Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2002ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4533

IRAGARKIA, 2002ko maiatzaren 14koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoko buruarena, ondoko elektrizitate-instalazioa jendaurrean ikusgai jartzeko dena: lurpeko linea elektriko bat eta zentral hidroelektriko bat Bediako udalerrian.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluak, energia elektrikoa garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko jardunbideak arautzen dituenak, aurreikusitako ondorioetarako, eta testu bereko aurreneko azken xedapenean ezarritakoaren ildotik, Saltos de Ibaizabal, S.L. enpresak eskatutako instalazioa jendaurrean ikusgai jarri da.

Erref.: R.E. 48/76 ASS/SM

Eskatzailea: Saltos de Ibaizabal, S.L.

Kokagunea: Bedia.

Aurrekontua: 315.426,67 euro.

Helburua: energia elektrikoa ekoiztea eta banaketa sarera bidaltzea.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa:

Zerbitzuaren tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, DHZ1 mota, 12/20 kV.

Luzera: 28 m.

Abialekua: 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoaren 22 zenbakiko euskarria. Bedia TEA-Galdakao, 3. zirkuitua.

Amaiera: zentral hidroelektrikoa.

Zentral hidroelektrikoa

Errotabarriko zentral hidroelektrikoa, Ibaizabalen gainean, Bediako udalerrian, 3,6 m-ko jauzi garbiarekin eta 1500 l/s-ko emariarekin, 466, 17 kW indarra duen ardatz bertikaleko Kaplan motako turbina du, 441,3 kV-ko indarreko eta cos j = 0,86 y 380 V-ko sortze-tentsioko sorgailu asinkrono bati lotua. Bertako presa txikia eta galeria aprobetxatuko ditu.

Azaldutako instalazioaren administrazio-baimena eskatu da.

Iragarki hau argitara ematen da proiektua Bilboko Concha jeneralaren kaleko 23-5.ean dagoen Lurralde Bulegoan aztertu eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bilbao, 2002ko maiatzaren 14a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala