Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
6215

1646/2006 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bidasoa ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Bidasoa ospitaleko zuzendari mediko lanpostua (Gipuzkoako Osasun Barrutia) hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, zuzendaritza nagusi honek, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Bidasoa ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua (Gipuzkoako Osasun Barrutia) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eska dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

1.– Medikuntza eta kirurgiako lizentziatura eduki beharko dute.

2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

Bigarrena.– Interesatuek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Hauek adierazi beharko dituzte:

– Ikasketa-tituluak.

– Betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan duten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta azaltzeko moduko beste edozein merezimendu.

Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 8a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala