Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

48. Euskal Autonomia Erkidegoko Dopinaren aurkako Lege-proiektua

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Helburuak eta Sektoreak

14/1998 Legean Euskadin dopina prebenitu, kontrolatu eta zigortzeko ezarritako xedapenak gaur egungo errealitatera egokitzea, dopina modu eraginkorrean errotik kentzeko helburuarekin.

Beste helburu batzuk
  • Euskal Autonomia Erkidegoko antolamendu juridikora dopinaren definizioa sartzea.
  • Legearen aplikazio-esparru subjektibo orokorra zehaztea. Alegia, honako hauek hartuko dira barnean: federazioaren, unibertsitatearen edo eskolaren euskal lizentzia —Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko gaitasuna ematen duena— duten kirolariak; Euskal Autonomia Erkidegoan entrenatzen edo lehiatzen diren kirolariak; eta lizentzia horietakoren bat duten edo kirol-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duen beste edozein pertsona fisiko edo juridiko, nahiz eta lehiaketa ofizialak ez izan.
  • Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia sortzea, kirola sustatzeko eginkizunak (goi-mailakoak zein goi-mailakoak ez diren gainerako lehiaketako kirol-jarduerak) eta dopin-jardueren kontrola bereizteko helburuarekin.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Kirolariak.
  • Klubak.
  • Kirol-federazioak.
  • Administrazio publikoak.
  • Herritarrak, oro har.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia sortzeak berekin ekarriko duena. Agentzia horrek oso antolaketa bakuna izango duela aurreikusi da: oinarri izango ditu kide bakarreko organo bat, Zuzendaritza, eta kide anitzeko organo bat (Aholku Batzordea), neurri egokiduna.

Administrazioaren zehapen-ahalmena gauzatzean ezar litezkeen zigor ekonomikoen ondoriozko bilketa dela-eta kredituak sortzeko aukera aurreikusi da.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2011ko hirugarren hiruhilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2010/07/142010/10/05Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea. 2010/10/052010/10/20Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea. 2010/10/202010/11/30Amaituta
Ikusi2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak 2010/12/012011/12/07Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2011/12/082011/12/21Amaituta
Ikusi3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena. 2011/12/222011/12/27Amaituta
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2011/12/282012/01/30Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/14