Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2006ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
4051

148/2006 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dagoen kontseilukide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Estatuko portuei eta nabigazio zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.

Hori dela-eta, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarreko 14. paragrafoak finkatzen duenez, autonomia-erkidegoek ezarriko dute portuetako agintaritzen administrazio-kontseiluak zenbat kidek osatuko dituzten, eta, halaber, autonomia-erkidegoek izendatuko dituzte, administrazio-kontseiluetan ordezkaturiko herri-administrazioek, entitateek eta organismoek proposaturiko kideak, aipatutako 14. paragrafoan finkatu ziren irizpideen arabera.

Aipatutako lege horretan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretua onartu zuen, hain zuzen ere, Bilbao eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazteko.

Aipatutako dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Estatuko Administrazio Orokorrak jakinaraziko dizkiola Garraio eta Herri Lan Sailari dagozkion kideak izendatzeko edota kentzeko proposamenak, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarraren 14. paragrafoan ezarritakoarekin bat.

Aipatutako xedapena betetzeko, Estatuko Portuen Lehendakaritzak Garraio eta Herri Lan Sailari jakinarazi dio Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko duen kide bat kendu eta beste bat izendatzeko proposamena.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuan (Bilbao eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedura jarraitu, eta horretarako aginpidea Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazten du dekretu horrek) ezarritakoari jarraituz, Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko uztailaren 11n egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den pertsona Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izatetik kentzea, aipatzen den zuzenbide publikoko ente juridikoak eskatuta:

1.1.– Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:

– José Miguel Martín Herrera jauna

2. artikulua.– Ondoren zehazten den zuzenbide publikoko ente juridikoak eskatuta, eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusitakoari jarraituz, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea haren ordezkari izateko:

2.1.– Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:

– Rafaela Romero Pozo andrea

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek indarra izango du kendutako eta izendatutako ordezkariak nortzuk diren Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera; dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko uztailaren 11n.

Jaurlaritzako lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


Azterketa dokumentala