Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2013ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
3763

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Ingurumen Sailburuordearena, prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez gainazalak tratatzeko jarduerarako ingurumen-baimen bateratua esleitzen duena, Bediako (Bizkaia) udalerrian eta Zinbe, S.L. enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 29an, Gaizka Páramo Boralta jaunak, Zinbe, S.L. enpresaren izenean eta hori ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Bediako udalerrian (Bizkaia) prozedura elektrolitiko eta kimiko bidez gainazalak tratatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Bediako Udalak 2006ko apirilaren 6an eman zuen aldeko hirigintza-txostena eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

● «Proiektu Tekinkoa: Ingurumeneko baimen bateratua. Zinbe, S.L. Bedia (Bizkaia)» (2006ko abendua).

● «Laburpen ez-teknikoa: Ingurumeneko baimen bateratua. Zinbe, S.L. Bedia (Bizkaia)» (2006ko abendua).

● Oinarrizko Proiektuaren informazio osagarria: Ingurumeneko baimen bateratua (2007ko uztaila).

● Oinarrizko Proiektuaren informazio osagarria: Ingurumeneko baimen bateratua (2007ko urria).

● Oinarrizko Proiektuaren dokumentazio osagarria: Ingurumeneko baimen bateratua (2007ko urria).

● Oinarrizko Proiektuaren dokumentazio osagarria: Ingurumeneko baimen bateratua (2007ko azaroa).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Zinbe, S.L. enpresak, besteak beste, 1967ko martxoaren 15eko zabaltzeko baimena zuen. Halaber, enpresa sustatzaileak 2004ko maiatzaren 10ean aldatu zen 2003ko abenduaren 2ko isurtzeko baimena zuen, isurketen inguruan indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz.

2007ko urtarrilaren 23an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektuaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Bediako Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Uren Zuzendaritzari, Osasun Sailari, Kultura Sailari eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari eta Ingurumen Sailari kontsultatu zien.

2007ko martxoaren 7an eta 2007ko irailaren 26an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko uztailaren 17an eta 2007ko urriaren 15ean osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Zinbe, S.L. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2008ko urtarrilaren 14an, txostena eskatu zien Bediako Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, eta Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.

2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Zinbe, S.L. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpen Proposamena gehituz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era beran, indarrean dagoen araudiaren araberako administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi izan dira. Zinbe, S.L. enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: saneamenduko sare orokorrera isurketak egiteko baimena; ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak. Espedientean parte hartzen dutela frogatzeko, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Zinbe, S.L. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Bediako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzeko den arloko legerian ezarritako baldintzak. Bereziki Europako Batzordearen 2005eko iraileko metal eta plastikoen gainazalak tratatzeko BREF agiria (Treatment of Metals and Plastics) hartu da kontutan.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Zinbe, S.L. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bediako (Bizkaia) udalerriko Illeuri auzoko zenbaki gabean egoitza soziala duen eta IFK: B-48095376 zenbakia duen Zinbe, S.L. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Bediako udalerrian prozedura elektrolitiko eta kimiko bidez gainazalak tratatzeko jarduerarako, eta Ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 2.6 kategorian, «Azal-tratamendua prozedura elektrolitiko edo kimikoaren bidez (tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean)».

Zinbe, S.L. enpresa Bediako (Bizkaia) udalerriko Illeuri auzoko zenbaki gabean kokatuta dago. Lur-eremuaren azalera orokorra, guztira, 1.500 m2-koa da.

Enpresaren jarduera nagusia burdinazko piezen zinkeztatzea da (galvanizatu elektrolitikoa), eta akabera pasibazioz edo kromatizatuz egingo da. Instalazioak 11.500 tona inguru gainazal zinkatu produzituko ditu urtean.

Enpresak bi tratamendu-lerro ditu: lerro estatikoa eta lerro automatikoa/danborrak.

Lerro estatikoa bainu elektrolitikoen ildoa da, hainbat posizio dituena; etapa hauek ditu: piezaren prestaketa, desugertzea eta koipegabetzea, tratamendua, zink zianuroduna eta azkenik pasibatzea. Neurri handiko piezekin, pasibazio-lerro laguntzailea erabiltzen da eta bertan, garbiketa eta pasibazio gorri eta zuria eragiketak burutzen dira.

Lerro automatikoak (zink azidoa), dunbal bidezko tratamendurako 12 posizio ditu; berauetan, ondoko eragiketak gauzatzen dira hurrenez hurren: koipegabetze kimikoa, garbiketa, desugertzea, garbiketa, koipegabetze elektrolitikoa, garbiketa, neutralizatzea, garbiketa, neutralizatzea, garbiketa, EKO, zinkeztatze azidoa, pasibatze zuria eta horia, eta azken garbiketa.

Desugertzeko eta koipegabetzeko prozesuetako isurketak biltzeko xurgapen-sistema bat dago, eta gas-garbigailuaren bidez arazten dira.

Kolektorera isurtzen diren ur beltzen, euri-uren eta industria-uren sarea du.

Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak hartzen ditu barne: bainuak hozteko zirkuitu itxiko sistema bat dago, zinkeztapen-bainu azidoa iragazten da etengabe, uretan oinarritutako koipegabetze alkalinoak ditu plantak eta gehigarriak eransten zaizkio desugertzeari, isurketak gertatzea ekiditeko.

Bigarrena.– Zinbe, S.L. enpresak Bediako udalerrian (Bizkaia) sustatutako prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez gainazalak tratatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Zinbe, S.L. enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Zinbe, S.L. enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Zinbe, S.L. enpresak duen instalazioak ondoko fokuak ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Gainera, isurtze barreiatuak sortzen dira «zink zianurodun lerro estatikoa» upeletik datozenak. Hauek dira prozesuotan isuritako kutsagarri nagusienak: partikulak, NOx, Zn eta CN-. Zentzu horretan, Zinbe, S.L. enpresak aipatu upeletatik datozen isurketak bildu eta kanporatzeko sistema instalatu beharko du.

B.1.1.3.– Isurketarako muga-balioak.

a) Atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileek ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

Foku berri(et)an, ondoren ezarritako isurketarako muga-balioak errespetatu beharko dira, foku berri(ar)en ezaugarriak igorri eta onartu eta gero.

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

Ezarritako IMBak lortzen ez badira, beharrezko neurri zuzentzaileak hartuko dira (arazteko sistemak instalatzea, etab.) isurtze atmosferikoen balio horiek betetzea ziurtatzeko.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistema.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isurtze barreiatuak murrizteko, isurtzeak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo dira, eta gainera, beste jarduera hauek: instalazioak egunero eta astero garbitzea, kanpoko ateak ixtea, etab., isurtze horiek minimizatzea bermatzeko. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Azal-tratamendua.

Jarduera-taldea: 16.

Mota-taldea-EJSN: 3-16-28.51.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: industria-urak.

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten diren isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak ondorengo zerrendan ageri direnak izango dira soilik, bakoitzarentzat ezarritako gehienezko mugekin:

a) 1. isurketa: industria-urak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin. Gainera, guztizko kromoaren, zink eta zianuroaren guztizko muga-balio hauek bete beharko dira:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:

Honakoez osotutako tratamendu-lerroa du enpresak: zianuroen oxidazioa, kromo hexabalentea burdin-gatzen bidezko erredukzioa, metalen neutralizazioa eta hauspeatzea, dekantazioa, lohiak loditze bidez tratatzea eta deshidratazioa prentsa-iragazkian.

Nabearen barruko ur-jarioak eta garazta-hodietakoak 12.000 litroko putzuan bilduko dira gero araztegira ponpatu eta han tratatzeko. Biltzeko putzua iragazgaitza izango da, eta ez du gainezkabiderik izango. Putzua eraikitzeko udalaren baimena beharko da.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Zinbe, S.L. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, akaberako isurketa kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

B.1.3.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Igorreko Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

● 1. prozesua: «Piezen estaldura».

○ 1. hondakina: «Desugertzearen bainu agortuak/desugertzearen azidoak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/1/1.

– Hondakinaren kodea: Q8//D9//L27//C23//H8//A243//B3127.

– EHZ: 110105.

– Urtean sortutako kantitatea: 22.640 kilogramo.

Lerro estatikoan garatzen diren prozesuetan, eta bereziki desugertzeko bainuan, sortzen da hondakin hau kubetako edukiak berritzean; kudeatzaile baimenduak kudeatuko du. Hondakina baimendutako garraiolariak jasotzen du zuzenean ponpa baten bitartez.

○ 2. hondakina: «Lohi zianurodunak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/1/2.

– Hondakinaren kodea: Q8//D9//P-S27//C21//H6//A243//B3127.

– EHZ: 060311.

– Urtean sortutako kantitatea: 12.220 kilogramo.

Hondakin hau zinkeztatzeko eta zianuroztatzeko eragiketetan sortzen da. Prozesu honetako kubetaren hondoan gelditzen den hondakina 250 litroko bidoietan biltzen da instalazioetako goiko solairuan dagoen hondakin arriskutsuak biltzeko gaitu den gunean. Kubetetako hondoko hondakinak biltzeko bidoietan lohien dekantazioa egiten da (hondakin moduan jotzen dira), eta gelditzen den gainerako likidoa instalazioetako prozesuetan erabiltzen da.

● 2. prozesua: «Hondakin uren tratamendua».

○ 1. hondakina: «Araztegiko lohiak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/3/1.

– Hondakinaren kodea: Q9//D9//S27//C7/24//H5//A243//B0006.

– EHZ: 190205.

– Urtean sortutako kantitatea: 20.420 kilogramo.

Hainbat tratamendutako prozesuetatik datozen hondakinak eta urak dira: koipegabetzeko urak, garbiketakoak, desugertzekoak, etab. araztegira isurtzen dira eta bertan burutzen diren tratamenduen ondorioz sortzen da hondakin hau. Lohiak azpil-edukiontzian biltzen dira kudeatzaile baimenduak kudeatzeko.

● 3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

○ 1. hondakina: «Hodi fluoreszenteak edota merkurioa duten bestelako hondakinak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/4/1.

– Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C8/16//H6//A243//B0019.

– EHZ: 200121.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.

○ 2. hondakina: «Kutsatutako materialak, ehunak ez direnak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/4/2.

– Hondakinaren kodea: Q5//D5//536//C41//H5//A243//B0019.

– EHZ: 150202.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Substantzia arriskutsuez inpregnatutako kartoiak, plastikoak, iragazkiak jasotzean sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

○ 3. hondakina: «Kutsatutako materialak, ehunak direnak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/4/3.

– Hondakinaren kodea: Q5//D5//S12//C41//H5//A2431//B0O19.

– EHZ: 150202.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Substantzia arriskutsuez inpregnatutako ehunak biltzean sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

○ 4. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontziak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/4/4.

– Hondakinaren kodea: Q5//R15/R13//S36//C41//H5//A243//BOO19.

– EHZ: 150110.

– Urtean ekoitzitako kantitatea: 100 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; pintura eduki duten metalezko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

○ 5. hondakina: «kutsatutako plastikozko ontziak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/4/5.

– Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H5//A243//B0019.

– EHZ: 150110.

– Urtean ekoitzitako kantitatea: 25 kilogramo.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; pinturak eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakin biltegira eramaten da.

○ 6. hondakina: «Ni-Cd bateriak».

– Identifikazioa: B48095376/4800007896/4/6.

– Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/24/11//H8/14//A243//B0019.

– EHZ: 160602.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Metagailu agortuak aldatzeko eragiketetan sortzen da; elektrolito alkalinoa dute, nikela eta/edo kadmioa bezalako metalekin batera. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Zinbe, S.L. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

i) Zinbe, S.L. enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo edukia jakinarazi beharko du. Zinbe, S.L. enpresak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.

j) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Zinbe, S.L. enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

k) Zinbe, S.L. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

l) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

m) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarrietako bat bete dadin, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Zinbe, S.L. enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

n) Aurreko e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) j) eta k) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

o) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Zinbe, S.L. enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Zinbe, S.L. enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, beharrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aurreko c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Zinbe, S.L. enpresak lurzorua babesteko honako neurri hauek ezarriko ditu:

● Ihesak, jarioak, zipriztinak eta hausturak ekiditeko atxikipen-sistemak (kubetak) instalatuko dira produktu kimikoen biltegian.

● Lerro estatikoko azal-tratamenduaren atalean higatuta dauden guneetako zolak egokituko dira.

● Hondakinen biltegiratzea egokituko da: antolatu (etiketak, edukiontziak) eta hondakin arriskutsuen kasuan babes-neurriak (kubetak) ezarriko dira ihesak, jarioak eta isurketak ekiditeko.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isurtze atmosferikoak kontrolatzea.

a) Zinbe, S.L. enpresak botatzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Edozein modutan, isurketa-foku berri(ar)en legeztatze-proiektua(k) aurkeztu beharko d(ir)a. Zentzu horretan, legeztatze-proiektuak honako informazio hau jasoko du isurketa-foku berriari/ei buruz: hustuketa-sistemen ezaugarri teknikoak eta eraikuntzakoak, xurgatze-errendimenduak, xurgatze-emariak eta isurketa-emariak, xurgatutako upelen xehetasunak, fokuen altuera/k eta barne-diametroa/k, L1/L2 distantziak 1976ko urriaren 18ko Aginduaren arabera, sailkapena indarrean dagoen araudiaren arabera, UTM koordenatuak (X eta Y), eta abar. Zinbe, S.L. enpresak isurketen kontrola egin beharko du ondoren ezartzen diren baldintzen arabera, isurketen ezaugarriak igorri eta onartu eta gero.

c) Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Baimendutako Kontrol Erakunde (BKE) batek egin behar ditu (gutxienez, ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostena, Ingurumen Sailburuordetzaren «BKEren gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Edonola ere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

d) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

C.1.1.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotua erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Nahitaezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.

c) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza (laginak hartzea zein ondorengo analisia), «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

e) Isurketak baimeneko baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat egin beharko du, neurtzeko metodoak zehaztuz. Proposamena ebazpen honen D.8 atalean adierazitako ingurumena zaintzeko programako agiri bateginean sartuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (285 epigrafea «gainazalen estaldura elektrolitikoak»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Zinbe, S.L. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak; atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak ere gehitu behar dira.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Hondakinak maneiatzeak, besteak beste, lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

j) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

l) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

m) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Zinbe, S.L. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari.

n) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Berriro ez gertatzeko aurreikusitako neurriak.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

o) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Zinbe, S.L. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari.

Informazio hori osatzen duten datuak zein ekitaldikoak direnak, ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.1.2 («zink zianurodun lerro estatikoa» upeletatik datozen isurketak bildu eta kanporatzeko sistema instalatzea); B.1.3.1.e) eta B.1.3.2.c) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko dokumentuak); B.1.3.1.l) eta B.1.3.2.e) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak erregistratzeko ereduak); B.1.3.1.i) (poliklorobifenilo edukiaren jakinarazpena); B.1.4 (Lurzorua babesteko neurriak); C.1.1 (Atmosferara egindako isurketen erregistro-eredua), eta, hala dagokionean, C.1 (Atmosferara isurtzen diren kutsatzaileak kontrolatzea), C.2 (pH-a eta emaria modu jarraituan kontrolatzeko neurriak izatearen ziurtagiria) eta; C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Ohikoak ez diren egoeretako funtzionamenduen kasurako isurketen kalkulua); D.3.g) (Produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtapenak); D.3.h) (Larrialdi egoeretarako eskuragarri dauden materialen zerrenda); D.3.o) (Suteen kontrako araudia betetzearen ziurtapenak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Zinbe, S.L. enpresak Ebazpen honen xede den tratamendu elektrolitiko eta kimiko bidez azalak tratatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Zinbe, S.L. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Zinbe, S.L. enpresari, Bediako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 25a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala