Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1970

EDIKTUA, 2008ko otsailaren 25ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, CREYF’S Trabajo Temporal ETT, SA enpresari 07.0293.01.02.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Adolfo González Berruete, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria naizenez,

Jakinarazten dut: CREYF’S Trabajo Temporal ETT, SA enpresak aurkeztutako 07.0293.01.02.01.03 zenbakiko errekurtsoa amaitu da eta ebazpena hartu da: enpresaren izenean eta ordez Lourdes Escassi De La Rosa andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi da, eta ondorioz, berretsi egin da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak 01/2007/157 zehapen-espedientean 2007ko ekainaren 15ean hartutako ebazpena. Ebazpen horren bidez, arau-haustea larritzat mantendu da, eta CREYF’S Trabajo Temporal ETT, SA enpresari hiru mila eta bost euro eta sei zentimoko zehapena (3.005,06) ezarri zaio honako hauek hausteagatik: Langileen Estatutuari buruzko Legea onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege-Dekretuaren 4.2d) eta 19. artikuluak (29ko BOE); Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 14., 15.1.b), 16.2.a) eta 28.1 artikuluak; Prebentzio Zerbitzuei buruzko 39/1997 Errege Dekretuaren 3.etik 7.era bitarteko artikuluak; Aldi Baterako Lan Enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legearen 12.3 artikulua (ekainaren 2ko BOE); aurrekoa aldatzen duen uztailaren 16ko 29/1999 Legearen 10. artikulu bakarra (17ko BOE) eta aldi baterako lan-enpresen arloko Laneko Segurtasun eta Osasun alorreko gutxienezko xedapenei buruzko otsailaren 5eko 216/1999 Errege Dekretuaren 2.1 artikulua (24ko BOE).

Dena dela, enpresa interesatuari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Jesús Guridi 10, Vitoria-Gasteiz - Araba). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri edo ez, CREYF’S Trabajo Temporal ETT, SA enpresak zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak Banco Bilbao Vizcayan duen sarreren kontu baimenduan (0182-5685-01-0000232003 kontua, Gasteizko bulego nagusia), eta sartu ere, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia eta enpresaren izena adierazi behar ditu.

Horrela egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, hala ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedurak.

Enpresa horrentzako jakinarazpen-balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan aurreikusitako moduari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 25a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala