Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Miguel González San Martín

Miguel Gonzalez San Martin Muskizen jaio zen 1953an eta bere jaioterrian bizi da gaur egun.

UNEDeko Bizkaiko zentro asoziatuan egiten du lan. Bertako idazkari da ogibidez.

Bi eleberri eta ipuin-liburu bat argitaratu ditu saritutako Pobeñeses baino lehen. 1991an “El tranvía aéreo” ipuin liburua, 1996an “Hotel Ucrania” eta 1998an “Dos entradas para Wembley” eleberria. Bi hauek ere Bassarai argitaletxean.

Bere ipuinak beste zenbait egilerekin batera argitaratutako hainbat antologietan argitaratu dituzte: Narradores vascos, Narradores españoles, Los que más cuentan, Bilbao, almacen de ficciones lanetan aurki litezke.