Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
6237

EBAZPENA, 2006ko azaroaren 21ekoa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, «Salgai arriskutsuak daramatzaten ibilgailuen abiapuntua eta helmuga kontrolatzeko sistema" hornitzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Garraio Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 5S/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: salgai arriskutsuak daramatzaten ibilgailuen abiapuntua eta helmuga kontrolatzeko sistema bat eskuratu eta instalatzea.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: 22.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: N–1, A–8, AP–68, A–15, N–124, AP–1, A–132 eta N–121 errepideak.

e) Entregatzeko epea: hamahiru (13) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: hirurehun eta hiru mila eta bostehun (303.500) euro.

5.– Bermeak.

Behin–behinekoa: 6.070 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Organoa: Garraio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 20.

e) Telefaxa: 945 01 97 88.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko urtarrilaren 10a.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 22. puntuan adierazitakoak.

8.– Proposamenak aurkeztea:

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2007ko urtarrilaren 15a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguaren 8. klausulan eta karatulako 22. puntuan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2) Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskura eman beharko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusian, Vitoria–Gasteizko Donostia kaleko 1ean, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiriak, halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 3. bilera–gela.

c) Herria: Vitoria–Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko urtarrilaren 23a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2007ko otsailaren 5a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: espediente hau aurretiazko gastu–baimenaren babesean abiarazi da eta, beraz, baldintza bat dago aurrera ateratzeko: behin betiko ebazpena emateko garaian kreditu egokia eta nahikoa egon beharko du; hala izan ezean prozedura etenda geratuko da.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2006ko azaroaren 21a.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko informatika–ataria edo webgunea: www.euskadi.net.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko azaroaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

ALBERTO MACAZAGA CASTERA.


Azterketa dokumentala