Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2006ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
4058

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-paisaiaren egungo egoeraren diagnostikoa egiteko ikerlanarena (K-37/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: K-37/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak eta kopurua: bai, 2 lote.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa, pleguetan adierazitakoaren arabera.

d) Gauzatzeko epea: baldintza teknikoen pleguan ezarritakoa. Edonola ere, 2006ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu beharko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: kontratu osoaren gehieneko aurrekontua 105.000,00 eurokoa da, BEZa barne, eta honako hau izango da lote bakoitzarentzako onartutako gehieneko lizitazio-aurrekontua:

– a lotea: 70.000,00 euro administrazio publikoaren eremuko hizkuntza-paisaia aztertzeko.

– b lotea: 35.000,00 euro eremu pribatuko (zerbitzu-sektoreko) hizkuntza-paisaia aztertzeko.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 80 98.

e) Faxa: 945 01 80 82.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko abuztuaren 30a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia– eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Finantza-erakundeek emandako txostena edo, hala badagokio, lanbideko arriskuak babesteko asegurua baduela erakusteko egiaztagiria.

Kaudimen tekniko eta profesionala egiaztatzearren, kontratuko gai den arlo berean edo antzekoan azken 3 urteetan egindako lan edo zerbitzuen zerrenda bat aurkeztu beharko da, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak batuta gutxienez a) loteko 70.000 euroko emaitza eman beharko duelarik eta b) loteko 35.000 euro, zenbatekoak, datak eta onuradun pribatu zein publikoak adieraziz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abuztuaren 31, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak. Hiru gutunazal aurkeztuko dira, "A", "B" eta "C", berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kultura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Eguna: 2006ko irailaren 8a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzan.

11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro; esleipendunek ordainduko dituzte.

12.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: http://www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala