Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2002ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
4498

147/2002 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legeak ezartzen duenez, alde jakin bat parke natural deklaratu baino lehen, delako alde horretako natur baliabideen antolamendurako plana egin eta onetsi behar da.

Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana otsailaren 22ko 102/1994 Dekretuaren bidez onartu zen. Baina Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak "erabat deusez" deklaratu zuen dekretu hori (1997ko urriaren 24ko epaia), haren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartuz.

Epai horren ondorioz, berriz izapidatu eta ikuskatu da Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana, halaxe jasotzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 7. artikuluak.

Prozedura horren barruan, planak bete beharreko izapideak bete ditu: interesatuei entzunaldia eskaini zaie, plana jendaurrean jarri da, eta ukituriko interes sozial eta erakundezkoei kontsultatu zaie. Halaber, legez aurreikusitako txostenak egin dituzte, Planaren alde, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Landaberrik eta Naturzaintza-Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseiluak.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko ekainaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legeak II. Tituluan ezarritakoarekin bat etorriz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legeak 6.2 artikuluan ezarritakoari men eginez, Aramaio, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Igorre, Izurtza, Lemoa eta Mañariako udalerrietako antolamendu fisikorako eta lurralde antolamendurako baliabideak egokitu egingo dira Urkiolako Parke Naturalaren Natur Baliabideen Antolamendurako Planak ezarritakoari. Egokitzapen hori burutzen den bitartean Planaren araubideak lehentasuna izango du udalerrietako antolamendu-bide horien aurrean.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gebe geratzen da Urkiola Parke Naturala deklaratzen duen abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren 3. artikuluko 2. idatz-zatia.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko ekainaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

0.– XEDAPEN OROKORRAK

0.1.– Jatorria

0.2.– Bermeak

0.3.– Antolamenduko irizpide orokorrak eta helburuak

0.4.– Parkearen kudeaketa eta administrazioa

1.– PLANAREN LURRALDE-ESPARRUA.
EZAUGARRI FISIKOAK ETA BIOLOGIKOAK

1.1.– Lurralde-esparrua

1.2.– Ezaugarri fisikoak eta biologikoak

	1.2.1.– Esparru geografikoa

	1.2.2.– Klima

	1.2.3.– Gea

	1.2.4.– Azaleko hidrologia

	1.2.5.– Hidrogeologia

	1.2.6.– Landaretza eta Flora	

	1.2.7.– Fauna

	1.2.8.– Paisaia

	1.2.9.– Jabetza banatzea

	1.2.10.– Biztanleak	

	1.2.11.– Basoa

	1.2.12.– Azienda

	1.2.13.– Kultur ondarea

	1.2.14.– Ehiza eta Arrantza

	1.2.15.– Olgetarako alderdiak

	1.2.16.– Jarduera industrial eta ateratzekoak

2.– BALIABIDE NATURAL, EKOSISTEMA

ETA PAISAIEN KONTSERBAZIO-EGOERA

2.1.– Kontserbazio-egoera zehaztea

	2.1.1.– Baliabide hidrologikoak

	2.1.2.– Flora

	2.1.3.– Fauna

	2.1.4.– Paisaia

2.2.– Diagnostikoa eta etorkizuneko aurreikuspena

3.– BABES-ERREGIMENEN APLIKAZIOA

3.1.– Eremu ordenatua

3.2.– Parke naturala

3.3.– Babeserako zona periferikoa

3.4.– Bestelako babes-erregimenak

4.– JARDUERA EKONOMIKO ETA SOZIALEN
POLITIKA SEKTORIAL ETA ORDENATZAILEEN ORIENTAZIO-IRIZPIDEAK,
PUBLIKOAK ETA PRIBATUAK

4.1.– Baliabideak ordenatu eta babesteko irizpide espezifikoak

	4.1.1.– Flora eta fauna

	4.1.2.– Baliabide hidrologikoak

	4.1.3.– Paisaia

	4.1.4.– Lurzorua

	4.1.5.– Kultur ondarea

	4.1.6.– Baliabide espeleologikoak

4.2.– Erabilerak eta jarduerak antolatzeko irizpide espezifikoak

4.2.1.– Toki-garapena

4.2.2.– Baso-erabilera

4.2.3.– Nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilera

4.2.4.– Jarduera zinegetikoa

4.2.5.– Erabilera publikoa

4.2.6.– Eraikuntza eta azpiegiturak

4.2.7.– Bideak

4.2.8.– Ikerketa

5.– ESPAZIO ETA ESPEZIEEN ZAINKETAREN
ARABERAKO ARAU OROKORRAK

5.1.– Baliabideak kontserbatzeko

	5.1.1.– Baliabide hidrologikoak

	5.1.2.– Flora eta fauna

	5.1.3.– Paisaia

	5.1.4.– Lurzorua

	5.1.5.– Baliabide espeleologikoak

5.2.– Erabilera eta jardueren antolamendurako

	5.2.1.– Suaren erabilera

	5.2.2.– Azienda-jarduera

	5.2.3.– Baso-jarduera

	5.2.4.– Olgetarako jarduera

	5.2.5.– Jarduera konstruktibo eta eraikuntzakoak

	5.2.6.– Ibilgailuen zirkulazioa

	5.2.7.– Industria- eta erauzte-jarduerak

	5.2.8.– Parkearen kudeaketatik kanpoko azpiegiturak

6.– LURRALDEAREN ZONIFIKAZIOAREN

ARABERA IRIZPIDE ETA ARAU OROKORRAK

ETA ESPEZIFIKOAK

6.1.– Babesteko zona berezia

	6.1.1.– Antolamendu-irizpideak

	6.1.2.– Arauak

6.2.– Harrera-zona

	6.2.1.– Antolamendu-irizpideak

	6.2.2.– Arauak

6.3.– Baso eta abeltzaintzarako zona

	6.3.1.– Antolamendu-irizpideak

	6.3.2.– Arauak

6.4.– Abeltzaintza berriztatzeko zona

	6.4.1.– Antolamendu-irizpideak

	6.4.2.– Arauak

6.5.– Babeserako inguruko zona

	6.5.1.– Arauak

7.– INGURUMEN INPAKTUAREN
EBALUAZIO-ERREGIMENAREKIN LOTUTAKO
INSTALAZIO PUBLIKO EDO PRIBATUAK,
OBRAK EDO JARDUERAK
8.– JARRAIPEN-PLANA
9.– I. ERANSKINA
10.– II. ERANSKINA
11.– III. ERANSKINA
0. XEDAPEN OROKORRAK

0.1.– Jatorria

Urkiolako Parkearen Antolamendu Planak inguruko Baliabide Naturalei buruzko Antolamendu Plana (BNOP) jarraitzen du. BNOP kontzeptua, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesten duen 16/1994 Legean jasotzen da espresuki.

0.2.– Bermeak

Antolamendu Plan honetan ezarritako babes-erregimena bateragarria izango da eta ondoko puntu hauek bermatuko ditu:

1) Administrazio Autonomikoaren, Estatuko Administrazioaren, Araba eta Bizkaiko Foru Administrazioen eta toki-korporazioen esleipenak gauzatzea ondoko arlo hauetan:

– Jabari publikoko ondasunak.

– Babesle eta Erabilgarritasun Publikoko mendiak, Mendiei buruzko Legerian xedatutakoaren arabera.

– Ehiza eta arrantza.

2) Badauden eskubide pribatuak erabiltzea.

3) Ezingo da inolako ekintza publiko zein pribaturik egin eskubidearen titularraren edo jabearen berariazko baimenarekin, Lege Orokorretan jasotako zuzenbideko salbuespenetan izan ezik.

4) Landa-inguruko jarduerak burutzea eta bertako baliabideen aprobetxatze ordenatua, erregimen pribatuan zein beste edozeinetan, Antolamendu Plan honetan ezarritako babes-helburuen arabera ezarritako mugak kaltetu gabe.

5) Kalte-ordainak jasoko dituzte, BNOPan, eta Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailean ezarritako mugak indarrean jartzeko asmoz jabetza pribatuaren edo legezko ondare-eskubide edo -interesen mugatzeak eragindako errenta galduz gero.

6) Ingurunean lehentasuneko hobetze-neurriak aplikatzea.

7) Desjabetzeko ondorioetarako, Administrazio eskudunen gaitasunak, eta Parke barruko lurretan inter vivos kostubidezko transmisioetan tanteo eta atzera egiteko eskubidea; hala ere, desjabetzearen kasuan desjabetze hori ezinbesteko ondasunak bakarrik hartuta egin behar da. Helburu horrekin, ondasunen zerrenda egingo da alegazio-aldia ezarriz eta errekurtsoa ezartzeko aukera emanez. Okupazio-premiako akordiora heldu ondoren bakarrik hasiko da desjabetze-espedientea.

Desjabetzeko gaitasunak bakarrik burutu ahal izango dira jabeek edo eraginpeko ondasun eta eskubideen beste edozein titularrek administrazio publikoekin adosten ez dutenean aplikatu beharreko arau bereziaren ondoriozko kalteak ordaindu edo konpentsatzeko beste modu bat.

0.3.– Antolamenduko irizpide orokorrak eta helburuak.

Urkiolako Parke Naturalerako egindako antolamendu-proposamenak ondoko helburu hauek ditu:

a) Herritarrek Urkiolako baliabide naturalak ordenarekin erabiltzea, espezieen eta ekosistemen aprobetxamendu eutsia, eta euren berritzea eta hobetzea bermatuz.

b) Ekosistema naturalen eta paisaiaren berezitasuna eta aniztasuna zaintzea, eta Urkiolako interes geologikoko eremuak babestea.

c) Oinarrizko prozesu ekologikoak eta Urkiolan basoan bizi diren flora eta faunako espezieen habitatak zaintzea, euren aniztasun genetikoa bermatuz.

d) Ondare naturalaren produkzio-gaitasuna gordetzea.

0.4.– Parkearen kudeaketa eta administrazioa

Baliabide Naturalen Antolamendu Plan honetan aipatzen den Parkeko Organo Kudeatzailea, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesten duen 16/94 Legearen 25. artikuluan definitutakoa izango da.

1. PLANAREN LURRALDE-ESPARRUA. EZAUGARRI FISIKOAK ETA BIOLOGIKOAK

1.1.– Lurralde-esparrua

Plan honek, dagokion Antolamendu Planoan mugatu eta irudikatuko den eremu geografikoan eragingo du. Bi eremu ditu. Barrualdekoa, Dokumentu honen I. Eranskinean irudikatutako eta II. Eranskinean deskribatutako muga geografikoaren lurraren identifikaziotik ondorioztatzen da.

Kanpoaldekoak, 100 metroko banda perimetrala du barrualdekoaren inguruan, Landa Nukleo eta Industria Lurzoru bezala adierazitako lurrak kanpoan uzten ditu, eta Parke Naturalaren ingurune periferikoa osatzen du.

1.2.– Ezaugarri fisikoak eta biologikoak

Kapitulu honetan, aztertutako lurraldearen ezaugarri fisiko eta biologiko nagusiak adierazten dira. Alderdi horietan lan sakonagoak Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailearen dokumentazio osagarrian eta Parketik egindako gainerako azterketa eta lan teknikoetan aurki daiteke:

– "Parkearen Planoa 1:5.000 eskalara eta Landa Katastroa"

– "Parkeko Flora eta Faunaren azterketa"; bertan, flora eta faunari buruzko katalogoa, eta 1:5.000 eskalako landare-komunitateen mapa bat aurkitzen dira.

– "Urkiolako Parke Naturalaren Interes Kulturaleko Elementuen Katalogoa"

– "Urkiolako Parke Naturaleko Onddoen inguruko Flora zaintzeko egoeraren balorazioa", eta ondoren, bertako espezien mikorrizaziora aplikatuz.

– "Urkiolako Parke Naturaleko uraren gaineko eragina identifikatu, ebaluatu eta zuzentzea"

– "Mugarra, Eskuagatx eta Baltzolako leize eta amildegien azterketa"

– "Urkiolako Parke Naturalaren karakterizazio hidrologikoa"

– "Urkiola-basoak" UP 18 mendiaren Antolamendu Proiektua", Abadiñoko Udalarena

– "Urkiolako Parke Naturaleko oilagorraren kudeaketako plan teknikoa" idaztea.

– "Aramaioko mendiak kudeatzeko plana"

– "Espezie mehatxatuen Katalogoan sartutako basoko hegazti harrapariak gorde eta erabiltzeko plan teknikoa" idaztea.

– "Ugaztun haragijaleak gorde eta erabiltzeko plan teknikoa" idaztea.

– "Urkiolako Parke Naturala bisitatzen duten lagunen iritzien azterketa".

Kapitulu honetan adierazitako datuak iturri horretatik jaso dira, eta espazio honetan burutuko den antolamendu eta kudeaketaren arabera aldatzen direla ulertu behar da.

1.2.1.– Esparru geografikoa

Urkiolako Parke Naturala Araba eta Bizkaiko Lurralde Historikoen artean dago. Aramotz mendiak, Durangaldeko mendiek eta Arangio mendiak osatzen dute, kantauri/mediterraneo uren banalerroko mendiek.

5.958,3 ha-ko luzera eta 83,8 Km-ko perimetroa ditu. Bi punturen arteko distantzia handiena 20,5 Km-koa da, hots, ipar-mendebaldeko mugatik (Aramotz) hego-ekialdekora (Tellamendi).

Bertako mendi altuena Anboto da 1.330 metrorekin eta baxuena Zalloventa 240 metrorekin, lur-zati handiena 600 metrotik gora badago ere.

Urkiolako Parke Naturala zortzi udalerritan banatuta dago. Azalera, udalerrien arabera, honela banatzen da:

Udalerrien arabera antolatutako azalera			Eremua	

Superficie ordenada por términos municipales			 Área	

Lurraldea	Udalerria	Parke Naturala	Inguruko zona	GUZTIRA	

Territorio	Municipio	Parque Natural	Zona periférica	TOTAL	

Araba / Álava	Aramaio	857	236	 1.093	

Guztira Araba		857	236	1.093

Total Álava	

Bizkaia	Abadiño	1.454	53	1.507	

	Amorebieta-Etxano	99	51	150	

	Atxondo	613	80	693	

	Dima	1.498	208	1.706	

	Durango	108	30	138	

	Igorre	0	15	15	

	Izurtza	50	10	60	

	Lemoa	0	1	1	

	Mañaria	1.279	117	1.396	

Guztira Bizkaia		5.101	564	5.665

Total Bizkaia			

GUZTIRA		5.958	800	6.758

TOTAL	

Iturria: Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Fuente: Departamento de Industria, Agricultura y Pesca

1.2.2.– Klima.

Urkiolako Parke Naturala osatzen duten mendiak, euren altuera eta kokapena dela-eta, kantauriko eta mediterraneoko uren banaketa osatuz, Ipar Atlantikoko perturbazioek mugatzen duten erregimen klimatikoaren mende daude. Ondorioz, urte osoan banatzen diren eurite ugari ematen dira. Udako hilabetetan euriteek behera egiten dute, eta udako eta neguko muturreko tenperaturak epelak dira. Zirkunstantzia horiek klima ozeaniko epela eragiten dute. 600 metrotik gorako lurrak, hotzagoak, epelaren gaineko termotipoan sartzen dira, eta kota horren azpitik erdi-epela bereizten da. Prezipitazio handiek, 1.500 mm ingurukoek, onbrotipo heze eta hiperhezeak ematen dituzte.

Parkeko mendien hego-isurialdean, ozeanoaren eraginetik haizebera, klimaren kontinentalizazio eta mediterraneizazio arina antzematen da, prezipitazioak apur bat murriztuz.

1.2.3.– Gea

Bertan batez ere buztina, hareharria eta kareharria aurki daitezke. Estaltze kuaternarioak salbuetsita, material guztiak behe-kretazeokoak dira, serie bakoitza maila kronologiko diferenteari egokituz.

Mendi-lerrokatze garrantzitsuenak, ia ehun metroko lodierako pakete batean kareharriz osatuta daude. Mazizo horietan, dolina, harpe eta antzeko formako disoluzio-zeinuen ezaugarriak erakusten dituzte.

Estaldura kuaternarioak lodiera txikiko sedimentuak dira, elubiozko lurzoruak, hegal-higakinak, ibai-garraiaketak eta hodiak, lokatzak eta buztinak.

Zona hori Bizkaiko antiklinalaren barne dago, eta haustura garrantzitsuena bezala Urkiolako faila du. Grabitateko faila da, eremua erabat gurutzatzen du hego-mendebaldetik Anboto eta Aramotz mendiak inguratuz.

1.2.4.– Azaleko hidrologia

Azaleko zein lurpeko urei dagokienean, Urkiolako azalera lau arro nagusitan bana daiteke. Zona karstikoak Parkearen zati nagusia hartzen du (azaleraren %60 inguru), batez ere kareharrizko haitz, eta ordoki eta depresio karstiko gisa. Zona honetan zirkulazio hidrikoa batez ere lurpetik doa, azaleko zirkulazioa ur-bide apurretara eta inguruko hegaletan ematen diren azaleratzetara mugatzen baita. Gainerako arroak kantauri eta mediterraneoko isurialdeen artean banatzen dira. Kantauriko isurialdea (Mañaria, Mendiola, Arrazola eta Aramaioko arroak) batez besteko aldapa handiko eta higadura-ahalmen handiko ur-ibilguz osatuta dago, nahiko distantzia laburretan isurketa-ur handia jasan behar duelako. Bestalde mediterraneoko isurialdeko (Urkiola eta Oleta errekak) lurrek batez besteko aldapa Urkiolaren kantauri aldeko kasuan baino txikiagoa dute. Bi isurialdeetan urteko euri-kopurua oso antzekoa izaten da.

Mañaria ibaia, eta Mendiola eta Urkiola errekak salbuetsita, Urkiolako ur-ibilguak laburrak eta emari txikikoak dira. Garrantzi naturalistiko handia dute, balio handiko ekosistemak eusten baitituzte; ekonomiaren aldetik ere garrantzitsuak dira, hornikuntza edo produkzio hidroelektrikoaren helburua duten ur-bilketa ugari direla eta. Urkiolako ur ibilguek agorte-garaia dute, nahiko txikia; bertan, ibaiaren ur-emaria murriztu egiten da: uda eta udazkenaren zati bat. Klimak, lurrazaleko uraren zirkulazioarekin duen mendetasuna, eurite handien garaien ondoren azaltzen diren iturri txiki, iturburu eta erreka ugaritan islatzen da.

1.2.5.– Hidrogeologia

Parke Naturala, Aramotzeko unitate hidrogeologikoaren barne dago. Unitate horrek Parkeaz gain, Udalaitzeko mendigunea eta Ilurbe/Induso zona hartzen ditu, Dima udalerriaren barne. Arrezife-kareharriek, kalkarenita-bankuek eta material askeek iragazkortasun handia dute. Material horiek batez ere arroka-irtengune nagusietan eta Aramotz mendian aurkitzen dira.

Bete normalean eurien bidez, zenbaitetan elur gisa, egiten da; hustuketa berriz, batez ere iturburuetatik eta, neurri txikiagoan, ur-ibilguetatik zuzenean. Akuifero karstikoak direnez iturburuek alde nabarmenak dituzte, l/s txikiko agorraldiaren balioekin eta zenbait m3/s-ko tontorrekin.

Sektore karbonatuetako urek fazies bikarbonato kaltziko argia eta 350 mg/l baino mineralizazio txikiagoa dute orokorrean. Hala ere, mineralizazioa beste osaketa karbonatatu urgondarretako eraketetako urenak baino handiagoa da (Itxina, adibidez). Gertakari horrek erakusten du unitatearen kareharrien karstifikazio funtzional txikiagoa; horrenbestez isuriak, alderaketa eginez, motelagoak dira eta disolbatzeko aukera handiagoa dute.

Parkearen eremuan bi azpiunitate identifika daitezke, Aramotz-Anboto eta Eskuagatx, eta lehendabizikoan bi sektore Aramotz eta Anboto. Parke Naturalean aurkitutako baliabideak orokorrean 23,5 Hm3/urte kalkulatu dira.

1.2.6.– Landaretza eta Flora.

Biogeografiari dagokionean, aztertutako eremuaren landaretzak, Eurosiberiar eskualdeko Kantauri/euskal sektorea (probintzia kantauriar-atlantikoa) definitzeko ezaugarriak ditu. Hala ere, banalerroko mendietan dagoenez, mediterraneoko eskualdeko zenbait ezaugarri azaltzen dira. Urkiolako Parke Naturalean bi landaretza-estai bereiz daitezke argi, eta bat datoz goian adierazitako termotipoekin: muinotarra (mesoepelarekin bat dator) eta menditarra (gainepelari gainjarri dakiokeena); bien arteko muga 550 eta 650 m artean dago, orientazioaren arabera.

Urkiolak, landaretza zabalagoa izateko faktoreak hartzen dituen hainbat ezaugarri ditu:

1.– 1.000 metrotik gorako zonetan florako elementu boreo-alpetarrak hazteko aukera ematen dute.

2.– Kantauri/pirinio ardatzarekiko mendi horien jarraipen biogeografikoa; horrek, bertako flora-elementuen iraunkortasuna ekarri du.

3.– Kareharrizko harkaitz-masen hedapen zabalak, altuera eta orientabidetan banatuta, mendiko ezaugarri azpimediterraneo eta mediterraneoko flora-elementuak agertzea errazten du.

1.2.6.1.– Landaretza potentziala

Estai muinotarraren landaretza potentziala Quercus robur-eko harizti atlantiarrez osatuko litzateke. Haranaren hondoko lurzoru onenetan hostogalkorreko hostozabaleko baso mistoa ezarriko da eta aldapetan harizti azidofiloa. Haltzadiak ubide-ertzetan ipiniko lirateke. Kareharri-substratuen gainean ia lurrik eta ur-atxikitze gabeko aldapatan, artadi kantauriarrak eta sastraka hostoiraunkorduneko kohortea. Oso eremu murriztuetan, Leungane-Artatxagango hormatzarren hego-ekialdean, Quercus faginea ezkameztiak egongo lirateke.

Estai menditarreko landaretza potentziala pagadia litzateke; pagadi hori substratuaren arabera, azido edo eutrofoaren barne sar liteke. Hainbat hegal eguzkitsutan, hondar-lurzoru lehorretan, Quercus pyrenaica-ko ameztiak aurkituko genituzke.

Zuhaitzez gain, faktore ekologiko sakonen ondorioz, hainbat gune beste hainbat elementuk beteko lituzkete: txilardi zohikaztuak eta zohikaztegiak, oso lurzoru azido, heze eta hotzetan, hartxingadien landaretza edo hartxingadi mugikorrak eta haitzebakien landaretza.

1.2.6.2.– Gaurko landaretza

Landaretza potentzialaren eraketa zaharrak oso murriztuak daude gizakien jardunaren ondorioz. Euren lekuan landaretza-komunitate berriak daude, aldaketa antropikoen ondorioz ordezkatzen dituztenak.

Landaretza-moten gaur egungo banaketa:

Landaretza-mota	Azalera (ha)	Parkean guztira (%)	

Tipo de vegetación	Superficie (ha)	Total del Parque (%)	

Eremu urbanizatuak / landaretzarik gabe	23	0,4	

Áreas urbanizadas/Sin vegetación

Baso naturalak	1.530	25,6	

Bosques naturales

Sasiak eta otalurrak	795	13,3	

Matorrales y landas

Larreak eta egitura belarkarak	560	9,4	

Pastos y formaciones herbáceas

Kareharrizko harkaitzetako landaretza	1.302	21, 9	

Vegetación de roquedos calizos

Baso-sailak	1.673	28,1	

Plantaciones forestales

Lorategiak eta bestelakoak	76	1,3	

Jardines y otras	

Guztira Parke Naturala	5.958	100	

Total Parque Natural

Iturria: Parkeko Flora eta Faunaren azterketa. Bertan egina

Fuente: Estudio de la Flora y Fauna del Parque. Elaboración propia

Zuhaitzez betetako zonek Parkearen erdia baino gehiago betetzen dute, erdia inguru baso naturalak da eta bestea landatua. Kareharrizko harkaitzen landaretza-portzentajea garrantzitsua azpimarra daiteke. Baso naturaletan pagoa nagusitzen da eta ondoren artea.

Masa-mota	Azalera (ha)	Parkean guztira (%)	

Tipo de masa	Superficie (ha)	Total del Parque (%)	

Hariztia / Baso mistoa	50	0,8	

Robledal / Bosque mixto

Haltzadia / Aliseda	81	1,4	

Ameztia / Marojal	9	0,1	

Urkidia / Abedular	33	0,6	

Pagadi azidofiloa / Hayedo acidófilo	459	7,7	

Pagadi harritar kaltzikola / Hayedo petrano calcícola 	501	8,4	

Gailurreko baso mistoa / Bosque mixto de crestón	 44	0,7	

Artadi kantauriarra / Encinar cantábrico	353	5, 9	

Baso naturalak guztira / Total bosques naturales	 1.530	25,6	

Iturria: Parkeko Flora eta Faunaren azterketa. Bertan egina

Fuente: Estudio de la Flora y Fauna del Parque. Elaboración propia

Baso landatuetan pinu radiata nagusitzen da 1.000 ha baino gehiago hartuz; ondoren, beste hainbat konifero daude.

1.2.6.3.– Flora.

Urkiolako Parke Naturaleko floraren behin-behineko katalogoan 660 taxon agertzen dira, horietatik 156 bereziki interesgarriak, ondoko sailkapenaren arabera:

Maila	Bereziak	Antzemandako Bereziak	Oso Bereziak	Endemikoak			(R)	(LR)	(RR)	(E*)		

Categoría	Raras	Raras localizadas	Muy raras	 Endémicas	

	(R)	(LR)	(RR)	(E*)		

Taxonak / Táxones	100	12	35	12

	

	Iturria: Parkeko Flora eta Faunaren azterketa.

	Fuente: Estudio de la Flora y Fauna del Parque.

Endemismo gisa hartzeak, esparru geografiko jakin bati erreferentzia egitea eskatzen du. Urkiolako Parke Naturalean ez dago bertan bakarrik aurki daitekeen espezierik. Dokumentu honetan endemiko bezala sailkatutako espezieak kantauriko erlaitzera eta Penintsulako iparraldeko mendietara mugatzen dira.

1.2.7.– Fauna.

Urkiolako Parke Naturalean gaur egun ezagutzen den fauna ornoduna, kiropteroak salbuetsita, 126 espeziek osatzen dute, mailatan banatuak, ondoko taula honen arabera:

Mailak	Arrainak	Anfibioak	Narrastiak	Hegaztiak	Ugaztunak

Clases	Peces	Anfibios	Reptiles	Aves	 Mamíferos	

Espezie kop.	4	7	10	74	31	

N.º especies	

Ehunekoa	3,2	5,6	7,9	58,7	24,6	

Porcentaje	

	Iturria: Parkeko Flora eta Faunaren azterketa.

Fuente: Estudio de la Flora y Fauna del Parque

Urkiolako fauna batez ere jatorri eta/edo sakabanatze eurosiberiarrez osatuta dago, guztiaren %83 baino gehiagorekin. Era berean, jatorri mediterraneoko espezieak (%13), etiopiko ekialdekoak (%1) eta kosmopolitak (%3) daude.

1.2.8.– Paisaia

Paisaia Parkea HE-IM ardatza jarraituz gurutzatzen duten kareharrizko mendilerro nagusiek osatzen dute. Aldapa handiko, eta gailur zorrotzeko harkaitz-masa erraldoi horiek gainerako paisaiatik argi bereizten dira.

Mendi horien behealdea artadi ilunez, pagadi trinkoz eta landaketa zabalez beteta dago; horrek, hainbat alderditan oso paisaia aberatsa eskaintzen du.

Lautada karstikoek oso paisaia aberatsa eskaintzen dute, sasi, larre, harkaitz, pagadi eta pinudi zatiz osatua; kalitate estetikoa emango diote, bere formek lurreko topografiarako egokitzea kontuan hartuta.

Haranak nagusiki landaketez beteta daude, hostozabalez osatutako basoz tartekatuak. Paisaia ingurune honetan artifizialagoa da; bertan, jabetzaren banaketaren ondorioz, forma geometriko ugari ikus daitezke. Hala ere, urte osoan erakusten duen kolore berdeak paisaia hau erakargarri bihurtzen du zenbait jenderentzat.

1.2.9.– Jabetza banatzea.

Urkiolako Parke Naturalean jabetza publikoko eta pribatuko hainbat mota aurki daitezke basoetan, hainbat udalen jabetzeko Erabilgarritasun Publikoko mendiak, Toki Erakundeen jabetzako Libre Erabiltzeko mendiak, partikularren lurrak (banakakoak edo taldekoak), saroiak eta, amaitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi erositako mendiak. Jabetzek hedadura diferentea dute, hektarea eskaseko jabetzetatik hasi eta, Abadiñoko 18. Erabilera Publikoko Mendia bezala, 911 ha-ko lurrak arte. Ondoko taula honetan azalerak adieraziko dira, jabetza-moten arabera.

	 				Titulartasun publikoa				Titulartasuna

					Titularidad pública				 	Titularidad	

	EPko mendiak	Erabilera librea	Guztira	 pribatua

	Montes de U.P.	Libre disposición	Total	 privada	

Azalera	1.695	365	2.060	3.898

Superficie	

Ehunekoa	28,5	6,1	34,6	65,4	

Porcentaje

Iturria: Urkiolako Parke Naturaleko Katastroa. Bertan egina

Fuente: Catastro del Parque Natural de Urkiola. Elaboración propia

1.2.10.– Biztanleak

Santutegiaren ingurua izan ezik ez dago jendea bizi den nukleorik, baserri isolatuak, Parkeko zona baxuenetan sakabanatuak. Hala ere, Parkea oso gune gizatiartuan dago, berrogei kilometro baino gutxiagoko erradio batean milioi bat eta erdi biztanle inguru bizi dira eta.

Parkean lurrak dituzten udalerriek 50.908 biztanle dituzte, ondoko modu honetan banatuta:

Abadiño	6.806	Dima	1.064	

Amorebieta-Etxano	16.060	Durango	23.375	

Aramaio	1.384	Izurtza	276	

Atxondo	1.485	Mañaria	458	

Iturria: EUSTAT. 1996

Fuente: EUSTAT. 1996

1.2.11.– Basoa.

Pagadi lepatuak edo pinu radiatako masak, kareharrizko harkaitzaren hertzeraino landatuak, Urkiolaren paisaia ezagunenaren zati dira. Bi ezaugarri horiek, inguruko landaretzaren gainean gizakiek izan duten eragina erakusten dute. Gaur egun, Parkearen azaleraren %54 basoz beteta dago, erdia naturala eta beste erdia landatua; lehenengoen adierazgarri nagusiak pagadiak lirateke, eta bigarrenean pinu radiatako masak.

Basoek eskainitako ondasunak eta zerbitzuak aprobetxatzera zuzendutako jardueren multzo bezala ulertzen den basoaren erabilerak tradizio zabala du Urkiolan. Mendi horietatik nahiko hurbil jendea bizi izan denez, antzinatik, Urkiolako paisaia aldatu duen basoaren aprobetxamendu sakona eragin du. Esan daiteke apurka-apurkako baso-soiltzea, eta errentagarritasun ekonomikoa hobetzera zuzendutako basoko espezieak eta teknikak sartzeak, ezaugarri erabakigarriak izan direla Urkiolaren historian.

Oro har, parkean zehar dauden diferentziak kontuan hartuta, Urkiolan baso-zonak bereiz daitezke: landaretza-mota nagusiak, lurzoruen produktibitatea, sartzeko erraztasuna (aldapak, baso-bideen dentsitatea), eta abar. Lautadak eta tontor karstikoak oso mugatuak daude baso-produktibitaterako; ingurune horietan, zuhaitzez eta sastrakez betetako guneek lurra babesten eta ura erregulatzen lan garrantzitsua betetzen dute. Parkeko lur emankorrenetan (Mañaria, Mendiola, Urkiola eta Oleta haranak), basoek, alderdi produzitzaileak eta babesleak uztartzen dituzte, izan ere inguruko herritarrentzat diru-sarrera iturri izateaz gain, lurzoruak sendotzen laguntzen dute, higadura eta lubizi-arriskua murriztuz. Era berean, uren isurketa gerarazten dute, eta horrekin batera, uholde-arriskua.

1.2.12.– Azienda.

Urkiolako Parke Naturala artzaintza-tradizioko zona da, eta bertan azienda-jarduera handia ematen jarraitzen da, titulartasun publikoko zein pribatuko lurretan. Uzta- eta larre-belardiak alde batera utzita, ia Parke osoa abereek estentsiboki erabiltzen dute, bere produktibitatearen arabera.

Bi azienda-mota nagusi bereiz daitezke Parkean, ardi-azienda eta azienda larria. Ardia, "latxa" arrazakoa da, euskal mendietako ardi-arraza, esneduna, eta gazta eta mamien produkziora zuzendua. Azienda horrek jeztea amaitu ondoren erabiltzen du Parkea, ekaina eta abendua bitartean.

Azienda larria, behiak zein zaldiak, haragia produzitzera zuzenduta dago. Abere hauek, ardiekin alderatuta, denbora luzeagoa ematen dute mendian eta ustiapenak txikiagoak dira. Parkeko aziendaren ezaugarri orokor gisa azpimarratu behar da artzaina ez dela artaldearekin egoten; horregatik azpiegitura-ekipo handia behar da aziendarako.

Abeltzaintza-kudeaketako zazpi zona bereiz daitezke, bakoitza ezaugarri eta arazo espezifikoekin. Ondoko taula honetan, bakoitzean kalkulatutako azienda-erroldak adieraziko ditugu.

Zona	Behi-azi.	Zaldi-azi.	Ardi-azi.	Ahuntz-azi.	ALU

Zona	Vacuno	Equino	Ovino	Caprino	UGM	

Mugarra-Aramotz	245	104	2.046	453	723, 9	

Abadiño	118	98	469	-	286,4	

Ollargan	-	15	-	-	15,0	

Untxillatx	-	-	-	-	-	

Atxondo	20	60	1.050	200	267,5	

Oleta	-	30	800	-	150,0	

Aramaio	15	50	650	-	162,5	

Guztira / Total 	398	357	5.015	653	 1.605,3	

ALU / UGM	398	357	752	98		

Iturria: Nekazaritza Saila. Foru Aldundiak 1995

Fuente: Departamentos de Agricultura. Diputaciones Forales 1995

1.2.13.– Kultur ondarea.

Urkiolako Parke Naturalaren eremuan gizakia bizi izan da Paleolitikoaren hasierako egunetatik, Bolinkobako leizeak egiaztatzen duen bezala, lurraldeko arte higikorraren toki azpimarragarrienetako bat. Beranduago, baino aspaldikoak ere, leizetan (Oialkoba, Albiztei, eta abar) eta aire zabalean (Saiputzuetako dolmena) dauden hileta-laginak dira.

Zeramikako zenbait zatik Erromaren kulturaren lagina erakusten dute Urkiolako pasabideen bitartez. Erdi Aroari dagokionean, Axtxikiko eraikin harresitua da elementu nagusia.

Une horretatik aurrera espazio horretan gizaki gehiago bizi dira, aziendarekin lotutako eraikuntzak nabarmenduz, eta neurri txikiagoan teileria eta errotak bezalako industria-jarduerekin lotutakoak.

Dena den, Urkiola ezaguna da batez ere bere ondare erlijiosoagatik, nagusiki San Antonio Abadearen Santutegia, Santa Barbarako eta Kristoaren ermitak, galtzada, elurtegi eta antzekoengatik. Horrek guztiak, inguruneari, eta garapen mitologikoari eta eragindako mentalitateari lotuta, ez du parekorik Bizkaian ez eta Herrialde osoan ere.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arabera, Urkiolako Parke Naturalaren esparruan, ondoren aipatuko ditugun Kultur Intereseko Ondare Ondasunak aurki ditzakegu:

Izena	Udalerria	Auzoa	Proposamena	

Demominación	Municipio	Barrio	Propuesta	

San Antonio Abadearen Santutegia	Abadiño	 Urkiola	1

Santuario de los Santos Antonios	

Leguario	Abadiño	Urkiola	1	

Kanpandorrea / Campanario	Abadiño	Urkiola	 1	

Mendizabal Zentral Hidroelektrikoa 	Mañaria	 Urkuleta	1

Central Hidroeléctrica Mendizabal	

Urkola Baserria / Caserío Urkola	Mañaria	 Urkiola	1	

Santa Krutz ermita / Ermita de la Santa Cruz	 Aramaio	Etxaguen	2	

Santo Kristo ermita / Ermita del Santo Cristo	 Abadiño	Urkiola	2	

Santos Remedios eta Santa Apolonia ermita	Abadiño	 Urkiola	2

Ermita de los Santos Remedios y Santa Apolonia

Olaetxe baserria / Caserío Olaetxe	Abadiño	 Atxarte	2	

Atxarteko errota / Molino de Atxarte	Abadiño	 Atxarte	2	

San Lorenzo ermita / Ermita de San Lorenzo	 Mañaria	Aldegoiena	2	

Iturria: Euskal Kultur Ondarearen Zentroa.

	Fuente: Centro de Patrimonio Cultural Vasco.

1. proposamena: Euskal Autonomia Erkidegoko Monumentu / Multzo Monumentala bezala aitortzeko proposatutako ondare-ondasunak

2. proposamena: Udal-mailan babestu ahal izateko proposatutako ondare-ondasunak

Ondare arkeologikoari dagokionean, hainbat elementu daude, horietako zenbait ustezko arkeologia-zona (UAZ) bezala babesten dituzte, beste batzuentzat berriz Monumentu izendatzeko proposamena dago.

Izena	Babesa	

Belatxikietako leizea (Amorebieta-Etxano)	UAZ	

San Bizente Zarra ermita (Dima)	UAZ	

Santa Lucia ermita (Durango)	UAZ	

Silibrankako leizea/Babes-lekua (Mañaria)	UAZ	

Kobazar II leizea (Mañaria)	UAZ	

Jentilkoba leizea (Mañaria)	UAZ	

Albiztei leizea (Abadiño)	UAZ	

San Antonio Abadearen Santutegia (Abadiño)	UAZ	

Olaetxeko burdinola (Abadiño)	UAZ	

Izarragako teileria (Aramaio)	UAZ	

Anbotosteko dolmena (Aramaio)	UAZ	

ARC-13 leizea (Dima)	Monumentua	

Artatxagako tumulua (Durango)	Monumentua	

Azkondoko leizea (Mañaria)	Monumentua	

Kobagorri IV leizea (Mañaria)	Monumentua	

Oyalkobako leizea (Abadiño)	Monumentua	

Kobazarra leizea (Abadiño)	Monumentua	

Saiputzuetako dolmena (Abadiño)	Monumentua	

Axtxikiko barruti gotortua (Abadiño)	Monumentua	

Asuntzeko leizea (Abadiño)	Monumentua	

Iturria: Euskal Kultur Ondarearen Zentroa

1.2.14.– Ehiza eta Arrantza.

Ehizak eta arrantzak ez dute garrantzi handirik Urkiolako Parke Naturalean, eta esan daiteke bertan ez dela arrantzarik egiten. Parkean gaur egun ez dago ehiza-barrutirik edo -aterperik; hala ere ehiza zona zehatzetara mugatzen da.

Ehiza, espezie migratzaileetan oinarritzen da: oilagorra, usoa eta birigarroak. Horretarako, oilagorraren kasuan zenbait gune mugatu daude, eta usoa edo birigarroentzat zenbait postu baimendu.

Espezie zinegetiko sedentarioak eskasak dira; bertan, Euskal Herriko kantauriko isurialdearen testuinguruan Parke Naturalean ugari dauden erbiak azpimarratuko genituzke. Basurde gutxi daude, eta Parke Naturalaren mugetan ehizatzen dute. Duela gutxi orkatzak Parke Naturala birkolonizatu du, oraindik ale gutxi badira ere.

Zenbait eper gorri geratzen dira, aprobetxamendu zinegetikoa jasateko aukerarik gabe. Migrazio-pasaeran ehizatutako zenbait espeziek ere habiak Parkean ipintzen dituzte, oilagorra, pagausoa, birigarro arrunta edo garraztarroa.

1.2.15.– Olgetarako alderdiak.

Adierazpen ugariren bidezko olgetarako erabilera, Urkiolako Parke Naturalaren erabilera nagusietako bat da.

Inguruko haitzulo eta leizeetarako bisiten jatorria, mendizaletasuna eta alpinismoa edo lehen esplorazio zientifiko edo kirol-mailakoa bezain zaharra da. Olgetarako erabileraren barne Santutegiko eremuaren erabilera erlijiosoa sartuz gero, bere antzinatasuna eta intentsitateari buruzko edozein iruzkin soberan dago agerikoa delako.

Santutegirako erromesaldi turistiko eta erlijiosoaren aitzakiarekin sortutako ostalaritzako lokalak alde batera utzita, Parkearen gainerako lekuetan olgetarako erabilera ia ez da jarduera ekonomikoetara lotuta izango. Halaber, historian zehar ez da bere aprobetxamendu integralik eta antolamendu orokorrik eman.

Parke Naturala jende ugari bizi den tokietatik hurbil izateak, bertara bisitari asko inguratzen dira: mendizaleak, eskalatzaileak, espeleologoak, igandezaleak, ehiztariak eta abar. Eurei lotutako ezaugarriek txangozale (bisita laburrak, normalean egun batekoak), ez-turistiko (gaua bertan pasatzea barne hartuko lukeena) bezala definitzen dituzte. Hala ere, etorkizunean ez da baztertu behar turismo berdeko formulak gauzatzea, ingurunerako jarduera eta garapen ekonomikoa eragingo duten formulak.

Parkea jende askok bisitatzeak zailtasunak eragin ditzake bertan ematen diren erabilerak bateragarri egiteko, zainketa barne hartuta. Ondorioz, erabilera publikoaren eta berari lotutako olgeta-alderdien arautzea oso garrantzitsua da; bereziki Parkea bera, erabilera publikoa eta bertara hurbildutako bisitariak areagotu egin direla kontuan hartuta.

1.2.16.– Jarduera industrial eta erauzketak.

Urkiolako Parke Naturalean, industria-jarduera bakarrak kareharrien ustiapenarekin lotuta daude. Parkearen barrualdean, edo alboan, aktibitatea duten bost harrobi daude. Harrobi horiek erantsitako mapan adierazten dira.

Parkearen barruan Atxarte eta Atxa-txiki daude, "Untzillatx" 16 zenbakidun HOan, eta Zalloventako harrobia.

Azkenik, Markomin Goikoa eta Mutxateko harrobiak Parkearen inguruan daude baina bertan sartu gabe.

Irekita dauden harrobi horiez gain, izan dira gaur egun itxita dauden beste hainbat, adibidez, Pol-polen ingurukoa, Anbotoren magalean dagoena eta Mañaria eta Amorebietako marmol-harrobiak.

2. BALIABIDE NATURAL,
EKOSISTEMA ETA PAISAIEN
KONTSERBAZIO-EGOERA

2.1.– Kontserbazio-egoera zehaztea.

2.1.1.– Baliabide hidrologikoak.

Urkiolaren ezaugarriei esker zona hau hainbat ibairen iturburu da, horregatik bertako uren ezaugarri fisikoek eta kimikoek isurialde-arroetan eragina dute. Inguruko herriguneak hornitzeaz gain, ur-ibilgu horietako zenbaitek, milioi bat lagunetik gorako horniketa-sistemaren barneko Urrunagako urtegiaren arrorantz drainatzen dute. Ezaugarri horiek kontuan hartuta, Urkiolako hidrologiari arreta berezia eskaini behar zaio.

Azaleratze karbonatatuekin zuzenean lotutako ia ur guztiek kalitate ona erakusten dute osagai kimiko nagusiei dagokienean. Hori logikoa da kontuan hartuta azaleratze horietan ia ez dagoelako kutsatzailea izan daitekeen iturbururik. Kalitate-arazoak puntualki bakarrik eman daitezke Parke Naturaletik kanpo dauden erauzketa-jardueretatik hurbil dauden uretan.

Era berean, azaleratze garrantzitsu samarrak, inguruko udalerri edo herrixkek hartzen dute zuzenean. Erabilitako baliabidearen bolumen osoak unitatearen multzorako ez du baliabide berriztagarrien %10 (3,3 Hm3/urte) gainditzen unitate hidrogeologikora lotutako urte ertain batean.

Industria- edo hiri-isurketa garrantzitsuen arazorik gabe, Urkiolako kutsadura-foku nagusiak batetik azienda-azpiegituretan ganadu-kontzentrazioak dira, landutako larreak, bainuontziak,... eta bestetik jatorri antropikoko hondakin solido eta likidoak. Horren parean, Urkiolan badira urarekin lotutako beste hainbat perturbazio, adibidez, ur-ibilguen kalitatea arriskuan jartzen duten aprobetxamendu hidrikoak arautzeko premia, edo Urkiolako hainbat tokitan higaduraren aurka lan egiteko beharra. Datozen urteetan lehentasuna izan behar dute eragin negatibo hauek guztiak kontrolatu eta poliki-poliki kentzea.

2.1.2.– Flora.

Urkiolako flora interesgarria hazten den giroen analisitik ondoko ondorio hauek atera daitezke:

1.– Oso espezie berezietako (RR) gehienak harkaitzetan hazten dira (%41), batez ere arrail eta pitzaduretan, eta laiotzean. Hostozabalen basoak oso espezie berezien %24ren babesleku dira, kantauriko artadiak izanik ondoen ordezkatzen dituztenak.

Eremu higroturbosoek, azalera-hedapenean gutxiengoak, aitzitik espezie horien lagin zabala biltzen dute (%22), eta horrek aipatutako giroak Parkeko baliagarrienen artean kalifikatzeko balio dute. Larre harritarra eta menditarretan maila honetan ia ez dituzte maila honetako espezieak hartzen.

2.– Antzemandako espezie berezietarako (LR), harkaitzek baldintza hobeak eskaintzen dituzte eta proportzio handiena bertan biltzen da. Maila honetako beste bi espezie mendietako larreetan era azaltzen dira.

3.– Espezie bereziak (R) giro diferenteetan antzera banatzen dira: harkaitzak (37), hostozabalez osatutako baso naturalak (32), larre-sastrakak (32) eta ingurune higroturbosoak (25).

Harkaitzetan, flora-balio handieneko habitata pitzadurek eta arrailek, itsaslabarretako behealdeek eta laiotzetako hainbat eremuk, goialdeetan, irudikatzen dute. Bestalde, hostozabalen basoetan, baso mistoetan, pagadietan eta artadi kantauriarretan biltzen da maila honetako flora adierazgarriena.

Larre-sastraken artean, larre harritarretako florak berezitasun handiagoa du, eta ondoren estai menditarrekoak. Berriz ere ordea, eremu higroturbosoen balioa azpimarratu behar da, Urkiolako espezie berezien %21 aurkitzen baita bertan.

4.– Endemikoen kasuan (E*) egiaztatu da, era berean, harkaitzetako berezko taxonen espezializazioa (9), batez ere laiotzetan; horietatik hiru bakarrik heltzen dira berezi izatera. Gainerako endemismoak sastraka-larreetan azaltzen dira: bi espezie txilardi kaltzikolan, eta bat substratu azidoko baso argi eta sastraketan.

2.1.3.– Fauna

Egindako azterketen arabera, Urkiolako Parke Naturalaren ezaugarri eta komunitate edo agregakin interesgarriak gordetzen dituzten 23 eremu identifikatu dira. Eremu horiek ondoko arrazoiengatik dira interesgarri:

1.– Habia egiteko tokiak daude.

2.– Anfibioak ugaltzeko hezegune egokiak.

3.– Eta orokorrean, faunaren egonkortasuna eta asentatzeko ezinbesteko edozein funtzio garatzeko gune ezagunak edo aukera dutenak.

Urkiolako faunaren espezieak lau mailatan bana daitezke:

– Duela gutxi desagertuak: ugatza, barboa, errutiko hegatsgorria eta ur-zozoa.

– Birpopulatuak: amuarrain arrunta eta ortzadar-amuarraina, eper gorria, iparraldeko erbia eta untxia.

– Kolonizatzaile naturalak: bisoi europarra eta orkatza

– Historikoki bertan bizitzen jarriak. Beste espezie guztiak

Urkiolan bizi diren espezie ugari, hainbat legek babesten dituzte. Estatu-mailan, hirurogeita hamalau Espezie Mehatxatuen Katalogo Nazionalean sartuta daude. Besteetatik, hiru arrantzatu eta hamabi ehizatu egin daitezke, horretarako ezarritako arauak errespetatuz. Europako legeriak, Hegaztien inguruko Arteztarauaren bidez 19 espezie babesten ditu, Habitaten inguruko Arteztarauak beste hamabost babesten dituen bitartean.

Urkiolan aplika daitezkeen Basoko fauna babesteko asmoz egindako nazioarteko gainerako hitzarmenen arabera, Bernako hitzarmenak 106 espezie babesten ditu, Bonn-eko Hitzarmenak 30 espezie eta Washintongoak 15 espezie.

2.1.4.– Paisaia

Urkiolako paisaian gizatiartze handia ematen da, gizakiak aspalditik lurralde hau erabili eta okupatu izan duelako. Hala ere, oso paisaia aberatsa da, kalitate handikoa Euskal Herri mailan.

Paisaiaren aldaketa handienak azpiegituretan ematen dira; azpimarratzekoa da tentsio altuko linea, Santutegiko zona iparretik hegora gurutzatzen duena, eta BI-623 errepidea, trafiko handikoa, Parkea norabide berean erditik gurutzatzen duena. Azpiegitura horiei harrobiek eragindako aldaketa gehitzen zaizkie, oso garrantzitsuak ingurune horretan.

2.2.– Diagnostikoa eta etorkizuneko aurreikuspena

Urkiolako Parke Naturalean balio natural garrantzitsuak biltzen dira, bertan egiten den erabilerak mehatxatzen baditu ere. Ekosistemen eboluzioaren aurreikuspena egiteko zailtasuna izan arren, kontuan hartu beharreko aldagaiak handiak direnez, erabileren zein alderdi kaltegarri burutzen diren lurraldean zehaztu daiteke.

Ondoko taulan, eskema moduan, lurralde honetan ematen diren erabileren alderdi zehatzen antolaketa-faltak ekosistemetan izango lituzketen ondorioak erakutsiko dira.

Erabilera	Antolamendurik ezean planteatutako hipotesia	 Etorkizunean ekosistema eta/edo pertsonengan ondorioak

Ehiza	1. Zati handi batean ehizarako zona librea	 Jarduera zinegetikoa behar bezala kudeatzeko ezintasuna.

		Toki-iraungitzeko arriskua

Ehiza	2. Olgetarako ibilbide interesgarriekin bat datozen postu-lineak	Olgetarako jarduerarekin gatazka

		Istripu zinegetikoen aukera	

Basoa	3. Basoen azaleraren murriztea, produkzio-gaitasun 	Higadura-prozesuen gehikuntza

	txikiagoko zonak oihandu ez direlako.	Uren kalitatearen galera

	Pagadi motzen birsorkuntza naturalik ez.	 Dibertsitate-galera

Basoa	4. Sute-arriskuak areagotzea	Pertsonak eta hauen jabetzak arriskuan

		Higadura handitzea

		Uren kalitatearen galera

		Flora eta faunako espezieak desagertzeko arriskua

Basoa	5. Interes bereziko zonetan oihantzeak	 Ingurumenaren kalitatearen galera

		Higadura-prozesuen areagotzea

		Uraren kalitatearen galera

Basoa	6. Baso-bideak ordenarik gabe gehitzea	 Habitat-aren kalitatea galtzea. Soinu eta maiztasuna

		areagotzea.

		Paisaia, landaretza, uren kalitatea eta faunan kalteak	

Basoa	7. Plangintzarik gabeko baso-ebaketak	Bide, uraren bide, paisaia eta abarretan kalteak	

Toki-garapena	8. Landako biztanleek bertako jarduerak alde batera uztea	Landa jendez hustea. Paisaia aldatzea

Abeltzaintza	9. Ordenarik gabeko artzaintza	 Azpiartzaintzako eta gainartzaintzako fenomenoak agertzea

	10. Aldaketak, erabiltzeko moduan	Landareen osaketan aldaketak	

		Aniztasun-galera

		Beste hainbat erabilerarekin gatazka	

Abeltzaintza 	11. Haranetan areagotzea. Mendiko artzaintza marjinal 	Abeltzaintza-arloan aldaketak (gehikuntza/murriztea espezien

	bezala hartzea	arabera)	

Abeltzaintza 	12. Ordenarik gabeko olgeta areagotzea	 Abeltzaintza-sektorearekin gatazkak

		Abereei eragozpenak

		Larreen kalitate-galera (zanpatu, hondakinak)	

Abeltzaintza 	13. Kontrolik gabeko ahuntz-artzaintza 	 Espezieak desagertzeko arriskua.

		Birsorkuntza naturalari eta baso-landaketei kalteak	

Abeltzaintza 	14. Abeltzaintzako azpiegitura egokirik ez izatea: askak	Uren kutsadura	

Abeltzaintza 	15. Abeltzaintzako azpiegiturak leku okerrean kokatzea	Uren kutsadura	

Olgeta	16. Arroka-hormak eskalatzea	Espezie mehatxatuei habiak egiten eragozpenak eragitea

		Istripuen arriskua areagotzea	

Olgeta 	17. Pic-nic, azpiegiturarik gabe 	 Sute-arriskua areagotzea (barbakoak)

		Zaborrak botatzea	

Erabilera	Antolamendurik ezean planteatutako hipotesia	 Etorkizunean ekosistema eta/edo pertsonengan ondorioak

Olgeta 	18. Mendi-aterpeak	Mendi-aterpeak areagotzea	

Olgeta 	19. Ibilgailu motordunen sarrera erregulatzea	 Habitat-aren kalitate-galera

		Sute-arriskua areagotzea	

Olgeta 	20. Bide-ibilaldiak eta ibilbideak	Lurraldea jende gehiegik bisitatzea ingurunean kalteak

		eraginez: fauna, flora, paisaia, arriskuak; bai eta jardueran

		tradizionaletan ere.	

Olgeta 	21. Leizeak	Lurpeko baliabideetan eragina: eraketak, habitatak

		eta istripu-arriskua.	

Harrobiak	22. Harrobi gehiegi sortzea	Paisaiaren eta habitataren kalitate-galera

		Flora berezia desagertzeko arriskua

		Espezie mehatxatuei habiak egiten eragozpenak eragitea.

Azpiegiturak	23. Azpiegiturak ordenarik gabe eraikitzearen aurrean ahultasuna	Paisaiaren kalitatearen galera	

3. BABES-ERREGIMENEN APLIKAZIOA

3.1.– Eremu ordenatua.

Antolamendu Plan honek ordenatutako eremua, Ordenazio Planean mugatzen diren lurrez osatuko da.

3.2.– Parke Naturala.

Eremu ordenatuaren barne, Urkiolako Parke Naturala, Antolamendu Planoan adierazitako lerro perimetralak mugatu eta koordenatuak III. eranskinean jasotzen dituen pikotxen bidez identifikatuko da. Lur horiek Parke Naturala bezala hartuko dira, 16/94 Legean xedatutakoaren arabera.

3.3.– Babeserako zona periferikoa

Eremu ordenatuaren barne Parke Natural bezala hartzen ez diren lurrak, babeserako zona periferikoa osatuko dute, 16/1994 Legearen arabera.

Plan honekiko lur horietan, 6.5.1. idatz-zatian jasotako mugak bakarrik aplikatuko dira.

3.4.– Bestelako babes-erregimenak

Parke Natural bezala definitutako lur guztiak, ondoren adieraziko dugun moduan sailkatuko dira:

1.– Erregimen zinegetiko bereziko zona, ez da zona librerik baimentzen.

2.– Urkiolako Parke Naturaleko erreka eta ibai guztiak arrantzarako debekatuta izango dira.

3.– Babes bereziko Lurzoru Ez Urbanizagarria, ez da bizitzeko etxe berririk egitea baimenduko, ez eta eraikin edo azpiegitura gehiago egitea ere, dagokion idatz-zatian definitzen diren moduan Parkean baimendutako erabilera eta jarduerekin lotuta ez badaude, edo interes orokorrekoak ez badira.

Puntu honetatik kanpo geratuko da harrera-zona, 6.2 idatz-zatian definitua, eta Antolamendu Planoan irudikatua.

4. JARDUERA EKONOMIKO ETA SOZIALEN
POLITIKA SEKTORIAL ETA ORDENATZAILEEN ORIENTAZIO-IRIZPIDEAK, PUBLIKOAK
ETA PRIBATUAK

4.1.– Baliabideak ordenatu eta babesteko irizpide espezifikoak

4.1.1.– Flora eta fauna

1.– Parkean bizi diren fauna eta florako espezieak zaindu, euren berezitasuna eta aniztasuna gordez.

2.– Habitat eskasak eta/edo ahulak babestea, horrela eskatzen duten espezie, populazio eta komunitateak zaintzeko neurri zehatzak ezarriz.

3.– Populazioen garbitasuna zaintzea, edo Urkiola bertakoak ez diren azpiespezieak edo arraza geografikoak sartzeko aukera saihestuz.

4.1.2.– Baliabide hidrologikoak

1.– Uraren kalitatea, lurrazalekoa zein lurpekoa, zaintzea, gutxieneko emari ekologikoak ziurtatuz.

2.– Uren Legeak horrela definitutako ur-ibilguen ertzak, bideak eta erriberak zaintzea. Bertako egitura edo landaretza aldarazi dezaketen lanek izan ditzaketen inpaktuak minimizatuko dira.

3.– Parkearen plangintza hidrologikoa egitea, bilketen eta eroapenen, isurtze puntualen, eta ibilgu edo erriberetan egindako aldaketen inbentarioa eginez. Alderdi horiek aztertu ondoren, Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak (EKPZ) ura behar duten edo bere kalitatean eragin dezaketen jarduerak planifikatuko ditu, ur-ibilguen emari ekologikoen zaintzea kontuan hartuta.

4.1.3.– Paisaia

1.– Edozein eraikin berriren diseinuan, inguruko paisaiarekin bat etorriko diren materialak, koloreak eta formak erabiltzeko kontuan hartzea.

2.– Paisaia degradatuko zonak berreskuratzeko lehentasunen programa zehaztea; lehentasuna, bistan dauden guneek izango dute.

3.– Paisaiaren inpaktua bereziki kontuan hartu azpiegitura linealetan eta asko ikusten diren zonetan egindako jardueretan.

4.– Baso edo ganaduaren jardunek, esku-hartze zonetan forma geometrikoegiak sor ez ditzaten ahalegintzea.

5.– EKPZk paisaiaren berezitasunak adieraziko ditu, paisaian babestu behar diren elementu natural zein kulturaletan, bere babes-ingurunea mugatuta eta bere ikus-eremua kontuan hartuta.

4.1.4.– Lurzorua

1.– Lurzoruaren baliabidea zaintzearen alde lan egin, bere galera minimizatzeko behar diren ekintzak burutuz.

2.– %50 baino aldapa handiagoko azaleretan zuhaitzak egon daitezen ahalegindu.

4.1.5.– Kultur ondarea

1.– Kultur ondareko elementuei balorea ematen ahalegindu, arkitektura eta/edo paisaiaren arloko zaharberritzeko neurriak bultzatuz eta/edo burutuz.

2.– Ikerketa arkeologikoa eta kulturala bultzatzea, Urkiolak Euskal Herriko kultur ondareari egindako ekarpena aberasteko.

3.– Urkiolako kultur ondarearen hezkuntza-balioak zabaltzea, orokorrean gizartearen kultura aberasteko asmoz.

4.1.6.– Baliabide espeleologikoak

1.– Parkearen aberastasun espeleologikoa babestea, barrunbeen kanpoaldean zein barrualdean erabilera eta jardunen ondorioz degradazioa saihestuz.

2.– Barrunbeetan ikerketa espeleologikoa laguntzea.

3.– Azpiegiturak behar ez dituzten bisita-kopuru handieneko leizeetan, olgeta arinerako formulak bilatzea.

4.2.– Erabilerak eta jarduerak antolatzeko irizpide espezifikoak

4.2.1.– Toki-garapena

1.– Parkearen inguruko bizilagunak Parkearen kudeaketan inplikatzea, jendearen integrazioa, Parkeak eskaini behar duen zerbitzuetara lotutako jarduera ekonomikoak bultzatuz.

2.– Parketik, bere aukeren arabera, bere ingurune hurbileko ekonomiaren aniztasuna lagunduz, eta Parke Naturalaren helburuekin bat etorriko diren jarduera ekonomikoen garapena bultzatuz.

3.– Urkiolako Parke Naturala, bere eragin-eremuaren produktu eta zerbitzuetarako erreferentzia izan dadin ahalegintzea, Parkeko dibulgazio-bideetatik Parkea dagoen toki-esparruaren sustapen ekonomikoa orokorrean eta turistikoa bereziki bultzatuz.

4.– Inguruko landa-populazioaren prestakuntza sustatzea, ingurune naturalaren eta ingurumeneko praktiken erabileraren hobekuntza perfekzionatu eta osatzeko.

4.2.2.– Baso-erabilera

1.– Urkiolan zuhaitzek gaur egun betetzen duten azalerari eustea, basoko masa horien mota guztietako onurak eskuratzeko.

2.– Bertako masak hobetzea eta zainketa sustatzea, bere eratze zuzena, oparotasuna eta iraunkortasuna ziurtatuz.

3.– Kokapenagatik eta beste erabileretara egokitzeko aukera ez dagoen tokietan gomendatzen diren eremuen landaretza klimatikorantz eboluzio mailakatua sustatzea. Bestalde, degradatutako zonen zaharberritzea sustatzea.

4.– Parkearen egoera fitosanitario egoki baten alde lan egitea. Basoko izurrite eta gaixotasunak kontrolatzea, pertsona edo ingurunean ondorio kaltegarririk ez duten tratamendu egokien bidez.

5.– Koniferoen produkzio-birpopulaketak, jarduera hori burutzeko nahiko gaitasuna duten eta jarduera horrek eragin garrantzitsuak izango ez dituen zonetara mugatzea. Edozein kasutan, baliabide naturalei nahikoa babesa bermatuko dieten metodoak eta teknikak erabili, batez ere higadura-prozesuak saihestuz.

6.– Landaketa berriak egin baino, aurreko baldintzak betetzen dituzten produkzio-birpopulaketen errentagarritasuna areagotzea sustatzea.

7.– Baso-suteak prebenitu, antzeman eta aurre egiteko behar diren neurriak hartzea.

8.– EKPZn, baso-jarduerarekin lotutako ondoko alderdi hauek definituko dira:

8.1.– Basoetan jarduteko eta basoak hobetzeko neurriak.

8.2.– Basoko eta berritzeko lanetarako diru-laguntza erregimenaren espezialitateak, jabeei, euren mendiak berritu eta egoera onean zaindu dezaten bihotz emateko.

4.2.3.– Nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilera

1.– Urkiolako Parke Naturalean nekazaritza-jarduera tradizionalak zaindu eta garatzeko behar diren neurriak sustatzea, era horretan euren balio kultural eta naturalen zainketan lagunduz.

2.– Errentagarritasun ekonomiko handiagoa lortzeko eta kalitatezko nekazaritza-produktuak sortzeko, gaur egungo produkzio-sistemak hobetzea.

3.– Parke naturaleko larreak zuzen erabili daitezen planifikatzea. Organo kudeatzaileak jabe publiko eta pribatuen, eta abeltzainen artean arbitraje-lana egingo du larreetako baliabideen erabilera arrazionala lortzeko.

4.– Parke-inguruan erregimen estentsiboan artzaintzarekin lotutako alderdi guztiak behar bezala antolatzea, artzaintzara zuzendutako eremuen produktibitatea hobetzera zuzendutako neurriak aplikatuz; larreak sortzen eta hobetzen oinarrituko dira, bai eta azienda zuzen erabiliz aprobetxatzen ere. Horrek halaber, planteatutako premietara eta inguruko ezaugarrietara egokituko diren azpiegiturak eskatzen ditu.

5.– Baliabideen baso eta abeltzaintzako erabilera bultzatuko da, beharrezko esperimentazio-lineak sortuz, eta basoen eta animalien jabeen artean akordioak sustatuz.

4.2.4.– Jarduera zinegetikoa

1.– Parkeak bere osotasunean kudeaketa zinegetikoko unitatea osatzen du. Organo Kudeatzaileak eta bertako zerbitzu teknikoak espezie zinegetikoen aprobetxamendu eta zainketa zuzenaren alde lan egingo dute, lurzoruaren titularren eta ehiza-eskubideen esleitzaileen arabera.

2.– Parkeko Organo Kudeatzaileak jarduera hau antolatzeko Plan teknikoak egingo ditu, ehizak Parkean burutzen diren gainerako jardueretan izan dezakeen eragina murrizteko. Arreta berezia eskainiko zaio ehiza-postuen linearen eta olgetarako beste hainbat jardueren artean. Bestalde, ondoko alderdi hauek bilduko ditu:

2.1.– Espezie zinegetiko bakoitzerako erabilera-plan bat proposatzea.

2.2.– Jarduera horrek eragin ditzakeen mozkinak banatzeko mekanismoak aurreikustea, bai eta fauna zinegetikoak eragindako kalteen ondorioz jabeei konpentsazioak ere.

4.2.5.– Erabilera publikoa

1.– Bisitariei Bakeaz gozatzeko aukera emango dien olgetarako erabilera agintzea, ondoko alderdi hauek kontuan hartuta:

1.1.– Ekipamenduak: informazio- eta interpretazio-zentro bat sortzea, atsedenerako tokiak prestatzea pic-nic egiteko azpiegiturak ezarriz, aparkalekuak egitea eta Parkeko hainbat azpiegitura lotuko dituen ibilbide-sarea sortzea.

1.2.– Informazioa: Parkeko seinaleen bateratzea eta informazio-dokumentazioa prestatzea, Parkeko elementu naturalena zein bisitariek jarraitu behar dituzten arauena

1.3.– Olgetarako jarduerek ingurunean eragin dezaketen aldi bateko eta behin betirako inpaktuak zuzentzea.

2.– Balio tradizional edo interesekoen —kulturalak zein naturalak— ezagutza sustatzea, Urkiolako Parke Naturalean burutuko diren olgetarako jardueren bitartez.

3.– Olgetarako erabilerako zerbitzuak harrera-zonan kontzentratzea.

4.– Anbotoko ibilbideen erabilera murriztea, presioa Parkeko Mendebaldean kokatzen direnetara desbideratuz.

5.– Aisiarako kudeaketan, ingurune horretan jarduerak burutzen dituzten federazio eta elkarteak inplikatzea.

4.2.6.– Eraikuntza eta azpiegiturak

1. Urkiolako Santutegiaren eta inguruko eremu turistiko eta erlijiosoari dagokion zonan, Santutegia, aterpetxea, gasolindegia, ostatuak eta inguruko basoak barne hartuta, Plan Berezia egingo da. Plan horren barne sartu ahal izango dira baso eta nekazaritzako zonarekin muga egiten duten eremuak.

1.1.– Plan Berezia, bere formulazioari eta izapideari dagokionean, Lurzoruaren Legean xedatutakora egokituko da.

1.2.– Plan Bereziak, gutxienez, ondoko hau bete beharko du:

1.2.1.– Bertako eraikinen erabilerak eta ezaugarriak arautu eta ezartzea, bai eta eraikuntza berriak eta erabilera berriak ezartzeko aukera ere.

1.2.2.– Sarrera, ibilgailuentzako eta autobusentzako aparkalekua, pic-nic guneak, eta kultur jardueretarako eremuak.

1.2.3.– Bertako eraikinen erabilerek eta kontzentrazioek eskatzen dituzten beharrezko azpiegiturak (saneamendua, uraren banaketa, eta abar) aurreikustea.

1.2.4.– Parkeko informazio-elementuen instalazioa arautzea.

2.– Parke Naturalean eraikuntza asko ahalik eta gehien murriztuko dira, aukerako eraikuntza-ahalegina harrera-zonan kontzentratuz.

3.– Eraikuntza eta azpiegitura berriak Parkearen inguruan ezarri beharko dira, eragin ditzakeen inpaktuak ahalik eta gehien murriztuz.

4.2.7.– Bideak

1.– Urkiolako bideak, errepideak eta pistak ondoko modu honetan sailkatuko dira:

1.1.– Iragaite librea: BI-623 errepidea eta Santutegiko zona urbanizatua.

1.2.– Iragaite baimendua: olgetarako eremuetara heltzeko Parke Naturaleko pista eta bideak.

1.3.– Iragaite mugatua: gainerako pista eta bideak.

2.– Pista berria irekitzeko, Parkearen Kudeaketako Organo Arduradunaren baimen espresa beharko da. Aldez aurretik, sustatzaileak txosten bat aurkeztu beharko du. Txosten horretan bide berria irekitzeko beharra justifikatu behar da, bertan daudenek ez dituztelako bilatzen dituzten helburuak betetzen. Txostenean ere hainbat diseinu-aukera aurkeztu, obraren eragina ebaluatu eta eman daitekeen ingurumen-inpaktua murrizteko behar diren neurriak proposatu beharko dira. Bide berriaren ibilbidean ez legoke %10ekoa baino aldapa handiagorik, paisaian inpaktu negatiboak saihesteko ez bada behintzat. Ur-pasabideak, iraunkorrak zein urtarokoak, gainditzeko egin beharreko obrak ere bertan adierazi beharko dira.

3.– BI-623 errepideak, Bizkaiko errepideei buruzko otsailaren 18ko 2/93 Foru Arauan adierazitakoa jarraituko du.

4.2.8.– Ikerketa

1.– Urkiolako Parke Naturalak sustatuko dituen ikerketa-jarduerak ondoko multzo orokor hauen barne egongo dira:

1.1.– Baliabide naturalen oinarrizko inbentarioak.

1.2.– Urkiolako Parke Naturalean burutzen diren prozesu naturalen ezagutza.

1.3.– Parke Naturalaren kudeaketak eragindako prozesuen ezagutza.

1.4.– Parke Naturalean dauden inpaktuak zuzentzera aplikatutako ikerketa

5. ESPAZIO ETA ESPEZIEEN ZAINKETAREN
ARABERAKO ARAU OROKORRAK

5.1.– Baliabideak kontserbatzeko

5.1.1.– Baliabide hidrologikoak

1) 1 km2-tik gorako isurialdeko arro-ibilguetan, 15 metroko mugarritze-lineako gutxieneko banatokia errespetatuko da. Banatoki hori, lur naturala aldatzeko edozein esku-hartzetan aplikatuko da (eraikuntzak, instalazioak edo edozein motako altxatzeak, finkoak zein desmuntatzekoak, lur-berdinketak eta lur-mugimenduak, eta abar), nekazaritza eta basoko lanei, azpiegituren instalazioei edo obra publikoei edo behar bezala justifikatutako kultur ondarea babesteko ekintzei buruzkoak izan ezik.

2) Gaur egungo baldintza naturala alda ditzakeen 1 km2-tik gorako isurialdeko arro-ibilguetan egindako edozein esku-hartzek ingurune fisikoaren ezaugarrien zainketa bermatu beharko du. Kasu guztietan ingurumen naturalarekiko eta, hala badagokio, kultur intereseko ondarearekiko errespetu osoa exijitu beharko da, bai eta eragin izan ahal dituzten inpaktuekiko ere.

3) Hiriarteko komunikazio-azpiegiturek okupatutako marjinetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibai eta Erreken Marjinak Ordenatzeko Sektoreko Lurralde Planaren F.2. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

4) EKPZk, helburu fitosanitario, zoosanitario edo ongarritzekoekin produktu kimikoak erabiltzeko baldintzak zehaztu ahal izango ditu uraren garbitasuna gordetzeko.

5) Urean kutsadura eragin dezakeen edozein ekintza berrik, sor ditzakeen efluenteen sistema araztailea izan beharko du, eta hori Parkeko Organo Kudeatzaileak baimenduko du.

5.1.2.– Flora eta fauna

1) Parke Naturalean ez dauden espezie basatiak edo basati bihur daitezkeenak sartzeko edo itzultzeko, dagokion plan teknikoa izan beharko du. Plan horrek gutxienez hainbat objekturen erakusketa egingo du, espezie berriak sartzeak ingurumenean izandako eraginaren ebaluazioa, eta espezie horren jarraipen- eta kontrol-plana bilduko ditu, eta Parkeko Organo Kudeatzaileak onartu beharko du. Ez da sarrerarik onartuko Parkeko espezietan eragin negatiboa izan dezakeela uste bada, bereziki "Espezie Mehatxatu" bezala sailkatuta daudenekiko.

2) Helburu komertzialekin egiten den landare edo onddoen bilketa, Parkeko Organo Kudeatzaileak baimendu beharko du.

3) Norberak kontsumitzeko egindako landare edo onddoen bilketa, Parkeko Organo Kudeatzaileak arautu dezake.

5.1.3.– Paisaia

1) Paisaiaren aldaketa eragingo duten erabilera-aldaketak egin aurretik, Parkeko Organo Kudeatzaileak txostena egingo du. Txosten hori derrigorrezkoa eta loteslea izango da aldaketak 5 ha baino azalera handiagoan edo EKPZk zehaztutako paisaiaren berezitasunen batean eragiten badu.

5.1.4.– Lurzorua

1) Parkeko Organo Kudeatzaileak arautu edo debekatu ahal izango ditu jarduerak burutzea onartu ezin diren lurzoru-galerak, irristatzeak, edo ziklo hidrologikoaren edo uraren kalitatearen aldaketak ematen diren tokietan.

5.1.5.– Baliabide espeleologikoak

1) Debekatuta dago, lurpeko eraketa geomorfologikoetako elementuak kaltetu, bildu edo errotik ateratzea: estalaktitak, estalagmitak, kristalak, edo beste edozein motako eraketak.

5.2.– Erabilera eta jardueren antolamendurako

5.2.1.– Suaren erabilera

1) Debekatuta dago espazio irekietan eta leizeetan edo barrunbeetan sua egitea, dagokion zerbitzu eskudunak abeltzaintzarako edo basorako baimena ematen ez badu, edo olgetarako eremuetan egokitutako lekuetan ez bada.

5.2.2.– Azienda-jarduera

1) Parkeko Organo Kudeatzaileak ahuntz-aziendaren larratzea baimendu ahal izango du lurren jabearekin adostu ondoren. Baimen horretan, abeltzainak bete beharko dituen kontrol-mekanismoak, egunak eta tokiak adieraziko dira.

– Kontrolatu gabe egongo diren espezie horretako animaliak abandonatuta daudela ulertuko da.

2) Ganadua kontrolik gabe dagoela ulertuko da, euren jabea edo arduraduna une oro ganadua zaintzen ez dagoenean.

5.2.3. Baso-jarduera

1) Batez ere hostozabalez betetako mendietan, baso-soilketak oso kasu berezietan bakarrik baimenduko dira, eta bertan jabeak aurretik zeuden espeziekin mendia berrituko du bi urteko epean; zailtasun teknikorik balego antzeko beste zuhaitz-motak erabili ahal izango ditu. Salbuespen gisa, erabilera-aldaketarako baimena eman ahal izango da.

2) 5 ha jarraitu baino azalera handiagoko baso-soilketak egiteko Organo Kudeatzailearen baimena beharko da, ebaketak ingurunean izandako eragina promotoreak justifikatu ondoren.

3) Parkeko Organo Kudeatzaileak mugak ipini ahal izango dizkie ebakitzeko metodoei, ateratzekoei eta garaiari. Ingurumenarentzako oso eragin handia duten aprobetxamenduak antzemanez gero, Parkeko Organo Kudeatzaileak aprobetxamendua geratu ahal izango du, Parkearen helburuekin bat datozen baliabideekin egiten denean.

4) Edozein motako baso-aprobetxamenduk lurrean, ur-ibilbideetan, azpiegituretan edo bideetan eragindako kalteak, aprobetxamendua burutzen duenak konpondu beharko ditu aprobetxamendua amaitu eta gehienez 6 hilabeteko epean. Parkeko Organo Kudeatzaileak, aprobetxamendua emateko prozeduran, berreskuratze horren berme-kontzeptu gisa fidantza ezarriko du.

5) Basoa berritzeko edozein lanek Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena beharko du, horretarako, tokira egokitzeko irizpide teknikoak jarraituko ditu.

6) Batez beste %50etik gorako aldapako lursailetan, landaketa berrietarako gutxienez 60 urteko txandako espezieak erabili beharko dira.

7) Baso berritzeak, lurraren prestaketa edo garbiketak egiteko makinen erabilerak ondoren adierazitako arauak jarraituko ditu:

– %50etik gorako aldapetan ezingo da makina autopropultsaturik erabili.

– %30 eta %50 bitarteko aldapetan, zuloak egiteko, sastrakak kentzeko eta airean erretenak egiteko makinak erabili ahal izango dira.

– %30etik beherako aldapetan makinak erabili ahal izango badira ere, ezingo da lurzoruan eta paisaian eragin handiko basoko lanik egin, adibidez, belarri bidezko azpizolatzeak, terrazak edo ildo-bizkarrak.

8) %30etik gorako aldapak dituzten lurren deforestazioa suposatuko duten erabileren aldaketara zuzendutako edozein motako lanak egitea debekatuta dago.

9) Sute baten ondoren, lurra babesteko aurretik zegoena baino landare-estalki ahulagoa ezartzea ekarriko duen erabileren edozein aldaketa debekatzen da.

5.2.4.– Olgetarako jarduera

1) Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak edo, planik ezean, Parkearen Organo Kudeatzaileak, bestelako jarduerak zuzen gauzatzea eta/edo ekosistemen funtzionamendu zuzena asko aldatuko duen olgetarako edozein jarduera debekatuko du. Debeku hori osoa edo zona batzuetara murriztua izan daiteke sentikor bezala hartzen dituzten egunetan.

– EKPZk muga espezifikoak ezarriko ditu hegazti harkaiztarren habiak egiteko tokietatik hurbil burutzen diren jardueretarako.

2) Debekatuta dago olgetarako egurra moztea, baldin eta ez den aprobetxamendu komertzial baimendurako.

3) Kanpatzea debekatuta dago, baldin eta Parkeko Organo Kudeatzaileak baimena ematen ez badu.

4) Olgetako helburuarekin motordun ibilgailuen zirkulazioa debekatuta dago, baimendutako bide eta tokietan izan ezik.

5) Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak, Urkiolako Parke Naturalean egingo den olgeta arautu beharko du ondoko alderdi hauek kontuan hartuta gutxienez:

– Aterpeei buruzko arauak.

– Pic-nicaren antolaketa.

6) Hezkuntza-azpiegiturako edozein instalazio Parkeko Organo Kudeatzaileak baimendu behar du: Parketik kanpoko pertsona edo erakundeen mende dauden eraikinak, taulak, seinaleak, eta bar.

7) Prestatu gabeko jendeak barrunbe bat bisitatzen laguntzeko helburu izango duten babes-elementuen edozein instalazio: iltzeak, sokak eta abar, eta horretarako leizearen barruan egon behar badute, Parkeko Organo Kudeatzailearen baimen espresa izan beharko dute.

5.2.5.– Jarduera konstruktibo eta eraikuntzakoak

1) Urkiolako Parke Natural osoan ez da jendea bizitzeko eraikin berririk egitea baimenduko.

2) Edozein eraikin berri egiteko eta daudenak handitzeko Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena beharko dute. Edozein kasutan eraikuntza eta jarduera horiek, Antolamendu Plan honen zaintzeko helburuekin uztartu daitezkeen erabileren osagarri izan beharko dute. Edonola ere, gutxienez ondorengo hirigintzako eta eraikuntzetako parametro hauek eta EKPZk sar ditzakeenak errespetatuko dira:

– Ondoko eraikuntza-erabilera hauek baimendu dituzte:

Nekazaritza eta abeltzaintza, edo basoko ustiapenari lotutakoak, egoitza-erabilera espresuki saihestuta.

Nekazaritza eta abeltzaintzako, edo basoko eraldaketako landa-industrietara lotutakoak.

Parke Naturalaren erabilera publikoarekin eta ekipamenduarekin lotutakoak, bertako ekimena izan ala ez, edozein kasutan, bere baimenarekin eta bertako helburuekin bat etorrita.

– Bertako baserriak konpondu, handitu eta hobetzeko obrek eraikinaren ezaugarri nagusiak eta bere balio arkitektonikoak errespetatu beharko dituzte. Inolaz ere, ondorioz eraikitako azalera ez da lanak hasi aurrekoak baino %20koa baino handiagoa izango.

– Baimendutako eraikuntza-erabileretarako exijitutako gutxieneko lursaila ondoko hau izango da:

Babes bereziko zona: 50.000 m2, eta 25.000 m2-ko harrera-lursaila.

Zonak: Baso/Abeltzaintza eta abeltzaintza-birsorkuntza: 25.000 m2, eta 10.000 m2-ko harrera-lursailarekin.

Parke Naturalaren ekipamendu eta erabilera publikoarekin lotutako eraikinak lursailari buruzko exijentziaz kanpo geratzen dira.

– Baimendutako eraikigarritasun-koefizientea ondoko hau izango da:

Babes bereziko zona: 0,01 m2/m2.

Zonak: Baso/Abeltzaintza eta abeltzaintza-berritzea: 0,02 m2/m2.

– Oin bakarreko eraikin berriek gehienez 4 metroko altuera izango dute eta bi oinekoek 8.

3) Harrera Zonan ez da aurreko araua jarraituko.

4) Kanpoko publizitatea, seinaleak, bideak markatzea, errotuluak, plakak edo oroitzapen-monumentuak edo mendietako postontziak Parkeko Organo Kudeatzaileak baimendu beharko ditu.

– Denden izenak adieraziko dituzten kartelak ez dira "Kanpoko Publizitate" bezala hartuko. Kartel horiek alabaina, Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak erabakiko dituen neurri, mota eta antzeko irizpideak jarraitu beharko dituzte, parkearen estetika orokorra kontuan hartuta.

5.2.6. Ibilgailuen zirkulazioa

1) Parke Naturalean murrizketak dauden bide eta pistetan motordun ibilgailuen erabilera debekatuta dago. Bide horiek bakarrik Parkeko Zerbitzuek (zaintza, laguntza, salbamendu, eta abar) erabili ahal izango dituzte, bai eta nekazaritza- eta baso-erabileretarako, eta mendi-aterpeetara hurbiltzeko ere. Parkeko Organo Kudeatzaileak beste hainbat erabilera baimendu ditzake.

– Baso eta abereen jabeek, eta aterpeetako arduradunek, kasurako sortuko den erregistroan izena eman beharko dute.

– Aurreko puntuan sartu ez dituzten beste erabiltzaile guztiek bertan ibiltzeko baimena eskatu beharko dute Parkeko bulegoetan edo dagokion Udaletxean. Baimena, egun mugatuetarako emango da, gidari eta ibilgailu jakin baten alde, eta non sartuko diren adieraziz.

– Baimendutako igarotze-pisten ertzetan ezingo da aparkatu, ez eta bide horretatik atera ere, baimendutako ibilgailuak izan ezik.

2) Adieraziko diren leku zehatzetatik kanpo ezingo dira ibilgailuak aparkatu, baimendutako ibilgailuak ez badira.

5.2.7.– Industria- eta erauzte-jarduerak

1) Parke Natural osoan industria-jarduera berriak instalatzea debekatuta dago. Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena eskatuko duten eskulangintza-motako nekazaritza eta industriako jardueren instalazioa salbuetsiko da.

2) Bertako edozein sekziotan meatze-aztarnategien eta gainerako baliabide geologikoen edozein aprobetxatze debekatu da. Era berean ezingo dira aztarnategi eta baliabide horien ustiapen- edo ikerketa-baimenak eman.

Aurreko debekuek ez dute eraginik izango:

– Indarreko legeriaren arabera, bildutako erreferentziako beste hainbat interes publikokoekiko lehentasunekoak aitortuko diren etorkizuneko eta erauzteko jardueretan.

– Ustiapenean erauzteko aprobetxamenduak Baliabide Naturalen Antolamendu Plan hau indarrean sartzean, eta dagoeneko emandako esplorazio- edo ikerketa-baimenek har ditzaketen erauzte-aprobetxamenduetan. Aprobetxamendu horiek meatze- eta ingurumen-legeria zorrotz betez egin beharko dira, bai eta dagokien Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak ezar ditzakeen muga espezifikoak ere. Bereziki, Zalloventako harrobiaren kasuan, Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzaileak bere ustiapenaren muga maximoak definituko ditu, Meatzeen Administrazioak kontuan hartu beharko duena dagozkien ustiapen- eta zaharberritze-planak onartzean.

– Gaur egun itxita dauden harrobiak ingurumen-arloan berreskuratzeko beharrezko lanetan (edo ustiapenak), eta bereziki Atxa-txikiko eta Atxarteko harrobiek, ingurumen-mailan berreskuratzera zuzendutako ustiapen-prozesua jarraituko dute. Gehien kaltetutako zona, Atxarteko harrobiaren Ustiapen Proiektuaren azken faseari dagokion planoan definitu da. Mila, bederatziehun eta laurogeita hamaseian Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuak egindako Osoko Batzarrak aldeko txostena egin zuen. Txosten hori II. Eranskinean irudikatuko da.

Ingurumena berreskuratzeak, ingurune horietan edozein motako meatze-erauzte amaitzea ekarriko du. Atal honetan ezarritakoaren arabera egingo diren erauzte-aprobetxamenduek Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena beharko dute, Patronatuaren Osoko Batzarrak txostena egin ondoren.

5.2.8.– Parkearen kudeaketatik kanpoko azpiegiturak

1) Ezingo dira energia, fluidoak, telekomunikazioen seinaleak edo antzekoak garraiatzeko aireko azpiegitura berriak eraiki, eta daudenak lurperatu egin beharko dira; salbuespen gisa airetik joan daitezke, derrigorrez jarraitu beharreko Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterketak hori adierazten duenean. Tentsio baxuko linea elektrikoak eta telefono-lineak saihestu egingo dira, Parkeko Organo Kudeatzaileak baimendu behar dituen parkeko barne-zerbitzurako. Arau hori betetzetik salbuetsi ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegorako interes orokorreko bezala aitortutako azpiegiturak.

2) Urkiolako Parke Naturala gurutzatu behar duten linea-azpiegiturak, BI-623 errepidearen ingurura mugatuko dira, eta horretarako harrera-zona, eta baso eta abeltzaintzako zona erabiliko dituzte, EAEko interes orokorreko azpiegitura garrantzitsuen kasuan espresuki xedatzen dena izan ezik.

3) Parkearen barruan ezingo da zabortegirik ezarri.

6. LURRALDEAREN ZONIFIKAZIOAREN
ARABERA IRIZPIDE ETA ARAU OROKORRAK
ETA ESPEZIFIKOAK

6.1.– Babesteko zona berezia

Landaretzaren, faunaren, geomorfologiaren eta/edo paisaiaren ezaugarriengatik eta eraldaketa txikiko ekosistemak daudenez, kontserbaziorako oso zona interesgarriak dira. Orokorrean aldapa handiko zonak dira.

Bitan banatzen dira; lehendabizikoak Untzillatx - Anboto - Zabalandi – Arangio lerrokatzeak hartzen dituen kare-harrizko tontorraren eremuak hartzen ditu, inguru horietako aldapatsuenak, eta Parkearen hego-ekialdeko zati osoa. Zona hori zaintzeko oso interesgarria da, bertan, jarraipenik ez duten balio natural handiko eremuak aurkitzen baititugu; azpimarratu behar dira Durangaldeko tontorrak (paisaian garrantzi handia, eta flora eta fauna berezia dituztenak) eta pagadi zabalak.

Bigarren zona Neberazarra eta Errelletabasoko aldapetara zabaltzen da, Hegoaldetik Iturriotzera jaisten da eta IMerantz luzatzen da, Mugarra tontorra hartzen duen ipar-mendebaldeko muturrean dagoen zona karstikoaren ingururaino. Bere naturaltasunagatik zein ordezkaritzagatik oso landare-formazio interesgarriko lurrak dira. Era berean garrantzi handia du Mugarran kokatutako hegazti-faunak, populazio faltziforme garrantzitsuz osatua. Azkenik, zona horren zati handi baten paisaia-balio handia nabarmentzen da, batez ere Neberazarra inguruan.

6.1.1.– Antolamendu-irizpideak.

1.– Esparrua gordetzea eta zonako oreka naturala eta bertako prozesu naturalak zaintzea, bertako baliabide natural eta kulturalen osotasuna bermatuz.

1.1.– Balio natural handiko zonak gorde eta hobetzea.

2.– Zonako balio naturalistikoa bultzatzea, gehiegi degradatutako edo eraldatutako eremuak hobetuz eta zaharberrituz.

2.1.– Bertako landaretza berritzea eta gordetzea sustatzea eta kanpoko espezieak poliki-poliki kentzea berritzeak bertako landaretzako gaur egungo masak bateratzeko edo bertan sortutako "zuloak" ixteko aukera ematen duen zonetan.

2.2.– Zona degradatuak berreskuratzea sustatzea, arreta berezia eskainiz harrobiak eta hauekin lotutako azpiegiturak berreskuratzeei.

3.– Aurreko helburuekin lotuta baliabide naturalak aprobetxatzea.

4.– Naturaren interpretazioa eta ikerketa.

5.– Administrazioak Parke Naturalean lurrak erosteko edozein politika zona hau osatzen duten lurrei zuzendu beharko zaie, eta bereziki aldapa handiko lurrei.

6.– Anbotoko kordalaren olgetarako presioa beste hainbat zonatara desbideratzea.

6.1.2.– Arauak

1.– Lurzoruaren erabileran edozein aldaketa emateko Parkeko Organo Kudeatzaileak onartu beharko du.

2.– Basogintza, abeltzaintza, ehiza, olgeta edo hezkuntzarekin lotuta ez dagoen edozein jarduera Parkeko Organo Kudeatzaileak espresuki baimendu beharko du.

3.– Aurretik espezie exotiko bidez birpopulatutako lurren gainean egiten den edozein birpopulatze berriaren %10 gutxienez (azaleran edo oin-zenbakian) Landaretza Potentzialeko Mapan adierazitako bertako zuhaitz-espeziez osatuta egongo da. Ehuneko hori ibar edo depresiotan ezarriko da, bai eta aldapa handieneko mendi-mazeletan, beti urte-sasoi ekologista bakoitzerako espezie egokiak erabiliz.

4.– Gaur egun zuhaitzik ez duten lurretan, edozein oihaneztatzetan, Landaretza Potentzialeko Mapan adierazita, %25 gutxienez bertako hostozabalak izan behar dute.

5.– Edozein ikerketa-jarduera, dagokion plana aurkeztu ondoren egin ahal izango da bakarrik. Plan hori Parkea Kudeatzeko Organoak onartu beharko du.

6.– Igarotzea, eskalada, arroka-hormak oinez igarotzea eta orokorrean ingurune hauetan olgetarako egiten den edozein jarduera Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailean arautuko da denboran, tokian eta forman.

7.– Ez da eraikuntzarik, fabrika-obrarik, itxiturarik edo ingurune naturala kaltetuko duen edozein motako jarduerarik onartuko, daudenak zaintzeko, modu tradizionalean erabiltzeko edo handitzeko ez bada. Lan horiek Parkeko Organo Kudeatzaileak onartu beharko ditu, eta bolumen, eraikuntza-baldintza eta inguruko eraikuntza tradizionalaren materialetara egokitu behar dira.

8.– Kalean publizitatea debekatuko da, erabilera publikoko informazio-adierazleak izan ezik, beti ere eragin bisual negatiborik eragiten ez badute.

6.2.– Harrera-zona

Urkiolako Santutegia eta bere ingurunea, eta ekosistemak barne hartzen dituen eremua. Ekosistema horiek Urkiolako Mendatearen eta Erreketegana-gainaren arteko bide-zatian daude.

Kultur eta paisaiaren interes altuko, eta balio naturalistiko handiko zona da, hainbat ekosistema nagusi biltzen dituelako. Tradizionalki, bisitariak biltzen diren tokia.

6.2.1.– Antolamendu-irizpideak

1.– Bisitariak hartzea eta Parkearen ezaugarri natural eta kulturalei buruz informazioa eskaintzea.

2.– Oinezkoei atseden-lekuak, eta egonaldi luzeagoak egiten dituztenei olgetarako eremuak eta azpiegiturak eskaintzea.

3.– Baso-gune interesgarriak, eta jarduera etnologiko eta erlijioso tradizionalak arautu, sustatu eta babestea.

4.– Parkeari buruzko informazioaren hedapena sustatzea.

5.– Bisitariari natura errespetatzeko beharra ikusaraztea.

6.– Zona horretako eremu naturalen balio didaktikoa sustatzea.

7.– Olgetarako eta egonaldirako zonen neurriak EKPZk zehazten dituen premietara egokitzea.

6.2.2.– Arauak

1.– Ezohizko arrazoiengatik (kirol-probak, festak edo azpiegitura eragingo duten ezohizko obrak, eta abar) zona horretan jarduerak burutu behar direnean, Parkeko Organo Kudeatzaileak hiru hilabete baino gutxiagorako baimena eman ahal izango du, jarduerak ingurunean izango duen eragina aztertu ondoren. Onuradunak, ezohizko jarduera amaitzean azpiegitura altxatu beharko du, lurra aurreko egoerara itzuliz. Baimena, gutxienez hilabete lehenago egin beharko da.

2.– Lurzoruaren erabileraren edozein aldaketa Parkeko Organo Kudeatzaileak onartu beharko du.

3.– Ibilgailuak ezingo dira, horretarako baimendutako lekuetatik kanpo aparkatu.

4.– Megafonoak edo edozein tresna bolumen altuan erabili ahal izateko Parkeko Organo Kudeatzaileak baimena eman beharko du.

6.3.– Baso eta abeltzaintzarako zona.

Zona hori Mañaria – Otxandio errepidearen bi aldeetara zabaltzen da, eta Iñunganaxpe eta Artaungo eremuen lurrak barne hartzen ditu. Baso eta abeltzaintzarako balio produktibo altuko edo ertaineko lurrak dira, aipatutako erabilerek eraldatutako zonak nagusituz.

6.3.1.– Antolamendu-irizpideak

1.– Inguruko abeltzaintza eta basoetako produkzio-gaitasunaren zainketa eta hobekuntza.

2.– Balio natural altuko zonak zaindu eta hobetzea.

3.– Parkeko Organo Kudeatzaileak, zona honetan baso eta abeltzaintzako erabileraren lehentasuneko garapenerako behar diren neurriak arbitratuko ditu, oinarri gisa, nekazaritza, abeltzaintza eta basoko erabileraren jarraibideak hartuz, eta jabe eta erabiltzaileen elkartearen arabera.

6.3.2.– Arauak

1.– Erabilerak eta Jarduerak antolatzen dituen Arau Orokorra jarraituko da.

6.4.– Abeltzaintza berriztatzeko zona

Parkearen ipar-mendebaldeko muturrean dago, Aramotz-etik Mugarra tontorraren ingurura zabaltzen da. Lurralde honen ezaugarri nagusia harritsua izatea eta bere altitudea dira, eta bertan oso formazio karstiko bereziak aurkituko ditugu. Lurralde honetan dagoen landaretza urria artzaintza bidez aprobetxatzen da eta bertako baldintza naturalek beste edozein motako landaretzaren garapena mugatzen dute.

6.4.1. Antolamendu-irizpideak

1.– Inguruko abeltzaintza-potentziala hobetu, larreetako produkzioa areagotuz.

2.– Jokabide horiek eskatzen dituzten zonak berreskuratu eta berriztatu.

2.1.– Abeltzaintzako programak sustatzea, zonako erabiltzaileen eta euren elkarteen arabera.

2.2.– Ingurunearekin bat ez datozen eraikinak berritu eta integratzea.

2.3.– Ingurune naturala berritzea, abeltzaintzakoak ez diren interes ekonomiko eskaseko beste hainbatek okupatutako tokietan.

3.– Eremu honen barne sartutako kontserbazio-balio handiko zonak babestea.

4.– Zona karstikoak osatzen duen berezitasun geomorfologikoaren erabilera didaktikoa sustatzea.

6.4.2.– Arauak

1.– Erabilerak eta Jarduerak zuzentzeko Arau Orokorrak jarraituko dituzte.

6.5.– Babeserako inguruko zona

Parke Naturalaren inguruko 100 metroko banda perimetrala da. Zona horretatik kanpo geratuko dira landa-nukleoak eta industria-lurzoruak. Zehatz-mehatz zona horretatik kanpo geratuko dira Dimako Artaun nukleoa, Mañariako Urkuleta nukleoa, eta Mañariako San Lorenzo ermitaren inguruko industria-lurzoru kontsolidatua.

6.5.1.– Arauak

1.– Abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1. f) artikuluan ezarritakoaren arabera, Parkeko organo kudeatzaileak, babeseko zona periferikoan, mugatu edo baliogabetu ahal izango du, Parkearen errealitate fisikoan eragin dezakeen edo alda dezakeen edozein jarduera, 16/1994 Legearen 1. artikuluan jasotzen diren bere aitorpena eragiten duten helburuekin lotuta.

7. INGURUMEN INPAKTUAREN
EBALUAZIO-ERREGIMENAREKIN LOTUTAKO
INSTALAZIO PUBLIKO EDO PRIBATUAK,
OBRAK EDO JARDUERAK

Ondorengo instalazio publiko edo pribatuak, obrak edo jarduerak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusitakoekin eta berau garatzen duen araudiarekin batera, Lege horretan aurreikusitako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-erregimena jarraituko du.

1.– Jarduerak, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Indibidualizatuekin.

1.1.– BI-623 errepidea zabaltzea.

1.2.– 50 metro baino gehiagotan ur-ibilguan, ertzetan eta landaretza naturalean aldaketa eragingo duen edozein obra- edo instalazio-mota.

1.3.– Ibaien eta erreken emarien erregimenean aldaketak eragiten dituzten erregularizazio hidrologikoak, adibidez, bideratzeak, presak eta desbideratzeak, ibilguaren bidearen aldaketa, ibilguari lotutako ekipamendu komunitarioko instalazio eta ibilguen okupazioa.

1.4.– Parkea gurutzatuko duten energia, fluidoak, telekomunikazio-seinaleak edo antzekoak, tentsio baxuko linea elektrikoa eta Parkearen zerbitzurako telefono linea salbuetsita.

2.– Ingurumen Inpaktuko Ebaluazio Sinplifikatuko jardunak.

2.1.– Gaur egun Parke Naturalean aurkituko ez ditugun basoko animalia-espezieak edo basati bihurtzeko gaitasuna dutenak bertan sartzea, berriak eta garai batean bazeudenak.

2.2.– Olgetarako eredu berriak sortzea

2.3.– 500 m baino bide eta suebaki luzeagoak egin eta zabaltzea.

8. JARRAIPEN-PLANA

Baliabide Naturalen Antolamendu Plan hau betetzen ote den egiaztatzeko, kontrola eta jarraipena egingo da. Kontrol hori Jarraipen Plan batean jasoko da, eta honek BNOPren helburuak betetzeko maila ebaluatuko du, egindako jarduera eta inbertsioen emaitzen ondorioak aterako ditu eta antzemandako arazoak konpontzeko irtenbideak proposatuko ditu.

Plan horrek, naturaren babesean eta zainketan egindako aurrerapenak eta erabilera eta jardueren eboluzioa islatuko ditu. Plana, Erabilera eta Kudeaketako Plan Zuzentzailearen indarreko epea amaitzean egingo da. Metodologia, kasu bakoitzari dagokiona izango da eta denboran bertan errepika dadin aukera eman behar du, Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Parke Naturalen Sarerako irizpide zehatzak erabakitzen ez baditu.

1.– Fauna

Ekosistemen kontserbazio-egoerari buruz informazioa eskainiko duten adierazleak bilatzen saiatuko dira:

1.1.– Hegazti harrapari harkaiztarren errolda: kate trofikoaren piramidea osatzen duten espezieen dinamika: sai arrea, sai zuria, belatz handia.

1.2. Faunako komunitateen egitura eta osaera: Parke Naturala irudikatzen duten fauna-komunitateen osaera-motak ezagutzea.

1.3.– Interes zinegetikoko espezieen errolda.

2.– Landaretza

Ondoko alderdi hauetan gutxienez emango diren aldaketak aztertuko dira:

2.1.– Landareek okupatutako azaleran aldaketak.

2.2.– Estalduran aldaketak

2.3.– Birsorkuntza naturalaren ebaluazioa

2.4.– Egoera fitosanitarioa

2.5.– Erabilerek landaretzan duten eragina

3.– Paisaia

Ondoko arrazoiek eragindako aldaketak aztertuko dira:.

3.1.– Erabilera-aldaketak

3.2.– Paisaian aldaketak: Harrobiak, elektrizitate-lineak, azpiegitura linealak, komunikazio-antenak…

4.– Urak

4.1.– Ur-ibilera nagusien eboluzioa aztertuko da

4.1.1.– Landaretzan

4.1.2.– Faunan

4.2.– Horniketa-puntu nagusietan uraren kalitatearen analisia

5.– Baso-erabilera

5.1.– Baso-jardueraren eboluzioaren estatistika zona bakoitzean

6.– Abeltzaintzako erabilera

6.1.– Abeltzaintza-jardueraren eboluzioaren estatistika zona bakoitzean.

7.– Erabilera publikoa

7.1.– Hurbiltzeen kontrola puntu nagusietan edo olgetarako azpiegitura

7.2.– Erabilera publikoak eragindako inpaktuen kontrola: landaretzan eta lurzoruan eragindako kalteak, zaborrak…

9. I. ERANSKINA / 9.– ANEXO I

10. II. ERANSKINA / 10.– ANEXO II

Atxarte harrobiaren eragin handieneko zona, Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuaren mila, bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hamaikako erabakiaren arabera.

11. III. ERANSKINA

Parkearen perimetrala osatzen duten pikotxen kokapen geografikoa

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

1	521.494	4.781.276	

2	521.835	4.781.037	

3	521.847	4.781.129	

4	521.886	4.781.184	

5	521.943	4.781.147	

6	521.966	4.781.092	

7	522.416	4.781.060	

8	522.447	4.781.037	

9	522.456	4.780.933	

10	522.553	4.780.773	

11	522.619	4.780.693	

12	522.717	4.780.569	

13	522.817	4.780.429	

14	522.854	4.780.354	

15	522.831	4.780.306	

16	522.785	4.780.237	

17	522.898	4.780.183	

18	522.948	4.780.170	

19	523.074	4.780.173	

20	523.202	4.780.165	

21	523.773	4.780.080	

22	523.970	4.780.001	

23	524.106	4.779.938	

24	524.138	4.779.904	

25	524.705	4.778.755	

26	524.954	4.778.648	

27	524.957	4.778.562	

28	525.536	4.778.515	

29	525.726	4.778.490	

30	525.917	4.778.477	

31	526.055	4.778.514	

32	526.429	4.778.465	

33	526.992	4.778.307	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

34	527.097	4.777.973	

35	527.065	4.777.928	

36	527.155	4.777.942	

37	527.206	4.777.851	

38	527.389	4.777.910	

39	527.400	4.777.861	

40	527.285	4.777.641	

41	527.633	4.777.408	

42	527.527	4.777.150	

43	527.453	4.776.988	

44	527.378	4.776.999	

45	526.187	4.777.452	

46	525.987	4.777.488	

47	526.433	4.776.883	

48	526.794	4.776.807	

49	526.859	4.776.766	

50	526.819	4.776.654	

51	526.776	4.776.350	

52	526.625	4.776.091	

53	526.881	4.776.019	

54	526.897	4.775.981	

55	526.989	4.775.743	

56	527.270	4.775.571	

57	527.119	4.775.509	

58	527.181	4.775.369	

59	527.372	4.775.383	

60	527.785	4.774.140	

61	528.235	4.773.946	

62	528.255	4.773.959	

63	528.259	4.773.979	

64	528.232	4.773.991	

65	528.219	4.773.989	

66	528.208	4.774.026	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

67	528.234	4.774.058	

68	528.295	4.774.142	

69	528.328	4.774.101	

70	528.421	4.774.024	

71	528.466	4.773.990	

72	528.548	4.773.928	

73	528.632	4.773.875	

74	528.723	4.773.822	

75	528.810	4.773.758	

76	528.883	4.773.724	

77	528.914	4.773.609	

78	528.968	4.773.813	

79	528.407	4.775.386	

80	528.314	4.775.542	

81	528.399	4.775.829	

82	528.416	4.775.896	

83	528.389	4.775.957	

84	528.390	4.776.015	

85	528.356	4.776.092	

86	528.421	4.776.207	

87	528.674	4.776.392	

88	528.806	4.776.288	

89	529.380	4.775.855	

90	529.396	4.775.787	

91	529.443	4.775.749	

92	529.533	4.775.652	

93	529.567	4.775.594	

94	529.592	4.775.549	

95	529.636	4.775.497	

96	529.653	4.775.451	

97	529.678	4.775.374	

98	529.695	4.775.376	

99	529.756	4.775.363	

100	529.807	4.775.334	

101	529.826	4.775.319	

102	529.884	4.775.256	

103	529.908	4.775.181	

104	529.911	4.775.124	

105	529.887	4.775.091	

106	529.921	4.775.039	

107	529.927	4.774.991	

108	529.947	4.774.951	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

109	530.032	4.774.965	

110	530.242	4.774.855	

111	530.294	4.774.843	

112	530.338	4.774.814	

113	530.538	4.774.674	

114	530.566	4.774.606	

115	530.687	4.774.532	

116	530.669	4.774.476	

117	530.810	4.774.454	

118	530.917	4.774.376	

119	530.923	4.774.333	

120	530.934	4.774.255	

121	530.938	4.774.181	

122	530.970	4.774.108	

123	531.086	4.774.001	

124	531.074	4.773.922	

125	531.109	4.773.804	

126	531.110	4.773.777	

127	531.167	4.773.695	

128	531.164	4.773.661	

129	531.210	4.773.623	

130	531.397	4.773.810	

131	531.465	4.773.879	

132	531.504	4.773.920	

133	531.455	4.773.826	

134	531.292	4.773.500	

135	531.307	4.773.419	

136	531.334	4.773.302	

137	531.397	4.773.025	

138	531.413	4.772.977	

139	531.487	4.772.898	

140	531.513	4.772.923	

141	531.577	4.772.754	

142	531.930	4.772.703	

143	531.999	4.772.780	

144	532.089	4.772.828	

145	532.144	4.772.945	

146	532.164	4.773.050	

147	532.169	4.772.849	

148	532.204	4.772.768	

149	532.328	4.772.698	

150	532.352	4.772.725	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

151	532.456	4.772.685	

152	532.528	4.772.507	

153	532.543	4.772.542	

154	532.635	4.772.531	

155	532.668	4.772.497	

156	532.744	4.772.425	

157	532.718	4.772.315	

158	532.922	4.772.231	

159	532.839	4.772.182	

160	532.840	4.772.084	

161	533.006	4.772.096	

162	533.179	4.771.857	

163	533.317	4.771.874	

164	533.361	4.771.820	

165	533.684	4.771.927	

166	533.833	4.771.831	

167	533.719	4.771.770	

168	533.854	4.771.564	

169	533.940	4.771.230	

170	534.009	4.771.004	

171	534.122	4.770.968	

172	534.201	4.770.947	

173	534.237	4.770.889	

174	534.283	4.770.787	

175	534.670	4.770.815	

176	534.785	4.770.558	

177	534.834	4.770.648	

178	534.898	4.770.640	

179	534.910	4.770.772	

180	535.035	4.770.680	

181	535.003	4.770.623	

182	535.001	4.770.580	

183	535.070	4.770.561	

184	534.987	4.770.431	

185	535.353	4.770.411	

186	535.179	4.770.088	

187	535.262	4.769.616	

188	535.074	4.769.341	

189	535.106	4.769.372	

190	535.137	4.769.395	

191	535.167	4.769.415	

192	535.213	4.769.446	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

193	535.283	4.769.500	

194	535.326	4.769.517	

195	535.365	4.769.536	

196	535.400	4.769.553	

197	536.186	4.769.519	

198	536.509	4.769.261	

199	536.363	4.768.780	

200	535.914	4.768.325	

201	535.637	4.768.502	

202	535.604	4.768.540	

203	535.557	4.768.597	

204	535.519	4.768.641	

205	535.451	4.768.701	

206	535.383	4.768.757	

207	535.345	4.768.711	

208	535.311	4.768.670	

209	535.242	4.768.630	

210	535.200	4.768.606	

211	535.150	4.768.578	

212	535.126	4.768.623	

213	535.100	4.768.675	

214	535.076	4.768.723	

215	535.043	4.768.695	

216	535.009	4.768.723	

217	534.997	4.768.743	

218	534.971	4.768.767	

219	534.940	4.768.784	

220	534.943	4.768.869	

221	534.933	4.768.901	

222	534.952	4.768.914	

223	534.897	4.768.954	

224	534.880	4.768.969	

225	534.838	4.768.982	

226	534.786	4.769.002	

227	534.723	4.768.982	

228	534.687	4.768.987	

229	534.618	4.768.957	

230	534.559	4.768.926	

231	534.530	4.768.925	

232	534.467	4.768.947	

233	534.446	4.768.933	

234	534.427	4.768.923	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

235	534.380	4.768.890	

236	534.371	4.768.872	

237	534.300	4.768.833	

238	534.274	4.768.829	

239	534.243	4.768.841	

240	534.214	4.768.854	

241	534.183	4.768.893	

242	534.176	4.768.939	

243	534.159	4.768.987	

244	534.122	4.768.994	

245	534.078	4.769.022	

246	534.055	4.769.029	

247	534.009	4.769.037	

248	533.936	4.769.035	

249	533.882	4.769.071	

250	533.837	4.769.132	

251	533.817	4.769.155	

252	533.755	4.769.212	

253	533.657	4.769.226	

254	533.637	4.769.201	

255	533.583	4.769.180	

256	533.533	4.769.153	

257	533.473	4.769.122	

258	533.421	4.769.080	

259	533.411	4.769.063	

260	533.399	4.769.048	

261	533.363	4.769.022	

262	533.315	4.768.993	

263	533.268	4.768.952	

264	533.228	4.768.892	

265	533.217	4.768.832	

266	533.203	4.768.784	

267	533.179	4.768.705	

268	533.099	4.768.735	

269	527.192	4.775.528	

270	532.933	4.768.621	

271	533.304	4.767.696	

272	533.189	4.767.364	

273	533.131	4.767.314	

274	533.105	4.767.180	

275	533.124	4.767.099	

276	533.007	4.766.530	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

277	532.966	4.766.124	

278	532.851	4.766.100	

279	532.812	4.765.929	

280	532.691	4.765.509	

281	532.335	4.766.639	

282	531.866	4.766.444	

283	531.828	4.766.502	

284	531.694	4.766.491	

285	531.627	4.766.678	

286	531.524	4.766.671	

287	531.526	4.766.768	

288	531.460	4.766.755	

289	531.320	4.766.740	

290	531.272	4.766.825	

291	531.365	4.766.898	

292	531.339	4.766.968	

293	531.171	4.766.988	

294	531.296	4.767.100	

295	531.247	4.767.127	

296	531.271	4.767.155	

297	531.270	4.767.254	

298	531.300	4.767.307	

299	531.271	4.767.396	

300	531.262	4.767.489	

301	531.248	4.767.555	

302	531.874	4.767.802	

303	531.840	4.767.847	

304	531.830	4.767.877	

305	531.844	4.767.947	

306	531.851	4.768.004	

307	531.940	4.768.362	

308	532.142	4.768.512	

309	532.302	4.768.630	

310	532.397	4.768.820	

311	532.776	4.768.956	

312	532.857	4.769.294	

313	532.500	4.769.292	

314	532.218	4.769.066	

315	532.345	4.769.497	

316	532.358	4.770.087	

317	532.225	4.770.314	

318	532.170	4.770.327	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

319	532.009	4.770.425	

320	531.981	4.770.445	

321	531.944	4.770.473	

322	531.888	4.770.513	

323	531.762	4.770.595	

324	531.737	4.770.610	

325	531.699	4.770.607	

326	531.629	4.770.602	

327	531.468	4.770.593	

328	531.378	4.770.570	

329	531.339	4.770.564	

330	531.311	4.770.561	

331	531.217	4.770.550	

332	531.192	4.770.545	

333	531.122	4.770.551	

334	531.072	4.770.560	

335	531.031	4.770.566	

336	530.701	4.770.571	

337	530.552	4.770.569	

338	530.345	4.770.652	

339	530.155	4.770.688	

340	530.076	4.770.719	

341	530.004	4.770.749	

342	529.913	4.770.684	

343	529.757	4.770.574	

344	529.559	4.770.435	

345	529.494	4.770.391	

346	529.367	4.770.331	

347	528.863	4.770.039	

348	528.773	4.769.985	

349	528.626	4.769.894	

350	528.441	4.769.775	

351	528.429	4.769.767	

352	527.983	4.769.937	

353	527.802	4.770.017	

354	527.709	4.770.066	

355	527.661	4.770.143	

356	527.497	4.770.355	

357	527.397	4.770.454	

358	527.352	4.770.466	

359	527.052	4.770.540	

360	526.981	4.770.554	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

361	527.006	4.770.680	

362	526.971	4.770.920	

363	526.980	4.771.055	

364	526.974	4.771.231	

365	526.866	4.771.501	

366	526.746	4.771.786	

367	526.623	4.772.092	

368	526.231	4.772.405	

369	526.162	4.772.542	

370	526.078	4.772.774	

371	525.906	4.772.696	

372	525.049	4.772.639	

373	524.531	4.772.403	

374	523.313	4.773.725	

375	523.294	4.773.699	

376	523.265	4.773.719	

377	523.215	4.773.782	

378	523.736	4.773.786	

379	523.854	4.773.765	

380	524.012	4.773.770	

381	524.761	4.773.938	

382	524.728	4.774.054	

383	525.033	4.774.379	

384	525.323	4.774.560	

385	525.548	4.774.677	

386	525.063	4.775.315	

387	524.727	4.775.513	

388	524.448	4.775.931	

389	524.469	4.776.293	

390	524.081	4.776.518	

391	523.596	4.776.831	

392	523.319	4.777.082	

393	522.807	4.777.285	

394	522.318	4.777.408	

395	522.301	4.777.446	

396	522.181	4.777.498	

397	522.162	4.777.484	

398	521.780	4.777.865	

399	521.955	4.778.007	

400	522.101	4.777.975	

401	522.203	4.777.951	

402	522.268	4.777.912	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

403	522.274	4.778.106	

404	522.421	4.778.434	

405	522.188	4.778.618	

406	521.879	4.778.730	

407	521.785	4.778.919	

408	520.987	4.779.779	

409	520.737	4.780.635	

Piketa	UTM X	UTM Y

Piquete	UTM X	UTM Y

410	520.672	4.780.597	

411	520.589	4.780.814	

412	520.516	4.781.431	

413	520.608	4.781.521	

414	520.725	4.781.601	

415	520.902	4.781.549	

416	521.340	4.781.376	


Azterketa dokumentala