Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1956

LEHIAKETA. Iragarkia, Osasun Sailak Bizkaian duen egoitza berria bulegoko eta artxiboko materialez eta osagarriz hornitzeko eta janzteko administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C03/001/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendaria. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C03/001/2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Osasun Sailak Bizkaian duen egoitza berria bulegoko eta artxiboko materialez eta osagarriz hornitzea eta janztea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: ikusi oinarri teknikoen plegua.

c) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea 3 lotetan banatuta dago.

– 1. lotea: altzariak.

– 2. lotea: osagarriak.

– 3. lotea: artxiboa.

d) Gauzatzeko lekua: Osasun Sailaren Bilbaoko egoitza.

e) Gauzatzeko epea: 10 aste, kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat zazpiehun eta hirurogeita bost mila bederatziehun eta hogeita hamahiru euro eta hirurogeita hamabost zentimo (1.765.933,75).

3 lote ditu kontratuak:

– 1. lotea: milioi bat seiehun eta berrogeita zortzi mila ehun eta laurogeita hamahiru euro eta hogeita hiru zentimo (1.648.193,23).

– 2. lotea: hogeita hamalau mila (34.000,00) euro.

– 3. lotea: laurogeita hiru mila zazpiehun eta berrogei euro eta berrogeita hamabi zentimo (83.740,52).

5.– Behin-behineko fidantza.

– 1. lotea: hogeita hamabi mila bederatziehun eta hirurogeita hiru euro eta laurogeita sei zentimo (32.963,86).

– 2. lotea: seiehun eta laurogei euro (680,00).

– 3. lotea: mila seiehun eta hirurogeita hamalau euro eta laurogeita bat zentimo (1.674,81).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, Lakua II, beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko apirilaren 25a.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: finantza-erakundeek emandako txosten frogatua edo, halakorik izanez gero, arrisku profesionalengatiko kalteordain-asegurua baduela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztuko da.

– Gaitasun teknikoa edo profesionala: azken hiru urte hauetan lizitatzen deneko loteen aurrekontuaren hirukoitzetik beherakoak izango ez diren hornidurak egin izana. Horien zerrenda aurkeztu beharko da egiaztatzeko, eta bertan, zenbatekoak, datak eta hartzaile publikoak eta pribatuak adieraziko dira. Zerrenda horri hornidura bakoitzaren ziurtagiriak atxikiko zaizkio.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko apirilaren 29a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko maiatzaren 12a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2008ko martxoaren 7a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 10a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala