Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2013ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3767

IRAGARKIA, «Familia gastuaren estatistika: familien aurrekontuak» eragiketa prestatu, bildu, kodetu, grabatu eta baliozkotzeko kontratazioarena (Espedientea: 01/2014).

1.– Esleipena egiten duen erakundea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espediente zenbakia: 01/2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: «Familia gastuaren estatistika: familien aurrekontuak» eragiketa prestatu, bildu, kodetu, grabatu eta baliozkotzea.

b) Erlo eta zenbaki bidezko banaketa: ez dago.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea / entregatzeko epemuga: kontratua sinatu den egunaren biharamunetik 2014ko abenduaren 31ra. Dena den, kontratua 2013. urtean zehar formalizatzen bada, 2014ko urtarrilaren 1ean hasiko da gauzatzen.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: alderdi ekonomikotik abantailatsuena den eskaintza.

4.– Lizitazio oinarriaren aurrekontua.

Lizitazio oinarriaren aurrekontua 418.950 eurokoa da guztira, BEZ barne (346.239,67 + BEZ 72.710,33).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratuaren adjudikazio-zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez da finkatu.

7.– Kontratistaren betebehar bereziak.

a) Sailkapena: Taldea: L). Azpitaldea: 3. Kategoria: C.

b) Beste betekizun batzuk: Administrazio klausula berezien pleguan zehaztu direnak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezpenaren epemuga: 2013ko irailaren 17a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 gutun-azal aurkeztu beharko da: «A», «B» eta «C», Administrazio Klausulen Pleguan zehaztu bezala.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundeko (EUSTAT) bulego nagusietan (Donostia-San Sebastián kalea, 1. zenbakia, Vitoria-Gasteiz).

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, gutun-azal itxiak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaketen onarpena: ez da aldaketarik onartzen.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Data:

– «C» gutunazalak: 2013ko irailaren 17an edo 2013ko irailaren 23an, 13:00etan.

– «B» gutunazalak: 2013ko urriaren 11n, 12:00etan.

10.– Beste argibide batzuk.

a) Adjudikatzeko irizpideak (100 puntu):

– Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatu daitezkeen irizpideak (52 puntu):

1.– Eskaintza ekonomikoa. Gehienez 42 puntu.

Puntuazio altuenarekin baloratuko da (42 puntu) lizitazio oinarriko kopuruan (418.950 euro) % 5eko beherapena aplikatzen duen eskaintza ekonomikoa. Hau da, lizitazio oinarriaren kopuruan (418.950 euro) % 1eko deskontua (4.189,5 euro) aplikatzen den bakoitzean 8,4 puntu emango dira.

Atal honetako puntu esleipena jarraian datorren formula gorabehera egingo da:

(Ikus .PDF)

Kasu horretan:

P = eskuratutako puntuazioa, gehienez ere 42 puntu.

OL = aurkeztutako lizitazio eskaintza.

QL = lizitazioaren oinarriko kopurua.

2.– Landa lanerako taldean lansaio osoan eta erabateko dedikazioan arituko den inkestagile eta ikuskatzaile kopurua, eragiketan lan egingo duten hilabete kopuruaren arabera. Gehienez 10 puntu.

Atal honetako puntu esleipena jarraian datorren formula gorabehera egingo da:

(Ikus .PDF)

Kasu horretan:

P = eskuratutako puntuazioa, gehienez ere 10 puntu.

PMax = landa lanerako taldeari gehienez ezarritako puntuazioa.

To = landa lanerako taldea osatzen duen inkestagile eta ikuskatzaile kopurua (lansaio osoan eta erabateko dedikazioan) eta lan egindako hilabete kopurua, lizitatzaileak eskainitakoak, biderkatzean ateratzen den emaitza da.

TMax = landa lanerako taldea osatzen duen inkestagile eta ikuskatzaile kopurua (lansaio osoan eta erabateko dedikazioan) eta lan egindako hilabete kopurua, onartutako eskaintza guztien artean, biderkatzean ateratzen den emaitzarik altuena da.

– Aplikatu baino lehen balio-judizioa egitea dakarten irizpideak (48 puntu):

1.– Erantzun eza eta ezezkoak gutxitzeko ezarri behar diren prozedurak: gehienez 10 puntu.

2.– Ordezkapen bat egin baino lehen ezarri behar diren prozedurak: gehienez 10 puntu.

3.– Informazioaren bilketa egokitzeko ordutegi malgutasuna: gehienez 10 puntu.

4.– Landa lanean laguntzeko sistemetarako hobekuntzak: gehienez 9 puntu.

5.– Informazioa antolatu, bildu eta kodetzeko prozedurak: gehienez 9 puntu.

b)Edozein kontsulta egiteko deitu Eustaten Kontu Ekonomikoen Arlora jo daiteke (Tel.: 945 01 75 82).

11.– Iragarkien gastuak. Adjudikaziodunak ordainduko ditu lehiaketa honen lizitazioaren eta adjudikazioaren ondoriozko gastuak.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2013ko abuztuaren 6a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: http://www.contratacion.euskadi.net/v79aWar/comunJSP/v79aSubmitBuscarAnuncioFiltro.do?origenSubHome=busquedaPersonalizada.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 8a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala