Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2002ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
4516

EDIKTUA, 615/01 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Lehen Auzialdiko Bilboko 8 zk.ko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: 615/01 P. Arrunta.

Demanda-egilea: Montajes Industriales Mugica

Abokatua: Guezuraga Ugalde, Asier

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz

Demandatua: Ion Urruticoechea Barrutia eta Jose A. Larrabeiti Ugarte

Auzigaia: N01 Judizio Arrunta

EPAITZA

Sucesores de Ion Urruticoechea Barrutia eta José Antonio Larrabeiti Ugarte kontrakoa eta Montajes Industriales Mugica, S.A.k aurkeztutakoa den demanda onartu egiten dut, eta hala egin behar dut-eta, EMSLeko 105.5 artikuluan oinarriturik, eta erantzukizun mugatuko sozietateen administratzaileak direnez, aipatutakoen ex lege erantzukizun solidarioa deklaratzen dut, eta era berean 1.548.649 pezeta ordaintzera kondenatzen ditut, eta bai legezko interesak eta kostuak ordaintzera ere.

Aurkatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako errekurtsoaren bitartez (PZLaren 455. artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez egin beharko da errekurtsoa, eta idazki horretan honako hauek jaso beharko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko borondatea, eta aurkatzen diren erabakiak (PZLren 457.2 artikulua).

Eta ebazpen honen bitartez, ebatzi, agindu eta sinatu egiten dut.

Jose A. Larrabeiti Ugarte jaunaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-ihesian den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake aipatu ebazpenaren kontra, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez aurkeztu beharko da errekurtsoa, eta idazki horretan honako hauek bakarrik adierazi beharko dira: apelatutako errekurtsoa, errekurritzeko borondatea, eta aurkatutako erabakiak (PZLren 457.2 artikulua).

Interesatuak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta biko ekainaren hogeita bat.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala