Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6214

240/2006 DEKRETUA, azaroaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2006. ekitaldiko aurrekontuko EAEko "Sektore Publikoarekiko Beste Finantza Harreman batzuk" 9119 programan diru-sarrerak lortu direla-eta, «Bigarren Hezkuntza, Osabidezko Hezkuntza eta Lanbide Heziketa" 4222 programan 32.124,58 euroko kredituak gaitzen dituena.

Gipuzkoako Foru Aldunditik 32.124,58 euroko diru-sarrera gehigarriak lortu dira. Zenbateko hori aldundiak, URRATSBATen barruan TKNIKAk dinamizatuko duen «Pertsona Ekintzailearen Eguna eta Enpresa Ideien eta Proiektuen Lehiaketa" proiektuagatik, Eusko Jaurlaritzari agindu dion kopuru osoaren % 50 da (bigarren ordainketa). Ekiteko kultura hedatzea helburu duen Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren lan-alorra da Urratsbat.

Hori dela eta, kreditu horiek gaitzeari ekingo zaio, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden legezko xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2006. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 5/2005 Legearen 20.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko azaroaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2006ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzeko onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4222 238.99 32.124,58

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9119 421.02 32.124,58

«Pertsona Ekintzailearen Eguna eta Enpresa Ideien eta Proiektuen Lehiaketa" proiektua finantzatzeko erabiliko dira fondoak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko azaroaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala