Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2013ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3766

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 797/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 797/12 prozedura monitorioa, jabetza horizontala.

Demandatzailea: Comunión Higiezin Multzoko 23. partzelaren 1. sektoreko jabekide-elkartea (El pinar kalea 3, Lantaron).

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Anitz, S.A. eta Jose Adolfo Fornies Martinez.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretua eman da 2013ko apirilaren 23an. Hauek dira xedapenak:

1.– Prozedura monitorioa amaitutzat deklaratzen da. Comunión Higiezin Multzoko 23. partzelaren 1. sektoreko Jabekide Erkidegoak (El Pinar 3, Lantaron) sustatu du prozedura hori, Anitz, S.A. eta Jose Adolfo Fornies Martinezen aurka. Izan ere, erkidegoari zor dizkioten kuotak direla-eta, 3.727,05 euroko diru-zenbatekoa erreklamatzen zaie demandatuei.

2.– Helaraz bekio Comunión Higiezin Multzoko 23. partzelaren 1. sektoreko Jabekide Erkidegoari (El Pinar 3, Lantaron), hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (kontuaren zenbakia: 0030 0011 0000 01 0797 12) zainpean jarri beharko da. Eta ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berraztertzea). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agindu eta sinatzen dut.

Anitz, S.A. eta Jose Adolfo Fornies Martinez demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala