Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1953

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1098/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuziorako hitzezko judizioa. 1098/07.

Demandatzailea: Manuel Gomez Valiño.

Abokatua: Gomez Zorrilla, Jose Luis.

Prokuradorea: Arantza Zabala Gil.

Demandatua: Maria Teresa Huerga Guerrero.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2008-02-13an, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:

XEDAPENAK

Arantza Zabala Gil prokuradoreak Manuel Gomez Valiñoren izenean eta ordez aurkeztutako demanda onartu dut funtsean eta M.ª Teresa Huerga Herrero kondenatzen dut auzi-jartzaileari zortzi mila seiehun eta hogeita hamahiru euro eta laurogeita hamasei zentimo (8.633,96) ordaintzera, baita interesak ere, ebazpen honen zuzenbidezko oinarrietako laugarrenean zehaztutako eran. Halaber, indargabetutzat deklaratzen dut 2005eko urriaren 10ean izenpetutako errentamendu-kontratua eta etxebizitzaren desahuzioa erabakitzen dut. M.ª Teresa Huerga Herrero kondenatzen dut etxebizitza (La Florida kalea, 6 -10.a ezk., Barakaldo) libre eta hutsik uztera, erabaki hori betetzat jotzen bada ere. Prozeduraren ondoriozko kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Bidal bedi exhortoa Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrari indarrik gabe utz dezaten ezarritako kaleratzeko eguna.

Botere Judizialaren Lege Organikoko 248.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, jakinaraz bekie epai hau alderdiei, adieraziz ez dela irmoa eta bere aurka apelazio errekurtsoa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia Entzutegian, zeina, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bost eguneko epean, idatziz paratu beharko den abokatuaren izenpearekin. Izapideak Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legeko 455. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera egingo zaizkio.

Epai honen lekukotza egin bedi, auto hauei erantsiz. Jatorrizkoa epaitegi honetako epaien liburuan utziko da.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Teresa Huerga Guerrero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko otsailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala