Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1997. urteko literatura sariak

portada libro

Idazlana: Los cuerpos de las nadadoras
Idazlea: Pedro Ugarte

Los cuerpos de las nadadoras. Laburpena

Bizirik irauteko betebehar luzaezin horren aurrean larrituta, Jorge, "Los cuerpos de las nadadoras" nobelaren narratzailea, egilearen beste liburu batzuetan ere ibilia, laguntzen aritzen da familian, lagunartean, lanean eta harreman sentimentaletan, betiere lilura dibertigarriaz eta ezkutuko sufrimenduaz. Testu honetan bizi-ziklo bat zabaldu eta ixten da, eta iniziazio-nobela bat baino gehiago, hasitako ezerk amaiera onik ez duen hasiera eta amaiera nobela bat ematen du, azkeneko muturretaraino eramandako biografia guztietan gertatzen de bezalaxe.
Egitura original baten antzera, elkarren segidako fotograma arinetan, kapitulu bakoitzak narrazio autonomo bat itxuratzen du nobela baten (bizitza baten) beste narrazio handiago batean sartuta, enigma konponezin gisa sortua.

Protagonistaren bizitzan zehar elkarren segidan agertzen diren emakume horien gorputzek bakardade intimo eta babesgabearen bidea seinalatzen dute, bakardade hori, berak dioen bezalaxe, "litekeena izanik errazago ikusi ahal izatea etzalekuetan". "Los cuerpos de las nadadoras" nobela amaitzear dagoen mende honetako umorismo onenez gidatuta dago, eta bertan barrea behaketa adimentsuaren euskarri eskas horietako bat da, eta halabeharrez dibertigarria den ironiak atsegintasun malenkoniatsu eta garratza ezkutatzen du bere barnean.