Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2013ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3761

AGINDUA, 2013ko ekainaren 11koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Popular de Estudios Vascos-Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularra» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko irailaren 27an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, «Fundación Popular de Estudios Vascos-Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularra» fundazioaren estatutuetako 1., 2. ,3., 4., 5., 6., 9., 15., 20., 24., 28., 30. eta 32. artikuluan –Fundazioaren izen berrira egokitzekoak– eta 10., 11. eta 13.ean egindako aldaketak –patronoak ezendatzeari eta patronatuaren egiturari buruzkoak–Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, baita estatutuetan egindako aldaketak jasotzen dituen testu bategina ere. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– 2013ko martxoaren 4ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion Fundazioari ezen zuzen zitzala atzemandako akatsak; 2013ko maiatzaren 27 sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundazioaren Patronatuak 2013ko maiatzaren 6an erabakita, Bilboko «Fundación Popular de Estudios Vascos-Euskal Ikasketetarako Fundazio Popularra» fundazioaren estatutuetan egindako honako aldaketa hauek inskribatzeko agintzea, inskripzioa egiten den data eta agindu honena bat datozela: 1., 2., 3., 4., 5., 6., 9., 15., 20., 24., 28., 30. eta 32. artikuluan –Fundazioaren izen berrira egokitzekoak– eta 10., 11 eta 13.ean egindakoak –patronoak ezendatzeari eta patronatuaren egiturari buruzkoak–, 2013ko maiatzaren 20an Vicente María del Arenal Otero notarioaren aurrean egindako eskritura publikoan ezarritako baldintzetan (protokolo-zenbakiak: 751 eta 1634). Eskritura horrek 2012ko azaroaren 23an egindako beste bat zuzentzen du.)

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 11.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala