Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1971

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 89/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 07.0381.20.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzekoa.

Ezin izan denez aurkitu José Escribano Martín jauna administrazio-espedientean jasotzen den helbidean (Isidro Ansorena kalea, 5 - 4. A, Usurbil, Gipuzkoa), jakinarazten zaio Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako 2 zenbakiko Epaitegiak goian aipatutako espedientea bidaltzeko eskatu duela. Espediente hori Victorio Luzuriaga Usurbil, SAk eskatuta hasi zen, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak Gipuzkoako lurraldean emandako ebazpenaren aurka (83/126/07 espedientea). Ebazpen horrek berretsi egin zuen Victorio Luzuriaga Usurbil, SA enpresari jarritako 6.500 euroko zehapena, segurtasun- eta higiene-arloko arauak hausteagatik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, epatu egiten da José Escribano Martín jauna, eta aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008o martxoaren 13a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala