Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1942

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 70/08 zenbakidun prozedura laburtuan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2008ko otsailaren 19ko ebazpena eman duela non xedatu den Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola UGT sindikatuak jarri duen prozedura laburtuko 70/08 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori, hain zuzen ere, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko urriaren 31ko Aginduaren aurka doa, C titulazioko taldeari, D titulazioko taldeari eta C eta D titulazioetako taldeei atxikita dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdia eta berariazko oinarriak onartzeko dena.

Aipatutako prozedura horrek eragina izan dezake C titulazioko taldeari, D titulazioko taldeari eta C eta D titulazioetako taldeei atxikita dauden lanpostuak betetzeko konkurtsoaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian lehenago esandako prozeduran alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

2.– Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 26a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala