Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6221

EBAZPENA, 2006ko urriaren 10ekoa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, erabilpen arrunteko indukziozko kontagailu elektrikoen eredua (2 motakoa), korronte monofasikoko energia aktiboa duena eta SPC-Delixi DD607 markakoa, onartzeko «Special Precision Casting SL" erakundeak aurkeztutako eskabideari buruzkoa.

Erref.: DAI-MET/AP-06/03.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– Luis Menchacatorre Egañak, 2006ko maiatzaren 23an, Special Precision Casting SL enpresaren izenean eta ordez, SPC-Delixi DD607 kontagailuaren eredua onartzeko eskatu zuen. Enpresak egoitza Bilboko Lutxana kaleko 6ko 2. solairuko ezkerraldeko B departamentuan (48008, Bizkaia) du egoitza eta Kontrol Metrologikoko Erregistroan 01-E-007 zenbakiaz erregistratuta dago.

Bigarrena.– Eskatutako onarpena erabilpen arrunteko indukziozko kontagailu elektrikoei buruzkoa da, 2 motakoa eta korronte monofasikoko energia aktiborakoa. Honako ezaugarriak ditu:

Mota	DD607

Kontagailu mota	2

Tentsio sarrera, balio izendatua	230 V

10 bertsioa (60)

Oinarrizko intentsitatea OI	10 A

Gehienezko intentsitatea	60 A

15 bertsioa (60)

Oinarrizko intentsitatea OI	15 A

Gehienezko intentsitatea	60 A

Erreferentziako frekuentzia	50 Hz

Konstante meteorologikoa 	300 Erreb/Kwh

Hirugarrena.– Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu du:

• Kontagailuen memoria tekniko deskribatzailea, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2006ko apirilaren 3an 01491 zenbakiaz bisatutakoa, non honako alderdi hauek jasotzen baitira: deskribapena, ezaugarri teknikoak, eragiketa printzipioak, egokitzapen mailak, eskemak, planoak eta gainerako elementuak; eta, halaber, instalaziorako jarraibideak eta zigiluen egoera.

Memoriak, halaber, honako hauek jasotzen ditu: Kontrol Metrologikoko Erregistroan duen inskripzio-egiaztagiria eta Special Precision Casting, SL enpresaren bidez kontagailuak merkaturatzeko Delixi Group IMP & EXP Co Ltd. egilearen baimena.

• 875/1984 Errege Dekretuak eskatzen ditun funtzionaltasun, eskakizun eta baldintzei dagokienez, SPC adostasun-adierazpenaren kopia.

• Egiaztapen-marka eta zigiluetarako aurreikusitako tokiaren zehaztapena, kontagailurako (eranskina) zein borneen taparako.

• Adostasun-egiaztagiriaren kopia, borneen kutxak egiten diren materialek ISO 75-2ri jarraituz beroaren eraginez (135 ºC) formari eusten dioten jakiteko saiakuntzak beharrezko dituen eskakizunekin, Delixi Group IMP & EXP Co Ltd. enpresaren aldetik.

• Labein Fundazioak emandako saiakuntza-egiaztagiriak:

– DD607 10(60) bertsiorako B0114-MT-L050706-01 erreferentzia.

– DD607 15(60) bertsiorako B0114-MT-L050706-02 erreferentzia, biak 2006ko apirilaren 27koak. Horietan jasotzen da martxoaren 28ko 875/1984 Errege Dekretuarekin bat datozela. Indukziozko kontagailuen eredu eta egiaztapenaren lehengo onarpenerako araudia onartzen da dekretu horretan.

Laugarrena.– Bizkaiko Lurralde Bulegoko zerbitzu teknikoek 2006ko uztailaren 19an eskabidearen aldeko txostena eman zuten.

Espediente hau ebazteko, honako hauek hartu behar dira kontuan:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala agintzen baita urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan (284/2005 Dekretua, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa).

Bi.– Martxoaren 29ko 875/1984 Errege Dekretua, bertan erabilera arrunteko indukziozko kontagailuen eredua onartzeko eta lehenbiziko egiaztapena egiteko araudia onartzen da: 2 motako kontagailuak, lotura zuzenekoak, berriak, tarifa arrunta edo askotarikoak, 50 Hz-ko fase bakarreko edo anitzeko korrontean energia aktiboa neurtzeko direnak.

Hiru.– Irailaren 11ko 1616/1985 Errege Dekretuak ezartzen du zein den Estatuko Administrazioak egin beharreko metrologia-kontrola; horko lehen tituluan xedatzen dira, oro har, Estatuaren metrologia-kontrola behar duten tresnetan bete beharreko baldintzak eta izapideak, eta, besteak beste, honako hau ezartzen da: eredua onartu izanaren ikurra esleituko da, ziurtagiria emango da, eta eredua onartzeko ebazpena argitaratuko da.

Aipatutako lege-manuak eta, oro har gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, eta Industriako Zerbitzuko buruak proposatuta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) Lutxana kaleko 6ko 2. solairuko ezkerraldeko B departamenduan dagoen Special Precision Casting SL enpresari honako indukziozko kontagailu elektrikoen eredurako onarpena emate: lotura zuzeneko eredua, fase bakarreko korronteko energia aktiborakoa, lehen aipatu diren ezaugarriak dituzten SPC-Delixi DD607 markakoak eta ber 10(60) A eta 15(60) A bertsiokoak.

Bigarrena.– Ereduaren onarpen-ikur hau ematea gailuari:

01 E-007

06.003

Hirugarrena.– Special Precision Casting SLk honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Ereduaren onarpena lortzeko aurkeztutako dokumentuetan zehaztutako guztia bete beharko dute merkatura atera daitezen kontagailuek. Kontagailuen diseinuan aldaketarik izango balitz, aldatutako ereduaren onarpen berria lortu beharko litzateke.

b) Ekipoek fabrikatzailearen laborategietan gaindituko dute jatorrizko egiaztapena eta modu egokian zigilatuko dira. Metrologia-kontroleko erregistro zenbakiarekin eta egiaztapen urtearen azken bi zenbakiekin grabatuko dira zigiluak.

Laugarrena.– Eredu honen onarpenaren balioa hiru urtekoa izango da.

Bosgarrena.– Eredua onartzeko dagokion ziurtagiria ematea; ziurtagiria ebazpen honekin batera doa eranskin modura.

Seigarrena.– Ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko agindua ematea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 10a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.

ERANSKINA/ANEXO


Azterketa dokumentala