Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2006ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
4057

EDIKTUA, 1086/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 1086/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ignacio Ortiz de Barron Arrizabalaga.

Abokatua: Andres Garrido Alvarez.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Demandatua: Ira SA.

Gaia: Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da 2006ko ekainaren 7an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Onetsi egiten dut de las Heras prokuradore jaunak Ignacio Ortiz de Barron Arrizabalaga jaunaren izenean Ira SAren aurka aurkeztutako demanda; eta, deklaratu egiten dut demandatzailea dela Gasteizen dagoen Santa Isabel kalea 12, 4. B-ko etxebizitzaren jabea. Hortaz, Ira SAren izenean indarrean dagoen erregistro-inskripzioa ezezta bedi, eta demandatzailearen izenean inskriba bedi etxebizitza Jabetza Erregistroan. Halaber, kondena bedi alderdi demandatua kostuak ordaintzera.

Demandatuak, Ira SAk, egun helbidea non duen ez dakigunez, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala