Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6256

EDIKTUA, L2 1008/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 1008/04, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Iratxe Urquijo Ferreiro.

Abokatua: Antonio Mourelle Castiñeira.

Prokuradorea: Soraya Villarroya Lajas.

Demandatua: Ignacio Urquijo Calvo.

Gaia: N01, judizio arrunta.

Aipatu judizioan, 2005eko maiatzaren 6an, epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

EPAITZA

Baietsi egin dut Iratxe Urquijo Ferreirok, Villarroya prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean dagoen Ignacio Urquijo Calvoren aurkakoa. Horregatik, honako honetara kondenatzen dut demandatua: Bilboko 2 zenbakiko Jabetza Erregistroari jakinarazi beharko dio eta bertan jasota utzi beharko du 2001eko martxoaren 19ko epaiaren bidez onartutako hitzarmen arautzailean jaso zen dohaintza, bere alaba Iratxe Urquijo Ferreiro eta seme Unai Urquijo Ferreiroren alde egindakoa; hain zuzen ere, Bilboko Butron kaleko 5ean (4. solairua, ezkerra) dagoen finkaren gainean duen % 48,750eko partaidetza da dohaintzan ematen duena. Bestalde, demandatuari berariaz ezartzen dizkiot sortutako kostuak.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta aditzera eman epaia ez dela irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia Auzitegirako. Epaitegi honetan aurkeztu beharko dute, epaia jakinarazten zaien egunetik hasita, bost eguneko epean.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen lekukotasuna emanen da, autoei batu dakien, jatorrizkoa Epaien Liburuan utziz.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, sinatzen duen epaile magistratu berberak irakurri eta argitaratu zuen aurreko epaia. Fede ematen dut.

Ignacio Urquijo Calvo demandatuak egun helbidea non duen ez dakigunez gero, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko azaroaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala