Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2006ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4049

AGINDUA, 2006ko uztailaren 5ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, ondoko agindu honen hutsak zuzentzeko dena: "Agindua, 2006ko ekainaren 19koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Oiartzungo udalerriko Iturrioz aldean, babes ofizialeko 26 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisio materialak, maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta testuinguruak berak huts horiek erraz argitzen ez baditu eta, hutsak zuzendutakoan, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz alda badaiteke.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko ekainaren 19ko Agindua 2006ko ekainaren 26an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (120. zk.). Agindu horren bidez Oiartzungo udalerriko Iturrioz aldean, babes ofizialeko 26 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasi zen eta hainbat zehaztasun finkatu ziren. Agindu horretan huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren.

Horiek horrela, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko ekainaren 19ko Aginduak Oiartzungo udalerriko Iturrioz aldean, babes ofizialeko 26 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten du eta hainbat zehaztasun finkatzen ditu; agindu horretan, 13223. orrian,

Honakoa dioen lekuan:

Hirugarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

a) 2 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. 2002ko ekainaren 14ko Aginduak, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duenak, 4.a) artikuluan aipatzen dituen 4 baremoetatik lehenengo hiru baremoen barne daudenak, kupo honetan sartuko dira. Aldi berean baremo ezberdinetan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, aipatu aginduan finkatutako hurrenkeran sartuko dira.

Honakoa esan behar du:

Hirugarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

a) 2 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. 2002ko ekainaren 14ko Aginduak, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duenak, 4.a) artikuluan aipatzen dituen 4 baremoetatik edozeinetan barne daudenak kupo honetan sartuko dira. Aldi berean baremo ezberdinetan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, aipatu aginduan finkatutako hurrenkeran sartuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 5a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala