Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2006ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4053

EDIKTUA, 365/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 365/04 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Francisco Cortés Porras.

Demandatua: Francisco Javier Noval Fernández.

Judizio horretan epaia eman da eta bere epaitza honakoa da:

EPAITZA

Francisco Cortés Porras jaunaren izenean eta ordez Rosa Alday Mendizábal epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda onetsi egiten dut; eta Francisco Javier Noval Fernández ondokoak ordaintzera kondenatzen dut: 2.894,46 euro eta kopuru horren gaur arteko interesak (ondoriozko guztizko zenbatekoak interes bera bi puntutan gehitua sortuko du) eta kostuak.

Francisco Javier Noval Fernández demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko maiatzaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala