Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2002ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4501

AGINDUA, 2002ko uztailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2002ko ekainaren 18an sailburu horrek berak emandako Agindua (uztailaren 4ko EHAA) aldatzen duena. Agindu haren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko mailetako irakasleentzako 2002-2003 Garatu planeko ikastaroen deialdia arautu zen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez (uztailaren 4ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko mailetako irakasleentzako 2002-2003 Garatu planeko ikastaroen deialdia arautu zen. Agindu horretan zenbait akats egin ziren eta zuzendu egin behar dira.

Horregatik, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2002ko ekainaren 18an emandako Agindua (uztailaren 4ko EHAA) zuzentzea I. eranskinaren arabera. Agindu haren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko mailetako irakasleentzako 2002-2003 Garatu planeko ikastaroen deialdia arautu zen.

Vitoria Gasteiz, 2002ko uztailaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

11857. orrialdean, 44. lerroan, 2.4 artikuluan, honako hau dioenean:

4.– Prestakuntza-jardueran parte hartzeko eskariak berekin dakar 7. artikuluko dirulaguntzak eskatzea ere, artikulu horretako baldintzak betetzen badira.

Honako hau esan behar du:

4.– Prestakuntza-jardueran parte hartzeko eskariak berekin dakar 6. artikuluko dirulaguntzak eskatzea ere, artikulu horretako baldintzak betetzen badira.


Azterketa dokumentala