Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2013ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3769

IRAGARKIA, SD1-02812/12 espedientean, Consuelo Bravo Martínez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpena jakinarazteko dena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2013ko apirilaren 8an, Consuelo Bravo Martínez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zuena.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61.artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala