Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2013ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3772

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko apirilaren 26ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, ebatzi egiten da Gorka Urkizu Ortíz de Guzmán jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko apirilaren 26ko Agindua ezin izan diogu jakinarazi Gorka Urkizu Ortíz de Guzmán jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, agindua iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Gorka Urkizu Ortíz de Guzmán jaunari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era bitartean, aginduaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Gorka Urkizu Ortíz de Guzmán jauna non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 12a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala