Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1958

LEHIAKETA. Iragarkia, Bilbaoko Miribilla-Bilbo Zaharra Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren Banaketa-aldeko 2A-2 eta 3 faseen hirigintza zuzendu, ikuskatu eta koordinatzeko lanen kontratua esleitzeko dena (3T/08).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: (3T/08).

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilbaoko Miribilla-Bilbo Zaharra Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren Banaketa-aldeko 2A-2 eta 3 faseen hirigintza zuzendu, ikuskatu eta koordinatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: kontratuaren gai diren lanen zuinketa akta egiten denean hasi eta 18 hilabetekoa izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogeita bi mila (62.000,00) euro gehienez, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Kale Nagusia 85, 6. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao, 48011.

d) Telefonoa: 94 403 13 11.

Cianoplan kopisteria.

Bilbaoko Maria Diaz de Haro kalea, 10 bis.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko apirilaren 11.

f) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.euskadi.net/contratacion.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena:

b) Bestelako betebeharrak:

– Finantza-kaudimena egiaztatzeko, finantza-erakundeen txostena aurkeztu behar da.

– Gaitasun teknikoa edo profesionala egiaztatzeko, berriz, kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako lanen zerrenda aurkeztu behar da (hiru gutxienez), eta baita zenbatekoak, datak eta onuradunak ere, publikoak zein pribatuak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko apirilaren 14ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzetan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Teléfonoa: 945 01 64 13, faxa: 945 01 64 07.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 5. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2008ko apirilaren 17a.

e) Ordua: 12:30ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala