Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumen Administrazioari buruzko Legea: parte-hartze prozesua

Argitalpen-data: 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak parte-hartze presentzialeko prozesu aktibo bat abiatu du Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen aurreproiektua aurkezteko; horren helburua da  EAEko oinarrizko ingurumen-arau berriaren ildoak beraren  mende dauden eragile nagusiekin kontrastatzea.

Legearen aurreproiektuari buruzko saio presentzialak maiatza eta ekainean izango dira.

Horrela, Lege berritik zuzenago eragindako agenteak saio presentzialetara deituak izango dira, non haietako bakoitzerako eragin handiena duten artikuluak aztertuko diren eta agenteek nabarmengarriagotzat hartzen dituzten alderdien identifikazioa erraztuko den. Zehazki, aurrez ikusita dauden saioak hurrengokoak dira: 

Agente mota

Data

Udalerria

Lekua

Ordutegia

Enpresak, klusterrak eta enpresa-elkarteak

maiatzak 29

Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza – Areto Nagusia

Andia kalea, 13

09:30-13:00

maiatzak 31

Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza - 7. Gela

Donostia-San Sebastián kalea, 1

09:30-13:00

ekainak 7

Bilbao

Bizkaia Eraikina

Urkijo zumarkalea, 36 – beheko solairua

09:30-13:00

Elkargo profesionalak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak

ekainak 12

Bilbao

Bizkaia Eraikina

Urkijo zumarkalea, 36 – beheko solairua

11:00-14:30

Eusko Jaurlaritza, erakunde publikoak eta Foru Aldundiak

ekainak 18

Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza - 5. Gela

Donostia-San Sebastián kalea, 1

09:30-13:00

Udalak

ekainak 21

Bilbao

Bizkaia Eraikina

Urkijo zumarkalea, 36 – beheko solairua

09:30-13:00

 

Adierazitako saioetan parte-hartu ahal izateko beharrezkoa da kontaktu-pertsona, data eta parte-hartzeko egoitza adieraziz leyadministracionambiental@ihobe.eus-era posta elektronikoa bidaltzea.

Aldi berean, testuari alegazioak egiteko jendaurreko informazio-aldian egin daitezke. Ekarpenak Irekiaren bidez ere egin daitezke.