Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6219

EBAZPENA, 2006ko irailaren 4koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena. Honen bidez ebazten da Editorial del Pueblo Vasco SAren hitzarmen kolektiboa (2005-2007 urteetarako) erregistratu, gordailatu eta argitaratzea (8601402 hitzarmen-kodea).

AURREKARIAK:

2006ko uztailaren 31n aurkeztu zuten ordezkaritza honetan aipatutako hitzarmen kolektiboari buruzko derrigorrezko dokumentazioa Enpresaren Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak, langileen ordezkapenean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuko 90.2 artikuluan (martxoaren 19ko BOE) aurreikusten den eskumena lan agintaritza honi dagokio, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko (2005-10-27ko EHAA) 17.f) artikuluak xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak (1981-04-02ko EHAA) eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistroari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuak (1981-06-06ko BOE) xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena.– Sinatutako hitzarmen kolektiboak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Honen ondorioz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 4a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

EDITORIAL DEL PUEBLO VASCO, SA (EDIVASA) ENPRESAKO V. HITZARMEN KOLEKTIBOA
I. KAPITULUA
APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua.– Lurralde-eremua eta eremu funtzionala.

Hitzarmen kolektibo honetan jasotako arauek Editorial del Pueblo Vasco SAk dituen eta hitzarmenaren indarraldian era daitezkeen lantoki guztietako lan-harremanak arautuko dituzte.

Hitzarmen honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da.

2. artikulua.– Langileen eremua.

Hitzarmen kolektibo hau Editorial del Pueblo Vasco SAn ohiko lan-harremanean lan egiten duten langile guztiei aplikatuko zaie, kontratatu mota edozein izanik ere.

Ondorioz, kanpoan geratuko dira lan-harreman berezia dutenak eta zerbitzuetako harreman zibila dutenak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Abuztuaren 1eko 1382/1985 Errege Dekretuaren arabera, goi-zuzendaritzako egitekoak dituztenak.

b) Profesional liberalak, zerbitzuak alokatzeagatiko kontratu zibilen bidez atxikita daudenak.

c) Piezako kolaboratzaileak, Enpresarekin harreman iraunkorra badute ere.

d) Editorial del Pueblo Vasco SA Enpresarentzat lan egin arren, jarduera berbera edo bestelakoa duten beste enpresa batzuk ere ordezka ditzaketen merkataritzako edo publizitateko agenteak.

3. artikulua.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau izenpetzen den egunean jarriko da indarrean eta ondorioak artikuluetan xedatutakoak izango dira; indarraldia 2007ko abenduaren 31ra artekoa izango da.

4. artikulua.– Hitzarmena salatzea.

Hitzarmen kolektiboa idatziz salatuko da, mugaeguna baino hiru hilabete lehenago, gutxienez. Epe horretan alderdi batek ere ez badu salatzen, hitzarmena urterik urte luzatuko da, besterik egin gabe.

5. artikulua.– Bermeak.

Hitzarmen kolektibo honetan ezarritako baldintzak gutxienekotzat eta derrigorrez bete beharrekotzat jotzen dira, baldintza indibidual onuragarriagoak egon daitezkeen arren.

Horretarako, eskuratutako eskubide diren baldintza onuragarriagotzat hartuko dira langile bati edo gehiagori pertsonalki eta eskubide gisa esleitu zaizkionak, ez akatsaren, edo Enpresaren aldetiko kontrol faltaren ondorio direnak.

II. KAPITULUA
ARAU-SISTEMA

6. artikulua.– Klausula indargabetzailea.

Hitzarmen kolektibo hau indarrean sartzen denean, aurrekoak indarra galduko du erabat, eta bertan aitortzen ziren eskubideak ere galdu egingo dira, hitzarmen honetan ere aitortzen direnak izan ezik, baina orain ezartzen den araubidea edukiko dute.

Hitzarmen kolektibo honetan aurreikusi gabe dagoen guztirako egokien jotzen diren Enpresaren ohiko erabilpenetara, sektoreko arauetara eta arau profesionaletara joko da, eta lehentasuna izango dute prentsaren sektorekoek eta, hauen barnean, denboran hurbilen daudenek.

7. artikulua.– Konpentsatzea eta irenstea.

Zuzenean nahiz zeharka legez ezartzen diren soldata igoerek, duten izaera dutela, hitzarmen honetako ekonomia-hobekuntzak ordezkatu edo irentsiko dituzte, orokorrean eta urteko zenbaketan kontsideratutako ekonomia-aldaketak langileentzat hitzarmen honetakoak baino egokiagoak badira soilik.

8. artikulua.– Osotasunarekiko lotura.

Hitzarmen kolektibo honetan xedaturikoa osotasun zatiezina da printzipioz, eta ondorioz, edozein erabaki administratibo edo judizialek bere funtsezko eduki diren edo alderdi negoziatzaile biek jasotako prestazio-orekari eragiten dioten xedapen hauetakoren bat ondoriorik gabe uzten badu, hitzarmena bere osotasunean ondoriorik gabe geratuko da, eta langileriaren lan-kontratuak xedapen orokorren bidez eraenduko dira beste hitzarmen kolektibo bat burutu bitartean.

9. artikulua.– Bitariko Batzordea.

Bitariko Batzordeak eskumena edukiko du hitzarmen kolektibo honetan ezarritakoa interpretatu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazoak eta bere iritzipean jartzen zaizkionak ebazteko.

Gehienez ere, hirurogeita hamabi orduko epean bildu beharko da alderdiren batek idatziz eskatzen duenero.

Bitariko Batzordea sei pertsonek osatuko dute: Enpresako langileek hiru ordezkari edukiko dituzte eta Enpresaren Zuzendaritzak beste hiru, libreki izendatuak.

Sor dakizkiokeen arazoak ebazteko, Bitariko Batzordeak kontuan izango ditu, hala badagokio eta aplikatzekoak diren legezko eta arauzko xedapenen ordez, arazoarekiko hurbiltasunagatik egokienak diren sektoreko arauak eta arau profesionalak, batez ere oraintsuko prentsakoak.

Edozein arazo kolektiboren berri eman aurretik, ezinbestekoa izango da Bitariko Batzordeari arazoa aurkeztea eta berarekin aldeko gehiengoa duen akordioa lortzen saiatzea.

III. KAPITULUA
ANTOLAKETARAKO EGITURA

10. artikulua.– Lanaren antolaketa. Zuzendaritza.

Lanaren antolaketa eta zuzendaritza Enpresaren Zuzendaritzaren eskumena dira, eta, hala dagokionean, indarrean dagoen Langileen Estatutuko 64. artikuluan xedaturiko araudia aplikatuko du, eta langileen ordezkaritza bateratuaren eskumenei dagokienez, eta ordezkari sindikalei dagokienez ostera, Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoa, hala badagokio.

11. artikulua.– Lan- eta kontratazio-baldintzak.

1.– Lantaldea zehaztea, ezartzea eta aldatzea Enpresaren Zuzendaritzari dagokio, beharren arabera eta honako hauek kontuan hartuta: berrikuntza teknikoa, lanaren arrazionalizazioa, aukeratutako antolaketa-sistema eta gaia arautzen duten lege-arauak.

2.– Editorial del Pueblo Vasco SA derrigortuta dago langileen ordezkariei lan-baldintzen edozein funtsezko aldaketaren berri ematera, izan aldaketa indibiduala zein kolektiboa, gutxienez 30 eguneko aurrerapenarekin –Langileen Estatutuaren 41. artikulua-.

Langileen ordezkariak lantaldearen aldaketa hauek gertatu baino lehen txostena emango du, Langileen Estatutuaren 64. artikuluari jarraiki.

3.– Hitzarmen kolektibo honen indarraldiak dirauen artean, Enpresak 2005eko abenduaren 31ko lanpostu kopuruari eutsiko dio eta indarrean dagoen Langileen Estatutuan ezarritako arrazoiengatik soilik kendu ahal izango ditu lanpostuak.

4.– Dena dela, Enpresak barne-sustapen profesionala gailentzea ahalbidetuko du, egoera-berdintasunean eta Zuzendaritzaren beraren irizpidearen arabera, baldintzak betetzen dituzten eta horretarako egokitasunak biltzen dituzten hautagaiak daudenean.

12. artikulua.– Jardute-arloak.

Bi jardute-arlo daude Enpresan: erredakzioa eta zerbitzuak.

Erredakzio-arloa egunkaria eta bestelako argitalpenetako edukiaren alderdi literario eta grafikoez arduratzen da, betiere argitalpen bakoitzaren informazio edo iritzi mailaren arabera.

Zerbitzu-arloa zeregin instrumentalez, laguntzakoez eta erredakzioaren euskarria izateaz arduratzen da, hori horrela erredakzioak funtziona dezan beharrezkoa den elaborazioa, prestaketa, banaketa, ekipamendua eta mantentzea dira haren zereginak. Horretaz gainera, langileei behar bezala erantzutea, aplikatu beharreko arauak betetzea, pertsona zein gauzen segurtasuna zaintzea, eta edozein enpresak berezkoak dituen zereginak ere bere ardurapekoak izango dira. Horien baitan zeregin exekutiboak bilduko dira, baita aholkularitzakoak, teknikoak eta administratiboak edo informatikoak ere.

13. artikulua.– Lanbide-taldeak.

1.– Honakoak dira erredakzioan dauden lanbide-taldeak:

Erredaktore-burua.

Saileko burua.

Erredaktorea.

Erredakzioko laguntzailea.

2.– Honakoak dira zerbitzu arloan dauden lanbide-taldeak:

Saileko zuzendaria.

Arloko burua.

Administrazioko langileak.

Saltzailea.

Teknikaria.

3.– Irizpide objektiboak erabiliko dira langileak talde horietako batean sartzeko; edonola ere, sailkapen horrek langileen duintasunari erasan diezaion ekidingo da.

Talde bakoitzari dagozkion ezaugarri profesionalak 4. eranskinean zehazten dira.

14. artikulua.– Ordainsari mailak.

1.– Lehen aipatu lanbide-talde bakoitzerako lau ordainsari maila ezarriko dira gehienez ere, sarrera maila barne. Betiere ezarritako ordainsariaren arabera.

2.– Langileak maila batean edo bestean sartzea langileari ezartzen zaion ordainsariaren araberakoa izango da, sarrera mailakoa izan ezik. Altako datatik 18 hilabete pasatu ostean langileak sarrera mailan jarraitzen badu, automatikoki aplikatuko zaio lehenengo ordainsari mailari dagokion igoera.

3.– Langile bat maila altuagoko lanbide-talde batera pasatzeko promozionatzen denean eta talde horretako sarrera mailan badago, 18 hilabete igaro ostean, automatikoki aplikatuko zaio lehenengo ordainsari mailari dagokion igoera.

4.– Langileen hiru ordezkarik eta Enpresaren beste hiruk osatuko duten batzordea gutxienez urtean bitan bilduko da, egoki irizten diren bestelako ordainsari mailen igoerak aztertu eta onartzeko. Batzorde horrek ondoko irizpideak baliatuko ditu: lanbide-trebakuntza, dedikazioa, eraginkortasuna, ekimen maila, esperientzia, arduren gehitzea, langileak dituen zereginen konplexutasuna, eta lanaren emaitzaren hobekuntzan eragina duen edozein. Lan mailaz igotzeko proposamenak egiteko ahalmena izango dute langileen ordezkariek, Enpresaren ordezkariek, interesdunak berak eta mailaz goragokoek. Erabakiak batzordekide guztien adostasunarekin hartuko dira.

15. artikulua.– Mugigarritasun funtzionala.

1.– Enpresaren baitako mugigarritasun funtzionalak izango dituen mugak lan-prestazioan jarduteko eta lanbide-taldearen parte izateko eskatutako titulazio akademiko edo profesionalei buruzkoak izango dira soilik. Lanbide-taldeen definiziorik ezean, mugigarritasun funtzionala lanbide kategoria parekideen artean gauzatu ahal izango da.

2.– Lan-taldeari edo honen maila baliokideei ez dagozkien betebeharrak burutzeko, mugigarritasun funtzionala berau justifikatzen duten arrazoi teknikoak edo antolakuntzazkoak badaude soilik izango da egingarri, eta betiere beharrezko den denboran. Maila apalagoko betebeharrak agintzea ekoizpen-jardueraren premiazko edo ustekabeko beharrek justifikatu beharko dute. Enpresariak egoera honen berri eman beharko die langileen ordezkariei.

3.– Langilearen duintasuna, bere prestakuntza eta sustapen profesionala kaltetu gabe burutuko da beti mugigarritasun funtzionala, eta burutzen dituen betebeharrei dagokien ordainsaria eskuratzeko eskubidea izango du langileak, maila apalagoko betebeharrak agintzen zaizkionean izan ezik; kasu hauetan jatorrizko ordainsaria mantenduko da. Mugigarritasun funtzionalaren ondorioz, ohiko betebeharra ez direnak burutzean agertutako trebetasunik eza eta egokitasunik eza ezin izango dira kaleratzeko arrazoi objektibo izan.

4.– Langile bati berea baino ordainsari maila altuagoa duten zereginak esleitu ahal izango zaizkio lau hilabetez urte berean edo sei hilabetez bi urtetan. Epe hori igarotakoan, Enpresak haren zereginetara itzultzea edo momentu horretan dituen zereginei dagokien ordainsari mailara igotzea erabaki beharko du. Legez edo konbentzionalki posible ez denean igoera, esleitutako ordainsari maila eta duen zereginari benetan dagokion ordainsariaren arteko aldea kobratzeko eskubidea izango du langileak.

5.– Langileen hiru ordezkarik eta Enpresaren beste hiruk osatuko duten batzordea urtean bitan bilduko da gutxienez, egoki irizten diren bestelako ordainsari mailen igoerak aztertu eta onartzeko. Batzorde horrek ondoko irizpideak izango ditu kontuan: lanbide-trebakuntza, dedikazioa, eraginkortasuna, ekimen maila, esperientzia, arduren gehitzea, langileari agindutako zereginen konplexutasuna, eta lanaren emaitzaren hobekuntzan eragina duen edozein. Lan mailaz igotzeko proposamenak egiteko ahalmena izango dute langileen ordezkariek, Enpresaren ordezkariek, interesdunak berak eta mailaz goragokoek. Erabakiak batzordekide guztien adostasunarekin hartuko dira.

6.– Artikulu honetan aurreikusitako egoeretan sartzen ez diren eta hitzartu gabe dauden betebeharrak aldatzeko alderdien adostasuna beharko da; halakorik ezean, lan-baldintzen funtsezko aldaketetarako aurreikusitako arauen edo hitzarmen kolektiboan xede horretarako ezarritako arauen eraginpean ezarriko da.

16. artikulua.– Leku-aldaketak.

Enpresak ezingo du bere baitarik inongo langilerik lekualdatu Editorial del Pueblo Vasco SAtik Batasun Editoriala Merkataritza Taldearen beste sozietate batera, partaidetutakoa edo atxikia, aurrez langileen ordezkariei jakinarazi gabe, ezta langilearen adostasunik gabe ere.

Taldeko enpresen artean langile bat lekualdatzeko baldintzak arautuko dituen barne-prozedura bat landuko du Enpresak.

Lekualdaketa baten ondorioz, langilea dagokion probintziatik kanpo bidali ahal izateko, Enpresaren eta langilearen arteko adostasuna beharko da. Adostasunik lortu ezik, indarrean dagoen Langileen Estatutuaren 40. artikuluan ezarritako izapideak egin beharko dira.

Dena dela, gai honetan, langileen ordezkariei entzun beharko zaie.

IV. KAPITULUA
LAN-DENBORA

17. artikulua.– Lanaldia.

Lan-astea hogeita hamasei ordukoa izango da.

Aldaketa justifikatzen duten arrazoiak badaude, lanaldia aldatu ahal izango da (jarraia, murriztua, e.a.), edo asteko orduak irregularki banatu, betiere Enpresaren Zuzendaritzak baimena ematen badu. Aldaketa egiteko interesdunaren eta langileen ordezkariaren oniritzia beharko da, eta ordezkaria bereziki arduratuko da banaketa hori langilearen promoziorako oztopo izan ez dadin.

Dena dela, akordiorik ezean, Langileen Estatutuaren 34. artikuluan jasotzen diren bideak baliatu beharko ditu Enpresak.

Egun libreak pilatzeko Erredakzioko Zuzendaritzaren baimena ezinbestekoa izango da, eta aurrez, ataleko arduradunaren justifikazioa beharko da. Pilatze horiek lehenbailehen errekuperatuko dira, eta alderdiei ondoen dagokien eran.

Lanean asteko edozein egunetan hasita ere, lan egindako bost eguneko bi libratuko dira.

Udako hiletan (uztaila eta abuztua) lanaldi jarraia aplikatu ahal izango da beharrek ahalbidetzen duten sailetan, eta Bitariko Batzordeak aztertu ondoren.

Aurreko irizpideak aplikatzeko langileen ordezkariei dagozkien ordezkatzeko eskumenak erabiltzen badira, ordezkariok aplikatzekoak diren legezko xedapenen arabera egingo dituzte.

18. artikulua.– Ordutegia.

1.– Ordutegia eta lan-txandak sail bakoitzak izan ohi dituenak izango dira.

2.– Lanera sartu eta atera puntuan egin beharko da, sartzeko bost minutuko tartea utziko delarik. Erredakzioko langileek, beren lanaren ezaugarri bereziengatik, ez dute aurreko idatz-zatian ezarritakoa bete beharko.

3.– Hitzarmen kolektibo honen eraginpean dauden langile guztiek Enpresaren Zuzendaritzak asistentzia kontrolatzeko une bakoitzean ezar ditzan sistemak beteko dituzte.

4.– Edonola ere, indibidualki hartzen den langilearen ikuspuntutik, lanaldiaren amaieratik hurrengo lanaldiaren hasierara hamabi orduko tartea egongo da gutxienez.

5.– Gaueko lanari dagokionez, indarrean dagoen legerian xedaturikoa izango da kontuan.

19. artikulua.– Asteburuak eta jaiegunak.

Prentsako lanaren berezitasuna kontuan harturik, asteburu eta jaiegunetan egunkaria eta horren osagarri den edo ez den beste edozein argitalpen editatzeko eta banatzeko behar diren zerbitzuak beteko dira.

20. artikulua.– Aparteko orduak.

1.– Lanaldia luzatzeari eta aparteko orduei dagokienez, Langileen Estatutuan eta gainontzeko arau aplikagarrietan xedaturikoa izango da kontuan.

2.– Erredakzioko langileek euren nagusien eskariz lanaldia luzatzen dutenean, xedapen libreko plusa jasotzeko eskubidea izango dute.

21. artikulua.– Oporrak.

Hitzarmen honek barne hartzen dituen langile guztiek hogeita zortzi (28) laneguneko oporrak izango dituzte, edo lan egindako aldiaren zati proportzionala. Oporrak txandaka hartuko dira urte osoan zehar, sail edo zeregin bakoitzeko zerbitzu-beharren arabera.

Ahal denetan, oporrak udako hiletan har daitezen ahaleginduko da zuzendaritza.

Oporrak kontatzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldia hartuko da erreferentzia-aldi gisa.

Enpresa uzten denean, abenduaren 31ra arte benetan lan egindako aldiari dagozkion opor egunetatik gora hartutakoak kenduko dira kitapenetik.

Urte bakoitzeko martxoaren 1era arte izango da aurreko urteko opor eta egun libreak hartzeko eskubidea, eta beraz, baten batek egun libreak baditu hartzeke galdu egingo ditu, salbu eta egunkariko zuzendaritzak baimendutako kasu pertsonaletan.

V. KAPITULUA
KONTRATAZIOA ETA SUSTAPENA

22. artikulua.– Aldi baterako kontratuak.

1.– Enpresak ondoko arrazoiengatik eta iraupenarekin gauzatu ahal izango ditu aldi baterako kontratuak:

a) Lan edo zerbitzu jakin bat burutzeko, Enpresaren jardueran berezko autonomia eta funtsezkoa dituena, eta iraupen jakinik ez duena. Kontratuaren iraupena burutu beharreko lanak edo zerbitzuak berak zehaztuko du.

b) Zereginen pilaketak direla eta, gehiegizko eskaerek edo merkatu-egoerak hala eskatzen dutenean, Enpresaren ohiko jarduera izanik ere. Iraupena sei hilabetekoa izango da gehienez hamabi hilabeteko aldian, azaldutako arrazoiak gertatzen diren unetik aurrera.

c) Lana etetea edo kontratua haustea justifikatzen duen gaixotasun, amatasun, opor edo legezko bestelako arrazoiren batengatik langileak ordezkatzeagatik, honek lanpostua gordetzeko eskubidea izango duelarik. Ordezkatuaren izena eta ordezkapenaren arrazoia zehaztu beharko dira. Kasu honetan, kontratuak ordezkatuaren etendurak dirauen denbora bera iraungo du, eta txanda egokiro burutzeko behar den baitezpadako denbora soilik luzatu ahal izango da.

d) Hitzarmen hau indarrean den artean legez ezar litekeen beste edozein arrazoirengatik.

2.– Enpresako langile finko izatea erdietsiko dute lehenago adierazitako kontraturen baten titular izan direnek, langilearen borondatearen gainetik kontratuaren xedea desnaturalizatua izan delarik; honela, behin-behineko kontratuan nagusi den kausalitate printzipioa hautsiko da.

Halaber, hemezortzi hilabete baino gehiagoz jarraian behin-behineko kontratuak izan dituztenek finkotasuna erdietsiko dute.

Dena dela, Enpresak behin-behineko kontratuen antzinatasunen akumulatzea kontuan izango du langilea finko gisa lantaldera sartzen denean.

3.– Praktikaldiko kontratua: behin-behineko kontratazio mota hau lan-esperientziarik ez duten lizentziadun eta tituludunei begira erabiliko da, titulua eskuratu eta hurrengo lau urtetan. Beren soldata maila 2. eranskinean sarrera maila gisa ageri dena izango da.

4.– Indarrean dagoen legeriak kasu bakoitzerako ezartzen dituen baldintzekin bat izenpetu ahal izango dira lanaldi partzialeko kontratuak.

5.– Gai honetan, Bitariko Batzordeak legez dagozkion ahalmenak erabiliko ditu.

23. artikulua.– Probaldia.

1.– Editorial del Pueblo Vasco SAn sartzen diren langileen probaldia sei hilabetekoa izango da lizentziadunentzat eta bi hilabetekoa gainontzekoentzat, indibidualki bestela hitzartu ezean. Dena dela, kazetarientzat probaldia sei hilabetekoa izango da beti.

2.– Probaldian dagoen langileak bere kategoria profesionalari eta lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrak edukiko ditu, lantaldekoa bailitzan, baina horietatik kanpo geratuko dira lan-harremanak suntsitzetik eratortzen direnak. Suntsipena alderdi bietatik edozeinek eska dezake aurrez jakinarazpenik egin gabe eta batek ere ez du kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik edukiko.

3.– Probaldia amaitzean atzera egiterik egon ez bada, kontratuak ondorio guztiak edukiko ditu eta lanean aritutako aldia langilearen antzinatasun gisa aintzat hartuko da.

24. artikulua.– Sarrerak.

1.– Enpresara sartzeko langileei eskatu beharreko baldintzak Enpresaren Zuzendaritzak zehaztuko ditu, indarrean dagoen legeriak enplegurako ezartzen duen esparruaren baitan, eta Langileen Estatutuko 64. artikuluan langileen ordezkariei gai honetan ematen zaizkien eskuduntzak errespetatuz.

2.– Enpresara sartzen den langile berriak ezingo du aldi berean beste lan baten bidez Gizarte Segurantzan kotizatzen aritu. Dena dela, Enpresako sailetako langileek hartzen dituzten egun libreak betetzeko lanaldi partzialeko kontratua dutenak salbuetsita geratuko dira. Enpresak dauden lanpostu hutsen berri emango du, bai eta betetzeko kasu bakoitzerako eskatzen diren baldintzena ere. Bereziki aintzat hartuko dira sektorean esperientzia duten langabetuak.

3.– Langile berriak hautatu eta kontratatzeko prozesuetan, lan-harremana garatzerakoan nolabait eragin dezaketen datu pertsonal eta profesionaletan egia osoa esatea eskatuko da. Datuak ezkutatu edo faltsutzea kontratua suntsitzeko arrazoi izango da.

Kontratu mugagabea duten langileen bajak Enpresan, Enpresaren beraren beharrei, bajaren arrazoiei, merkatuaren egoerari eta hautagaien profilari ondoen egokitzen zaizkien kontratu-modalitateen bidez beteko dira. Edonola ere, Enpresako behin-behineko kontratuen portzentajea oro har hitzarmen hau izenpetzean zeuden parametroetan mantenduko da.

VI. KAPITULUA
KAZETARITZA JARDUERAREN EGINKIZUN
ESPEZIFIKOAK

25. artikulua.– Jabetza intelektuala.

1.– Editorial del Pueblo Vasco SAri, El Mundo egunkariaren editore legez, bere gehigarri eta aldizkariak barne, paperezko edizioan zein digitalean, Jabetza Intelektualari buruzko 1/1996 Legearen 8. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaio.

2.– Ustiapen-eskubideak etetea Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 51.2 artikuluan xedatutakoaren bidez eraenduko da:

«Itun idatzirik ezean, ustiapen-eskubideak esklusiban eta enpresariaren ohiko jarduera burutzeko behar adinako garrantziarekin eman direla ulertuko da, aipatu lan-harremanari jarraiki gauzatutako lana emateko momentuan".

3.– Oro har, lantaldeko langileek Editorial del Pueblo Vasco SAren aldizkako argitalpenei egindako idatzizko ekarpenak eta argazkiak prentsako informaziotzat eta albistearen zerbitzura dauden tresna-elementutzat hartuko dira.

4.– Ekarpen literario edo grafikoaren ezaugarriengatik ezin bortxatuzko gurasotasuna dagoela era justifikatuan ulertu behar den kasuetan, gurasotasun-eskubidea errespetatu beharko du Editorial del Pueblo Vasco SAk; ondorioz, ezingo ditu hauen ezaugarri partikularrak aldatu, eta aipatu ekarpenen osotasuna errespetatu beharko du.

26. artikulua.– Interes-gatazkak.

1.– Langileek arduraz saihestuko dute interes-gatazka jarreran kokatzea, hau da, berarengan interesak, atxikimenduak edo aukerak eragin ditzaketen eta Enpresarenekin talka egiten duten negozio, jarduera edo bestelako edozein operaziotan titular izan edo esku-hartzea, merkataritzazkoak izan zein ez.

2.– Editorial del Pueblo Vasco SA edo berau kide den argitalpen-taldearen beste sozietate batzuen enpresa hornitzaile direnetan parte hartzea saihestuko du bereziki.

27. artikulua.– Lehian ez parte hartzeko betebeharra.

1.– Bidegabeko lehiatzat hartuko dira ondokoak: sektoreko beste enpresari bati edo beste enpresa zein medio batzuei Enpresaren beraren jarduerei era negatiboan eragingo lioketen lan-zerbitzuak, zibilak eta merkataritzazkoak ematea; eta prestazio horretara edo langilearentzako abantailaren bat lortzera daramaten negoziazioak, betiere Enpresaren datuak erabiliko balira bertan, honela sekretu-betebeharra urratuko bailitzateke.

2.– Dedikazio esklusiboari dagokion plusa kobratzen duen langileak, beste komunikabide batekin kolaboratu ahal izateko aurretik idatzizko baimen berezia beharko du, Giza Baliabideen Zuzendaritzak horri buruz dituen jarraibideen arabera. Gainontzeko langileek egoera hori jakinaraziko dute eta ez dira bidegabeko lehian eroriko.

VII. KAPITULUA
JAZARPENA

28. artikulua.– Irizpide orokorrak.

1.– Gure herrian lan-esparruko jazarpentzat hartzen diren jarreren garrantzia eta ugaritasuna ikusirik, izan sexuaren zein moralaren esparrukoak, Enpresak halako jokabideei buruzko kontrol berezia egiteko konpromisoa hartzen du, eta horretarako jokamolde horien zaintzara, prebentziora, errotik kentzera eta, hala dagokionean, zehapenera bideratutako beharrezko neurri guztiak hartzekoa.

2.– Langileen duintasuna erabat errespetatzen den giroa lortzeko xedearekin, Editorial del Pueblo Vasco SAk ez du inolaz ere onartuko eta desenkusatuko era horretako jokamolderik, eta Zuzendaritzatik halakoak salatzea eta, jazarpena gertatzen dela egiaztatzen den kasuetan, behar diren zehapenak ezartzea bultzatuko da.

3.– Era berean, eta langile ororentzako segurtasun eta babes handiagoaren mesedetan, salaketa faltsuak edo funtsik gabekoak, edota jazarpenaz akusatzen den pertsonari min egin edo izena zikintzeko asmoarekin egindakoak ere zehatuko dira.

<<P ALIGN="JUSTIFY">4.– Jardueraren arlo guztietako buruek eta arduradunek, balizko jazarpen kasuren baten berri izanez gero, horri amaiera emateko egoki gerta daitezkeen ekimenak burutu beharko dituzte, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari ere jakinarazi beharko diote.

29. artikulua.– Sexu-jazarpena.

1.– Sexu-jazarpentzat hartuko da gisa horretako jokamolde oro, jasaten duenak nahi ez duena eta pertsonaren duintasunaren aurka jotzea helburu duena, batez ere honek ingurunea kontrakoa, iraingarria, umiliagarria edo erasokorra bilakarazten badu, horrelako giroak lanaren iraunkortasunean eragin negatiboa izan dezakeen edo ez kontuan izan gabe.

2.– Jazarpena egon dadin proposamen sexuala egon behar da, honen errefusatzea eta ondoren ere irautea.

30. artikulua.– Espezifikoki sexu-jazarpentzat jo daitezkeen jokamoldeak.

1.– Ondoko jokamoldeak bereziki sexu-jazarpentzat hartuko dira:

a) Nagusi edo langile batek lankide bati egindako sexu-eskakizun esplizituak zein inplizituak, lan-baldintzen hobekuntza lortzeko promesa edo, onartu ezean, lan-baldintzen okertzea jasateko mehatxupean.

b) Iraunkorrak diren eta eduki sexuala edo lizuna duten adierazpen fisikoak, hitzezkoak edo limurkeriak, objektiboki giro ezerosoa sortzen dutenak, norberari eta besteei opa ez zaizkienak eta lana betetzeko langileak duen eskubideari kaltea ekartzen diotenak, bere intimitate pertsonalari erasotzen diotenak hitzezko eta egintzazko irain-giro argian.

c) Sexu-askatasunaren aurkakoak izan eta erasotuek onartu edo ametitzen ez dituzten ekintzak.

d) Lanean behin eta berriz emandako hitzezko adierazpen erotikoak, lizunak edo limuriak eta zuzentzen zaizkion pertsonarekiko objetiboki iraina edo laidoa direnak.

e) Ohitura sozialei soilik jarraiki azal ezin daitezkeen ukitze fisikoak, jasaten dituenak onartzen eta desiratzen ez dituenak.

f) Behin eta berriz errepikatzen den eta pertsona bat jazartzera edo nekatzera zuzenduta dagoen bestelako edozein jokamolde edo jarrera, sexu-izaerako proposamen iraingarrien bidez biktimari arazoak eragiten dizkiona.

2.– Ez dira sexu-jazarpentzat hartuko:

a) Hemen debekatutako irain edo laido ez diren lagunarteko jokabideak, maitekorrak edo familiarrak.

b) Gustu dudagarria duten adierazpenak, baita itsusiak ere, baina ustezko mindua ere bertan egonik giro lasaian esanak, eta asmo iraingarririk edo laidogarririk gabeak.

c) Pertsona bati zuzendutakoak diren eta berak onartzen dituen adierazpen lizunak, berak eskatuak edo zalantzarik gabe berak eraginak, betiere argi eta garbi onartzen, eskatzen edo eragiten baditu.

d) Era ez lizunean, laidogarrian edo iraingarrian egindako afektu, miresmen edo estimu adierazpenak.

31. artikulua- Jazarpen morala.

Jazarpen moraltzat joko da lanean sistematikoki burutzen den pertsona batekiko abusuzko zeinahi jokabide, batez ere langilearen duintasuna edo osotasun psikikoa kaltetu edo zauritu dezaketen jokabide, hitz edo jarrera errepikakorren bidez adierazia eta bere lan-baldintzak arriskuan ipini edo degrada ditzakeena.

VIII. KAPITULUA
KONTRATUAK ETETEA

32. artikulua.– Baimenak.

1.– Hitzarmen kolektibo honek barne hartzen dituen langileek eskubidea edukiko dute lanera etorri ez eta ordainsariak jasotzeko aurrez jakinarazi eta justifikatuz gero, indarrean dagoen Langileen Estatutuaren 37.3 artikuluan xedatutako kasuetan eta bertan zehazten den denborarako. Hona hemen kasuak eta denbora:

a) Ezkontza edo legez eratutako izatezko bikoteen ospakizun baliokidea: hamabost egun natural.

b) Jaiotza edo adopzioa: zazpi egun natural.

c) Gaixotasun larri edo ebakuntza: bost egun natural.

d) Heriotza, probintzian berean: hiru egun natural.

e) Heriotza, probintziatik kanpo: bost egun natural.

f) Ohiko etxebizitza aldatzea, probintzian berean: egun natural bi.

g) Ohiko etxebizitza aldatzea, probintziatik kanpo: lau egun natural.

2.– Langileek, bederatzi hilabete baino gutxiagoko seme-alabaren bat edoskitzeagatik, naturalki zein artifizialki, lanetik ordubetez ateratzeko eskubidea izango dute eta komeni zaienean hartu ahal izango dute. Langileak eskubide horretaz baliatzeko denbora eta modua aukeratu, eta Enpresaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio.

Hori guztia indarrean dagoen Langileen Estatutuaren 23. artikuluan agintzen dena alde batera laga barik.

3.– Arrazoi bereziengatik Enpresak langileari aipatutakoez bestelako baimenik ematen badio, horiek ordaindutako baimen berezitzat hartuko dira. Baimen horiek ezin izango dira inolaz ere oporren hasieran edo amaieran, zubietan edo jaiegunen aurretik edo ondoren hartu.

Baimena lortzeko zergatik eskatzen den arrazoitu beharko da. Baimen hauek hiru egunekoak izango dira.

4.– Langile guztiek ordaindu gabeko lizentziarako eskubidea izango dute, hiru hilabetez gehienez. Editorial del Pueblo Vasco SAk konpromisoa hartzen du hiru hilabetetik gorako eta urtebetetik beherako ordaindugabeko baimenetarako eskariak aztertzeko. Urtebetetik beherako baimen ordaindugabea amaituta, langilea bere lanpostura itzuliko da automatikoki.

5.– Hala baimen ordainduen nola ordaindugabeen kasuan, Enpresak emanez gero, atzeratu egin dezake horiek hartzeko unea antolaketa beharrek eta behar funtzionalek hala eskatzen badute eta, betiere, langileen ordezkariekin hitz egin ondoren.

6.– Legezko zaintza dela eta, Editorial del Pueblo Vasco SAko langileak bere zaintzapean badauka sei urte baino gutxiagoko adingabea edo jarduera ordaindurik ez duen gutxitu fisiko edo psikikoa, lanaldia murrizteko eskubidea izango du, eta murrizketa lanaldiaren iraupenaren heren batekoa izango da gutxienez eta lanaldiaren iraupenaren erdikoa gehienez. Adingabeak hori justifikatzen duen ezintasun fisiko edo psikikoren bat edo gaixotasun larriren bat badu, baldintza hau hamar urtera zabalduko da edo, kasu berezietan, hamabira.

33. artikulua.– Eszedentziak.

1.– Editorial del Pueblo Vasco SAko langile guztiak derrigorrezko eszedentzi egoeraratu ahal izango dira indarrean dagoen Langileen Estatutuan ezarrita dagoen moduan.

2.– Enpresan urtebete gutxienez daraman langileak borondatezko eszedentzia eska dezake, urte beterako gutxienez eta bost urterako gehienez, idatzizko beste komunikabide publiko edo pribatu batean aritzeko eskatzen denean izan ezik; kasu horretan, eszedentzia eman edo ez Enpresaren Zuzendaritzak erabakiko du libreki, egoera kontuan hartuta.

Eszedentziarako eskaera idatziz egin beharko zaio Enpresaren Zuzendaritzari zergatia adieraziz. Erantzuna ere idatziz emango da hurrengo 30 egunen barruan eta ezezkoa ematen bada, zergatia adieraziko da.

3.– Eszedentziak dirauen artean langileak idatzizko beste komunikabide batean lan egiten edo kolaboratzen badu, Editorial del Pueblo Vasco SAra itzultzeko daukan lehentasunezko eskubideari uko egin diola ulertuko da eta behin betiko baja emango zaio, Enpresak egoera horren berri duen momentutik.

4.– Indarrean dagoen Langileen Estatutuaren 46.5 artikulua aplikatuz, eszedentzian dagoen langileak lehentasunezko eskubidea baino ez du edukiko Enpresan hutsik geratzen diren kategoria bereko edo antzeko kategorietako lanpostuak betetzeko. Urtebete eta bi urte eta erdi bitarteko eszedentzian egon den langileak, Enpresara itzultzeko eskabidea egin, eta, gehienez ere, sei hilabeteko epean itzuli beharko du lanera. Horretarako, Enpresak, legeak uzten dion neurrian, eszedentzian dauden langileen lanpostuak kontratu-bidez beteko ditu, kontratua bukatuko den eguna eta eszedentzian dagoen langilea ustez lanera itzuliko den eguna bera izango delarik.

Bitariko Batzordeak izango du paragrafo hau aplikatzean sor daitezen arazoak konpontzeko eskumena.

Edonola ere, eszedentziak, baimenak eta kontratatuta eteteko beste edozein arrazoi dagoen kasuetarako, atal bakoitzaren beharrak zein egunkari osoarenak hartuko dira kontuan.

Enpresak, uneoro, gertatzen diren eszedentzien berri emango die langileen ordezkariei, bai eta sor daitezkeen gorabeherena ere.

IX. KAPITULUA
ORDAINSARIA

34. artikulua.– Irizpide orokorrak.

1.– Langileek jasotako ordainketak ordainsaritzat hartuko dira baldin eta beren benetako lan-zereginak egitearen ondorio badira. Enpresari atxikita egote hutsagatik, egindako lanarekin zerikusirik ez duten berariazko helburuengatik edo beste edozein arrazoirengatik jasotakoak, berriz, ez dira ordainsaritzat joko.

2.– Hitzarmen kolektibo honetan hitzartutako ordainketa guztiak gordinak dira. Beraz, horietatik kendu egin behar dira legezko zerga-atxikipenak, Gizarte Segurantzakoak, epaitegiek agindutako atxikipen eta bahiturak edo legez agindutako beste edozein.

3.– Enpresak lan bera egiteagatik ordainsari bera ordainduko du kontzeptu guztietan, sexuagatiko bereizketarik egin gabe.

35. artikulua.– Ordainsariaren kontzeptuak.

1.– Ordainsaria bi zatitan egongo da banatua, finkoa bata eta aldakorra bestea. Finkoa lanbide-talde eta mailen arabera zehaztutakoa da; 2. eranskinean daude jasota horiek. Zenbateko hauek dedikazio esklusiboa eta xedapen librea barne hartzen dituzte.

2.– Aldakorra, berriz, langilearekin batera erabakiko da, edo Enpresaren Zuzendaritzak erabakiko du ematea, betiere gertutasuna, esfortzua, zailtasuna eta proposatutako helburuak betetzea kontuan hartuko delarik. Lan-kontratu indibidualek zehaztuko dute dagokien araubide juridikoa.

Hitzarmeneko soldata finkoa Enpresaren osagarriaren bidez igoko da kontratu indibidualean hitzartutako ordainsarira iritsi arte.

3.– Hitzarmeneko oinarrizko soldata finkoari ondoko osagarrietako bat gehitu ahal izango zaio:

a) Antzinatasunagatiko osagarri pertsonala: hirurtekoen araberako zenbateko finkoa da, hain zuen ere, hileko 40,51 euro gordin hirurteko bakoitzeko.

b) Gaueko lana: urteko soldata gordinaren % 15 izango da eta une bakoitzean eta Enpresak izendatuta erredakzioko edizioaren sailera atxikita daudenei aplikatuko zaie.

Enpresako beste sailetan, Zuzendaritzak hala erabakita, langileen lanaldiaren ordu bat edo gehiago gaueko hamarrak eta goizeko seiak bitartean egiten denean, ordu horiengatik oinarrizko soldata gehi % 15 ordainduko zaie.

c) Asteburuetako zaintzak: ordaindu beharrekoa hileko 332,92 euro gordin izango da. Kopuru hau urteko hamabi hilabeteetan ordainduko da.

Zenbateko hori hilean asteburu bitan zaintza egiteagatik emango da. Sail bakoitzak dituen ezaugarri bereziengatik edota teknika, ekoizpen edo antolakuntza mailako arrazoiengatik langileren batek hilean bi asteburutan baino gehiagotan egiten baditu aipatutako zaintzak, gaindikina ordainduko zaio.

Kopuru hauen ordainketatik kanpo geratuko dira asteburuetan lan egiten ez duten langileak, eta baita erredaktore-buru edo erredakzioko nagusien maila duten langileak ere.

Kirol sailera atxikirik dauden langileek hilean 665,84 euro jasoko dituzte futbol-ligak dirauen artean.

d) Jaiegunean lan egiteagatiko gehigarria: eguneko soldata arruntari % 80 gehituko zaio. Eguberri egunean, Urte Berri egunean eta Ostegun Santuan lan egiteagatik eguneko soldata arruntaren % 150 ordainduko da, gainera, egun bat libre hartzeko eskubidea izango du langileak.

e) Prestasun plusa: erredakzioko langileek «atazaka" erregimenpean egiten dute lan. Ondorioz, lanaldia informazio-zereginak amaitutakoan bukatzen da.

Presazko informazioei edo dedikazio gehiago eskatzen duten gertaerei erantzun behar bazaie edota lana ohiko baldintzez bestelakoetan egin behar bada eta horrek ohiko dedikazio arrunta gehitzea badakar, gehikuntza hori prestasun plusaren bitartez ordainduko da.

Gehigarri horrek lanaren kalitate edo kantitatearen edozein gehikuntza konpentsatu eta ordaintzen du eta, beraz, ez da kobratuko helburu berbera, osoki edo partzialki, duen beste edozein ordainsari-kontzepturik, salbu eta gertutasun eta dedikazio esklusibokoa, zeina kontratu indibidual bakoitzean zehaztuko

baita.

Prestasun plusa 32,41 euro gordinekoa izango da eguneko, eta aplikatzen den bakoitzean ordainduko da aurrerago xedatutakoaren arabera.

Plus honen aplikazioa kontrolatzeko prozedura bat ezarriko da. Eskaera saileko buruak egingo du eta zuzendariak edo, bera ez badago, bere ordezkoak sendetsiko du.

Artikulu honen a), c) eta e) idatz-zatietan aipatu osagarriak 2006. eta 2007. urteetan eguneratuko dira aurreko urtean argitaratutako KPI errealari jarraiki.

36. artikulua.– Aparteko ordainsariak.

Editorial del Pueblo Vasco SAn aparteko ordainsariak ondokoak izango dira:

a) Oporretako ordainsaria: ekainean emango da, langileak hori jaso aurreko seihileko naturalean jasotako soldatei dagokienez; hau da, urtarrilaren 1etik ekainaren 30erako aldi-tartean sortutakoa izango da eta aldi horretan benetan lan egindako denboraren arabera proportzionala izango da.

b) Eguberritako ordainsaria: abenduan emango da, langileak hori jaso aurreko seihileko naturalean jasotako soldatei dagokienez; hau da, uztailaren 1etik abenduaren 31rako aldi-tartean sortutakoa izango da eta aldi horretan benetan lan egindako denboraren arabera proportzionala izango da.

c) Otsaileko aparteko ordainsaria: otsailean emango da, langileak hori jaso aurreko seihileko naturalean jasotako soldatei dagokienez; hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako aldi-tartean sortutakoa izango da eta aldi horretan benetan lan egindako denboraren proportzionala izango da.

37. artikulua.– Aparteko orduak.

Aparteko orduak taula honen arabera ordainduko dira:

&#9;2005. &#9;2006. &#9;2007.

&#9;urtea&#9;urtea&#9;urtea

&#9;Euroak&#9;Euroak&#9;Euroak

Eguneko aparteko ordua&#9;15,48&#9;16,05&#9;16,37

Gaueko aparteko ordua&#9;18,05&#9;18,72&#9;19,09

Jaieguneko aparteko ordua&#9;19,37&#9;20,09&#9;20,49

Jaiegun gaueko aparteko ordua&#9;22,14&#9;22,96&#9;23,41

38. artikulua.– Soldataz kanpoko sortzeak.

1.– Enpresak norberaren ibilgailua erabiltzeko baimena ematen badu, kilometroko 0,28 euro ordainduko dizkio langileari.

Taxiak ordaintzeko sail bakoitzeko buruaren baimena beharko da. Kobratzeko ordainagirietan ibilbidea zehaztu beharko da. Irizpide orokor gisa, ohiko bizilekutik informaziogunerako eta lantokirako joan-etorriak egiteko taxiak edo garraioak ez dira ordainduko, ezta gaueko plusak kobratzen dituztenei ere. Hala ere, Bitariko Batzordeak aplikazio-arauak ezarri ahal izango ditu aipatu ordainketa kudeatzeko.

2.– Otorduetako txartelak: Enpresak, hilero, oporretako hilean izan ezik, 22 txartel banatuko dizkie langileei edo sailetan sartzen direnei, baita erredaktore-buruei ere. Txartel bakoitzak 7,81 euroko balioa izango du.

Hitzarmen kolektibo hau indarrean jarriko den urtearen hurrengoan, zenbatekoa legearen aplikazioak ezartzen duen muga fiskalaren parekoa izango da. Aipatu otorduetako txartelak Enpresak itundutako jantokietan erabili ahal izango dira soilik eta benetan lan egindako egunek sorraraziko dituzte.

3.– Ostatu-gastuak:

– Dieta nazionala, gaua pasatuta: 53,92 euro.

– Dieta nazionala, gaua pasa gabe: 26,96 euro.

– Nazioarteko dieta: 118 euro.

Zenbateko horiek indarrean izango dira hitzarmena sinatzen den egunetik eta berau indarrean dagoen bitartean ez dira aldatuko.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egindakoagatik ematen da dieta nazionala.

39. artikulua.– Soldata igoerak.

Hitzarmen kolektibo hau indarrean den artean aurreikusitako ordainsari finkoek, hau da, soldatek, honako igoera hauek izango dituzte urtero:

2005. urterako:

A) Langile bakoitzaren soldataren gaineko KPI errealaren igoera. Hitzarmen honetan jasotako soldataren gainerako kontzeptuak KPI errealaren arabera eguneratuta daude.

B) Langileen erosteko ahalmena handiagoa izan dadin aparteko haborokina hitzartu da, Enpresaren tokiko publizitateko sarrera garbien aurrekontua betetzeari lotua, taula honi jarraiki:

Aurrekontua &#9;Aparteko

betetzea %&#9;haborokina %

% 15etik % 29,9ra&#9;0,20%

% 30etik % 34,9ra&#9;0,30%

% 35etik % 39,9ra&#9;0,35%

% 40tik % 44,9ra&#9;0,50%

% 45etik % 49,9ra&#9;0,65%

% 50etik % 54,9ra&#9;0,80%

% 55etik % 59,9ra&#9;0,95%

% 60tik % 64,9ra&#9;1,10%

% 65etik % 69,9ra&#9;1,25%

% 70etik % 74,9ra&#9;1,40%

% 75etik % 79,9ra&#9;1,55%

% 80tik % 84,9ra&#9;1,70%

% 85etik % 89,9ra&#9;1,85%

% 90etik % 94,9ra&#9;2,00%

% 95etik % 99,9ra&#9;2,15%

% 100etik % 104,9ra&#9;2,30%

% 105etik % 109,9ra&#9;2,95%

% 110etik % 114,9ra&#9;3,60%

% 115etik % 119,9ra&#9;4,25%

% 120tik % 124,9ra&#9;4,90%

% 125etik % 129,9ra&#9;5,55%

% 130 baino gehiago&#9;6,20%

2006. urterako:

A) Hitzarmen honetan jasotako kontzeptuen gaineko KPI errealaren igoera.

B) Langileen erosteko ahalmena handiagoa izan dadin aparteko haborokina hitzartu da, Enpresaren tokiko publizitateko sarrera garbien aurrekontua betetzeari lotua, taula honi jarraiki:

Aurrekontua &#9;Aparteko

betetzea %&#9;haborokina %

% 15etik % 29,9ra&#9;0,20%

% 30etik % 34,9ra&#9;0,30%

% 35etik % 39,9ra&#9;0,35%

% 40tik % 44,9ra&#9;0,50%

% 45etik % 49,9ra&#9;0,65%

% 50etik % 54,9ra&#9;0,80%

% 55etik % 59,9ra&#9;0,95%

% 60tik % 64,9ra&#9;1,10%

% 65etik % 69,9ra&#9;1,25%

% 70etik % 74,9ra&#9;1,40%

% 75etik % 79,9ra&#9;1,55%

% 80tik % 84,9ra&#9;1,70%

% 85etik % 89,9ra&#9;1,85%

% 90etik % 94,9ra&#9;2,00%

% 95etik % 99,9ra&#9;2,15%

% 100etik % 104,9ra&#9;2,30%

% 105etik % 109,9ra&#9;2,95%

% 110etik % 114,9ra&#9;3,60%

% 115etik % 119,9ra&#9;4,25%

% 120tik % 124,9ra&#9;4,90%

% 125etik % 129,9ra&#9;5,55%

% 130 baino gehiago&#9;6,20%

2007. urterako:

A) Hitzarmen honetan jasotako kontzeptuen gaineko KPI errealaren igoera.

B) Langileen erosteko ahalmena handiagoa izan dadin aparteko haborokina hitzartu da, Enpresaren tokiko publizitateko sarrera garbien aurrekontua betetzeari lotua, taula honi jarraiki:

Aurrekontua &#9;Aparteko

betetzea %&#9;haborokina %

% 15etik % 29,9ra&#9;0,20%

% 30etik % 34,9ra&#9;0,30%

% 35etik % 39,9ra&#9;0,35%

% 40tik % 44,9ra&#9;0,50%

% 45etik % 49,9ra&#9;0,65%

% 50etik % 54,9ra&#9;0,80%

% 55etik % 59,9ra&#9;0,95%

% 60tik % 64,9ra&#9;1,10%

% 65etik % 69,9ra&#9;1,25%

% 70etik % 74,9ra&#9;1,40%

% 75etik % 79,9ra&#9;1,55%

% 80tik % 84,9ra&#9;1,70%

% 85etik % 89,9ra&#9;1,85%

% 90etik % 94,9ra&#9;2,00%

% 95etik % 99,9ra&#9;2,15%

% 100etik % 104,9ra&#9;2,30%

% 105etik % 109,9ra&#9;2,95%

% 110etik % 114,9ra&#9;3,60%

%115etik % 119,9ra&#9;4,25%

% 120tik % 124,9ra&#9;4,90%

% 125etik % 129,9ra&#9;5,55%

% 130 baino gehiago&#9;6,20%

X. KAPITULUA
PRESTAZIO SOZIALAK

40. artikulua.– Aurrerakinak eta maileguak.

1.– Editorial del Pueblo Vasco SAko langile guztiek hileroko nominaren zenbateko likidoaren adinako aurrerakin bat eskatzeko eskubidea daukate, eta eskatzen duten hilean berean itzuli beharko dute.

2.– Langileek beren soldata garbiaren hiru hilekoren zenbatekoaren adinako interesik gabeko mailegu bat eska diezaiokete Enpresari. Amortizatzeko epea ezingo da hamabi hilabete baino handiagoa izan. Probaldian ezingo da halako mailegurik eskatu, eta eman ere ez da emango baldin eta amortizatzeko epeak kontratuaren amaierarako geratzen den aldia gainditzen badu. Horretarako, nominatik kendu beharrekoak kenduko dira.

41. artikulua.– Bizi-aseguru kolektiboa.

Laneko istripu eta gaixotasunengatiko arriskuak estaltzeko, Gizarte Segurantzaren edo Mutua Patronalaren bidez derrigorrez kontratatu behar izateaz gain, Enpresaren Zuzendaritzak, bere kontura, Enpresako langile guztientzako bizitza eta istripuetarako aseguru bat kontratatu du, aseguratuak aseguru-etxeak ezarritako baldintzak bete beharko dituelarik. Ondokoak dira kapital aseguratuaren oinarriak:

1.– Berezko heriotza: 30.000 euro.

2.– Erabateko baliaezintasun iraunkorra: 30.000 euro.

3.– Istripuaren ondoriozko heriotza: 60.000 euro.

4.– Trafikoko istripuaren ondoriozko heriotza: 90.000 euro.

5.– Istripuaren ondoriozko erabateko baliaezintasun iraunkorra: 60.000 euro.

6.– Trafikoko istripuaren ondoriozko erabateko baliaezintasun iraunkorra: 90.000 euro.

Aipatu estaldurek balioa izango dute langilea Editorial del Pueblo Vasco SAren kargura, Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen bitartean.

42. artikulua.– Betaurrekoak erosteko laguntza.

Betaurrekoak edo lentillak erosteko zein ebakuntza kirurgiko immunea egiteko laguntza urteko 300 eurokoa izango da. Langileak Langile Sailean faktura entregatu beharko du, hain zuzen ere, langilearen datu pertsonalak eta erosketaren zehaztasunak jasotzen dituen faktura.

Zenbateko hori hitzarmena indarrean dagoen artean ordainduko da.

43. artikulua.– Seme-alaben jaiotzagatiko laguntzak.

Seme-alabaren jaiotzagatiko 600 euroko laguntza ezartzen da. Zenbateko hori aldi batean ordainduko da nominan. Langileak seme-alaba ageri den famili liburuko orriaren fotokopia edo jaiotza-agiria aurkeztu beharko du Langile Sailean.

Zenbateko hori hitzarmena indarrean dagoen artean ordainduko da.

XI. KAPITULUA
PRESTAKUNTZA

44. artikulua.– Prestakuntza-politika indartzea.

Hitzarmen hau indarrean den artean, Enpresaren Zuzendaritzak egun aplikatzen den prestakuntza-politika indartuko du, orain artean kontuan izandako eremuez gain, beste batzuetara zabaltzeko aukera aztertuko duelarik.

Horretarako, langileen ordezkariak beharren eta lehentasunen memoranduma aurkeztuko du aztertua izan dadin, bertan bereziki ukitutako langileak, prestakuntza-aldien hedadura eta jarduera hauek lana burutzeko izan lezaketen eragina zehaztuko duelarik.

45. artikulua.– Hasieran aplikatu beharreko irizpideak.

Hitzarmen hau indarrean den artean beste bat lortu ezean, orain arteko irizpideak aplikatzen jarraituko da, hau da:

1.– Enpresak unibertsitateekin, eskola tekniko edota lanbide eskolekin adostu ditzakeen unean uneko prestakuntza-hitzarmenak alde batera utzita, zuzendaritzak aurrera jarraituko du langileak prestatzeko politikarekin; horretarako, etengabeko trebatze profesionala bultzatzeko eta zeregin eta espezialitateetan eguneratuak egoteko urteko planak proposatuko dira.

2.– Prestakuntza-planak, zein horien barruan aurreikusten diren prestakuntzarako jardunak zuzendaritzak prestatu eta antolatuko ditu. Halaber, zein sailetara zuzenduak dauden eta zein pertsonek parte hartu behar duten erabakiko du.

Hala ere, langileen ordezkariak, langileen izenean, planak eta jardunak garatzen eta ezartzen parte hartuko du, eta prestakuntza-arduradunak albait arinen emango dio hauen berri. Halaber, langileen ordezkariak, aldizka, Enpresari eskatuko dio beharrezko ikusten dituen ikastaroak antola ditzan.

3.– Prestakuntza-ikastaroak honako kategoriei jarraiki sailkatuko dira:

a) Lanbidean birmoldatzeko edo birziklatzeko ikastaroak.

Edukian funtsezko aldaketak gertatzeagatik (lanbide aldaketa, teknologia berrien sarrera edo lana errentabilizatzeko zein arrazionalizatzeko beharra) zeregina edo lanpostua zaharkitua gelditzen denean langileak birmoldatzeko erabiltzen diren prestakuntza-saioak dira.

Maila honetako jardunetara nahitaez joan beharko dute langileek, beraiei zuzenduak direnean, eta, ahal bada, lanaldiaren barruan izango dira. Dena dela, ezinezko gertatzen denetan lanalditik kanpo burutuko dira, eta langileei horretan emandako denbora konpentsatuko zaie.

b) Lan-hobekuntzako ikastaroak, lanpostua garatzeko eta eguneratzekoak, hain zuzen.

Langileen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-jardun oro sartzen da hemen. Lanbidearen beraren berezko aspektuak landuko dira, eta, euren ohiko zereginak betetzeko beharrezko ez badira ere, lanpostuek etorkizunean izan dezaketen garapenari begira komenigarriak izan daitezke.

Maila honetako jardueretan parte hartzea gomendatuko da, eta lanorduetan edo horietatik kanpo izan ahal izango dira; honako ezaugarriak izango dituzte.

b.1.– Lanorduetan burutuz gero, zuzendaritzak aukeratutako langileek prestakuntza-saioetan emandako denboraren zati bat errekuperatu beharko dute, ordu bakoitzeko hogeita hamar minutu, hain zuzen ere.

b.2.– Lanorduetatik kanpo burutuz gero, langileak egun bat izango du prestakuntzako hamalau orduko eta oporrekin metatu ahal izango du. Ikastaro horiek langilearen egun libreetan burutzen badira, egun horietan emandako hamar orduko egun bat izango du.

Aurretik aipatu konpentsazioa baliatu ahal izateko langileak ikastaroaren saio guztietara joan beharko du, salbu eta ondo justifikatutako kasuak direnean.

c) Lanerako behar-beharrezkoak ez diren gaiak hobetzeko ikastaroak.

a) eta b) idatz-zatietan jasota ez dauden prestakuntza-jarduerak borondatezkoak izango dira, beraz, lanorduetatik kanpo gauzatzen badira ez dute konpentsazio eskubiderik sortuko, eta lanorduetan burutuz gero, denbora hori errekuperatzeko eska dakioke langileari.

Irizpide bera aplikatuko da jarduera baterako deituak ez dauden langileek horretan parte hartu nahi dutenean. Edonola ere, parte hartu nahi duen langileak hori egiteko baimena eskatu beharko dio zuzendaritzari eta horrek eman.

4.– 3. puntuan jasotzen diren mailen arabera banatuko dira prestakuntza-jarduerak, eta zuzendaritzak jarduera horiek martxan hasi baino lehen sailkatu beharko ditu; langileen ordezkariei horien berri eman beharko zaie, 2. puntuan xedatutakoaren arabera.

5.– Estatuko zein autonomia mailako planen barruan dauden etengabeko prestakuntza-jarduerek plan horietan xedatzen diren baldintza zehatzei jarraitu beharko diete.

XII. KAPITULUA
LANEKO OSASUNA

46. artikulua.– Xede orokorra.

Alderdi negoziatzaileen ustez, lan-arriskuen prebentzioari lehentasuna eman behar zaio enpresako lan-harremanetan. Horretan ados jarrita, konpromiso sendoa hartzen dute nork bere esparruan arlo horretan lankidetzan aritzeko.

47. artikulua.– Enpresaren betebeharrak.

Lantaldearen bolumena eta une bakoitzean egiten diren berariazko jarduerak kontuan hartuta, Enpresak 31/1995 Legean eta hori garatzeko araudietan jasotako xedapenak beteko ditu interes eta arreta guztiarekin. Zehazki:

a) Bere zerbitzura dauden langile guztien segurtasuna eta osasuna bermatuko ditu, lanari lotutako alderdi guztietan.

b) Etengabe jardungo du dauden babes mailak hobetzen eta Enpresarentzat egokien eta eskuragarrien diren teknologiak aplikatuko ditu.

c) Laneko Arriskuen Prebentzioko Legean eta hori garatzen duten araudietan ezarritako betebeharrak beteko ditu, eta bereziki, arriskuen ebaluaketari, babes neurriei, aldizkako kontrolei eta lanbideko arriskuei buruzkoak.

d) Plangintza egokia burutuko du.

e) Gai horretan eskumena duten langileen ordezkaritzako organoekin lankidetzan arituko da.

f) Enpresaren tamainari eta jarduerari eta gerta daitezkeen egoerei egokitutako neurriak hartuko ditu larrialdietarako.

g) Arreta berezia eskainiko die arriskuen aurrean ahulenak direnei eta, bereziki, haurdun daudenei, edozein gaixotasun, alergia edo arrisku berezi dutela adierazi dutenei eta behin-behineko langileei.

48. artikulua.– Langileen betebeharrak.

1.– Langileek ezinbestez bete beharko dituzte lan-arriskuen prebentzioko arauak eta laguntza emango dute bete daitezen.

Zehazki:

a) Makinak, tresnak, lanabesak, substantzia arriskutsuak, garraio ekipoak eta, oro har, lanerako erabiltzen dituzten bestelako bitartekoak egoki erabiliko dituzte, horien izaera eta arriskuak kontuan hartuta.

b) Enpresariak emandako babeserako ekipo eta bitartekoak behar bezala erabiliko dituzte, hark emandako jarraibideak betez.

c) Ez dute jarduerari lotutako medioetan edo lan-tokietan dauden edo jar daitezen segurtasun gailuen funtzionamendua eragotziko eta behar bezala erabiliko dituzte gailu horiek.

d) Beren ustez eta arrazoizko zioengatik langileen segurtasunerako arriskutsuak diren egoerak sumatuz gero, horien berri emango diote hierarkiako nagusi hurrenari edo prebentzio eta babes jarduerak egiteko izendatutako langileei edo, hala badagokio, Prebentzio Zerbitzuari.

e) Langileen laneko segurtasuna eta osasuna babestearren agintaritza eskudunak ezarritako obligazioak betetzen lagunduko dute.

f) Enpresariarekin lankidetzan aritzea, horrek lan-baldintza seguruak eta langileen segurtasun eta osasunerako arriskurik gabeak bermatu ahal izan ditzan.

2.– Enpresak eskaintzen dituen ekipoak eta bitartekoak edo langileen eskura jarritako instalazioak edo egiturazko bitartekoak ez erabiltzea, gaizki erabiltzea edo gaizki dabiltzala ez jakinaraztea langileen lan-obligazioen ez-betetze larritzat joko dira eta Enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, nahiz eta ez-betetze hori ez zehatu, izan ere, nahikoa izango da jakinaraztea, erabiltzeko gonbita egitea edo ohartarazpen hutsa egitea.

3.– Langileen ordezkariek konpromisoa hartzen dute langileen artean prebentzio neurriek eta ekipoak eta bitartekoak egoki erabiltzeak duten garrantziaz eta arlo horretako ez-betetzeen larritasunaz kasuen eta egoeren arabera modurik egokienean informatzeko.

49. artikulua.– Tabakismoa.

Segurtasun eta higiene arrazoiengatik, eta ez-erretzaileen eskubideak zaintzeko, debekatua dago laneko lokaletan erretzea; ez-betetzea diziplinako hutsegite arintzat hartuko da XV. kapituluan xedatutakoari jarraiki.

Ahal den heinean, eta indarrean dagoen legeriak baimentzen badu, Enpresak erre ahal izateko tokiak prestatuko ditu, legeak erretzea debekatzen duen baldintzetan.

50. artikulua.– Ordezkaritza-organoak.

Zuzendaritzak Enpresan eratutako ordezkaritza-organoen funtzionamendu egoki eta eraginkorra uneoro ahalbidetuko du, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legean eta berau garatzeko araudietan xedatutakoari jarraiki.

51. artikulua.– Lanerako aldi baterako ezintasunagatiko osagarria.

Lanerako aldi baterako ezintasun egoeran dagoen langileak bere soldataren 100eko 100 jasoko du, eta horretarako baja hartu aurretiko azken hilabetean ohiko kontzeptuengatik kobratutako zenbatekoa hartuko da erreferentzia gisa. Langileen ordezkariak baja-agiri administratiboak jasoko ditu hilero absentismoa zaindu eta berau errotik desagerrarazten laguntzeko.

52. artikulua.– Mediku-azterketa.

1.– Burututako lanpostuen arriskuen ebaluazioaren arabera, kontrataturiko Osasuna Zaintzeko arloak, bere irizpide profesionalaren arabera, hasierako eta aldizkako ikuskapenetarako protokolo egokiak ezarriko ditu Laneko Arriskuen Prebentzioko 31/1995 Legean xedaturikoari jarraiki.

2.– Lanpostuetan bideoterminalen erabilera orokortu da, eta ondorioz, Enpresak honi dagozkion osasun-protokoloari buruzko neurriak hartuko ditu, bereziki oftalmologiari eta bizkarreko gaitzei buruzkoak.

3.– Laneko gaixotasun arrisku handiena duten lanpostuak betetzen dituzten langileak, Enpresan sartu baino lehen osasun-azterketa egin beharko dute nahitaez, baita aldizkako osasun-azterketak ere, laneko gaixotasun bakoitzarentzat legez eta arauz horrela erabakitzen denean. Azterketa hauek Enpresak ordainduko ditu eta derrigorrezkoak izango dira langileentzat, eta halaber, eskubidea izango dute honek eragindako gastu guztiak berreskuratzeko.

4.– Gainontzeko kasuetan osasun-azterketak borondatezkoak izango dira, bere zereginak betetzen dituen langilearen beraren osasunarentzat, beste lankideentzat edo Enpresarekin lotura duten hirugarrenentzat arrisku-egoerak gertatu ezean.

53. artikulua.– Prebentzio-kanpainak.

Enpresak, plangintza egokiaren bidez, kanpaina espezifikoak garatu ahal izango ditu, izan informazio zein prebentziokoak; hauen helburua zenbait arriskuren aurrean (obesitatea, kolesterola, gaixotasun kardiobaskularrak, eta abar) langileak sentsibilizatzea izango da.

Horretarako, herri-erakundeekin, instituzioekin edo mutualitateekin lankidetzan, informazio egokia emango da eta behar diren prebentzioko mekanismoak (liburuxkak banatu, hitzaldiak antolatu, osasun-azterketa espezifikoak, etab.) garatuko dira.

Dena dela, azterketa hauek beti borondatezkoak izango dira langilearentzat.

54. artikulua.– Konfidentzialtasuna.

1.– Enpresak osasun-azterketa guztiak langileen intimitate- eta duintasun-eskubideak osoki errespetatuz burutuko ditu.

2.– Osasun-azterketen edo bestelako arrazoiren baten ondorioz, langileen osasunari buruz Enpresak dituen datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, indarrean den Datuak Babesteko araudiak markatzen dituen akordioei jarraiki.

3.– Hala ere, ez dira konfidentzialtasun-eremuan sartzen Editorial del Pueblo Vasco SAko langileen osasun fisiko edo psikikoko datuen ezagutza eta Enpresaren Zuzendaritzak hauekin egiten duen erabilpena; halakoak eragina izan dezakete edo kontuan hartu beharrekoak dira lanpostua esleitzeko, erantzukizunak betetzeko, lanaldia zein ordutegia betetzeko, lesio-arriskuetarako, garraiobideak erabiltzeko, edo, bere eginkizunak betetzearekin, hirugarrenekiko tratuarekin zein joan-etorri posibleekin lotura duen bestelako edozertarako.

4.– Aitzitik, lanean eraginen bat izan dezaketen datuak ezkutatu edo faltsutzea diziplina-hutsegite larritzat edo oso larritzat joko da, kasuen arabera.

XIII. KAPITULUA
LANGILEEN ORDEZKARITZA

55. artikulua.– Definizioa.

Langileen ordezkaria Enpresako langile guztien ordezkari da, eta bere eginkizuna langileen interesak defendatzea da. Indarrean dagoen legeriaren arabera aukeratuko dira.

56. artikulua.– Osaera.

Ordezkarien kopurua Langileen Estatutuko 66.1 artikuluan aipatzen den eskala aplikatzetik sortuko da.

57. artikulua.– Eskumenak.

Editorial del Pueblo Vasco SAko langileen ordezkariek indarrean dagoen legeriak izendatzen dizkien eskumenak edukiko dituzte, eta indarrean dagoen Langileen Estatutuko 64. artikuluan jasotakoak bereziki. Indarrean dagoen artean kontratazioaren gaian langileen ordezkariek dituzten informazio-eskubideei buruzko martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuko da osoki.

58. artikulua.– Ahalmena eta isiltasun profesionala.

1.– Langileen ordezkariek ahalmena edukiko dute, batzordeko kideen gehiengoak hala erabakiz gero, egintza administratiboak edo judizialak burutzeko beren eskumenen eremuan.

2.– Langileen Estatutuko 64. artikuluko 1. idatz-zatiko 1., 2., 3. eta 4. puntuetan jasotakoaren inguruan, eta bereziki Enpresaren Zuzendaritzak sekretutzat jotako gaien inguruan, langileen ordezkariek isiltasun profesionala gordeko dute, baita ordezkari izateari utzitakoan ere. Dena dela, Enpresak langileen ordezkariari emandako agiri bat ere ezingo da erabili Enpresaren eremutik kanpo eta beste helburu baterako.

59. artikulua.– Bermeak.

Langileen ordezkariek indarrean dagoen Langileen Estatutuko 68. artikuluan jasotako bermeak edukiko dituzte.

60. artikulua.– Langileen batzarra.

Editorial del Pueblo Vasco SAko langileek batzarrean biltzeko eskubidea dute eta deialdia langileen ordezkariek, edo gutxienez lantaldeko langileen % 33k, egin ahal izango dute. Batzarreko mahaiburu langileen ordezkariak arituko dira eta batzarra behar bezala gauzatzeaz arduratuko dira.

61. artikulua.– Deialdia.

Deialdiaren berri, eguneko gai-zerrenda adierazita, gutxienez 48 ordu lehenago emango zaio Enpresari.

62. artikulua.– Biltzeko lekua.

Biltzeko lekua lantokia bera izango da eta lanaldi barruan edo lanalditik kanpo egin ahal izango da, horrela hitzartuz gero, baina ez du eraginik izango ekoizpenaren ohiko garapenean, ondoko kasuetan izan ezik:

a) Langileen Estatutuko xedapenak betetzen ez badira.

b) Azken batzarretik bi hilabete gutxienez igaro badira, Negoziazio Kolektiboko prozesuaren garaian izan ezik.

c) Aurreko batzar batean gertaturiko aldaketek eragindako kalteen ordainik jaso edo finkatu ez bada.

d) Enpresa legez ixten bada.

63. artikulua.– Bozketak.

Batzarrerako deialdia egin dutenek langile guztiei eragiten dieten akordioak hartzea proposatzen dutenean, akordioek balioa izan dezaten beharrezkoa izango da batzarrera etorritakoen erdiak eta beste batek aldeko botoa ematea.

XIV. KAPITULUA
DIZIPLINA-ARAUBIDEA

64. artikulua.– Irizpide orokorrak.

1.– Hemen hitzartzen den diziplina-araubideari eta aplikatzekoak diren lan-arauetan ezarritakoari jarraiki, Editorial del Pueblo Vasco SAko langileak beren merezimendu bereziengatik saritu edo ez-betetzeengatik zehatu ahal izango dira, euren lan-harremanei dagokienean.

2.– Espediente kontraesankorrari hasiera emango zaion edo ez kontuan izan gabe, hutsegite larri edo oso larriengatiko zehapenak ezarri baino lehen, Enpresaren Zuzendaritzak langileen ordezkariari zehatzeko asmoa duela jakinarazi beharko dio, ordezkariak, egoki ikusten badu, interesdunari entzun ahal izateko, arazoan bitarteko izateko edota bere iritzia Zuzendaritzari adierazteko. Dena dela, ordezkariari jakinarazten zaionetik zehatuari jakinarazten zaionera 48 ordu igaro beharko dira gutxienez.

65. artikulua.– Sariak.

1.– Lan-zereginak betetzean edo elkarlanean aritzean eskatutakoa baino areagoko jarrerengatik sariak ematea Enpresaren Zuzendaritzaren eskumenekoa izango da, bai eman edo ez, eta bai sarien modalitatea edo edukia erabakitzeko.

2.– Oro har, ohiko lan-baldintzen areagotzea edo hobetzea eragiten duen edukia hobetsiko da, hau da, maila-igoera, funtzioak edo erantzukizun edo prestigio bereziko postuak esleitzea eta honelakoak.

66. artikulua.– Hutsegiteak.

Hutsegitetzat hartuko da ondoko zereginak ez-betetzea: lanpostukoak berekoak; kontratu indibidualean edo hitzarmen kolektibo honetan bereziki aurreikusitakoak; onusteari, erabilerari eta legeari dagozkienak, nahiz eta legean, hitzarmenean edo kontratuak berariaz begietsiak ez egon; eta, batez ere, erredakzioko langileentzat, kazetaritzako lanbideari, informazio-eskubideari, adierazpen-askatasunari eta sektoreko erabilerei dagozkienak.

67. artikulua.– Hutsegite motak.

Hutsegiteak arinak, larriak edo oso larriak izan daitezke, honako hauek kontutan hartuta: dituzten hedadura eta ondorioak; zerbitzuan eragiten dituzten gorabeherak; egilearen asmoa edo malezia; zenbateraino hausten duten diziplina; beste enplegatu batzuekiko uzten duten etsenplu txarra; Enpresari edo bertako argitalpenei ekartzen dieten izen txarra eta ekonomia galera, bai sortzen diren kalteengatik, bai konpentsatu gabeko soldata-sortzapenengatik.

68. artikulua.– Hutsegite arinak.

1.– Ondokoak hartuko dira hutsegite arintzat:

a) Lanaldian hogeita hamar minutu eta ordubete artean lanean ez egotea, hogeita hamar egun naturaleko epean, justifikatzen duen baimen edo arrazoi egokirik gabe, betiere Enpresaren edo gainontzeko langileen jardueraren ohiko garapena kaltetzen ez bada. Ez-egote honek Enpresari kalterik eragiten badio edo lana amaitu gabe uzten bada, hutsegite larritzat edo oso larritzat hartuko da, eragindako kaltearen edo beste lankide batzuentzat suposatzen duen gehigarrizko lan-karga mailaren arabera.

b) Hogeita hamar egun naturaleko epean justifikatu gabe hirutan berandu iristea, orotara hogeita hamabost minutu pasa gabe, betiere honen ondoriozko kalterik sortzen ez bada.

Ondorio horietarako, ondokoak joko dira puntualtasun hutsegitetzat:

a) Lanean sartzeko ezarrita dagoen ordutegia baino beranduago sartzea, bost minutu baino gehiago eta hogeita hamar minutu baino gutxiago.

b) Lanetik ateratzeko ezarritako ordutegia baino lehenago ateratzea, hogeita hamar minutu baino gutxiago.

c) Lanaldian lanlekutik joatea, hogeita hamar minutu baino gutxiago.

d) Txandaka lan egiten denean, lanaldia bukatuta izanik, baina hurrengo txandako langilea oraindik iritsi ez denean edota ordezkoren bat izendatu barik dagoenean, lanlekutik aldegitea.

e) Justifikatutako arrazoiengatik (medikuaren bajak, baimenak, lizentziak, oporrak kasu) lanera etortzeagatiko jakinarazpena une egokian ez egitea, ezin egin izana egiaztatu ezean bederen, eta betiere jakinarazpena ez egiteagatik Enpresarentzako kalterik sortzen ez bada edo gainontzeko langileen artean jarduera berrantolatu behar ez bada.

f) Behar den baimenik gabe txandak, zerbitzuak nahiz lanlekuak behin aldatzea, betiere lanpostua behar bezala bete bada eta, ondorioz, Enpresari nahiz zerbitzuari kalterik eragin ez bazaio.

g) Ordutegiaren kontrolerako fitxa ez markatzea edo bertan markatutako orduak behin zuzentzea, honek ez badu bestelako ondoriorik.

h) Nagusiari edo berau ordezkatzen duenari materialetan dauden akatsen berri ez ematea edota lanean egoki jarduteko zein material behar den jakinaraztea, betiere jardueraren ohiko garapenari eragiten ez badiote.

i) Egoitza edo helbidea aldatu izanaren berri ez ematea Enpresari, hori gertatu eta hamar egun balioduneko epean.

j) Izaera fiskaleko edo Gizarte Segurantzaren arloko ondorioak izan ditzaketen aldaketa pertsonalen, familiakoen edo profesionalen berri ez ematea, gertatu eta bost egun balioduneko epean, betiere Enpresarentzat kalterik eragin ez badu. Malezia berezirik edo Enpresarentzat kalterik antzemango balitz, ez esatea hutsegite larri edo oso larritzat joko da eragindako kaltearen arabera. Gisa horretako informazioa ez esateak horrekiko ezein erantzukizunetatik salbuetsiko du sozietatea.

k) Enpresari ematen zaizkion datu eta parteetan zehatza ez izatea, betiere, konturatu barik edo axolagabekeriaz egiten denean eta lanerako kalterik sortzen ez denean.

l) Laneko arduragabekeria, langileentzat edo Enpresaz kanpoko pertsonalarentzat inongo arriskurik edo instalazioentzat matxura-arriskurik eragiten ez badu.

m) Arduragabekeria, utzikeria edo laxotasuna agindutako zereginak betetzean, betiere Enpresarentzat edo gainontzeko langileentzat inongo kalterik eragiten ez badu.

n) Arduragabekeria, utzikeria edo laxotasuna lokalen, altzarien, agirien eta, oro har, Enpresaren jabegoko instalazioen eta materialaren zainketan, betiere Enpresarentzat edo gainontzeko langileentzat inongo kalterik eragiten ez badu.

o) Noizbehinka bada ere edo utzikeri hutsagatik, Enpresaren lokalak garbi ez egotea, betiere arrisku pertsonalik edo materialik ekartzen ez badu.

p) Norberaren garbitasunik eza.

q) Laneko kontuen inguruan edo bestelako gaien inguruan eztabaida edo sesioren bat izatea lanean, eskandalua, izua edota edozein motatako indarkeria eraginez.

r) Laurogei mezu pertsonal baino gehiago eta ehun baino gutxiago bidaltzea hilabeteko epean, justifikaziorik gabe.

2.– Hutsegite arintzat hartuko dira, halaber, aurreko 1. puntuan berariaz aurreikusi gabe egonik ere, erakundeak zerrendatutakoen antzekoak, pilaturiko gorabehera eta egoerak, betiere zerbitzuan eraginik izan ez badute, diziplina kaltetu ez badute, eredu txarra, ospe- edo diru-galera eragin ez badute, edo hauetan asmo berezirik edo maleziarik biltzen ez bada.

Era berean, gisa honetako hutsegitetzat hartuko dira hitzarmenaren berariazko protokoloetan eta eranskinetan zehaztutakoak.

69. artikulua.– Hutsegite larriak.

1.– Ondokoak hartuko dira hutsegite larritzat:

a) Hogeita hamar egun naturaleko epean, lanaldi batean ordubete baino gehiago eta lau baino gutxiago lanera ez agertzea, baimen edo arrazoi egokirik izan gabe. Horren ondorioz Enpresaren ohiko jardueran kalte larriak sortzen badira edo gainontzeko langileentzat lan-karga gehigarria sortzen bada, hutsegite oso larritzat hartuko da.

b) Hogeita hamar egun naturaleko epean, arrazoitu gabe lau, bost edo sei aldiz berandu iristea, eta orotara hirurogei minutu baino gutxiago bada, betiere Enpresari kalterik eragiten ez badio. Horrek Enpresari, lankideei edo jardueraren antolakuntzari kalteak sortzen badizkio, hutsegite oso larritzat hartuko da.

c) Laneko edozein gaitan nagusien esanak ez betetzea. Diziplina hautsi dela nabarmen ikusten denean, hau da, nagusien esanak nahita ez bete edo hauei kontra egitean, edota jokabide horrek Enpresari nahiz gainerako langileei kalte nabaria sortzen dienean, hutsegite oso larritzat joko da.

d) Txanda-, zerbitzu- edo postu-aldaketa baimenik gabe egitea, honen ondorioz Enpresari edo gainerako langileei kalte larririk sortzen ez bazaie.

e) Laneko arduragabekeria, langileentzat edo Enpresaz kanpoko pertsonalarentzat inongo arriskurik edo instalazioentzat matxura-arriskurik eragiten ez badu.

f) Arduragabekeria, utzikeria edo laxotasuna agindutako zereginak betetzean, jarrera honek gainontzeko langileei euren ohiko egitekoak zaildu edo eragozten ez badie edo Enpresarentzat kalte txikiak eragiten baditu.

g) Justifikatutako arrazoiengatik (medikuaren bajak, baimenak, lizentziak, oporrak kasu) lanera etortzeagatiko jakinarazpena une egokian ez egitea, hori ezin egin izana egiaztatu ezean bederen, eta betiere jakinarazpena ez egiteagatik gainontzeko langileen artean jarduera berrantolatu behar ez bada edo Enpresari kalte larriak sortzen ez bazaizkio.

h) Agiriak aurkezterakoan iruzur egitea eskubideak lortzeko nahiz betebeharrak saihesteko, izan norberarenak nahiz beste batzuenak.

i) Zerbitzuari buruzko txosten edo ahozko nahiz idatzizko adierazpenetan egiazkotasunik eza, Enpresarentzat ondorio txarrik edo kalterik eragiten ez badu.

j) Enpresari kalte larriak eragiten ez dizkion datu edo jakinarazpen ez zehatzak ekartzea.

k) Langilearen egoera pertsonalari, familiakoari edo profesionalari buruzko edozein datu maleziaz ezkutatzea, bere garrantzi edo interesagatik Zuzendaritzari jakinarazi beharrekoa denean, edo ez jakinarazteagatik, edo gaizki egiteagatik, Enpresarentzat edo langileentzat kalte-galerak sortzen badira edo indarrean den legeria urratzea badakarte. Gisa horretako informazioa ez esateak sozietatea horrekiko ezein erantzukizunetatik salbuetsiko du.

l) Nagusiari edo izendaturiko pertsonari ekipoek akatsak dituztela nahiz gaizki dabiltzala edo lana ongi burutzeko beharrezko materiala falta dela ez jakinaraztea, betiere Enpresaren ohiko jardueran larria ez den atzerapena eragiten badu.

m) Ordutegiaren kontrolerako fitxan markatutako orduak behin baino gehiagotan eta lau baino gutxiagotan zuzentzea, honek ez badu bestelako ondoriorik.

n) Beste langile batzuek egindako hutsegite arin bi edo gehiago estaltzea.

o) Beste langile baten ordez izenpetzea, fitxatzea edota horren presentzia simulatzea, behin bada ere.

p) Baimenik ez duten pertsonak Enpresan sartzea edo sartzen laguntzea.

q) Nagusiei, lankideei edo menpekoei behin eta berriz tonu desegoki edo desafiatzailean zuzentzea, irainak eta isekak jaurtiz edo gustu txarreko keinuak eginez.

r) Kalte pertsonal edo materialak eragin ditzaketen lan-arriskuen prebentzioko arauak ez betetzea.

s) Edari alkoholdunak, gai sorgorgarriak edo narkotikoak hartzea, ondorio larririk eragin ez arren, langilearen beraren edo bere lankideen jarduerari kalte egiten badio, edo, lankideak, bezeroak, hornitzaileak nahiz hirugarrenak kexatzeko edo erreklamatzeko arrazoi bada, edo aurreko ezer gertatzen ez bada ere, langileari arrazoi hau dela-eta behin bederen kargu hartu bazaio, izan ahoz zein idatziz.

t) Ehun mezu elektroniko pertsonal baino gehiago eta ehun eta hogei baino gutxiago bidaltzea hilabeteko epean, justifikaziorik gabe.

2.– Ondoko hauek ere hutsegite larritzat joko dira:

a) Hutsegite arin bat berriz egitea.

b) 1. puntuan zerrendatutakoen antzeko beste edozein ez-betetze, hutsegite oso larritzat hartu behar ez dena hutsegite oso larriei buruzko hurrengo artikuluan dauden irizpideei jarraiki.

Era berean, hitzarmenaren berariazko protokolo eta eranskinetan zehaztutakoak ere gisa honetako hutsegitetzat hartu eta zehatu ahal izango dira, horrela aurreikusita egoteagatik edo egoera kontuan hartuta oso larritzat jo behar diren baztertu gabe.

70. artikulua.– Hutsegite oso larriak.

1.– Ondokoak hartuko dira hutsegite oso larritzat:

a) Hogeita hamar egun naturaleko epean, egun erdi baino gehiagoz lanera ez agertzea, baimen edo arrazoi egokirik izan gabe.

b) Hogeita hamar egun naturaleko epean, zazpi aldiz edo gehiagotan berandu iristea justifikatu gabe edo zazpi hutsegite baino gutxiago egitea, orotara hirurogei minutu baino gehiago egiten badu epe horretan berean.

c) Baimenik gabe lanaldiaren barruan lan partikularrak egitea bai eta Enpresako tresnak, agiriak edota beste edozein material norberaren kontuetarako erabiltzea ere.

d) Enpresari bidegabeko lehia egiten dioten jardueretan aritzea edota interes-gatazkako jarreran kokatzea, aurrez jakinarazi barik.

e) Beste komunikabide batekin kolaboratzea edo norbere nahiz besteren kontura lanak egitea Enpresarekiko esklusibitate-hitzarmen bat tarteko denean.

f) Enpresari zerbitzu bat betetzeagatik bezeroengandik edota beste pertsona batzuengandik ordainketak edo mesedeak onartzea; honegatik guztiagatik Enpresari sortutako kalte-galerak ordaindu eta jasotako ordainsariak itzuli beharko dira.

g) Burutzen den lanagatik ezagutzen diren datu edo gaiak nagusien baimenik gabe erabiltzea, zabaltzea edo gordetzea, eta, oro har, isiltasun nahiz sekretu profesionala haustea.

h) Laneko iruzurra, desleialtasuna edo konfiantza-abusua, bereziki ezein interes ekonomiko, profesional edo egunkariaren interesekiko gatazkatsuak izan daitezkeen bestelakoak.

i) Lana uztea erantzukizun postuetan, premiazko egoeretan edo larrialdi-egoeretan, berariazko aginduei muzin eginez.

j) Egunkariaren itxiera puntualean ardura osoz ez kolaboratzea. Langile guztien berariazko betebeharra da, eta bereziki erredakziokoena, egunkariaren itxiera bermatzeko behar diren ekimenak ardura osoz garatzea.

k) Banaketako langileentzat bereziki, egunkariaren eta honen argitalpen guztien banaketan ardura osoz ez kolaboratzea. Euren ohiko jarduera egunkariaren banaketaren inguruko jardun orora mugatzen den langile guztien berariazko betebeharra da, egunkaria, zein Enpresaren bestelako argitalpenak, egunero eta puntualki banatzea bermatzeko beharrezko ekimen guztiak ardura osoz garatzea.

l) Sei hilabeteko aldian ohiko edo hitzartutako errendimendua era jarraituan edo borondatez gutxitzea, eta ondorioz, zerbitzua larriki kaltetzea.

m) Lan-errendimendua borondatez edo bide engainagarrietatik gutxitzea, era jarraituan ez bada ere.

n) Justifikatutako arrazoiengatik (medikuaren bajak, baimenak, lizentziak, oporrak kasu) lanera ez etortzeagatiko jakinarazpena une egokian ez egitea, ezin egin izana egiaztatu ezean bederen, eta betiere jakinarazpena ez egiteagatik Enpresarentzako kalterik sortzen ez bada edo gainontzeko langileen artean jarduera berrantolatu behar ez bada.

o) Nagusiari edo izendaturiko pertsonari ekipoek akatsak dituztela edo gaizki dabiltzala edo lana ongi burutzeko beharrezko materiala falta dela ez jakinaraztea, betiere Enpresaren ohiko jardueran larria den atzerapena eragiten badu.

p) Txanda-, zerbitzu- edo postu-aldaketa baimenik gabe egitea, honen ondorioz Enpresari edo gainerako langileei kalte larria sortzen badie.

q) Laneko arduragabekeria, langileentzat edo Enpresaz kanpoko pertsonalarentzat arriskua edo instalazioentzat matxura-arriskua eragiten badu.

r) Arduragabekeria, utzikeria edo laxotasuna agindutako zereginak betetzean, jarrera honek gainontzeko langileei euren ohiko egitekoetan eragiten badie edo Enpresarentzat kalteak eragiten baditu.

s) Enpresaren lokal, altzari, agiri eta, oro har, instalazio eta materialak zaintzean, ganorabako, zabar eta axolagabe izatea, eta horren ondorioz kalte larriak sortzea.

t) Zerbitzuari buruzko txosten edo ahozko nahiz idatzizko adierazpenetan egiazkotasunik eza, Enpresarentzat edo langileentzat ondorio txarrak edo kalteak eragiten baditu, langileari gertakari hauengatiko erantzukizunak kendu gabe.

u) Enpresari kalte larriak eragiten dizkion datu edo jakinarazpen ez zehatzak ekartzea.

v) Ordutegiaren kontrolerako fitxan markatutako orduak lau aldiz baino gehiagotan zuzentzea, edo gutxiagotan izanagatik ere, bestelako ondorio negatiborik badu.

w) Beste langile baten ordez izenpetzea, fitxatzea edota horren presentzia simulatzea, behin baino gehiagotan.

x) Ohiko eztabaida edo liskarraldiak lanean, edozein arrazoirengatik, eskandalua, izua edota indarkeria eragiten dutenak, edo, ohikoak izan ez arren, Enpresaren edo bertako langileen irudia eta ospea zikintzen dutenak. Ohikotzat hartuko da langileari birritan kargu hartu bazaio, ahoz edo idatziz, arrazoi berarengatik.

y) Posta, posta elektronikoa edo erakundearen edo berari lotutako langileen agiri erreserbatuen sekretua haustea.

z) Enpresaren bulegoetan edo zerbitzu-jardunean edozein tokitan egindako ebasketa edo lapurreta, Enpresak gertakari honengatik egilearen aurka abiaraz ditzakeen jarduerak oztopatu gabe.

aa) Enpresaren aparatu, altzari, agiri eta, oro har, edozein material nahiz instalazio nahita desagerrarazi, hondatu, hautsi edo matxuratzea.

bb) Istripu nahiz gaixotasun bat simulatzea edota maleziaz larriago egitea.

cc) Sexu-jazarpen edo jazarpen moralekoak diren jokamoldeak, halakotzat hartuko dira konbenio honetan horri buruzko kapituluan araututako eraso fisikoak edo hitzezkoak.

dd) Hitzezko edo ekintzazko tratu txarrak, sei hilabete baino gutxiagoko aldian ohiko bilakatzen ari direnak eta nagusiekiko, menpekoekiko edo lankideekiko errespetu- eta kontsiderazio-falta direnak.

ee) Nagusiak, Enpresan lan egiten dutenak nahiz horien senideak ahoz zein fisikoki erasotzea.

ff) Lankideak, menpekoak, nagusiak edo Enpresarekin zerikusia duen edozein erasotzea.

ff) Laneko segurtasun eta higiene arloko arauak ez betetzea, horren ondorioz pertsonei nahiz materialei ondorio larriak eragiten bazaizkie.

hh) Ehun eta hogei mezu elektroniko pertsonal baino gehiago bidaltzea hilabeteko epean, justifikaziorik gabe.

ii) Bere lanarengatik langileak ezagutu ditzakeen Datuak Babesteko Lege Organikoak babesturiko datuak zabaldu eta manipulatzea.

jj) Izaera mugatuko eta legeak babesturiko fitxategiak pertsonalki sortzea edo erabiltzea.

kk) Informatika-protokoloak baimendutako denbora baino luzeagoz internetera sartzea lanekoak ez diren helburuetarako, jarrera honek burututako lan kopuruan edo kalitatean eragin negatiboa duenean.

2.– Ondokoak ere hutsegite oso larritzat hartuko dira:

a) Hutsegite larri bat berriz egitea.

b) Bereziki gaitzesgarri izango 1. puntuan zerrendatutakoen antzeko beste edozein hutsegite, berariaz aurreikusita ez egonik ere, eragindako kalteagatik, eragin ahal izan den diziplina hausteagatik edo eredu txarrarengatik, ekarritako edo ekarri ahal izan den ospe-galera, edo hauetan egilearen malezia berezia edo asmoa sumatzen bada.

Era berean, gisa honetako hutsegitetzat hartuko dira hitzarmenaren berariazko protokoloetan eta eranskinetan zehaztutakoak.

c) Oso hutsegite larritzat joko da benetakoa ez den edota iraingarria den informazioa argitaratzea, Enpresaren edozein argitalpenen ospe onari eragiten badio eta kazetaritzako edo sektoreko egiteko propioak hausten badira; bai eta egunkaria edo Enpresaren beste argitalpen batzuk berandu argitaratzea edo ohiko egun eta orduetan argitaratzeko ezintasuna eragiten duten egintzak ere.

d) Erredakzioko eta erantzukizun bereziko postuentzat bereziki, hutsegitea egiteak berarekin ekar lezakeen konfiantza hondatzea hartuko da kontuan. Horrenbestez, oso larritzat hartuko dira ondokoak, salbuesteko egoera berezietan gertatzen ez badira bederen: funtsak desbideratzea, lapurretak, kontabilitateko irregulartasunak, gastuen simulazioa edo antzekoak, diren zenbatekoak direla.

e) Era berean, Enpresak duen egiteko berezia kontuan hartuta, oso hutsegite larritzat joko da El Mundorekin, honen kaltetan, lehian dabiltzan egunkarien enpresako arduradunekin izandako edozein lankidetza edo elkarkeria, aipatu egunkaria zabaltzen den edozein herritan egiten denean.

f) Eskubide konstituzionalak mugatzen edo urratzen dituztenak.

71. artikulua.– Hutsegitea errepikatzea.

Aurreko artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako, hutsegite arin nahiz larri bat errepikatu dela iritziko da hutsegitetzat kalifikatutako jokamoldeetan behin baino gehiagotan erorita, Enpresak langileari zigorra jarri edo zigorra konmutatu dionean, jokabide hori egotzi dionean eta ohartarazi dionean ezen, jarrera hori berriz hartuz gero, errepikatu dela iritziko dela ondorio hauetarako.

Hutsegitea egotzi baina zehapenik jartzen ez denean, enplegatuak Enpresak hartutako erabakia inpugnatu ahal izango du, aplikatzekoak diren legezko xedapenak horretarako bide ematen badute, zehapena jartzen den kasuetan izaten diren baldintza beretan.

Hutsegite baten eta hurrengoaren artean urtebetetik gora igaroz gero, ez da errepikapentzat hartuko.

72. artikulua.– Hutsegite mota batzuei buruzko oharrak.

1.– Asistentzia eta puntualtasunari dagokienez, justifikatu gabekotzat joko dira ondoko kasu hauek:

Aurrez jakinarazten ez direnean, hori egiteko ezintasuna egiaztatu ezean.

Huts egin eta ondorengo berrogeita zortzi orduetan behar bezala eta egoki justifikatzen ez direnean, halabeharrezko kasuetan salbu.

2.– Agintedun lanpostuetan daudenen agintekeria hutsegite larri edo oso larritzat joko da, kasuan kasu.

3.– Iruzurra, leialtasun eza edo konfiantza-abusua izan dela iritziko da ondoko kasu hauetan: langileak Enpresarekin izan beharreko gardentasun eta lankidetzarako obligazioa —Enpresak ordaintzen duen langilea baita— haustea dakarren jokabideren bat burutzen denean; edo norbere interesa erakundearen interesaren nahiz interes profesionalaren aurretik jartzen denean; edota malezia, ezkutaketa, eta, funtzio nahiz ahalmen desbideratzeak tartean direla, Enpresak aurretiaz jakitun balego baimenduko ez lituzkeen jarrerak edota, oro har, onartezintzat jotzen direnak edo lehenago ere modu batean edo bestean gaitzetsiak izan direnak hartzen direnean.

73. artikulua.– Zehapenak.

Enpresaren Zuzendaritzak ondoko zehapen hauek jarri ahal izango ditu:

1.– Hutsegite arinengatik:

Ahozko ohartarazpena.

Idatzizko ohartarazpena.

Egun bateko enplegu-soldataren etenaldia.

2.– Hutsegite larriengatik:

Bi eta hamar egun bitarteko enplegu-soldataren etenaldia.

3.– Hutsegite oso larriak:

Hamaika egun eta hiru hilabete bitarteko enplegu-soldataren etenaldia.

Kaleratzea.

74. artikulua.– Enplegu eta soldata kentzeko zigorrari buruz.

Enplegua eta soldata kentzea dakarren zehapenaren kasuan, zehapena jakinarazten denean, soldata edo enplegu kentze hori noiz izango den zehaztu ahal izango da, edo, epaia ematen denean edota zehapena inpugnatzea ezinezkoa denean zehapenaren betebeharraz ohartarazi; edota aldi hori zehaztu gabe utzi ahal izango da zerbitzuko beharrak uzten duten arte. Azken kasu horretan, baldin eta enplegatuak inpugnatzen ez badu, urtebeteko epearen barruan zehapena benetan noiz beteko den zehaztu beharko da.

75. artikulua.– Prozedura.

Zehapenak jartzerakoan betetzekoak izango dira legezko xedapenek eskatzen dituzten prozedura arauak. Kontraesaneko espedientea izapidetzea aipatu xedapenek eskatzen duten kasuetarako baino ezingo da eskatu.

Aurrekoa baztertu gabe, Enpresaren Zuzendaritzak kontraesaneko espedientea irekitzea erabaki ahal izango du zehapen irmoa ezarri baino lehen, espedienteak berarekin ekar litzakeen informazioa edo argibideak beharrezko edo komenigarri irizten diren kasuetan. Aurrekoak ez dakar Enpresari arrazoi horiengatik espedientea irekitzeko eskatu ahal izatea.

Legez galdagarri izan gabe kontraesaneko espedientea bideratzen bada, irekitzeak hutsegiteen preskripzio-epeak etengo ditu, espediente hori irekitzen zaion langilearen idatzizko aurkakotasuna tarteko ez bada bederen. Hori gauzatuko balitz, ohiko izapidetze osoa bete beharko da hurrengo artikuluan xedatzen den gisan, edo izaera laburtuko beste bat hasi, zeinaren arabera, instrukziogilea edo idazkaria izendatu gabe, deskargu-plegua bideratzeko bi eguneko epea emango baita eta beharrezkotzat jotzen diren frogak burutuko baitira zazpi eguneko epean gehienez, Enpresak egoki iritziz gero.

76. artikulua.– Kontraesaneko espedientea.

Kontraesaneko espedientea irekitzeko ondoko izapideak jarraituko dira:

1.– Langileari ondokoak jakinaraztea: karguen plegua, eta instrukziogilea eta idazkariaren izenak; hauek Enpresako edozein sailetako pertsonak izan ahal izango dira edo nahiz eta kanpokoak izan, beren dedikazio profesionala dela eta, gai direnak.

Aipatu jakinarazpenean deskargu-plegua egiteko zein epe duen jakinaraziko zaio langileari; epe hori ez hiru egun baino gutxiagokoa izango ez eta bost egun baino gehiagokoa ere.

Langilea defendatu ahal izateko, Enpresaren karguen pleguan hutsegitetzat jotako jokamoldeak behar bezala deskribatu beharko dira, deskribapen hori sakonki edo zehazki egitea beharrezko ez bada ere, ezta, protagonista bera izateagatik edo antzeko beste arrazoi batengatik, eragindakoak ezagutzen dituen alderdien deskribapena ere. Enpresak, halaber, bete ez dela irizten den betebehar mota edo egindako huts mota generikoa zein den zehaztu beharko du, behin betiko kalifikazio juridikorik gabe bada ere. Bietako bat aipatzea aski izango da.

2.– Deskarguen plegua. Langileari emandako epean, edo lehenago berak hala nahi izanez gero, espedientea ireki zaion langileak idatziz adieraziko du bere eskubideari ongi datorkion heinean, eta horretarako egoki jotzen dituen frogak proposatu edo aurkeztu ahal izango ditu. Gertakariak argitzeko proportzionatuak eta eraginkorrak diren horiek burutuko dira, baina instrukziogileak desegokiak edo bereziki garestiak edo konplikatuak burutzea atzera bota ahal izango du.

Orduan, langileak espediente horri izapideak ez egiteko nahia adierazi ahal izango du, eta honela bere eskubideari uko egingo dio, edo besterik gabe ez duela inongo deskargurik burutu nahi adierazi ahal izango du, eta frogak seinalatu edo ematera mugatuko da.

3.– Froga egitea. Gehienez hamabost eguneko epean Enpresak beharrezko edo egoki jotzen dituen frogak edo langileak proposatu dituenak egingo dira, lehen adierazitako mugen barnean.

Lekukoen aitorpenik balego, espedienteko idazkariak aitorpenaren akta laburra jasoko du.

Idazkariaren idazkian, «data honetan jasota gera dadin…" atalean jasota geratuko da, halaber, espedienteari zein agiri erantsi zaion, beren jatorria eta beste edozein inguruabar adierazgarri zehaztuko direlarik.

Espedientera batu ahal izango dira halaber, partikularrengandik, erakundeengandik edo herri-erakundeengandik jasotako agiriez gain, argazkiak, bideoak eta filmak, eta idazkariak beren egoera eta jatorria jasoko ditu.

Espedientea ireki zaion langileak hala eskatuz gero soilik hartu ahal izango dio aitorpena instrukziogileak, karguen eta deskarguen pleguari buruzko edozein alderdi argitzeko. Bidezko akta jasoko da, eta langileak adostasun froga gisa sinatu beharko du edo ez; azken kasu honetan, aktak ez dituela bere benetako aitorpenak jasotzen uste duela adierazi beharko du langileak aktaren beheko aldean.

4.– Instrukziogilearen proposamena. Aipatu epean egin beharreko froga egin eta gero, instrukziogileak Enpresaren Zuzendaritzari zehapen-proposamena emango dio, bertan laneko hutsegitea osatzen duten gertaerak azalduko dituelarik, baita egindako hutsegite mota eta honen larritasuna ere.

Proposamen hori ematearekin batera, kontrakotasun espedientea amaitutzat joko da, eta une horretan aurkeztu beharko da proposamenarekin. Orduan, idazkariak bertan sartuko du, hasierako agiri gisa, jasota dauden agiri guztiak eta burututako egintza guztien datak biltzen dituen akta.

5.– Zehapena ezartzea. Instrukziogilearen proposamena eta kontraesaneko espedientearen edukia ikusi eta, Enpresaren Zuzendaritzak idatziz jakinaraziko dio langileari bidezko iritzitako zehapena, eta ondorioetarako data, ustez egin den hutsegite mota eta honen larritasuna zein diren adieraziko dizkio.

Jakinarazpen honetan Enpresak instrukziogilearen proposamenaren edukiari erreferentzia egin ahal izango dio bere egiten badu, bertan ez dauden alderdiak bakarrik adieraziz.

77. artikulua.– Preskripzioa.

Hiru hutsegite moten preskripzio-epeak aplikatzekoak diren legezko xedapenetan jarritakoak izango dira.

Jarraian egiten diren hutsegiteen kasuan, preskripzio-epeak ez dira hasiko harik eta jarrera hori desagertzen den arte. Salbuespen izango da ondorengo paragrafoan xedatutakoa.

Hutsegiteren baten egileak hutsegitea ezkutatu, eta Enpresak horren berri izaten ez badu, preskripzio-epea ez da hasiko harik eta Enpresak horren berri izaten duen arte, bai egintzei dagokienez, bai hutsegitearen norainokoari eta larritasunari dagokienez. Horrela, hutsegitea ezkutatzeak hutsegitea luzatu ez ezik, preskribitzeko epea hastea eragotzi ere egiten du.

78. artikulua.– Bateragarritasuna.

Lan arloko hutsegiteen erantzukizuna eta dagozkien zehapenak ezartzea arlo zibil, penal edo administratiboan dagokionarekin bateragarria izango da, eta horietako bat eskatzeak ez du esan nahiko gainerakoak baztertzen dituenik eta horiek eskatzeari uko egiten zaionik.

Hainbat erantzukizun batzen diren kasuan ere, ez da beharrezkoa izango lanekoak ez diren prozedurak amaitu arte itxoitea lanekoak diren prozedurak hasteko edota erabiltzeko.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Erretiro-sistema graduala eta malgua:

Gai honetan indarrean dagoen legezko ordenamenduan xedatutakoa izango da kontuan, eta hala behar bada eta alderdiek beharrezko irizten badiote, aplikazio-arauek ahalbidetutako akordioak sinatu ahal izango dira, Enpresa eta eragindakoen artean eskumen hau indibidualki erabiltzeari eragin gabe, mugen barnean eta xedapenek ondorio horretarako aurreikusten dituzten kasuetan.

1. ERANSKINA
LANBIDE-TALDEEN DESKRIBAPENA

1.– Erredakzioa:

– Erredaktore-burua: egunkariaren orientazio eta komunikazio oinarrizko lerroez, egunkariaren ale guztien azken konfigurazioaz eta sailen koordinazioaz arduratzen den kazetaria da, eta egunkariko zuzendariaren aginduetara egongo da.

– Saileko burua: egunkariaren orientazioko eta komunikazioko oinarrizko lerroei dagokienez, haren saileko zati baten ardura hartzen duen kazetaria da. Erredaktore-buruaren menpe jardungo du.

– Erredaktorea: bere sailaren barruan, informazio literarioa zein grafikoa egiten duen kazetaria da, betiere, saileko buruaren aginduei eta kazetaritzako praktika eta kodeei jarraiki.

– Erredakzioko laguntzailea: erredaktore bati edo erredaktore-talde bati bere informazio-zereginetan laguntzen diona da, material egokiak bilduz, edo beste edozein zeregin lagungarri burutuz. Erredaktoreen edo dagokion saileko buruaren aginduetara jardungo du.

2.– Zerbitzuak:

– Saileko zuzendaria: Enpresaren administrazio-zereginek, informatikakoek eta Enpresarenak diren beste zeregin orokor batzuek osatzen duten unitate funtzionala zuzentzeko eta koordinatzeko ardura duen langilea da, horretarako nahikoa eskumen eta lan-esperientzia izango du. Bere kargu hainbat arlo izango ditu eta horiek funtziona dezaten irizpideak zehaztuko ditu; nagusiei horien berri emango die, eta horiek kontrolatu eta ikuskatuko dute haren lana.

– Arloko burua: nahikoa eskumen eta lan-esperientzia izanik, sailaren menpe dagoen eta jardueretako zenbait bere baitan dituen unitate funtzional baten koordinazioaz eta zuzendaritzaz arduratuko da. Jarduerok Enpresaren administraziokoak, informatikakoak eta orokorrak diren zereginei dagozkie, eta unitate horretarako izendatutako langileak izango ditu bere gain. Bakoitzari dagozkien funtzionamendu-irizpideak emango dizkie eta euren lana kontrolatu eta gainbegiratuko du. Guzti honen berri emango dio saileko buruari.

– Administrazioko langileak: administraziokoak, informatikakoak eta Enpresarenak diren beste zeregin orokor batzuk izanik, lanbide talde honetako sailak osatzen dituzten arloetako bakoitza biltzen du.

– Saltzailea: merkataritza zereginak izanik, Publizitate saila osatzen duten arloak biltzen ditu.

– Teknikaria: zeregin teknikoak izanik, informatika eta tailerrak sailak osatzen dituzten arloak biltzen ditu.

2. ERANSKINA
TALDE PROFESIONAL BAKOITZEKO ORDAINSARIAK

SOLDATA MAILA 2005-12-31n

Arloa&#9;Kategoria&#9;Diru-sarrera maila&#9;1. maila&#9;2. maila&#9;3. maila&#9;4. maila

Erredakzioa&#9;Erredaktore-burua&#9;44.609,90&#9;48.041,18&#9;51.386,81&#9; &#9;

&#9;Saileko burua&#9;28.548,23&#9;29.961,37&#9;33.386,05&#9;37.746,25 &#9; 41.177,53

&#9;Erredaktorea&#9;19.797,10&#9;24.745,82&#9;26.079,90&#9;27.452,42&#9; 28.548,23

&#9;Erredakzioko laguntzailea (idazk, tlf.)&#9;12.353,70&#9;14.847,27&#9; 16.127,55&#9;&#9;

Zerbitzuak&#9;Saileko burua&#9;44.609,90&#9;48.041,18&#9;51.386,81&#9;&#9;

&#9;Arloko burua&#9;24.745,82&#9;27.714,84&#9;30.883,69&#9;34.257,87&#9;

&#9;Administraria&#9;14.847,27&#9;17.809,70&#9;20.786,40&#9;22.765,02&#9; 23.409,55

&#9;Saltzailea&#9;19.797,10&#9;24.745,82&#9;27.452,42&#9;30.883,69&#9;

&#9;Teknikaria&#9;16.127,55&#9;19.796,00&#9;22.267,62&#9;24.745,82&#9;

III. ERANSKINA
KOMUNIKABIDEEI BURUZKO PROTOKOLOA

1.– Irizpide orokorrak eta arau erregulatzaileak.

1.1.– Editorial del Pueblo Vasco SAk langileei emandako material informatiko guztia, eta ordenagailua bereziki, lan-tresnak dira, Enpresaren jabetzakoa eta Zuzendaritzak emana lan-betebeharrak ahalik eta era eraginkorrenean burutzeko. Behar den eginbidearekin erabiliko da, erabilera ezegokiak eragin ditzakeen kalteak saihesteko.

1.2.– Langileek behar den eginbidearekin erabiliko dute euren esku ezarritako materiala, erabilera ezegokiak eragin ditzakeen kalteak saihesteko. Konpainiaren instalazioetatik kanpo ordenagailu eramangarria erabiltzen dutenen kasuetan eginbide hau muturreraino eraman beharko da.

Ustezko lapurreta, ebasketa edo hirugarren batek eragindako kalteak gertatzean, langileak behar den salaketa ezarri beharko du.

1.3.– Material informatikoaren titulartasuna Enpresaren jabetzakoa denez, eta material hori lan-tresna gisa hartzen denez, material informatikoa Enpresak izendatutakoetatik beste toki batera lekualdatzeko berariazko baimena behar izango da, eta, bereziki, lantokitik kanpo mugitu behar denean.

1.4.– Langile bakoitzak, Enpresak bete beharreko zereginen arabera pertsonalki eman dizkion material informatikoak erabili beharko ditu. Ez da onartuko horretarako izendatutako langilea ez den beste batek ordenagailua edo baliabide informatikoak erabiltzea, Editorial del Pueblo Vasco SAri erabiltzeko baimena eskatuz idatzizko jakinarazpena egin eta honek baimena eman ezean. Aipatu eskaera idatziz egin beharko zaio eskabidea bideratzen duen langilearen saileko arduradunari, gutxienez eskabidegai den material informatikoa erabili baino 24 ordu lehenago. Salbuespenez, izapide hau ahoz egitea onartuko da, betiere noizbehinkakoa izan eta arrazoiak ematen direnean, eta eskabidea egiten duen saileko arduraduna jakinaren gainean egonda.

1.5.– Ordenagailuaren funtzionamendua abiarazteko edo posta elektronikora, datu-basera, programa informatikoetara, intranetera eta internetera sartzeko gakoa behar bada, gako hori langilearena izango da, pertsonala, eta berak eta Editorial del Pueblo Vasco SAk izendaturikoek bakarrik jakingo dute zein den.

Langilea izango da bere ekipoen segurtasunaren eta aipatu gako pertsonala beste langileei ez zabaltzearen arduradun, Enpresak eman dizkion material eta baliabide informatikoak behar ez bezala erabiltzearen ondorioz sor litekeen edozein gertakari edo arazo saihesteko. Ezin izango da beste langile baten gakoa erabili langile horren beraren edo Enpresaren baimenik gabe.

Ohar hauek ez betetzeak eta sarbide-gakoen erabileran kontratuzko fede ona urratzeak protokolo honen 8. puntuan aurreikusitako zehapenetarako bide emango dute.

1.6.– Editorial del Pueblo Vasco SAk, bere zuzendaritza-botereak erabiliz, langileei emandako baliabide informatikoen erabilera zuzena egiaztatzera bideratutako kontrol-neurri egokiak hartu ahal izango ditu, protokolo honen 6. puntuan arauturikoak.

1.7.– Enpresak emandako ordenagailuaren eta baliabide informatikoen hornidura, erabilera eta erabilera-kontrola, erabileraren ondorioak eta erantzukizunak, eta honi lotutako gainerako gaiak, protokolo honetan xedatutakoarekin eraenduko dira, eta subsidiarioki lan-ordenamendu, ordenamendu zibil eta, bereziki, informatikoarekin.

2.– Posta elektronikoa.

2.1.– Irizpide orokorrak.

2.1.1.– Enpresaren Zuzendaritzak posta elektronikoko helbide indibidual bana eman die langileei, eta ohartarazi euren lanpostuko betebeharrak helbide hori zentzuz erabiltzea eskatzen duela. Posta elektronikoaren antolaketa eta jarraitu beharreko sistema Enpresaren eskumena denez, baldintzak erabakitzeko askatasun osoarekin, Editorial del Pueblo Vasco SAk momentu horretan dagoen lanpostu bakoitzaren beharren arabera, tresna hori mantendu, aldatu edo kentzeko aukera du.

2.1.2.– Erabiltzaileek, ahal den heinean, norberaren kontuetarako, senitartekoak edo lagunartekoak ez diren eta igorpen masiboak eta desegokiak egin ditzaketen pertsonei edo erakundeei posta elektronikoko helbidea ematea saihestuko dute. Dena dela, hori gertatuz gero, neurri egokiak hartuko dira edo sistemen arduradunei neurri egokiak har ditzatela eskatuko zaie.

2.2.– Arau erregulatzaileak.

2.2.1- Zalantzarik, hutsunerik edo edozein gisatako arau eskasiarik badago, onusteko, Enpresaren askatasuneko eta oinarrizko eskubideen errespetuzko printzipioak hartuko dira aintzat, guztiak ere 1.1 puntuan xedatutakoaren markoan, hau izango baita izatekotan gailenduko den interpretaziozko erreferentzia.

2.2.2.– Zuzendaritzak eta langileen ordezkariak arautuko dute sor litekeen edozein egoera edo gertaera, orain aurreikusi gabe egonik ere, aurreikustea gomendagarri dena.

2.3.– Erabilera pertsonala.

2.3.1.– Editorial del Pueblo Vasco SAko langileek, 1.1 puntuan xedatutakoa gorabehera, Enpresak emandako posta elektronikoa erabili ahal izango dute kontu pertsonal edo familiarretarako, betiere zentzuz eta neurrian. Erabilera pertsonala lanorduetatik kanpo egingo da, laneko betebeharrak kaltetuak izan ez daitezen.

2.3.2.– Igorpen pertsonalak zentzuz eta neurrian egiteak esan nahi du, aurkako frogarik ezean, hilean gehienez laurogei mezu igortzea. Kopuru hori gaindituz gero, langileak hauen bidezkotasuna justifikatu beharko du.

2.3.3.– Igorpen pertsonaletan, mezuaren gaia edo edukiari dagokion atalean, «pertsonala" hitza idatziko da, letra larriz, baina bestelako zehaztapen batekin ere joan ahal izango da. Honela ez zehazteak Enpresa aipatu mezuen kontrolari dagokion edozein erantzukizunetatik salbuesten du, puntu honen 2.5 idatz-zatian azalduko diren irizpideen arabera.

2.3.4.– Oro har, ezingo da bidalketa masiborik egin, Giza Baliabideen Zuzendaritzak hala baimendu ezean, zeinaren bidez bideratuko baitira, 2.9 puntuan xedatutakoa izan ezik. Lan-prozesuak bizkortu asmoz, sail honek lanarekin soilik zerikusia duten igorpen masiboak egitea baimenduko die, euren jarduerak hala eskaturik, igorpenak sistematikoki eta ohiki egin behar dituztenei.

2.3.5.– Eransten diren testuaren luzeragatik edo artxiboen edukieragatik, Enpresaren zerbitzaria blokeatu edo arintasuna eta eraginkortasuna gisa batera zein bestera mugatu dezakeen zeinahi igorpen mota, eta masiboak bereziki, saihestuko dira.

2.4.– Erabilerarako baldintza orokorrak.

2.4.1.– Irizpide orokor gisa, eta mezu elektronikoak iturria Editorial del Pueblo Vasco SAn duela agertzen den heinean, sozietateak eskuarki onarturiko printzipio etikoen aurkako eduki guztiak saihestu beharko dira bertan, ordena publikoaren aurkakoak edo pertsonaren funtsezko eskubideak urratzen dituztenak. Dena dela, Enpresak, horretarako beharrezko diren sistemaren mekanismoak erabiliz, edozein postatan bere edukien erantzule ez dela adierazi ahal izango du automatikoki, eta igorleari bakarrik egotzi ahal izango zaizkio.

2.4.2.– Posta laneko helburuetarako erabiltzen denean, baimen-eskaera, epeen salaketa, erreklamazioa aurkeztea kasu, hala nola Enpresaren Zuzendaritzak arrazoi hauengatik igorritako erantzunak, jakinarazpen hauek igortzen diren egunetik balioko dute eta eraginkor izango dira.

2.4.3.– Eduki bortitzak, arrazistak, sexistak, pornografikoak zehatz-mehatz saihestuko dira eta, igorpen masiboetan, umoristikoak soilik direnak ere bai; izan ere, herritar orok baitu Enpresatik kanpo bere posta elektronikoko helbide propioa izateko aukera.

2.4.4.– Zorrozki debekatua dago, nork bere konturako edo besteren konturako, lan-jarduerak burutzeko lanpostuari dagokion posta elektronikoa Editorial del Pueblo Vasco SAn betetzen diren funtzioez bestelakoetarako erabiltzea. Horretarako besteren lan-jarduera hori mantentzea laguntzen duten oharrak, mezu-gurutzatzeak eta antzekoak, lan-eduki zuzenik ez badute ere, debekuan sartuta daudela iritziko da.

2.4.5.– Bereziki gaitzesgarri iritziko da, halaber, lankideei, menpekoei, bezeroei, hornitzaileei eta beste edozein arrazoirengatik Enpresari lotuta dauden pertsonei, berak soilik edo antzeko beste batzuei metatuta, jazarpen sexuala edo morala adieraz dezaketen edo izan daitezkeen komunikatuak igortzeko erabiltzea posta elektronikoa.

2.4.6.– Erabiltzaileek mezu gehiegi biltegiratzea saihestuko da, bereziki dokumentu erantsi zabalak dituztenak.

2.4.7.– Posta elektronikoaren zerbitzuaz arduratzen den sistema informatikoaren gainkargak saihesteko, posta-kontu bakoitzerako espazio-kuotak ezartzeko eskubidea gordetzen du, mezuak bidali edota jasotzea automatikoki murriztu ahal izango duelarik ezarritzako muga gainditzen bada.

2.5.– Enpresa-kontrola.

2.5.1.– Enpresaren askatasuna aitortzen da sistema informatikoak mezu kopurua eta erabiltzaile bakoitzetik bidali diren helbideak antzeman dezan beharrezko mekanismoak ezartzeko, 2.9.2 artikuluan ezarritakoa salbu. Edukia hurrengo atalean zehazten diren kasuetan eta baldintzetan soilik berraztertu ahal izango da.

2.5.2.– Enpresak postaren berraztertzeak ondoko arrazoiengatik soilik burutu ahal izango ditu:

a) Posta elektronikoa erabiltzearen bidez delituak edo hutsegiteak egiten ari delako arrazoizko zantzuak daudenean.

b) Ageriko gehiegikeriaren edo mezuen, helbidearen edo bestelako erreferentzien erabilera okerraren arrazoizko zantzuak daudenean, erabiltzailea igorle zein hartzaile izan.

c) Posta elektroniko bidez lankideei, menpekoei, bezeroei, hornitzaileei, aholkulariei edo beste edozein arrazoirengatik Enpresari hertsiki lotuta dauden pertsonei jazarpena edo bestelako kalteak egin zaizkielako arrazoizko zantzuak daudenean.

2.5.3.– Posta elektronikoa berraztertzeak langileen ordezkari bat bertan dagoela burutu beharko dira, eta jarduera hauek behar den diskrezioarekin egingo dira. Berraztertzearen akta egingo da.

2.5.4.– Enpresak erabiltzailearen ordenagailua zigilatu ahal izango du, gero, aurreko atalean zehaztutako baldintzetan burutzeko miaketa. Zigilatzearen akta ere egin beharko da, eta lekukoek sinatuko dute; aurretik langileen ordezkariari honen berri emango zaio.

2.6.– Erabiltzailearenak ez diren helbideak erabiltzea.

2.6.1.– Hurrengo atalean aurreikusitako baldintzetan salbu, beste erabiltzaile baten posta elektronikoa erabiltzea debekatua dago, honek ekar lezakeen nahasketarengatik, alderdi biei edo Enpresari edozein kalte mota saihesteko.

2.6.2.– Besteren posta elektronikoa erabiltzeko erabiltzailearen berariazko adostasuna beharko da, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari aurretik jakinarazi beharko dio, erabilera horren arrazoia adieraziz.

2.7.– Birusak.

2.7.1.– Zalantzazko edozein egoeraren edo birusen bat sartzeko arriskuaren aurrean, erabiltzaileek sistemen arduradunengana joko dute eta hauek emandako jarraibideei kasu egin.

2.8.– Kontratua iraungitzea.

2.8.1.– Lan-kontratua amaitzeagatik Enpresa uztean, berariaz justifikaturiko aurkakorik adierazi ezean, lana uzten duen langilearen terminalean jaso litekeen edo bertan biltegiratua dagoen posta elektronikoa profesionaltzat joko da, eta Enpresaren esku egongo da hau berraztertu edo ezabatzea.

2.8.2.– Kitoaren ordainagiriek honi buruzko aurreikuspena barne hartuko dute, Enpresari baimena emanez. Aurkakoa justifikatzen duten baldintza bereziak egonez gero, zehazpen egokiak egingo dira, eta interesdunaren aurkako borondate hutsa ez da nahikoa izango.

2.8.3.– Enpresak ez du inolako erantzukizunik izango ezta kargutik kendu ondoren jaso ahal izango diren mezuen edukia jakinarazteko betebeharrik ere, langileak horretarako berariaz eta behar bezala oharra egin ezean; bertan era berezian jardutea eska dezaketen mezuak zein diren zehaztu beharko du.

2.9.– Langileen ordezkaria.

2.9.1.– Enpresak langileen ordezkariari bere posta elektronikoko eta dagokion terminaleko helbidea emango dio, bere erabilera esklusiborako, eta edozein kidek burutu ahal izango du, baina kide horiek soilik.

2.9.2.– Irizpide orokor gisa, langileen ordezkariaren terminaletik igorritako mezu elektronikoak konfidentzialtzat hartuko dira, Enpresak ezin izango ditu berraztertu, halakorik justifikatzen duen arrazoi berezirik egon eta aurretik komiteari jakinarazi ezean, eta honek, jakina, berraztertze honetan parte hartuko du.

2.9.3.– Langileen ordezkaria 500 K-tik gora duten erantsitako dokumentuak dituzten mezuen igorpen masiboa saihesten ahaleginduko da.

2.9.4.– Langileen ordezkariaren eta zuzendaritzaren artean gurutzatutako mezu elektronikoak ez dira inolaz ere lan-akordio gisa hartuko.

2.9.5.– Langileen ordezkariak, posta elektroniko bidez, zuzendaritzari baimenen bat eskatzen badio, batzarrak burutzea, ordezkaritza-funtzioa dela-eta lanera ez agertzea edo bere eskumeneko beste edozein kasu, eta erantzunik jasotzen ez badu, ezin izango da inolaz ere isiltasunezko baimentzat ulertu eta, alderantziz, berariazko baiezkoa beharko da.

3.– Sareak.

3.1.– Interneterako eta Enpresako lanpostu bakoitzeko informatikako terminaletan dagoen nabigatzailerako sarrera agindutako lan-betebeharrak hobeto burutzeko Enpresak emandako lan-tresna gisa taxutzen da, eta honenbestez, erabilera hori lanekoa edo profesionala dela irizten da, eta aipatu betebeharrak garatzeko egokitua izan beharko da.

3.2.– Enpresak emandako interneterako sarrera eta nabigatzailea xede pertsonaletarako erabili ahal izango dute langileek, baina zentzuz eta arduraz erabili beharko da, eta ez da inolaz ere laneko betebeharra kaltetu beharko. Hala ere, Enpresak aholkatzen du interneta xede pertsonalerako erabili behar denean lanorduetatik kanpo egitea, jatorduetan edo lanaldia amaitzen denean, esate baterako.

3.3.– Denbora errealean egiten diren eztabaidetan parte hartzea erabat debekatuta dago (txatak, telnet, MSN eta antzeko mezularitza elektronikoak), izan lanaldian zein lanalditik kanpo. Lan-arrazoiak direla-eta denbora errealean egiten diren eztabaidetan parte hartzea beharrezko denean, horretarako baimena eskatuko zaio nagusi hurrenari.

3.4.– Interneteko erabiltzailearen terminaletik sartutako fitxategiek ezarritako eskakizunak eta arauak bete beharko dituzte, eta, batez ere, jabetza intelektualari eta industrialari eta birusen kontrolari dagozkionak. Jolasak, musika, irudiak eta lanerako ez den beste zernahi material duten fitxategiak deskargatzea erabat debekatua dago.

3.5.– Jatorri ezezaguna duen edo erabiltzailearen jabetzakoa den softwarea internet bidez deskargatzea debekatua dago Enpresaren sistema informatikoetan, sistemen saileko kideren batek aurretik baimena eman ezean.

3.6.– Softwarea behar den baimenik izan gabe deskargatzea debekatua du langileak, deskarga horrek Enpresarentzat suposa lezakeen erantzukizunarengatik.

3.7.– Aurreko arauak bete ezean, erabiltzaileak Editorial del Pueblo Vasco SA erantzukizunetatik aske uztea onartuko du baimendu gabeko kopiaren bat erabiltzearekin loturiko erreklamazio, auzi, galera, kalte edo gastua gertatzen bada.

3.8.– Eduki bortitzak, sexistak, arrazistak, pornografikoak edo lizunak dituzten orrietara sartzea ez da inolaz ere onartuko, ezta sarea ausazko joko, zozketa edo enkanterako, eta, oro har, Enpresaren izen onari kalte egin diezaioketen edo edozelako karga ekonomikoa izan daitezkeenetarako erabiltzea ere, berariazko baimenik izan ezean.

3.9.– Ez da onartuko internetetik euren luzera edo edukieragatik Enpresaren zerbitzaria blokea edo azkartasuna edo eraginkortasuna nolabait muga dezaketen artxiboak deskargatzea, ez eta lanpostutako ordenagailu pertsonaletan instalatutako hasierako konfigurazioa hondatu dezaketen programak ere, saileko teknikari arduradunaren baimena izan ezean.

3.10.– Hurrengo atalean aurreikusitako salbuespenetan izan ezik, internetera sartzeko beste erabiltzaile baten terminal informatikoa erabiltzea debekatua dago, honek ekar lezakeen nahasketarengatik, alderdi biei edo Enpresari edozein kalte mota saihesteko.

Enpresako beste langileren baten terminal informatikotik internetera sartzeko, erabiltzailearen berariazko adostasuna beharko da, eta aurretik Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, erabilera horren arrazoia adieraziz.

4.– Datu-basea.

4.1.– Langileei buruzko datu-basea.

4.1.1.– Editorial del Pueblo Vasco SAko langileei ziurtatzen zaie, langileen hautatze-prozesua, kontratazioa, lan-bizitza eta Enpresarekin zerikusia duten gainontzeko jardueren ondorioz bere esku dauden langile horien datu pertsonalak babestuko dituela, egun indarrean den Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, edo gerora berau ordezkatuko duen araudiari jarraiki, eta datuok lan-arloko helburuekin soilik erabili ahal izango dira.

4.1.2.– Horretarako, Enpresak adierazirik, langileek uneoro jakingo dute sail eskuduna eta beren datuak eta Enpresak datuokin egiten duen erabilera biltzen dituen fitxategiaren arduraduna zein diren.

4.2.– Bestelako datu-baseak.

4.2.1.– Bezero, hornitzaile, espediente, laguntzaile, Enpresarekin lotura duten profesionalei buruzko datu-baseak, eta artxiboetan, karpetetan edo Enpresako ordenagailuen disko gogorrean dagoen informazioa bidezko konfidentzialtasunarekin erabili behar dituzte langileek eta, oro har, lana dela-eta erabiltzen diren guztiak; eta erabat debekatuta dago trafikoa, transmisioa, manipulazioa, ateratzea edo bidegabeko lehia, eta Editorial del Pueblo Vasco SA kaltetu dezaketen langileen bestelako jokamoldeak.

4.2.2.– Konfidentzialtasun betebeharra bereziki zorrotza izango da osasunari, arriskuei, gai familiar, pertsonal eta pribatuei buruzko datuei dagokienez, hala nola, lehiari interesa dakizkiokeen datu ekonomiko eta bestelako arloei dagokienez.

5.– Jabetza intelektuala.

5.1.– Enpresariaren aginduz edo bere esku utzitako betebeharrak burutuz, soldatapeko langile batek sorturiko ordenagailuko programaren edo datu-baseren ustiaketa-eskubideen titulartasuna enpresariarena da soilik, aurkakoa hitzartu ezean, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 97.4 artikuluan eta honi lotutakoetan xedatutakoari jarraiki.

5.2.– Era berean, enpresariarenak dira programa aldatzeko edo datu-basea berrantolatzeko ustiaketa-eskubideak ere.

6.– Enpresa-kontrola.

6.1.– Oro har, Enpresaren eskumena da, bere zuzentzeko gaitasunari datxekiona, langileen eskura jarritako material informatikoaren kontserbazioa bermatzeko egoki irizten dituen neurriak hartzea, eta onusteari jarraiki, gehiegikeriak gabe edo Enpresaren, langileen edo hirugarrenen kaltetan izan gabe, eta protokolo honetan adierazitako irizpideei jarraiki erabiltzea.

6.2.– Enpresak, berariaz, langileei informazioa eman ondoren, langileak internetera sartu eta egiten duen erabilera kontrolatuko du. Kontrol honek zenbat denboraz eta zein orritara sartzen den aztertuko du, eta Enpresaren zerbitzari nagusian edo langile bakoitzaren ordenagailuan sistemak instalatuz burutu ahal izango da; horrek ez du intimitate-eskubidea urratuko, internet lan-tresna baita.

6.3.– Posta elektronikoari dagokionean, 2.5 atalean xedatutakoa hartuko da aintzat.

7.– Kontratua iraungitzea.

7.1.– Kontratua iraungitzerakoan, langileak Enpresak emandako material informatiko guztia behar bezala itzuli beharko du, biltegiratutako lan-informazio eta guzti, eta baita bere ordenagailura, programetara, datu-baseetara, babestutako artxiboetara, intranetera, internetera eta posta elektronikora sartzeko gakoa eman ere.

7.2.– Langile oro sistema edo material informatikoan sortutako kalteen erantzule izango da kontratua amaitu bitartean. Aipatu langilearen ekipo informatikoa kontratua iraungitzen den egunean berean eskuratu ahal izango du Enpresak.

7.3.– Enpresarekiko lan-harremana iraungitzen den unean ere, konfidentzialtasun betebeharra indarrean egongo da, eta langileak ezin izango du inolaz ere kontratua iraungi baino lehen lana zela-eta eskuragarri zuen daturik, zerrendarik, datu-baseen edukirik, artxiborik, karpetarik edo disko gogorrik beretzat hartu, langilearen beraren artikuluak dituzten artxiboak eta bere agendari eta kontaktu pertsonalei dagozkien fitxategiak izan ezik.

8.– Hutsegiteak eta zehapenak.

8.1.– Protokolo honetan aurreikusitako ez-betetzeak hutsegite arin, larri edo oso larritzat hartuko dira, Enpresan aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboaren diziplina-araubideari buruzko kapituluan jasotzen diren irizpideen arabera.

Era berean, ezarri beharreko zehapenek aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako irizpideak jarraituko dituzte. Horretarako hitzartutako aurreikuspenik ez bada, aplikatzekoak diren legezko xedapenak hartuko dira aintzat, proportzionaltasun printzipioa eta protokolo honetan adierazitakoa gordez, eta, diziplinako ondorioetarako, entitatearen berariazko arau izango da.

Bereziki, zehapenak sailkatzeko ondokoak hartuko dira aintzat:

A) Enpresari, lankideei edo Enpresari bestela atxikitako pertsonei eragin ahal izan zaien kaltea.

B) Batera gertatu ahal izan diren oinarrizko eskubideen urratzea.

C) Sistema informatikoa nahastea.

D) Jokamolde zehagarriak lanen burutzapenean eragindako ondorioak, nahita eta behin baino gehiagotan egitearekin batera.

8.2.– Oro har, hutsegitetzat hartuko da Enpresak emandako material informatikoak era desegokian eta neurriz kanpo erabiltzea, eta, are zabalago, aipatu material informatikoak erabiltzean kontratuko onustea urratzea edo lana burutzean konfiantza-abusutzat jo litekeen jokamolde oro.

9.– Arau-sistema.

Protokolo honetan aurreikusi gabe dagoenerako subsidiarioki aplikatzekoak izango dira, lan-ordenamenduan, ordenamendu zibilean eta bereziki ordenamendu informatikoan aurreikusitakoak.


Azterketa dokumentala