Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Argitalpen-data: 2014/11/21

Ikerketa eta berrikuntza indartzea, Euskadin Elikagaien Segurtasuna bermatzeko giltzarri moduan

Euskal nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileak, zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileak eta administrazioko teknikariak elkartu dira, guztira ehun inguru, Euskadiko Elikagaien Segurtasunaren Ikerketa Planaren emaitzen zabalkundea egiteko.

II. Jardunaldiaren aurkezpenak

Elikagaien Segurtasunerako Euskadiko Ikerketa Planaren Emaitzen Transferentziarako II. Jardunaldiaren inaugurazioaBIOEF Fundazioak egin dio harrera Elikagaien Segurtasunerako Euskadiko Ikerketa Planaren Emaitzen Transferentziarako II. Jardunaldiari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailari atxikitako ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak antolatuta. 

Lehen sektorea eta elikaduraren industria ordezkatzen duten ikerketa zentro, elkarte eta erakundeei zuzenduta, jardunaldian ehun aditu inguruk parte hartu dute, eta 2013an eta 2014an egindako ikerketa proiektuen emaitzak ezagutu ahal izan dituzte lehen eskutik, EAEn kontsumitzen diren elikagaien bitartez transmititu daitezkeen arriskuak minimizatzeko xedearekin.

Jardunaldia Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak eta Miren Dorronsoro Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak inauguratu dute.

Manterolak adierazi duenez, jardunaldiaren bigarren edizio hau Euskadiko Elikagaien Segurtasunari buruzko ikerketaren zabalkundea egiteko planaren parte da, eta berretsi egin du beharrezkoa dela ezagutza zientifikoa zorroztasunez sozializatzea euskal nekazaritzako elikagaien sektorera eta kontsumitzaileengana, balio katearen osagai moduan.   

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetzak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten du, lehen sektorea eta elikagaien industriaren lehiakortasuna, modernizazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko elementu funtsezko eta traktore moduan, eta baita ere elikagaien ekoizpenean eta kontsumoan Elikagaien Segurtasunaren kalitatea hobetzeko”, baieztatu du Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsorok, berriz, adierazi du ikerketa Administraziotik egin behar dela, departamentuen arteko koordinazio eta planifikazio testuinguru baten esparruan, eta beste administrazio publiko, erakunde eta eragileekiko lankidetzan, ezagutza trukatzeko.

Halaber, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak esan du Administrazioa ikerketa bultzatu behar duela, ezagutza sortzen duelako eta sistema prestatzea ahalbidetzen duelako, etorkizunera begira egin beharreko aldaketak ezartzeko. “Gure arloan, elikagaien segurtasunaren arloan, ikerketak sortzen duen ezagutzak aukera ematen du pertsonen mesedetan osasun publikoari buruzko erabakiak hartzeko, eta hori funtsezko da”.  “Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan ildo horretan lanean eta ikerketa babesten jarraituko dugu”, nabarmendu du.

Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketaren Finantzaketa Euskadin

2011. urteaz geroztik, Ikerketa Plan Operatibo bat garatzen ari da, Euskadin Elikagaien Segurtasunean ikertzeko ildo estrategikoak eta beharrak identifikatzeko eta gaiari buruzko ikerketa proiektuak lehenesteko mekanismoak ezartzen dituena.

2014-2016 aldian zehar, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzek laguntza ematen dute, gutxi gorabehera 1,3 milioiren aurrekontuarekin, nekazaritzako elikagaien euskal kateari eragin diezaioketen eta pertsonengan eta animaliengan arazoak ekar ditzaketen arriskuak kontrolatzeko eta prebenitzeko proiektuen alde egiteko. Hori guztia Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako Koordinazio Mahaiarekin lankidetzarekin.

Horrez gain, urte honen hasieran EAEko Elikagaien Segurtasuna arloko Ikerketa Plataformajendarteratu da, eta bertan Elikagaien Segurtasunaren inguruan 2011. urtetik aurrera egiten diren proiektuen emaitza guztiak argitaratzen dira, baita ikerketarako etorkizuneko beharrak ere.