Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2006ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4048

160/2006 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA (SPRI) Sozietateari Arabako Teknologi Elkartegia SA Sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2. artikuluan agindutakoaren arabera, bereziki interesatzen zaizkion enpresen kapital sozialean parte har dezake sozietateak. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2006ko ekainaren 22an egindako bileran, 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Parque Tecnológico de Álava-Arabako Teknologi Elkartegia SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, zehazki, hiru milioi berrehun eta hiru mila eta bostehun eurorekin parte hartzeko (3.203.500). Hori gehikuntzaren % 64,07 da, guztira bost milioi eurokoa izango baita (5.000.000). Aurreko paragrafoan xedatutakoa betez, horretarako baimena eskatu dio Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko uztailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA Sozietateari Sociedad Parque Tecnológico de Álava-Arabako Teknologi Elkartegia SA Sozietatearen kapital-gehikuntzan hiru milioi berrehun eta hiru mila eta bostehun eurorekin (3.203.500) parte hartzeko. Zenbateko hori kapital-gehikuntzaren % 64,07 izango da, guztira bost milioikoa izango baita (5.000.000). Gehikuntzaren ostean Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA Sozietateak enpresa horretan izango duen partaidetza % 64,07koa izango da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko uztailaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala