Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

1987. urteko Literatura Sariak


portada libro

Dena dela
Joxerra García Garmendia
Lirikako akzesita

Dena dela. Laburpena

Poesia zerbaiten bila aritzearen ondorioa besterik ez da, askotan bilatzen den hori zer den ez dakigularik: izan daiteke barneko kezkaren bat, kanpoko elementuek eragindako zirrara edo auskalo, izan daiteke erreflesio filosofikoa, edo epikarako bide, poesiak eremu garbirik ez bait du.

Antigoalean, filosofo zirenek eta beren burua poetatzat zutene, jainkoak ugariak ziren garaietan, kosmogonia eta mundu-ikuspegi antzerako bat sortu zuten. Eta geroago elkarren arteko liskarrak.

Antiloalean, erromatarrek beren etxeak mosaikoz hornitzen zituzten eta mosaikoetan beren mundua era, fragmentario batez agertzen zen marraztuta, ez zuten han begiratu besterik inguratzen zituena zer zen jakiteko.

Honako liburu hau, nolabait esateko, mosaiko bat da, bizitzako arlo guztietako zatiez osaturik, poetaren munduaren islada ekartzen duelarik.

Edota hobeto esanda, honako liburu honetan ageri da filosofia eta poesiaren arteko borroka etengabea, behin ere amaituko ez dena, izan ere, nahiz eta ez batak eta ez besteak aitortu nahi, poesiak eta filosofiak eremu berdineko lurrak jorratzen dituzte, eta iturri beretik edaten dute ura.

Eta guzti horretaz aparte, liburu hau galdera anitzei erantzuna eman nahia da, bizitzako galdera anitzen erantzuna bilatzeko saioa.

Baliteke erantzuna beste nonbati egotea baina poetak dioen moduan: bizi gara dena dela; edo berdina dena: idazten dugu dena dela.