Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2006ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4056

EDIKTUA, 17/05 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Cristina Rubio Domingok, Tolosako (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE EMAN ETA LEKUKOTZA HAU EGITEN DUT:

17/05 falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpuru eta epaitza:

83/05 EPAIA

Tolosa, 2005eko irailaren zortzia.

Diego Bermejo Yanguas jaunak, Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaileak, ikusi ditu ebasketa bat dela-eta fiskalaren esku-hartzearekin egindako 17/05 zenbakiko berehalako falta-judizioan bideratutako autoak. Autoetan, Pablo Bilbao Torturen jauna da Alberdi salatzailea, Eroski taldearen izenean; eta, alderdi salatua, berriz, Florian Eugen Stefan jauna, Eliza Teodora Agatinei andrea, Ana María Serban andrea, Constantin Cipria Bercaroiu jauna eta Catalin Grabiel Misleanu andrea. Azken horiek guztiak ez ziren judizioan agertu, legezko zitazioa egin zitzaien arren.

EPAITZA

Florian Eugen Stefan jauna, Eliza Teodora Agatinei andrea, Ana María Serban andrea, Constantin Cipria Bercaroiu jauna eta Catalin Grabiel Misleanu andrea hilabeteko isuna ordaintzera kondenatzen ditut Zigor Kodeko 623.1. artikuluko ebasketa-falta egin dutelako, erantzukizuna aldarazten duten bestelako inguruabarrik gertatu gabe. Egunean 12 euro ordaindu beharko dituzte, guztira 360 euro, beraz. Bestalde, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ere ezarri diet. Erantzukizun hori eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik askatasuna egun batez gabetzean da. Gainera, prozesuko kostuak ere beraiek ordaindu beharko dituzte.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta aditzera eman bekie aurka egiteko apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak emango du ebazpena. Era berean, horren testigantza egin, autoekin batera jarri, eta originala dagokion epai-liburuan sar bedi.

Eta honen bitartez, epaia eman, agindu eta sinatu egiten dut, nik, Diego Bermejo Yanguas jaunak, Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 1 zenbakiko epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaileak. Fede ematen dut.

Jasota geratzeko eta Florian Eugen Stefan jaunari, Eliza Teodora Agatinei andreari, Ana María Serban andreari, Constantin Cipria Bercaroiu jaunari eta Catalin Grabiel Misleanu andreari jakinarazteko, gaur egun non dauden inork ez baitaki, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ematen dut hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta seiko ekainaren seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala