82. zk., 2000eko maiatzaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1880
ESLEIPENA, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak polioaren aurkako sabin motako ahotiko txerto tribalentearen 101.000 dosiz hornitzeko kontratuarena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: 26/2000-S.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Helburua: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzak polioaren aurkako sabin motako ahotiko txerto tribalentearen 101.000 dosiz hornitzea.
c) Loteak: ez dago loterik.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu zen aldizkaria eta eguna: EHAA, 2000ko otsailaren 24koa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: 24.745.000 PTA (148.720,45 euro) BEZ barne.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2000ko martxoaren 23a.
b) Kontratistak: SMITHKLINE BEECHAM, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 24.745.000 PTA (148.720,45 euro) BEZ barne.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko apirilaren 3a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
IGNACIO ZALBIDEA ALVAREZ.