Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2013ko apirilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
1620

AGINDUA, 2013ko martxoaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, José Cruz Aguirre López jauna Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritzako Aseguramendu eta Kontratazioko zuzendariordearen lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horren 10.1.c) artikuluan ezarritakoak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– José Cruz Aguirre López jauna Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritzako Aseguramendu eta Kontratazioko zuzendariordearen lanpostutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea (511846 postua, 4. dotazioa).

Bigarrena.– Lanpostutik kentze honek 2013ko martxoaren 18tik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 18a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala