Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1937

AGINDUA, 2008ko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, María Luisa Martinicorena Sorabilla andrea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– María Luisa Martinicorena Sorabilla andreak Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 77 dotazioa, 18. maila), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Agindu hau 2008ko apirilaren 1ean sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala