Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2013ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3764

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 6koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen maiatzaren 2ko Ebazpenean xedatutako deialdirako balorazio-batzordearen osaera jakinarazten duena.

AURREKARIAK

1.– Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 2ko Ebazpenak literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautu zuen.

2.– Ebazpen horretako 8. artikuluan finkatu zen balorazio-batzordearen osaera. Honako kide hauek ditu: lehendakaria: EEIko zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona; EEIko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria; bokalak 3-5 kide, EEIko zuzendariak adituen eta administrazioko teknikarien artetik izendatuak; idazkaria, EEIko teknikari bat.

3.– Artikulu horretan bertan esaten da balorazio-batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Ondorioz, honako hau

eBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideen izenak argitara ematea.

Lehendakaria: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

Bokalak:

– Mari Jose Olaziregi Alustiza Andrea.

– Bakartxo Arrizabalaga Labrousse andrea.

– Iñaki Iñurrieta Labaien jauna.

– Juan Garzia Garmendia jauna.

Idazkaria: Kizkitza Galarza Arregui, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kulturako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2013ko abuztuaren 6a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MIREN AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala