Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2006ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
4054

EDIKTUA, 423/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 423/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Infoinversión 21, S.L.

Abokatua:

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Demandatua: Carmen Gorriño Solagaistua eta Enrique Urredra Hendaya.

Gaia: N01 judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2006ko maiatzaren 31n. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Carmen Gorriño Solagaistua andrearen eta Enrique Urredra Hendaya jaunaren aurka, "Infoinversión 21, S.L." izenekoaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda gaitzetsi egiten dut; beraz, euren kontra aurkeztutako uzi guztietatik absolbitzen ditut aipatu demandatuak, eta prozesuan sortutako kostuak auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilen Legea, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan adierazi behar da errekurritu egin nahi dela eta azaldu behar da zein ebazpen apelatzen den eta zer inpugnatzen den; besterik ez (PZL, 457.2 artikulua).

Nire epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Carmen Gorriño Solagaistua eta Enrique Urredra Hendaya demandatuen gaur egungo helbideak ezezagunak direnez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko ekainaren 1a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala