Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Todos los santos. Laburpena

Hildakoen liburu bat baino gehiago "Todos los santos" bizitza posibleen liburu bat da: eguzkiak ahituta utzi dituen nekazariak, zorigabeko arrakeroak, suizida arduragabeak, egun jakin batean ohetik ez jaikitzea erabakitzen duten hiritarrak, bidaiak irudimenaz soilik egiten dituzten bidaia-agentzietako enplegatuak, santuak eta beren biktimak aurrez-aurre jartzen dituzten frankotiratzaileak.

Bakoitzak historiaren, bere historiaren bertsioa kontatzen digu, dagoen hilobitik, egin duen aukera pertsonal eta moraletik. "Bizirik zela inork ez zuen heriotza bera kontatzea lortu" dio liburuaren pertsonaietako batek. Hain zuzen ere horregatik hitz egiten zaigu bizitzaz, erdi serio erdi ironiko, "Todos los santos" poemetan. Horiekin batera, hilerri bereko lur beraren gainean, Wallace Stevens, Max Brod, Emily Dickinson, Gustavo de Maeztu edo Irineo Tristán -alegia, Estatu Batuetan exekutatu zuten azken mexikarra- pertsonaien izenak dituzte idatzita hilarriak.