Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6240

IRAGARKIA, otsailaren 14ko 22/2006 Dekretuaren babespean izapidetutako Juan Arrieta Uria jaunaren eskaria dela–eta Gizarte Gaietako sailburuordeak emandako ebazpen bat jakinarazten duena. Dekretu horrek, askatasun–gabetzea jasandako pertsonei, Langile Soldaduen Diziplina Batailoietan egondakoei barne, konpentsazio ekonomikoak emateko ebazpenak ezartzen ditu, Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun–gabetzea jasan zuten pertsonentzako konpentsazioari buruzko azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuan araututako baldintzak eta betebeharrak izan ditzaten, arau horretan aurreikusitako prozedura–aldaketak salbu.

Ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin diren arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, ondorengo zehaztapen eta guzti:

1.– Gizarte Gaietako sailburuordeak eskumena du arlo honetan, azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuaren arabera, eta ebatzi du egindako konpentsazio–eskaria baiestea, iragarki honen eranskinean agertzen diren datu banakatuak biltzen dituen espedientean.

2.– Jakinarazten den ebazpena ez da irmoa administrazio–bidean, eta bere aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari; horretarako, hilabeteko epea dago, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

3.– Interesdunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan eskuragarri du Gizarte Gaietako sailburuordearen ebazpenaren testu osoa.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko azaroaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.

ERANSKINA / ANEXO

Espediente–zenbakia	Eskatzailearen izen–deiturak	Administrazio Ebazpenaren data	Onespena

N.º expediente	Nombre y apellidos del/la solicitante	Fecha de la resolución administrativa	Estimación

8675	Juan Arrieta Uria	2006–10–18	Onetsia

		18–10–2006	Estimado


Azterketa dokumentala