortoprotesikoa aplikatzeko aukerekin lotu ditu.

B) Edukiak:

1.– Egitura osteoartikularrak, muskularrak eta neurologikoak ezagutzea.

Egitura eta erreferentzia anatomikoak identifikatzea, hainbat euskarritan.

Lokomozio-aparatuaren egiturak grafikoki irudikatzea.

Egitura anatomikoak kokatzea eta jartzea.

Miaketa-teknikak aplikatzea, hainbat segmenturen egoera morfologikoa eta funtzionala baloratzeko.

Egitura osteoartikularren, muskularren eta neurologikoen ezaugarriak eta euren arteko loturak deskribatzea.

Oinarrizko enbriologia funtzionala.

Histologia osteoartikularra, muskularra eta neurologikoa.

Fisiologia osteoartikularra, muskularra eta neurologikoa.

Anatomia aplikatua. Hezurrak. Hezurraren biologia. Hezur-egiturak. Erreferentzia-puntuak. Sailkapenak. Fisiologia. Artikulazioak. Osagaiak. Funtzioa. Sailkapena. Fisiologia. Muskuluak. Muskulu-ehuna. Muskulaturaren deskribapen anatomikoa. Muskuluen sailkapenak. Fisiologia. Nerbio-sistema. Oinarri anatomikoak eta fisiologikoak.

Gorputzeko estatika eta dinamikaren azterketa.

Muskuluen fisiologia. Mugimenduaren azterketa. Ariketaren fisiologia.

Mugimenduaren erregulazio- eta kontrol-sistemak.

Miaketa egiteko protokoloak. Erreferentzia anatomikoak.

Zehaztasuna hizkuntza eta terminologia espezifikoa erabiltzean.

Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

Zorroztasuna eta iraunkortasuna datuak interpretatzean eta maneiatzean.

Norberaren eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko protokoloak eta araudia errespetatzea.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa.

Ekimena gertakariak eta ezusteko egoerak ebaztean.

2.– Segmentu anatomikoen azterketa biomekanikoa.

Hainbat segmentu anatomikoren biomekanika identifikatzea.

Jarrerak eta ibilerak aztertzea.

Balorazio funtzionala egiteko teknikak aplikatzea.

Biomekanikaren oinarrizko printzipioak. Jarrera estatikoa eta dinamikoa. Zinetika eta zinematika. Ibileraren faseak eta azterketa. Ibilera arrunta eta patologikoa.

Bizkarrezurraren biomekanika. Kurba fisiologikoak eta oreka.

Goiko gorputz-adarraren biomekanika.

Beheko gorputz-adarraren biomekanika. Segmentuen eta karga-ardatzaren arteko lotura. Orkatila eta oinaren multzo biomekanikoa.

Giza ibilera arruntaren biomekanika.

Biomekanika-azterketetarako metodoak.

Pertsona edo paziente bakoitzerako egokitzapenarekiko interesa.

Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

Zehaztasuna hizkuntza eta terminologia espezifikoa erabiltzean.

Datuak zorroztasunez interpretatzea eta maneiatzea.

Norberaren eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko protokoloak eta araudia errespetatzea.

Norberaren itxura eta higienea zaintzeko interesa.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa.

Ekimena gertakariak eta ezusteko egoerak ebaztean.

3.– Patologia ortopedikoa identifikatzea.

Prozesu patologiko ortopedikoak sailkatzea.

Patologia ortopedikoaren zantzuak identifikatzea.

Patologien, produktu ortoprotesiko posibleen eta tratamenduen arteko loturak aztertzea.

Produktu ortoprotesikoekin tratatu daitekeen patologia aztertzea.

Zuzenketa-proposamenak edo irtenbide ortoprotesikoak formulatzea, hainbat patologiarentzat.

Sortzetiko etiopatogenia, hartutakoa, endekapenezkoa eta traumatikoa.

Patologia-talde nagusien alderdi klinikoak.

Bizkarreko patologia ortopedikoa.

Goiko gorputz-adarreko patologia ortopedikoa.

Beheko gorputz-adarreko patologia ortopedikoa.

Patologia neuroortopedikoa.

Malformazio-sindromeak.

Patologia baskularra.

Zuzenketa-mekanismoak edo ordezkapen funtzionala, hainbat patologiarentzat.

Giza ibileraren biomekanika, zuzendu ostean.

Pertsona edo paziente bakoitzerako egokitzapenarekiko interesa.

Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

Zehaztasuna hizkuntza eta terminologia espezifikoa erabiltzean.

Zorroztasuna eta iraunkortasuna datuak interpretatzean eta maneiatzean.

Norberaren eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko protokoloak eta araudia errespetatzea.

Norberaren itxura eta higienea zaintzeko interesa.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa.

Ekimena gertakariak eta ezusteko egoerak ebaztean.

4.– Lokomozio-aparatuko patologia kirurgiko erradikala identifikatzea.

Patologia kirurgiko erradikalaren ondorioak identifikatzea.

Gaixoaren ezaugarriak identifikatzea eta deskribatzea, patologia kirurgiko erradikal baten ostean.

Tratamendu ortoprotesikoaren proposamenak formulatzea, hainbat anputazio eta desartikulaziorentzat.

Lokomozio-aparatuko kirurgia erradikalaren oinarrizko printzipioak.

Anputazioa. Ezaugarri kirurgikoak. Indikazioak, motak eta funtzioa.

Goiko eta beheko gorputz-adarreko anputazioen maila anatomikoak. Funtzioak. Motak.

Desartikulazioa. Ezaugarri kirurgikoak. Desartikulazio nagusiak. Funtzioak. Motak.

Biomekanika anputazioan eta desartikulazioan.

Tratamendu ortoprotesiko nagusiak. Ekintza-mekanismoak. Efektu terapeutikoak.

Pertsona edo paziente bakoitzerako egokitzapenarekiko interesa.

Zehaztasuna hizkuntza eta terminologia espezifikoa erabiltzean.

Zorroztasuna eta iraunkortasuna datuak interpretatzean eta maneiatzean.

Norberaren eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko protokoloak eta araudia errespetatzea.

Norberaren itxura eta higienea zaintzeko interesa.

Ordena eta garbitasuna zaintzea lan egitean.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko interesa.

Jakintza berriak bereganatzeko interesa.

Ekimena gertakariak eta ezusteko egoerak ebaztean.

8. lanbide-modulua: Laguntza psikosoziala

Kodea: 0332

Kurtsoa: 1

Iraupena: 99 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 6.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Erabiltzaileari laguntza psikologikoa ematen dio, eta bere patologiaren ondoriozko jarrerak eta egoera emozionalak hautematen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laguntza psikologikorako mekanismoak identifikatu ditu.

b) Erabiltzailea haurra, gaztea, heldua, adinekoa, kronikoa, terminala edo onkologikoa den bereizi du, bai eta bere aldaketa psikologikoak ere.

c) Laguntza psikologikorako mekanismoak ezarri eta protokolizatu ditu, tipologia bakoitzarentzat.

d) Portaera-disfuntzioa eragiten duten baldintza psikologiko posibleak aztertu ditu.

e) Portaera-disfuntzioaren mota nagusiak eta horien zantzuak sailkatu ditu.

f) Nortasunaren defentsa-mekanismo nagusiak ezaugarritu ditu.

g) Estres-sintomen faktore nagusiak ezaugarritu ditu.

h) Egoera psikologiko bereziak direla-eta gerta daitezkeen portaeraren alterazioak deskribatu ditu.

i) Laguntza-harremana, bere osagaiak eta garatu beharreko trebetasunak aztertu ditu, laguntza psikologikoaren oinarri gisa egiteko.

j) Osasun-prozesuetan, gizarte-erantzukizunak eta printzipio etikoek duten garrantzia baloratu du.

2.– Protesira egokitzeko prozesuan, orientabideak ematen dizkio erabiltzaileari, eta eragin soziokulturalak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Protesi-egokitzapen baten aurrean dauden gizarte-mugak identifikatu ditu.

b) Protesira egokitzeko prozesuaren sekuentzia deskribatu du.

c) Gizabanakoaren eta bere ingurunearen aldaketak identifikatu ditu.

d) Erabiltzailearen jarraipena egiteko plana landu du.

e) Erabiltzaileen beharrei erantzuteko interesa eta kezka azaldu du.

f) Adeitasuna, errespetua eta diskrezioa erakutsi du.

g) Osasunari dagokionez, generoaren inguruko alderdiak identifikatu ditu.

3.– Prozesu osoan zehar komunikazio-teknikak aplikatzen ditu, eta hizkuntza mota ezberdinak erabiltzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Komunikazioaren kontzeptuak, elementuak, mugak, berau aldatzen duten faktoreak eta motak identifikatu ditu.

b) Komunikazio ona izatea ahalbidetzen duten hizkuntza-, teknika eta estrategia mota desberdinak aztertu ditu.

c) Erabiltzailearekiko harremanean, adeitasunak, zintzotasunak, errespetuak, diskrezioak, amultsutasunak eta interesak duten garrantzia baloratu du.

d) Komunikazio ezin hobea izateko garatu beharreko trebetasun pertsonalak eta sozialak ezarri ditu.

e) Informazioaren ezaugarriak (berehalakotasuna eta doitasuna) eta aholkularitzarenak (argitasuna eta zehaztasuna) definitu ditu.

f) Definitutako ekintza-planaren arabera, erabiltzaileentzako laguntza osatzen duten faseak deskribatu ditu.

g) Erabiltzaileei informatzeko prozesuan komunikazio-teknikak deskribatu ditu.

h) Komunikazio-kanalen eta komunikazio moten arteko diferentziak ezarri ditu.

i) Osasun-langilearen eta pazientearen arteko komunikazio profesionalaren oinarrizko printzipioak definitu ditu.

j) Komunikazio-zailtasunak daudenean, beharrezko kontrol-neurriak aplikatu ditu.

4.– Erabiltzaileek aurkeztutako erreklamazioak bideratzen ditu, eta jarduketa-irizpideak eta -prozedurak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erreklamazio eta kexen aurrean azaldu beharreko jarrera, portaera eta interesa tipifikatu ditu, eta erabiltzaileei informazioa emateko estilo asertiboa erabili du.

b) Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko teknika egokiak garatu ditu.

c) Indarrean dagoen legeriak nabarmentzen dituen erreklamazioen alderdiak aintzat hartu ditu.

d) Erreklamazioak aurkezteko prozedura deskribatu du.

e) Erraz konpon daitezkeen erreklamazioen aurrean erabiltzaileei eskain dakizkiekeen prozedurarako hautabideak identifikatu ditu.

f) Bezeroen salmenta ondoko jarraipenaren, gertakizunen, eskaeren eta erreklamazioen inguruan erregistratu beharreko informazioa ezarri du, betiere egindako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erabiltzaileen leialtasuna areagotzeko adierazle gisa.

5.– Esku hartzeko esparrua ezagutzen du, eta errehabilitazio-programetan dituen funtzioak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Espainiako osasun-sistemaren antolakuntza-egitura deskribatu du.

b) Osasun Sistema Nazionalaren asistentzia-mailak eta prestazio motak aztertu ditu.

c) Osasun-erakundeen egitura organikoak eta funtzionalak identifikatu ditu.

d) Lanbide arteko taldekideak zehaztu ditu.

e) Errehabilitazio-programetan profesional bakoitzak dituen funtzioak identifikatu ditu.

f) Lanbide arteko taldean parte hartzeko eta taldearekin elkarlanean jarduteko jarraibideak deskribatu ditu.

g) Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aukeratu ditu.

h) Adeitasuna, zintzotasuna eta jarrera lagunkoia eta sentikorra erakutsi du.

i) Talde-lanaren konnotazioak deskribatu ditu.

j) Dilema etikoak eta legalak aztertu ditu.

B) Edukiak:

1.– Erabiltzaileari laguntza psikologikoa ematea.

Garapen-fase bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea.

Estresaren, larritasunaren, antsietatearen eta portaera-alterazioen zantzuak eta berezko ezaugarriak identifikatzea.

Pertsonen ezaugarri psikologikoak identifikatzea.

Pertsonengan zantzuak, emozioak eta alterazio posibleak hautematea.

Laguntza psikologikoko teknikak aplikatzea, hainbat pertsonari.

Laguntza-harremaneko teknikak aplikatzea.

Nortasunaren garapena. Eboluzioaren etapak.

Aldaketa psikologikoak eta egokitzapena gaixotasunean. Defentsa-mekanismoak gaixotasunaren aurrean. Portaeraren alterazioak. Estresa, larritasuna eta antsietatea. Autoestimua.

Haurraren eta nerabearen psikologia. Gaixo kronikoaren psikologia. Gaixo onkologikoaren psikologia. Paziente geriatrikoen psikologia. Gaixo terminalaren psikologia.

Laguntza psikologikorako mekanismoak eta teknikak. Helburuak. Laguntza-harremana.

Laguntza psikologikoa ematea ezaugarri bereziak dituzten pertsonei. Laguntza psikologikoa ematea adineko pertsonei. Laguntza psikologikoa ematea desgaitasuna duten pertsonei.

Gizarte-erantzukizuna eta printzipio etikoak.

Ezaugarri bereziak dituzten pertsonak errespetatzea.

Pazientearekiko tratuan enpatia adierazteko interesa.

Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa pazienteen eta familien datuak maneiatzean.

Asertibitatea bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.

Erantzukizuna lan egitean.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

2.– Erabiltzaileari orientabidea ematea protesira egokitzeko prozesuan.

Protesi eta ortesietara egokitzeko arazoak identifikatzea.

Segimendu-prozesuak planifikatzea protesietara eta ortesietara egokitzeko prozesuetan.

Protesia edo ortesia erabiltzearen ondorioak identifikatzea.

Antropologia eta soziologiaren elementuak. Gizartea, gizarte-estatusak eta -funtzioak.

Gizarte-bazterketa.

Herritarrek desgaitasunari buruz daukaten iritzia.

Ortesiak, protesiak eta laguntza-produktuak egokitzeko plana. Helburuak eta faseak. Segimendu-planak.

Generoa eta osasuna.

Ezaugarri bereziak dituzten pertsonak errespetatzea.

Pazientearekiko tratuan enpatia adierazteko interesa.

Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa pazienteen eta familien datuak maneiatzean.

Asertibitatea bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.

Erantzukizuna lan egitean.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Tartean dauden pertsonen beharrei erantzuteko interesa eta kezka.

3.– Komunikazio-teknikak aplikatzea.

Komunikazio-teknikak aplikatzea.

Informazioa helarazteko edukiak sortzea.

Komunikazio-sistemak aukeratzea.

Sistemak eta neurriak erabiltzea, komunikazio-prozesuetan dauden zailtasunak gainditzeko.

Produktuei buruzko informazioaren eta aholkularitzaren ezaugarriak.

Erabiltzailearentzako arretaren faseak. Osasun-profesionalaren eta pazientearen arteko komunikazioa.

Komunikazio-teknikak. Komunikazioaren elementuak. Komunikazioaren motak, kanalak eta zailtasunak. Hizkuntzaren eta informazioaren ezaugarriak.

Osasun-profesionalaren eta pazientearen arteko komunikazioa. Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten abilezia pertsonalak eta gizartekoak. Asertibitatea. Enpatia.

Ezaugarri bereziak dituzten pertsonak errespetatzea.

Pazientearekiko tratuan enpatia adierazteko interesa.

Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa pazienteen eta familien datuak maneiatzean.

Asertibitatea bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.

Erantzukizuna lan egitean.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Tartean dauden pertsonen beharrei erantzuteko interesa eta kezka.

4.– Erreklamazioei erantzutea.

Gatazkei aurre egiteko eta erreklamazioak bideratzeko teknikak aplikatzea.

Erreklamatzeko teknikak aplikatzea.

Gertakariak erregistratzeko teknikak aplikatzea. Prozesuak jarraitzeko eta ebaluatzeko informatika-erregistroak erabiltzea.

Gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak. Trebetasun pertsonalak. Asertibitatea. Negoziazio-sistemak.

Erreklamatzeko teknikak.

Legeak.

Informazio-sistemak. Eskuzko erregistroa eta erregistro automatizatua.

Kalitatea eta gogobetetzea hautematea, erabiltzaileen aldetik. Ebaluaziorako metodoak. Kalitate-kontrolerako adierazleak.

Emandako zerbitzua hobetzea.

Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

Diskrezioa pazienteen eta familien datuak maneiatzean.

Asertibitatea bere azalpenetan eta ideiak adieraztean.

Erantzukizuna lan egitean.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Tartean dauden pertsonen beharrei erantzuteko interesa eta kezka.

Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

Tinkotasuna aurreikusitako helburuak betetzean.

Azalpen eta ikuspegi desberdinekiko tolerantzia.

5.– Esku hartzeko esparrua ezagutzea.

Osasun-sistemaren egiturak identifikatzea.

Profesionalen funtzioak identifikatzea.

Komunikazio-sistema desberdinak erabiltzea diziplina anitzeko taldeko beste kide batzuekin.

Zerbitzuak ematen dituzten erakundeak sailkatzea.

Organigramak eta harreman-egiturak interpretatzea.

Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatzea.

Osasun-sistema. Osasun-sistema publiko eta pribatuaren egitura. Asistentzia-mailak, lehen mailako arreta eta arreta espezializatua. Prestazio motak. Osasun-erakundeen egitura organikoak eta funtzionalak.

Desgaitasunen bat duten pertsonen gaikuntza-errehabilitazioa.

Lanbide arteko taldeak eta gizarte-eragileak. Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren funtzioak eta erantzukizunak errehabilitazioko lanbide anitzeko taldean.

Errehabilitazio-programetako esku-hartzeko eremuak.

Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak.

Lanbide arteko komunikazioa. Sistemak eta jarraibideak.

Erantzukizun deontologikoa. Kode etikoa.

Erantzukizunez lan egitea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Beste pertsona batzuek egindako lana errespetatzea eta balioestea.

Norberaren higienea eta itxura zaintzeko interesa.

9. lanbide-modulua: Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia

Kodea: 0061

Kurtsoa: 1

Iraupena: 99 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 6.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Erakundearen hierarkia-egitura eta antolakuntza orokorra ezagutzen du, eta bere egitura-unitateak eta espezializazioaren araberako loturak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zelulatik sistemarako hierarkia zehaztu du.

b) Egitura zelularra deskribatu du.

c) Fisiologia zelularra deskribatu du.

d) Ehun motak sailkatu ditu.

e) Ehun mota bakoitzaren ezaugarri orokorrak zehaztu ditu.

f) Organismoaren sistemak eta beren osaera adierazi ditu.

2.– Egitura anatomikoak kokatzen ditu, eta gorputzeko topografiaren sistema arruntak bereizten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarrera anatomikoa definitu du.

b) Plano anatomikoak deskribatu ditu.

c) Jarrera eta norabidearen terminologia aplikatu du.

d) Gorputzeko eremuak zerrendatu eta kokatu ditu.

e) Gorputzeko barrunbeak zehaztu eta kokatu ditu.

3.– Patologiaren alderdi orokorrak identifikatzen ditu, eta gaixotzeko prozesu dinamikoaren elementuak eta klinikarekin duten lotura deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gaixotasunaren kontzeptua definitu du.

b) Gaixotasunaren prozesu dinamikoa deskribatu du.

c) Patologia osatzen duten elementuak zehaztu ditu.

d) Gaixotasunaren faseak aipatu ditu.

e) Gaixotasunean zehar izandako gertakariak zerrendatu ditu.

f) Patologiarekin lotutako jarduera klinikoak deskribatu ditu.

g) Oinarrizko terminologia patologikoa aplikatu du.

4.– Mugimenduarekin, hautematearekin eta harremanarekin lotutako sistemak ezagutzen ditu, eta nerbio-sistemaren, zentzumenen eta lokomozio-aparatuaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Nerbio-sistemaren oinarri anatomofisiologikoak zehaztu ditu.

b) Jarduera nerbioso, muskular eta sentsoriala erlazionatu ditu.

c) Zentzumenen organoen oinarri anatomofisiologikoak deskribatu ditu.

d) Agerpen eta gaixotasun neurologiko ohikoenak definitu ditu.

e) Hezurren egitura deskribatu du.

f) Hezurrak sailkatu ditu.

g) Eskeletoan hezurrak kokatu ditu.

h) Artikulazioen motak eta ezaugarriak deskribatu ditu.

i) Artikulazioen mugimenduak bereizi ditu.

j) Muskuluen egitura eta motak deskribatu ditu.

k) Organismoaren muskuluak identifikatu ditu.

l) Lesio eta gaixotasun osteoartikular eta muskular ohikoenak zehaztu ditu.

5.– Oxigenazio eta banaketarekin lotutako sistemak ezagutzen ditu, eta aparatu kardiozirkulatorioaren, arnas-aparatuaren eta odolaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sistema kardiozirkulatorioaren oinarri anatomofisiologikoak zehaztu ditu.

b) Odol-hodi eta hodi linfatiko nagusiak kokatu ditu.

c) Bihotzaren eta zirkulazioaren parametro funtzionalak zehaztu ditu.

d) Gaixotasun kardiako eta baskular ohikoenak deskribatu ditu.

e) Arnas-aparatuaren ezaugarri anatomofisiologikoak definitu ditu.

f) Agerpen patologiko eta arnasketa-gaixotasun ohikoenak deskribatu ditu.

g) Odol-osagaiak eta beren funtzioa zerrendatu ditu.

h) Odol-arazo ohikoenak aipatu ditu.

6.– Metabolismoarekin lotutako sistemak ezagutzen ditu, eta digestio-aparatuaren eta giltzurrun-aparatuaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Digestio-aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak deskribatu ditu.

b) Digestioaren eta metabolismoaren ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Agerpen patologiko eta digestio-gaixotasun ohikoenak definitu ditu.

d) Giltzurrun-aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak deskribatu ditu.

e) Gernua osatzeko prozesua aztertu du.

f) Giltzurruneko gaixotasun eta gernu-arazo ohikoenak deskribatu ditu.

7.– Organismoaren barne-erregulazioan eta haren kanpoaldearekiko harremanean esku hartzen duten sistemak ezagutzen ditu, eta sistema endokrinoaren, aparatu genitalaren eta sistema immunologikoaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Funtzio hormonala aztertu du.

b) Guruin endokrinoak deskribatu ditu.

c) Alterazio endokrino ohikoenak sailkatu ditu.

d) Emakumezkoen aparatu genitalaren ezaugarri anatomikoak deskribatu ditu.

e) Obulutegi-zikloa eta endometrio-zikloa erlazionatu ditu.

f) Ugalketa-prozesua zehaztu du.

g) Emakumezkoen aparatu genitalaren alterazio patologiko ohikoenak aipatu ditu.

h) Gizonezkoen aparatu genitalaren ezaugarri anatomikoak eta funtzionalak deskribatu ditu.

i) Gizonezkoen aparatu genitalaren alterazio patologiko ohikoenak aipatu ditu.

j) Sistema immunologikoaren ezaugarriak aztertu ditu.

k) Immunitatearen alterazioak aipatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Giza organismoaren antolakuntza orokorra ezagutzea.

Zenbait egitura identifikatzea eta kokatzea.

Gorputzaren zenbait egitura eta oinarrizko antolakuntza deskribatzea.

Organismoaren sistemak eta aparatuak sailkatzea.

Organismoaren egitura.

Giza zelula. Egitura.

Oinarrizko ehunak. Motak eta ezaugarriak.

Organoak, sistemak eta aparatuak. Osaera.

Zorroztasuna terminologia erabiltzean.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea datuak interpretatzean eta erregistratzean.

Ikasteko interesa eta nahia.

2.– Egitura anatomikoak kokatzea.

Egiturak kokatzeko terminologia espezifikoa erabiltzea.

Gorputzeko eremuak eta barrunbeak kokatzea.

Terminologia orokorra. Jarrera, ardatz, norabide eta plano anatomikoak.

Gorputzeko barrunbeak eta eremuak.

Zorroztasuna terminologia erabiltzean.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea datuak interpretatzean eta erregistratzean.

3.– Patologiaren alderdi orokorrak identifikatzea.

Terminologia espezifikoa erabiltzea.

Osasuna eta gaixotasuna. Gaixotasunaren faseak eta bilakaera. Etiologia, fisiopatologia, patogenia, semiologia eta gaixotasunean zehar izandako gertakariak.

Gaixotasunaren klinika: diagnostikoa, pronostikoa eta terapeutika.

Osasunaren prebentzioa eta sustapena. Prebentzio-mailak.

Zorroztasuna terminologia erabiltzean.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea datuak interpretatzean eta erregistratzean.

Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.

4.– Nerbio sistemaren, zentzumenen organoen, lokomozio aparatuaren eta larruazalaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak ezagutzea.

Hainbat egituraren anatomia identifikatzea.

Beren morfologia eta funtzioa deskribatzea.

Hainbat egitura kokatzea.

Zantzu eta sintomen eta tartean diren egitura anatomiko eta fisiologikoen arteko lotura.

Parametro funtzionalak zehaztea.

Nerbio-sistema zentral eta periferikoaren anatomia. Nerbio-sistema begetatiboa. Zentzumenen organoak. Nerbio-sistemaren fisiologia. Jarduera nerbioso, muskular eta sentsoriala erlazionatzea.

Nerbio-sistemaren patologia. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Hezur-sistema. Hezurraren egitura. Sailkapena. Eskeletoko hezurren antolaera eta nomenklatura. Hezurren fisiologia.

Artikulazioak. Egitura. Motak. Mugimendu artikularrak.

Muskuluak. Egitura. Sailkapena. Muskuluen fisiologia. Jarduera motorra.

Hezur, artikulazio eta muskuluen sistemen patologia. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Larruazala. Egitura eta funtzioa. Organo erantsiak.

Larruazalaren patologia. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Zorroztasuna terminologia erabiltzean.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea datuak interpretatzean eta erregistratzean.

Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.

Iritzi eta bizipen desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.

5.– Aparatu kardiozirkulatorioaren, arnas aparatuaren eta odolaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak ezagutzea.

Egituren anatomia identifikatzea.

Beren morfologia eta funtzioa deskribatzea.

Egiturak kokatzea.

Zantzu eta sintomen eta tartean diren egitura anatomiko eta fisiologikoen arteko lotura.

Parametro funtzionalak zehaztea.

Sistema kardiozirkulatorioa. Anatomia. Bihotzaren organoak eta egitura eta odol-hodiak. Bihotzaren fisiologia. Arteria eta zainetako zirkulazioa. Linfa eta hodi linfatikoak.

Patologia kardiakoa eta baskularra. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Arnas-aparatua. Anatomia. Organoak eta egitura. Arnasketaren fisiologia.

Arnasketa-patologia. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Odola. Osagaiak. Odol-taldeak. Hematopoiesia.

Hemostasia.

Odol-arazoak. Odolarekin lotutako gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higiene- eta prebentzio-arauak.

Zorroztasuna terminologia erabiltzean.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea datuak interpretatzean eta erregistratzean.

Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.

Iritzi eta bizipen desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.

6.– Digestio aparatuaren eta giltzurrun aparatuaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak ezagutzea.

Egituren anatomia identifikatzea.

Beren morfologia eta funtzioa deskribatzea.

Egiturak kokatzea.

Zantzu eta sintomen eta tartean diren egitura anatomiko eta fisiologikoen arteko lotura.

Parametro funtzionalak zehaztea.

Digestio-aparatua. Anatomia. Organoak eta egitura. Fisiologia. Digestioa eta metabolismoa.

Digestio-patologia. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Gernu-aparatua. Anatomia. Organoak eta egitura. Giltzurrun eta gernuaren fisiologia. Gernua sortzea eta deuseztatzea.

Giltzurrun eta gernu-bideetako patologia. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Zorroztasuna terminologia erabiltzean.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea datuak interpretatzean eta erregistratzean.

Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.

Iritzi eta bizipen desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.

7.– Sistema endokrinoaren, aparatu genitalaren eta sistema immunologikoaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak ezagutzea.

Egituren anatomia identifikatzea.

Beren morfologia eta funtzioa deskribatzea.

Egiturak kokatzea.

Zantzu eta sintomen eta tartean diren egitura anatomiko eta fisiologikoen arteko lotura.

Parametro funtzionalak zehaztea.

Sistema endokrinoa. Anatomia. Organoak eta egitura. Fisiologia. Hormonak. Guruin endokrinoak. Erregulazioa.

Patologia endokrinoa. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Aparatu genitala. Emakumezkoen eta gizonezkoen aparatu genitalen anatomia. Organoak eta egitura. Fisiologia. Giza ugalketa.

Aparatu genitalaren patologia. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Sistema immunitarioa. Organismoaren defentsa-mekanismoak. Immunitate naturala, hartutakoa eta artifiziala. Anatomia eta fisiologia.

Sistema immunitarioaren patologia. Zantzuak eta sintomak. Gaixotasun ohikoenak sailkatzea. Higienea eta prebentzioa.

Zorroztasuna terminologia erabiltzean.

Ordena eta zehaztasuna zaintzea datuak interpretatzean eta erregistratzean.

Erantzukizunez jardutea bere osasuna eta besteena zaintzean.

Iritzi eta bizipen desberdinak dituzten pertsonak errespetatzea.

10. lanbide-modulua: Ortoprotesien eta laguntza-produktuen proiektua

Kodea: 0333

Kurtsoa: 2

Iraupena: 50 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

b) Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman ditu aditzera.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskaerei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.

2.– Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

b) Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta haien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien iristea identifikatu du.

e) Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.

h) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

i) Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

3.– Proiektua gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.

b) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

e) Proiektua inplementatzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta tresneria definitu ditu.

f) Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

g) Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

4.– Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

f) Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

5.– Neurrirako osasun-produktuak fabrikatzeko prozedura legalak, produktuen merkaturatzea eta salmenta- eta egokitzapen-establezimenduen baimena zehazten ditu, indarreko osasun-araudiarekin bat.

a) Osasun-produktuak fabrikatzeko, inportatzeko, taldekatzeko eta esterilizatzeko instalazioek funtzionatzeko aldez aurretik lortu beharreko lizentzia aztertu du.

b) Neurrirako produktu ortoprotesikoen fabrikatzaile gisa funtzionatzeko lizentzia lortzeko bete beharreko baldintzak eta prozedura deskribatu ditu.

c) Neurrirako osasun-produktuen merkaturatzearen arduradun gisa erregistroa egiteko prozedura deskribatu du.

d) Osasun-produktuak saltzeko eta egokitzeko establezimendua izateko baimena lortzeko prozedura legalak deskribatu ditu.

e) Garatu beharreko jardueraren arabera, instalazio, bitarteko material eta pertsonal egokiak barne hartu ditu.

6.– Proiektua aurkeztu eta defendatzen du. Horretarako, eraginkortasunez erabiltzen ditu proiektua gauzatzean eta heziketa-zikloko ikasteko prozesuan bereganatutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

b) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzen dituen aurkezpena prestatu du.

c) Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.

d) Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

e) Proiektua defendatu du, eta talde ebaluatzaileak haren inguruan egindako galderei arrazoiak emanez erantzun die.

11. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

Kodea: E200

Kurtsoa: 2

Iraupena: 40 ordu.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

b) Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

e) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

h) Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

i) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

2.– Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

c) Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

d) Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

e) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

f) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

g) Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

h) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

i) Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

j) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

k) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

l) Curriculum vitaea egiteko, norberaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak bete ditu.

3.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

b) Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

e) Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.

B) Edukiak:

1.– Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

Sektoreko terminologia espezifikoa.

Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

2.– Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea.

Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

Testu koherenteak lantzea.

Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.

Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa, web orriak.

Hizkuntzaren erregistroak.

Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

Europako Curriculum Vitaearen eredua.

Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

3.– Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.

Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

Nazioarteko harremanetan, arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

12. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 0334

Kurtsoa: 1

Iraupena: 99 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea.

eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

c) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.

e) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

f) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

g) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.

c) Lantalde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta gaitasuna dauka horiek lan-kontratuetan aurkitzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

f) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

g) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du, eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

h) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana prestatzen parte hartzen du, eta inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

g) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

B) Edukiak:

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako prozesua.

Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

Norberaren ibilbidea planifikatzea:

– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko errealistak eta koherenteak.

Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

Lan-munduratzeko beharrezkoak diren dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea, beste batzuk), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

2.– Gatazka eta lantaldeak kudeatzea.

Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.

Antolamendu-egiturak aztertzea.

Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

Lan-taldeen sorrera aztertzea.

Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

Gatazka definitzea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

Gatazkak ebazteko edo ekiditeko metodoak: bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.

Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.

Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarrien analisia.

Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

Nomina interpretatzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana, beste batzuk.

Lana arautzeko beharra baloratzea.

Bere jarduera profesionalari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa izatea.

Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea.

Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

Arrisku-faktoreak aztertzea.

Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

Arrisku profesionalaren kontzeptua.

Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.

6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-erreminta gisa.

Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Prebentzioaren plangintza enpresan.

Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

7.– Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

Larrialdi-egoerak aztertzea.

Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

Langileen osasuna zaintzea.

Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

Seinale motak.

Larrialdien aurreikuspena balioestea.

Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

13. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 0335

Kurtsoa: 2

Iraupena: 60 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 4.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

f) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

g) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzen ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

g) Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

B) Edukiak:

1.– Ekimen sortzailea.

Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

Ekintzaileen faktore garrantzitsuenak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, plangintza eta prestakuntza.

Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

Enpresaburu kontzeptua.

Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

Ekintzaileen arteko lankidetza.

Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

Enpresa-ideiak zehazteko erremintak aplikatzea.

Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

Enpresaren betebeharrak bere inguru propioarekiko eta sozietate osoarekiko (garapen jasangarria).

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

Genero-berdintasuna errespetatzea.

Enpresa-etika baloratzea.

3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

Produkzio-plana prestatzea.

Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

Zerga arloa enpresetan.

Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

4.– Administrazio-funtzioa.

Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak, etab.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

14. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 0336

Kurtsoa: 2

Iraupena: 360 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 22.

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2.– Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan xedatutako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

– Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

– Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

h) Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3.– Establezimendu ortoprotesikoa kudeatzen du, eta administrazio- eta osasun-dokumentazioarekin lotutako eragiketak egiten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erabiltzaileen fitxategia euskarri egokian antolatu du.

b) Dokumentazioa kabinetean ezarritako prozeduren arabera gorde du.

c) Materialen izakin-maila kabinetearen beharrak estaltzeko egokia dela eta osasun-produktuak biltegiratzeko preskripzioak betetzen dituela egiaztatu du dokumentazioan.

d) Eskaerak ezarritako unean eta eran egin ditu.

e) Materiala bildu du edo dagozkion eremuetara banatu du.

f) Produktu protesikoen aurrekontuak landu ditu eta produkzio-kostuak ebaluatu ditu.

g) Datu-basea abiapuntu izanik, jardueren txostenak eta laburpenak lortu ditu.

h) Ekipoak mantentzeko jardueren plangintza egin du.

4.– Piezak fabrikatzen ditu, eta materialak ezagutzen, erremintak eta ekipoak aukeratzen eta makinak maneiatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Preskripzio ortoprotesikoaren dokumentuak, produktuaren etiketatze-dokumentuak eta harekin datorren informazioa ezagutu eta interpretatu ditu.

b) Materialen erabilera identifikatu eta arrazoitu du, eta produktu ortoprotesikoak egiteko orduan erabiltzearekin lotu ditu.

c) Fabrikazio mekanikoko eragiketen oinarrizko teknikak identifikatu eta aplikatu ditu.

d) Makina, tresna eta ekipo bakoitza behar bezala maneiatu du.

e) Makina eta ekipoak mantentzeko eta prest jartzeko lanak egin ditu.

5.– Zuzenketa edo ordezkapen funtzionala egiteko mekanismoak identifikatzen ditu, eta erabiltzailearen ebaluazio funtzionalaren emaitzekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Medikuaren txosten edo preskripzioaren datu klinikoak behar bezala interpretatu ditu.

b) Anamnesiaren eta miaketa medikoaren datuak erkatu ditu agindutako produktuarekin.

c) Alterazio biomekanikoak identifikatu ditu, balorazio funtzionala egin aurretik.

d) Produktu ortoprotesikoaren aukera mekanikoak balorazio funtzionalaren emaitzekin lotu ditu.

e) Lokomozio-aparatuko patologiak eta alterazio morfofuntzionalak ezagutu ditu.

f) Tratatu beharreko segmentuaren neurri antropometrikoak behar bezala hartu ditu.

g) Segmentu anatomikoa miatu du, erabiltzailearen duintasuna eta datuen konfidentzialtasuna babestuta.

6.– Produktu ortoprotesikoak diseinatzen ditu, eta ordenagailuz lagundutako marrazketarako teknikak aplikatzen eta eremu anatomikoen moldeak lortzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Marrazketa teknikorako baliabideak, kodeak eta konbentzionalismo grafikoak edota ordenagailuz lagundutako diseinuko aplikazioak erabili ditu.

b) Fabrikazio-planoak egin ditu, produktu bat definitzeko behar diren elementu guztiak barne hartuta.

c) Eremu anatomikoaren molde negatiboak lortu ditu.

d) Molde positiboak egiteko eta artezteko teknikak aplikatu ditu.

e) Moldeak lortzeko prozesuaren denborak eta tenperaturak kontrolatu ditu.

f) Produktu ortoprotesiko ezberdinak diseinatzeko paperezko patroiak egin ditu.

g) Aldaketak eta zuzenketak egin ditu lortutako emaitzen arabera.

7.– Serieko ortesiak egokitzen ditu, eta preskripziora eta erabiltzailearen ezaugarri anatomofuntzionaletara eta psikosozialetara egokitzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ortesia aukeratu du.

b) Erabiltzailea motibatu eta lankidetzan aritzea eragin du.

c) Ortesia erabiltzailearen estatikara, dinamikara eta eskakizun estetikoetara egokitzeko arauak aplikatu ditu.

d) Egokitzapena zailtzen duen kausak deskribatu ditu, ondoren zuzentzeko.

e) Egokitzapena egiaztatu du.

f) Erabiltzailea eta zaintzaileak ortesiaren eta bere erabileraren inguruan trebatu ditu.

g) Segimendu- eta mantentze-plana tipifikatu du.

h) Erabiltzaile eta preskripzio-emaileentzako adostasun-dokumentuak bete ditu.

8.– Ortesiak eta protesiak egiten ditu, eta ezarritako fabrikazio-protokoloak aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Prozedura bakoitzerako material eta tresneria egokiak hautatu ditu.

b) Oinarrizko pieza lortu du, eredu fisikoaren gainean materialak eta elementuak aplikatuta, sekuentzia egokiari jarraikiz.

c) Elementu mekanikoak, elektrikoak, elektronikoak eta esekidura- eta ainguraketa-bitartekoak muntatu eta egokitu ditu.

d) Produktua lerrokatu du, eta beharrezko zuzenketak identifikatu ditu eta produktua hautemandako desbideraketen arabera aldatu du.

e) Produktuaren akabera ezarritako diseinuaren arabera egin du.

f) Protesiaren edo ortesiaren egokitzapenak, funtzioak eta estetikak medikuaren preskripzioaren helburu terapeutikoak eta araudia betetzen dituztela egiaztatu du.

g) Erabiltzaileari informazio argia eta zehatza eman dio ortesia eta protesia erabili eta mantentzearen eta aurreikusitako berrikuspen-planen inguruan.

h) Bezeroaren informazioa lortu du, produktuaren inguruko gogobetetze-mailari dagokionez.

i) Lanbide-jardunean erantzukizuna adierazi du.

9.– Laguntza-produktuak egokitzen, eta, hala badagokio, egiten ditu, eta ekipo eta erreminta egokiak maneiatzen ditu eta erabiltzailearen beharrak produktuaren ezaugarriekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Medikuaren txosten edo preskripzioaren datu klinikoak behar bezala interpretatu ditu.

b) Erabiltzailera hobekien egokitzen den laguntza-produktua aukeratu du, eta behar bezalako aholkularitza eman dio.

c) Laguntza-produktuak egiteko gailuak, osagaiak eta materialak aukeratu ditu.

d) Osagai mekanikoak aukeratu eta mihiztatu ditu.

e) Esekidura-, finkatze- eta ainguraketa-bitartekoak kokatu eta ezarri ditu.

f) Maneiatze- eta kontrol-mekanismo elektriko-elektronikoak aukeratu eta ezarri ditu, eta erabiltzaileak horiek erraz baliatzeko kokatu ditu.

g) Araudiarekin eta ezarritako zehaztapenekin bat, laguntza-produktuaren egokitzapena eta itxura estetikoa egiaztatzeko eta ebaluatzeko protokoloak aplikatu ditu.

h) Laguntza-produktua erabiltzeko informazioa eman dio erabiltzaileari.

i) Erabiltzailearen idatzizko adostasuna eta preskripzio-emailearen adostasun-oniritzia lortu du, eta euskarri egokietan erregistratu ditu.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala