Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2000eko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1874

AGINDUA, 2000ko apirilaren 14koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingugiro sailburuarena, Muskizko Udalerriko (Bizkaia) San Juan de Somorrostroko Poligonoan Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA-k sustatutako babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko prozedura aldatzen duena.

GERTAKARIAK

1.– Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 2000ko otsailaren 24an eman zuen Aginduaren bidez, Muskiz Udalerrian VISESAk sustatutako babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko prozedura zehaztu zen.

2.– Aipatutako agindu horren eranskineko baldintza-pleguaren lehenengo idatz-zatiaren 3. paragrafoaren bidez, honako udalerriak espedienteari dagokionez interesdun deklaratu ziren: Abanto y Ciérvana-Abanto eta Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zierbena.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Muskizko Udalak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten 1998ko otsailaren 10ean, eta hitzarmen horretako bosgarren klausulan, konpromisoa hartu zuten Muskiz udalerriko bizilagunei etxebizitza eskuratzeko lehentasuna emateko.

2.– Organo hau eskuduna da etxebizitzaren esleipen-hartzaile izango direnek zein baldintza bete behar dituzten zehazteko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 28ko 176/1995 Dekretuan eta babes ofizialeko etxebizitzen itunpeko sustaketei buruzko maiatzaren 6ko 104/1997 Dekretuaren 3. artikuluan jasotakoaren arabera.

Aipatutako legezko aginduak eta, oro har, gai honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusi ostean, honakoa

XEDATU DUT:

Muskiz udalerriko San Juan de Somorrostro poligonoan eraikiko diren babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko prozedurari buruz 2000ko otsailaren 24an eman zen Agindua aldatzea. Agindu horren eranskineko baldintza-pleguaren lehenengo idatz-zatiaren 3. paragrafoa horrela geratuko da:

"3.– Egoitza

Espedientean interesa duten udalerrietako batean, gutxienez urtebetez segidan bizi izatea. Epe hori agindu hau argitaratzen den egunean hasiko da.

Espediente honetan interesdun aitortu den udala honako hau da: Muskiz"

Agindu honen kontra, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko apirilaren 14a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala