Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2000eko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1868

60/2000 DEKRETUA, apirilaren 4koa, ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehazten dituena. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkieke eginkizunok.

Ibilgailuen Azterketa Teknikorako Tegientzako arau orokorrak ezarri eta Tegi horien jarduna eta garatu beharreko ekintzak arautu zituen irailaren 1eko 294/1987 Dekretuak, ekainaren 30eko 178/1992 Dekretuz aldatu eta osatutakoak hain zuzen.

Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua, ekainaren 30eko 178/1992 Dekretuko 2. artikuluan xedatzen denaren arabera, Estatuaren Kontratuetarako Legean eta gainerako garapen xedapenetan jasotako modalitateren batez baliatuz kudeatu ahal izango da. Xedapen horiek aplikatuz, ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzuaren ustiaketa kudeatzea helburu zuen kontratua esleitu zen emakida-erregimenean. Eta esleitu, Industria eta Energia Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren 1993ko azaroaren 19ko Ebazpenaren bidez hain zuzen ere.

Ibilgailuen azterketa teknikoa arautzeari buruzko urriaren 14ko 2042/1994 Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen denez, badaude azterketa mota batzuk Administrazioko pertsonalak gauzatuko dituenak; edo bestela, Administrazioak baimena emandako entitate batzuk gauzatuko dituzte, hark gainbegiratuko dituelarik. Jarduteko modua Administrazio Industrialean gai horretan eskumena duen organoak xedatuko du.

Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1996ko uztailaren 5eko Aginduz, ibilgailuen segurtasunaren alorrean azterketa eginkizunak izendatzen zaizkie, aldi baterako, ITV-IAT zerbitzuko entitate emakidadunei. Agindu horren zioen adierazpenean ezarrita utzi zen izaera bateratzailea izan beharko zukeen arauaren premia; hain zuzen ere, ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzuko emakidadunei eginkizunak izendatzea EAEn erregulatzeari buruzko araua.

Ildo horretatik, Agindu hori, izan ere, sistema berriaren

jarduera abian jartzeko lehenengo tresna izan da. Emakidadun entitateek, alde horretatik, orain arte Administrazioak zuzenean betetzen zituen eginkizunak bereganatuko dituzte.

Sustapen Ministerioaren 1998ko maiatzaren 29ko Aginduan, kontagailu takikronometrikoetan –taximetroak– Estatuak duen kontrol metrologikoa arautzen da; konponketa edo aldaketa ondorengo egiaztapen eta aldizkako egiaztapen faseetako kontrola alegia. Agindu horretako 2. artikuluan ezartzen denez, kontrol metrologikoko fase horiek Administrazio Publiko eskumendunek baimendutako zerbitzu edo erakundeek burutuko dituzte.

Dekretu hau garatzeko prozesuan kontuan hartu da eskualdatu daitezkeen azterketen eta eginkizunen eragin teknikoa. Zelan eta dekretu honen bidez eskualdatzen diren azterketa batzuk burutzea zerbitzuko emakidadunei esku egon den epealdi batean, bada, esperientzia hori ere kontuan hartzen da. Esperientzia hori positibotzat jo behar da, ezen izapideak azkartu egin baitira; eta murriztu, baita ere, epe eta izapide administratiboak.

Sail honek, orain arte esandakoan oinarrituz, bidezkotzat eta beharrezkotzat jo du ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzuko entitate emakidadunen jarduera-alorra hedatzea. Bide horretan arautu egingo dira entitate horiei izendatuko zaizkien eginkizunak.

Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko apirilaren 4an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

<PALIGN="CENTER">XEDATU DUT:

<PALIGN="JUSTIFY">

1. artikulua.– Dekretuaren helburua eta eraginak.

1.– Ibilgailuen Azterketa Teknikorako Zerbitzuko entitate emakidadunei izenda dakizkien aztertze-, kudeatze- eta izapidetze-eginkizunak ezartzea eta arautzea da dekretu honen helburua. Ibilgailu automobilen segurtasuna aintzat hartuz eta aplikagarriak izan daitezen arauekin bat etorriz gauzatuko da hori.

2.– Eginkizun horiek eskuratu nahi dituzten zerbitzu emakidadunek indarrean dauden legeetan jasotako eskakizunak eta baldintzak bete beharko dituzte, eta dekretu honen eta berori gara dezaten arauen eraginari eta edukiari so egin beharko diote.

2. artikulua.– Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzuko entitate emakidadunek burutu ditzaketen eginkizunak.

1.– Honako aztertze-, kudeatze- eta izapidetze-eginkizunak burutu ahal izango dituzte ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzuko entitate emakidadunek:

a) Ibilgailu automobilak eta horien atoiak (nekazaritzarakoak ere bai) aldizka aztertzea. Azterketok zirkulazio kodean eta xedapen osagarrietan daude ezarrita. Garraioari buruzko arauetan agindutako azterketak ere egingo dira.

b) Tipo homologaturik gabeko ibilgailuak matrikulatu aurreko azterketa eta izapideketa.

c) Ibilgailuaren destinoa edo sailkapena Zirkulazio Kodean zehaztutako definizioaren arabera aldatzea.

d) Uztailaren 8ko 736/1988 Errege Dekretuko 2. artikuluan aditzera ematen diren eta tipifikatzen diren erreformak kudeatzea eta izapidetzea, hain zuzen ere ondorengo bi paragrafoetan ezarritako erregimenarekin bat etorriz. Errege dekretu horretan arautu egin ziren errepideko ibilgailuetan egin zitezkeen erreforma garrantzitsuen izapideak eta Zirkulazio Kodearen 252. artikulua aldatu zen.

1.– 2. artikulu horretan jasota dauden erreformen barruan, Administrazioak honako hauek hartuko ditu bere gain:

– 14 zenbakiaz tipifikatutako erreforma, alegia, bastidorea edo egitura autosostengarria guztiz edo zati batetan aldatzea, baldin eta aldatutako zatian badago grabatuta bastidorearen zenbakia.

– 20 zenbakiaz tipifikatutako erreforma, baldin eta edozein eratako igotze-mekanismoren bat inkorporatzen badu, hala merkantziak igotzekoa nola ibilgailuaren elementuak igotze-mugimenduz hornitzea; adibidez: kamioi-garabi bihurtzekoa, garabi autokargatzailea, iraulkia, ibilgailuak garraiatzekoa, (…)

– 27 zenbakiaz tipifikatutako erreforma, alegia, merkantziak kargatzeko igogailu hidraulikoak edo elektrikoak inkorporatzea.

2.– 32 zenbakiz tipifikatutako erreformei dagokienez, hots, ibilgailuaren ITV-IAT txartelean adierazitako eta aurreko zenbakietan aditzera eman gabeko ezaugarriren bat aldatzea, honako erreforma hauek baino ezingo dituzte egin emakidadunek:

– Ibilgailuaren zerbitzua edo sailkapena aldatzea honako kasu hauetan:

. Taximetroa duen taxian baja.

. Gidaririk gabeko akuraren alta eta baja.

. Zerbitzu publikoan baja.

. Eskola garraioan baja.

. Autoturismoan alta eta baja.

– Alboko estriboak ezartzea eta horien baja.

– Defentsak ezartzea eta horien baja.

– Dibidieta ezartzea eta horren baja.

– Bide-zabalera berria adieraztea (gurpilak).

– Erregai-gordailu auxiliarrak ezartzea eta horien baja.

– Argi dizdizariak eta birakariak inkorporatzea eta horien baja.

– Gehienezko masa onargarria (GMO) murriztea.

e) ITV-IAT txartelaren bikoizkia ematea.

f) Eskumena duten organoek ibilgailuaren titularrari eska diezazkion azterketak. Zerbitzuko emakidadunei izendatu gabekoak salbuetsita geldituko dira.

g) Ibilgailuak aztertzea jabez eskualdatzen direnean, baldin eta bidezkotzat jotzen bada.

h) Ibilgailuaren titularrak eskatutako azterketa borondatezkoak. Emakidadunei izendatu gabekoak salbuetsi egingo dira.

i) Ibilgailuak pisatzea.

j) Erregai modura petrolioaren gas likuatua (PGL) darabilten ibilgailuen azterketa aldizkakoak.

k) Merkantzia arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuen ziurtagiriak eta azterketak, hain zuzen ere ADR ziurtagirien (Merkantzia Arriskutsuak Nazioarte mailan Errepidetik Garraiatzea) luzapenerako egin beharko direnak; beti ere, estankotasunaren edo gordailuen edo zisternen presioaren frogak ez badituzte burutzen.

l) Istripua izan duten ibilgailuen azterketa, arauetan ezarritakoaren arabera bidezkotzat jotzen denean.

m) Eskolumenak eta adin txikikoak garraiatzen dituzten autokarren azterketa aldizkakoak eta bereziak.

n) Eremu Ekonomiko Europearretik edo beste herrialde batzuetatik matrikulatu gabe edo matrikulaturik datozen ibilgailuen matrikulazio aurretiko azterketa eta izapideketa.

o) Motoreen ke-hodietatiko jaulkipen kutsakorrak aztertzea ibilgailuetan, eta horrek ibilgailuen errendimenduan eta eraginkortasun energetikoan duen eragina.

p) Merkantzia galkorrak garraiatzen (ATP) dituzten ibilgailuen aldizkako ziurtagiriak eta azterketak, horri buruzko beren-beregiko arauekin bat etorriz.

q) Motordun ibilgailuen matrikula aldatzeari buruzko jarduerak, arauetan jasota dagoen kasuetan.

r) Ibilgailu historiko legetxe matrikulatu aurretiko azterketak, ITV-IAT txartela ematea horren barruan sartuz.

2.– K eta L idatz-zatietan agertzen diren eginkizunak emakidadun entitateek baino ezingo dituzte gauzatu. Eta gauzatu, nahiko gaitasun teknikoko pertsonala eta beharrezko baliabide teknikoak dituztela froga dezaten ITV-IATeko aztertegietan gauzatuko dira.

3. artikulua.– Taximetroak egiaztatzea.

Taximetro izena duten kontagailu taximetrikoen egiaztapena, gauzatu, ITV-IATeko aztertegietan gauzatuko dute emakidadun entitateek, nahiz eta nahiko gaitasun teknikoko pertsonala eta beharrezko baliabide teknikoak dituztela frogatu beharko duten arren. Konpondu edo aldatu ondorengo egiaztapena eta aldizkako egiaztapena egingo dira, Sustapen Ministerioaren 1998ko maiatzaren 29ko Aginduaren arabera (1998ko ekainaren 10eko EAO).

4. artikulua.– Eginkizunak ziurtatzea.

Dekretu honetan jasotzen diren eginkizunak, zerbitzuko emakidadunei izenda dakizkienak, emakidadun horietako pertsonalak gauzatu ditzake eta, behar izanez gero, baita ziurtatu ere. Pertsonal horren izenpea, beti ere, horretarako eskumena duen Administrazio Publikoak onetsita egon beharko da. Hartara, Administrazio horrek beti jakin beharko du pertsonal horretan aldaketarik egiten bada.

5. artikulua.– Espedienteak izapidetzea.

Ibilgailuen Azterketa Teknikorako Zerbitzuko Emakidadunek espedienteak izapidetzerakoan honako baldintza hauek hartu beharko dira kontuan:

1.– Dekretu honetan xedatutakoaren ondorioz ITV-IATeko aztertegiek izapidatu behar dituzten espedienteak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ezarritako prozeduren arabera bideratuko dira.

2.– Espediente bat izapideetan sartzen bada, amaiera arte aztertegi berean jarraitu beharko du, ez bestetan.

3.– Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, bere aldetik, ITV-IATeko aztertegietan hasitako espediente bat izapidetzea eska dezake nahi dezanean.

6. artikulua.– Eginkizunen pilaketa.

Ibilgailu batean hainbat jarduera burutu behar izan, eta dekretu honetan xedatutakoaren arabera jarduera horietarikoren bat Administrazioaren menpeko zerbitzuek gauzatu beharrekoa bada, orduan, aipatu zerbitzuak izapidetu beharko ditu eskatutako jarduera guztiak.

7. artikulua.– Tarifa aplikagarriak.

Emakidadunek burutu ditzaketen azterketen tarifak dekretu hau garatzeko emandako xedapenetan aurreikusitakoak dira.

Tarifok urtero eguneratuko dira ibilgailuen azterketaren alorrean arauek izan dezaten bilakaeraren, aurrerapen teknologikoaren eta, hala behar bada, kontsumoko prezioen indizeak izan ditzan aldaketen arabera.

8. artikulua.– Informazioa bidaltzea.

Gauzatutako jarduerei buruzko informazioa bidaliko diote ITV-IATeko aztertegiek eskumendun organoari, ezar dadin aldizkotasuna, euskarri mota eta erregistro formatua kontuan hartuz.

9. artikulua.– Dokumentuak artxibatzea.

Zerbitzuko emakidadunek euren jardueren agiri guztiak artxibatu beharko dituzte eta alorrean eskumena duen organoaren esku egongo dira ibilgailuak jardunean jarraitu dezan bitartean.

10. artikulua.– Administrazioak zuzenean exekutatu beharko dituen eginkizunak.

Dekretu honetako 2. eta 3. artikuluetan jaso barik egon daitezen gainerako eginkizun guztiak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organo eskumendunek exekutatu beharko dituzte zuzenean; aintzat hartuz, hori bai, lehenengo azken xedapenean ezarritakoa.

Zerbitzuko emakidadunek, ondorio horietarako eta emakida-kontratuko baldintzen arabera, ITV-IAT Aztertegiko eremu bat gorde beharko dute aipatutako eginkizun horiek exekutatzeko.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

<PALIGN="JUSTIFY">

Lehenengoa.– Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzuaren emakidadunei dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera eginkizunak izendatu aurretik emakida-kontratua aldatu beharko da; eta, halaber, baldintzen plegua ere aldatu beharko da, horretarako indarrean dauden prozedurekin bat etorriz.

<PALIGN="JUSTIFY"> Bigarrena.– Izendapen horren aurretik, orobat, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beharrezkotzat jotzen diren arauak eta instrukzioak onartu beharko ditu, zerbitzuko emakidadunei izenda dakizkien aztertze-, kudeatze- eta izapidetze-eginkizunak era zuzenean exekutatzeko.

Hirugarrena.– ITV-IAT Aztertegiek, irailaren 1eko 284/1987 Dekretuan adierazten diren eginkizunez gain, dekretu honetan Zerbitzuko Emakidadun Entitateei izenda dakizkien eginkizun berriak ere burutu beharko dituzte.

XEDAPEN IRAGANKORRA

<PALIGN="JUSTIFY">

Bakarra.– Aurreko xedapenetan ezarritakoa bete ez dadin bitartean, Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1996ko uztailaren 5eko Aginduan ezarritakoa aplikatuko da. Agindu horretan, ibilgailu automobilen segurtasun alorreko azterketari buruzko eginkizunak zehazten dira. Eginkizunok, aldi baterako baino ez bada ere, ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzuko entitate emakidadunei izenda dakizkieke.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

<PALIGN="JUSTIFY">

Lehenengoa.– Ibilgailuen Azterketa Teknikorako Tegientzako arau orokorrak ezarri eta Tegi horien jarduna eta garatu beharreko ekintzak arautu zituen irailaren 1eko 294/1987 Dekretua ekainaren 30eko 178/1992 Dekretuz aldatu eta osatu zen. Orain indargabetu egiten dira lehenengo aipatutako dekretuaren 4. artikuluko 2. paragrafoa; eta bai, bigarren aipatutako dekretuaren 6. artikulua ere.

Bigarrena.– Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1996ko uztailaren 5eko Aginduz ibilgailuen segurtasunaren alorrean azterketa eginkizunak izendatzen zaizkie, aldi baterako, ITV-IAT zerbitzuko entitate emakidadunei. Honen bidez indargabetu egiten da agindu hori, dekretu honetako xedapen iragankor bakarrean ezarritakoa kontuan hartuz beti ere.

Hirugarrena.– Dekretu honetan ezarritakoarekin bat ez datozenean behintzat, indargabetuta gelditzen dira, aurrerantzean, berorren mailako edo maila apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

<PALIGN="JUSTIFY">

Lehenengoa.– Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Ahalmena izango du, halaber, ibilgailuen alorrean indarrean dagoen araudi teknikoa aldatzearen ondorioz ITV-IAT zerbitzuko emakidadun entitateei eginkizun berriak izendatzeko.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko apirilaren 4an.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

<PALIGN="RIGHT">IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala