Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2013ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3762

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak 258., 259. eta 260. zenbakiko ikastaroetako ikasleei (oinarrizko mailakoak) eta 260 zenbakia duen ikastaroko ikasleei (maila kualifikatua) ematea baimentzen duena.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Arkauteko Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 258. zenbakiko ikastaroa eman die Arabako lorezain eta nekazaritza-operadoreei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Derioko Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 259. zenbakiko ikastaroa eman die Bizkaiko lorezain eta nekazari-abeltzainei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Hirugarrena.– Arkauteko Nekazaritza Eskolak 260. zenbakiko ikastaroa eman die bi modalitatetan: bata oinarrizko mailakoa Lorezaintzako eta Nekazaritza-ekologiako ikasleei betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz; Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da, eta bestea maila kualifikatukoa Enpresen Kudeaketa eta Antolakuntzako ikasleei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren B atalean (maila kualifikatua) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz.

Laugarrena.– Landareen Osasuna Koordinatzeko Batzorde Teknikoak baiezkoa eman dio txartelak emateari.

Honako hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa: 1311/2012 Errege Dekretuak 18.1. a) artikuluan, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu edo kentzeari buruzkoa.

Bigarrena: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, zeinetan Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landareen osasunaren arloko funtzioak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioak aplikatuko dituztenentzako txartelak emateko agintzea.

1.– 258. zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako I. eranskinean zehaztutako pertsonei.

2.– 259. zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako pertsonei.

3.– 260. zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila eta maila kualifikatua ematea ebazpen honetako III. eranskinean zehaztutako pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala